EUSKALDUNA JAUREGIA - ATRIOA 19:00

Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua. "INAUTERI SOINUETAN"
Zuzendaritza: Gorka ZabaletaBilboko Udal Txistulari Banda
Txistuak: Gorka Zabaleta eta Idoia Kareaga
Silboteak: Peio Irigoien eta Sabin Bikandi
Perkusioa: Asier Garcia
Lankidetza: Beti Jai Alai dantza taldea
Hainbat Euskal txokotan ospatzen diren inauteriak, kolorez eta soinu bereziz josita leku bakoitzeko bereizgarri dira sarri. Kolore, soinu eta bizipen horiek ekarriko dizkigute oraingoan Bilboko txistulariek Beti Jai Alai taldekoek lagunduta.
Euskal dantzek Bilboko hirian izan dute bilakaeraren testigu paregabea da Beti Jai Alai dantza taldea. 1968 urtean sortu zenetik, Bilboko Basurto auzoan kokatua, Euskal dantza, ohitura eta errituak ikertzera, gordetzera eta zabaltzera bideratu du beren egitekoa. Esaterako, Bilboko 4 estanpa irudikatu zituen bere 4O. urtemuga ospatzeko: Bilboko noble eta handikien jaiak XVl. mendean, Corpus Christi jaiak XVII eta XVIII mendeetan, Bilboko Inauteriak XIX eta XX mendeetan eta Bilboko eta inguruetako erromeria eta aurreskuak.
Bilboko txistu bandarekin batera urte guzti horietako ibilbidea ikusgai izango dugu ekitaldi honetan. Txistu musikak alboan izango ditu gitarra eta baxuaren laguntza Eriz Perez eta Amaiur Cajaraville musikariei esker.