EUSKALDUNA JAUREGIA - 0D ARETOA 19:00

Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua. "KANTALDIA"
Zuzendaritza: Gorka ZabaletaBilboko Udal Txistulari Banda
Txistuak: Gorka Zabaleta eta Idoia Kareaga
Silboteak: Peio Irigoien eta Sabin Bikandi
Perkusioa: Asier Garcia
Lankidetza: Eider Zenarruzabeitia, abeslaria
Iñar Sastre, teklatuak; Amaiur Cajaraville, baxua
Datorren urtarrilaren 21n, Bilboko Udal Txistu Bandak kontzertua eskainiko digu: KANTALDIA, lñar Sastre teklatu jotzaileak eta Amaiur cajaraville baxu jotzaileak lagunduta. Oraingoan, Eider Zenarruzabeitia abeslari eta pedagogoarekin batera egongo dira agertokian.
Kontzertua aukera paregabea izango da entzuleek berarekin batera abesteko eta euskal musikaren errepertorioaz gozatzeko. Emozioz eta publikoarekiko konexioz beteriko gaualdia.