2026/3/3
CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA  10:00
Bilbao Musika Txistulari banda concierto

Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua. "TXISTUA ALGARAZ"

Zuzendaritza: Gorka Zabaleta
Bilboko Udal Txistulari Banda
Txistuak: Gorka Zabaleta eta Idoia Kareaga
Silboteak: Peio Irigoien eta Sabin Bikandi
Perkusioa: Asier Garcia
Lankidetza: Anduriña Zurutuza, aurkezlea
Eriz Pérez Egiluz, Gitarra
Amaiur Cajaraville, Baxua



Txistu bandaren helburua da txistu musika hedatu eta publiko ahalik eta anitzenetara iristea. Horregatik oraingoan txistu banda saiatuko da txikienengana iristen eta horretarako helburu didaktikoa duen ikuskizun hau sortu digute. Anduriña Zurutuza clown-a izango dugu bidea zabalduko diguna umorez eta alaitasunez txistuaren munduan murgiltzen lagunduko digu berak.
Musikarien artean txistu banda, bi txistu, bi silbote eta perkusioaz gain, gitarra eta baxu elektrikoa ere izango dira eskenatokian. Eriz Perez eta Amaiur Cajaravilleren eskutik. Gazteenek eta ez hain gazteek musikaz eta umorez gozatzeko tartea izatea da asmoa.