Peio Irigoien Boda
Bilboko Udal Txistulari Bandaren Txistularia da 2022tik
Irun, 1992
Txistu eta tronpeta ikasketak Irungo musika eskolan abiatu zituen Miguel Echepare eta Ion Irazokireki irakasleekin, hurrenez hurren. Naiz eta tronpeta alde batera utzi ez, txistu ikasketak Donostian osatu zituen Aitor Arozenaren gidaritzapean, eta horren ostean Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegian, Aitor Amilibiarekin.
Musikaren alor ezberdinak jorratu ditu estilo oso ezberdineko proiektuetan parte hartuta. Donostiako eta Hondarribiako Udal Txistulari Bandekin maiz kolaboratzeaz gain, Irungo Udal Musika bandako kide izan da 2007-2018 urteen bitartean, Kemen Dantza Taldeko musikaren arduradun 2009tik gaur egunerarte eta Irungo Txistulari Bandako Zuzendari 2017 urtetik egundaino. Halaber, Bihodi kultur elkartea sortzen du Ignacio Arakistainekin elkarlanean 2018an, txistu eta organoa uztatzen dituen musikari bultzada bat emateko helburu duena, Aldapeko Basque Latin Jazz taldeko kidea da eta Bilboko Udal Txistulari Bandako kide 2022 urteaz geroztik.