Egitaraua
- 2025/11/16
- ARRIAGA ANTZOKIA
- 19:00
Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. Argiak eta elezaharrak
Zuzendaritza: Virginia Martínez Fernández1go Zatia
LUX PERPETUA - Frank TICHELI (1958)
PERSEUS - Satoshi YAGISAWA (1975)
MACHU PICCHU: CITY IN THE SKY - Satoshi YAGISAWA (1975)
2. Zatia
SYMPHONY Nr.1 "THE ARCHANGELS", OP.50 - Franco CESARINI (1961)
PROGRAMARI BURUZKO OHARRAK
Lux Perpetua titulua latinezko testu liturgiko honetatik dator: "Lux perpetua luceat eis" (Betiereko argiak argi egin diezaiela, euskaraz). Obra hau Frank Tichelik konposatu zuen 2020an Baylor University Wind Ensemble taldearentzat, 2014an hil ziren talde horretako bi gazteren oroimenez (Laura eta Jack). Dedikazioaren abiapuntua heriotza jakin bat bada ere, lan hau eremu pertsonalaz harago doa. Musikak kontsolamendurako, oroitzapenerako eta itxaropenerako espazio gisa funtzionatzen du. Musikaren egiturak une bareak eta argitasun handiko pasarteak konbinatzen ditu. Erabiltzen dituen tinbre-baliabideek, hasieran, argi leun bat gogorarazten dute; ondoren, pixkanaka, intentsitate handiagoz argiztatzen dute; eta, azkenean, erresonantzia emozionalez betetako soinu-bakea lortzen dute. Gizakiaren eta betierekoaren arteko zubia.
Perseoren mitoan inspiratuta, Satoski Yagisawa-ren Perseus lanak heroiaren balentriaz hitz egiten du musikaren bidez, heroiak Medusarekin duen liskarraz, Andromedaren salbamenduaz, eta garaipenaz, beldurrari aurre egiteko ausardiaren sinbolo gisa. Tentsio dramatiko handiko pasarteen eta berebiziko orkestraren artean, Perseusek musika-narrazio argi eta dinamiko batean murgiltzera gonbidatzen du entzulea. Melodia nasaiak, goibeltasunaren eta argitasunaren arteko kontrasteak, eta klimax biribilak dira obra honen elementu erakargarrienetako batzuk.
Francisco Pizarrok, eutsi ezinik, Cuzcoko Eguzkiaren tenplua suntsitu zuen 1533an. Ekintza horrek inperio handiaren amaiera sinbolizatu zuen. Hala ere, 378 urte geroago, Yale Unibertsitateko arkeologo Hiram Bingham-ek "Machu Picchu" aurkitu zuen berriz ere, mendi baten tontorrean dagoen hiri loriatsu bat. Punturik garaienean du santutegirik garrantzitsuena, Intihuatana, granitozko bloke baten gainean eraikitako harrizko zutabea, non apaiz batek neguko solstizioan "eguzkia harriari lotzen" zion, urtaroen itzulera ziurtatzeko. Satoshi Yagisawak 2004an konposatua, Machu Picchu: City in the Sky lanak hiru ideia nagusi erakusten dizkigu: urre-koloreko Cuzco hiri distiratsua, inbasio bortitz baten suntsigarritasuna, eta Inka loriaren susperraldia Zeruko Hiriak berriz ere eguzkia ukitu zuenean.
Franco Cesariniren 1. sinfonia, "Los Arcángeles" izenekoa, cantus firmus gregorianoetan oinarritzen da eta lau mugimendutan egituratzen, mugimendu bakoitza goiaingeru bati eskainiz: Miguel, Gabriel, Rafael eta Uriel. Mugimendu horietan zehar, Cesarinik dramatismoa, lirismoa, sendaketa eta argia konbinatzen ditu. Tentsio narratibo bat sortzen da: Miguelen botere martziala, Gabrielen komunikazio zerutarra, Rafaelen sendaketa eta errukia, eta Urielen transzendentzia argitsua. Hain zuzen ere, Cesarinik lan hau Euskalduna Jauregian estreinatu nahi izan zuen 2016ko otsailaren 7an, eta gaur entzungo duzuen talde zoragarri hau zuzendu zuen: Bilboko Udal Banda. Nire eskerrik onena udal-banda honi, elkarrekin emandako musika-une ugariengatik.
Virginia Martínez