Gorka Zabaleta Agirre
Bilboko Udal Txistulari Bandaren Txistularia da 2004tik / Zuzendaria da 2022tik
Azkoitia, 1977
Donostiako Musika Kontserbatorioan burutu zituen goi mailako musika ikasketak. Zenbait lehiaketan sariak lortu ostean 2003an postua lortu zuen Errenteriako Udal Txistu Bandan, ondoren 2004ean, Bilboko Udal Bandan eskuratu zuen plaza.
Irakaskuntzaren arloan batez ere Azpeitiko Juan de Antxieta musika-eskolan aritu da irakasle 2000 urtetik 2013ra bitartean.
2010. urtetik 2015.-era txisturako musika eta ikerkuntzan espezializatutako Txistulari aldizkariaren zuzendaritza hartzen du bere gain.
Bakarlari gisa, Fernando Gonzalo organo-jolearekin elkarlanean, hainbat kontzertu eskaini izan ditu Donostiako Musika Hamabostaldian, Gipuzkoako Organo erromantikoaren zikloaren baitan, Malagako katedraleko organo zikloan etab. Horrez gain, Durangoko Silboberri elkartearentzat, Quodlibet hari-laukotearekin edota maite Villate piano-jolearekin batera, egile garaikideek txisturako idatzitako obrak estreinatu eta grabatu izan ditu.
Bestelako txistulari eta dantza taldeetako partaide ere izan da, bestak beste: Azkoitiko Txalkor eta Azpeitiko Izarraitz txistulari taldeetakoa edota Itsasi eta Sahatsa euskal dantza taldeetakoa.