21 Zenbakia | Apirila 2013
» AURKIBIDEA

» MUSIKA ESKOLA

Musika Europarraren Eguna
Aste Santuko atseden egunen ondoren ziur gogoekin itzuli zarela lanera… Beno ba, uda honetarako planak egiten dituzun bitartean guk lehena proposatzen dizugu... irakurri gehiago >
'Muriska', Juan Antonio Urbeltzen eskutik ikusentzunezko tailerra
Aurten BilbaoMusikako prestaketa tailerrek urrezko aukera ematen dute Zuberoako folklore aberatsa apur bat gehiago ezagutzeko... irakurri gehiago >
Matrikulak zabalik
Musika ikastea pentsatzen ari bazara, ez kendu begirada egutegiari, zeren apirilak 19 ostiralera arte oraindik, gure Eskolan matrikulatu zaitezke... irakurri gehiago >
Musika Udalekuak badatoz
Uda honetan ere gure Udalekuak abian jarriko ditugu, Musika Udalekuak. Eta krisiaren aurrean prezio bereziekin, uztailean zehar modu dibertigarri bat musikarekin ikasteko 1998 eta 2008 urteen artean jaiotako gaztetxoei zuzendurik ... irakurri gehiago >
Musikeneko talentu gazteak, gure Eskolan
Gure Eskolako Auditorioak berriro aurkeztuko ditu Musikene, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko etorkizuneko gazteak... irakurri gehiago >
Musikaldia, aurten Oñatin
Aurten Euskal herriko Musika Eskolen Jaia Gipuzkoako bihotzean izango da, Oñatin... irakurri gehiago >
EZINBESTEKOA... Jasone Akizurentzat

"LAS BARRICADAS MISTERIOSAS" - François Couperin (1717)

Duela 23 urte, egun eder batetan, Couperinen zede bat erori zen nire eskuetan, klabezinarentzako laginekin. Entzuteko jarri nuen, erabateko jakin-minarekin eta egonarririk... irakurri gehiago >


» TXISTUBANDA
Auzoz auzo eta jarraitzen dugu
Behin Euskaldunako kontzertuen denboraldia amaitu ostean, Udal Txistularien Bandak Bilboko zenbait auzoetan jarraituko du bere emankizunak eskaintzen... irakurri gehiago >
Aurten Alardea, rock ukituarekin
RAE-k dionenez, alarde hitzak "zerbait egin eta gala eta harrotasunez erakustea" esan nahi du. Eta zertaz egiten du gala gure Udal Txistularien Bandak urtero?... irakurri gehiago >
Garikoitz Mendizabalek musika jarriko dio Sorollari
Agian, duela bost urte pasa zinen Arte Ederretako Museotik Sorollak pasa den mende hasieran Hispanic Society of Americarentzako egindako Estatuko lurralde ezberdinetako jendea eta ohituren hamalau muralak ikusten. Ez al da egia batzuei soilik hitz egitea geratzen zitzaiela?... irakurri gehiago >

» MUSIKA BANDA
'Kontzertu dibertigarria´
Bilboko lehen hezkuntzako ikastetxeetako umeek, apirilaren 18an `Kontzertu dibertigarriaz´ gozatzeko aukera izango dute... irakurri gehiago >
Ostiraletan, Areatzako Kioskora
Udaberri oro bezala, gure Udal Musika Bandak bere `trasteak´ jaso eta Euskalduna Jauregia Areatzako Kioskoagatik aldatuko du... irakurri gehiago >
Aste Nagusia, Bandarekin festara
Udaberriko kontzertu zikloa amaitu bezain laster, gure taldea Aste Nagusiko emankizunak prestatzen hasiko da... irakurri gehiago >
 
» ELKARRIZKETA


Igor Tantos,
Tuterako Musika Bandako zuzendaria, Bilboko Udal Musika Bandaren Udaberriko Kontzertuen Zikloan zuzendari gonbidatua (maiatzak 24).

"Mayumanarekin denetarik egiten ikasi behar dela ikusi nuen, eszenatokian bertan nahiz kanpoaldean"

20 urte besterik ez zituenean aukeratu zuten Tuterako Banda zuzentzeko, erabateko erronka, baina ez soilik bere adin gazteagatik edo Zuzendaritza ikasketak oraindik bukatu gabe edukitzeagatik. Taldeak orduan ez baitzuen egoera oso ona... irakurri gehiago >

» AGENDA
UDAL MUSIKA ESKOLA

UDAL MUSIKA BANDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

» SOL KLABEA


Gaur...

Juan Vicente Codinarekin,
Udal Bandako tronpeta bakarlaria
23.000 biztanletara heltzen ez delarik, Valentziar Erkidegoko Cullera, Lezama musikal antzeko bat da. Bertan gerora edozein motatako talde eta baldintzetan, publikoa aho zabalik uzten duten profesionalen harrobia aurkitzen baita. Heman jaio zen Juan Vicente Codina 1969an, Udal Bandako tronpeta jolea, txiki- txikitatik hasi zelarik bere lehen eskalak egiten... irakurri gehiago >



» EDUKIAK

» ELKARRIZKETA

 
Igor Tantos,
Tuterako Musika Bandako zuzendaria, Bilboko Udal Musika Bandaren Udaberriko Kontzertuen Zikloan zuzendari gonbidatua (maiatzak 24).

"Mayumanarekin denetarik egiten ikasi behar dela ikusi nuen, eszenatokian bertan nahiz kanpoaldean"

20 urte besterik ez zituenean aukeratu zuten Tuterako Banda zuzentzeko, erabateko erronka, baina ez soilik bere adin gazteagatik edo Zuzendaritza ikasketak oraindik bukatu gabe edukitzeagatik. Taldeak orduan ez baitzuen egoera oso ona.

Udalaren ardurapetik kanpo geratu ondoren eta estualdi ekonomikoarekin batera, abaildura sentipena zen nagusi zuzendari karrera hasi zueneko garaian. Baina zazpi urtetan, egoera honi buelta ematen jakin izan du Igor Tantos gazteak eta `independentzia behartu´ horrek, bere abantailak ere badituela ulertarazten jakin izan du: orain Banda, Batzorde baten bitartez, askea da programa berritzaileak garatu ahal izateko, eta aitortzen duenez, momentu guztietan bere babesa jaso du horretarako. Baina Klarinete, Orkestra Zuzendaritza eta Koru Zuzendaritza tituludun profesional honen ibilbidean, geltoki bat besterik ez da Tuterako Banda, eta piano eta abeslari prestakuntza izanik, antzinako musikatik jazz estilora esfortzu handiegirik gabe egiten du jauzi.

Zergatik jo zuen Tuterako Bandako Batzordeak zuregana oraindik esperientziarik eduki gabe?

Egia esan urrats oso garrantzitsua izan zen, Bai Batzordearen aldetik eta bai nire aldetik ere, oraindik Zuzendaritzako ikasketak amaitzear nengoela. Hirugarren mailan nengoen oraindik. Txikitatik izan dut lotura handia Bandarekin, hamar urte nituenetik. Hasieran lehen klarinetean izan nintzen eta geroago bakarlari, ikasketak egitera kanpora joan nintzen arte, Aragoiko Goi Kontserbatoriora. Orduz geroztik, errefortzu gisara aritu nintzen norbait behar izaten zutenean. Inoiz ez nintzen asko urrundu beraz, eta horregatik Batzordeak Bandaren egoera ondo baino hobeto ulertzen nuela uste zuen. Zorte handia izan dut zeren zuzendari berri batengan apustu egiten bazen, lanean uzteko izan behar dela uste izan baitu Batzordeak hasieratik. Edozein erabaki hartzeko orduan, uneoro eta %100 sentitu izan naiz babestuta.

Lanean hasi zinenean, nolakoa zen aurkitu zenuen Banda?

Modu batez Udalaren ardurapean egoteak ematen zion babesa galdu izateaz gain, maila artistikoan ere gainbehera aurkitu nuen Banda, ia desagertzeko zorian egon baitzen. Batzordeak pilak jartzea beste aukerarik ez zuen izan, jende berria bilatzea, eta lan egiteko modua aldatzea. Eta jende gazteagoa egon arren, amateur geroz eta gutxiago gara. Lehen, adinaren batasbestekoa erretirotik gertuago zegoen eta gaur 30 eta 40 urte bitartean kokatzen da, baina maila altuagoa dago orain, sarrerako probak exijentzia handiagokoak direlako eta proiektu korapilatsuagoak aurrera eramateko gaitasunean aurrerapauso handiak eman baititugu, bai interpretazio mailari dagokionez zein maila eszenikoari dagokionez. Laburtzeko esango nuke, eraginkortasunean irabazi dugula.

Proiektu horien artean azpimarratu, adibidez, Oskorrirekin egin duzuen kolaborazioa "Banda Band" biran. Zer suposatu du honek zuentzat?

Guri deitu izanagatik harro sentitzen gara, esperientzia oso aberasgarria izan baita eta Banda, indarberrituz irten da honetatik, ordura arte egindako ikuskizunak baino korapilatsuagoak ere protagonizatzeko gai dela jakinez. Natxo de Felipek zoriondu egin gintuen bira horretan Bilboko Banda bezalako profesionalekin lan egiten bazegoen ere. Honek guretzat, lehenaldia eta geroaldiaren arteko muga ezarri zuen. Pertsonalki, ikuspegi berri bat eman zidan niri eta izan ere orain lanean ari naizen proiektuetako bat, ildo beretik jarraituz, ikuskizun bakoitzean lekuan lekuko musikarien kolaborazioa izateko ideiarekin antolatzen ari naiz. 'Brodwaymanía' deitzen da ikuskizuna eta DMX Produccionesekin batera, zuzendari artistikoaren arduraduna naiz. Ikus-entzunezko ikuskizuna da, musikari eta dantzariekin, eta musikalen historiako gai ospetsuenak jasotzen ditut. Abenduan estreinatu genuen Tuterako Gaztanbide Antzokian, izugarrizko arrakasta lortuz. .

Kasualitatez, diziplina guztiak jotzeko irrika hori Bilbon jaio zitzaizun eta Mayumanaren eskutik

Bai, Tuterako talde batekin Perfusión konpainiako kide nintzen, diziplina ezberdinetako artistez osatutakoa, Mayumanako kide batek kalean jotzen ikusi gintuenean, egun horietan Arriaga Antzokian zeudelarik. Haien ikuskizunaren ondotik, antzokiko hall-ean `postshow´ bat antolatzen zuten eta egun pare batez izan ginen gu bertan; eta horrek eman zigun bultzada. Hamar urtez denok denetarik egiten genuen, 600 errepresentaziotik gorako ikuskizun ezberdinak egin genituen. Baina Mayumanarekin eszenatokian bertan eta kanpoan ere denetarik egiten ikasi behar genuela ulertu nuen. Musikari osoak ginen, ikuskizunaren sormenean parte hartzen zenuen eta pianoa jotzen zenuen edo klarinetea edo dantzatu egiten zenuen.

Zein proiektutan ari zara lanean gaur egun?

Orain, Tres Cantoseko programazioan buru-belarri nabil. 25 urte betetzen ditu koruak eta zenbait kontzertu emango ditugu Mozarten `Requiem´-ekin eta Orkestrari bultzada emango diola espero dut, duela gutxi sortu baita. Gainera Tuteran programazio propioarekin kapera bat sortzeko eratu berri den ekimenean parte hartzen dut, Tuteran mota honetako lehen talde egonkor bat litzatekeelarik hau.

Nola proposatuko duzu zure kontzertua gure Udal Bandarekin?

Aukera honekin erabat emozionatuta nago, Bilbokoa oso banda sinesgarria delako, oso ondo jotzen du. Taldeak duen mailarekin, nire lehen tentazioa, egitaraua autore nafar garaikideen obrekin osatzea izan zen. Baina azkenean, kanpoaldean izango den kontzertu bat dela kontutan harturik, eta beraz, Euskalduna Jauregian joaten den publikoa baino heterogeneoagoa izango denez, zartzuelatik zerbait, soinu banda bat edo beste, lagin klasikoren bat eta nola ez, nafar garaikidetik ere zerbait aukeratu ditut. Egitarau erabat osoa da eta espero dut mundu guztiaren gustukoa izatea.

  aurkibidea ^

» SOL KLABEA

  Gaur...

Juan Vicente Codinarekin,
Udal Bandako tronpeta bakarlaria

  aurkibidea ^
  23.000 biztanletara heltzen ez delarik, Valentziar Erkidegoko Cullera, Lezama musikal antzeko bat da. Bertan gerora edozein motatako talde eta baldintzetan, publikoa aho zabalik uzten duten profesionalen harrobia aurkitzen baita. Heman jaio zen Juan Vicente Codina 1969an, Udal Bandako tronpeta jolea, txiki- txikitatik hasi zelarik bere lehen eskalak egiten. " Hirian afizio oso handia dagoen arren, nire etxean ere hala izan zen. Nire aitak afizioz saxoa jotzen zuen eta nere osaba, Valentziako Kontserbatorioan irakasle eta Valentziako Orkestran tronpeta jolea", azaltzen digu. Bere osabaren figura, José Fabra, Juan Vicenterentzako eredua izango da. Ordurako nahiago zuen tronpeta saxoa baino bere ume begietarako bere aitaren atsekaberako, "pailazoen instrumentutzat" baitzeukan. "Eta tronpeta ez!", kexatzen zen bere aita, baina berdin zion; txikiak azkenean bere osabaren bide bera egitea aukeratu zuen.

Horrela zortzi urterekin Santa Cecilia Musika Elkartean izena eman zuen, Culeran dauden bi elkartetako bat. "Egia esan, hura jolastea bezala zen, zeren auzoko gaztetxo guztian bertan bai geunden" gogoratzen du.

Geroago gauzak serio jartzen joan ziren. Hamalau urterekin Batxilergoa gauez egitea hautatu zuen goizak benetan maite zuena egin ahal izateko eta bizimodua horrekin irabazi nahi zuelako: musikarekin. "Oso gogorra izan zen zeren gradu ertaina ikasten nuen Kontserbatorioa, etxetik berrogei kilometrotara zegoen. Heldu bezain laster Institutura joan behar izaten nintzen, baina hori aukeratu nuen eta ez zegoen beste modurik. Gradu Ertaineko Saria irabazi nuen tronpeta espezialitatean eta oso pozik nengoen" laburbiltzen du oraindik harro gaztaroan hartutako erabakiarekin.

"Nere amaren ustez hastapenean, ofizio oso ziurra ez zela iruditzen zitzaion arren, asko animatzen ninduen, familiako gainontzekoek eta lagunek bezala". Ez zen gutxiagorako, ez, zeren gaur kontuak egiten hasi ezkero, Santa Cecilian orduan berarekin batera ikasten zuten gainontzeko gaztetxoak, gaur egun, Banda edo Orkestratan daudela ondorioztatzen du Juan Vicentek, gure taldean dagoen Francisco Javier Font rekintoa bezala, adibidez. Bere belaunalditik baino haratago begiratzen badu, musikari profesionalak diren Cullerako ia ehun interprete etortzen zaizkio gogora. Eta noski, "hainbeste izanda, guztiak ezin lan egin etxean".

"Oso argi oroitzen dut lehen aldiz Madrilera ikastera joateko autobusa hartzeko nintzen unea. Nere herrian biziko nintzen azken aldia hura izango zela uste izan nuen. Banekien, Etorkizuna kanpoan zegoela". Burutapen horrekin abiatu zen Madril aldera 17 urte zituenean. Bertan amaitu zituen ikasketak eta oposizioz, Espainiako Gazte Orkestra Nazionaleko kide bihurtu zen. Eta 19 urterekin, Bilboko Udal Musika Bandako kide izateko oposaketetara aurkeztu zen.

"Emozioz beterik nengoen gustuko nuenaz biziko nintzelako. Orduko Banda gaurkoarekin alderatuz, ezberdina zen. Musikari gehienak adinez oso nagusiak ziren eta hor ginen Font eta ni bezalako hamar edo hamabi gazte, ehunkako instituzio baten aurrean. Baina ondo joan zitzaigun dena. Eskerronez baino ezin naiz egon , egia esan behar badut". Geroago bestelako jarduerak etorri ziren, Getxo eta Bilboko Kontserbatorioetan zenbait urtez irakasle lanetan aritzea adibidez eta duela hogei urtez geroztik, Bilbo-Brass metal taldearekin kontzertuak ematea. " 19 urte nituenean etorri nintzenean ez nekien zerk itxaroten zidan eta azkenean hementxe egin dut nire bizimodua. Tronpa jotzen duen bilbotar batekin ezkondu nintzen eta nere seme-alabek, 11 urteko neskatxa bat eta 15eko mutikoa, gure bokazioa jarraitzen dute biolontxeloa eta biola jotzen".

Gaur dagoeneko, bandarekin zilarrezko ezteiak beteta, Arriagan emandako kontzertu bat gogoratzen du maitasun berezi batekin, Gregory Fritze konposatzailearen obrak bakarlari bezala interpretatu zituenekoa. Emankizuna ETBk grabatu zuen eta hainbat aldiz eman du, satelite bidez ere. Honela, esan daiteke modu batez, Juan Vicentek Cullera bere jaioterrira itzultzeko aukera izan duela. "Oporretan edo bisita egiten joen naizenean, auzokide batzuk kontzertua telebistan ikusi dutela esan didate eta niri horrek ikaragarrizko ilusioa eragiten dit".

   

» MUSIKA ESKOLA

 
Musika Europarraren Eguna


Aste Santuko atseden egunen ondoren ziur gogoekin itzuli zarela lanera… Beno ba, uda honetarako planak egiten dituzun bitartean guk lehena proposatzen dizugu. Urtaroa hasi eta berehala, ekainaren 21ean udako solztizioarekin batera, Musika Europarraren Eguna izango dugu, musika tarteko dela, kultur- trukea sustatzen duen festa eguna.

Beste modu batean ezin izanik, BilbaoMusikatik beste urte batez, publiko zabalarentzat eta musika estilo guztientzat lekua egongo den ospakizun eguna proposatzen dugu. Motorrak berotuko ditugu aste osoan zehar, izan ere gure Auditorioan, ez baitira geldituko ekimenak. Arratsalde oro, ekainaren 17tik 21era, hainbat kontzertu eta audiziorekin gozatu ahal izango duzu.

Eta ostiralean, Musika Europarraren Eguna; hor gainontzekoa botako dugu. Ba dakizu zein den gure formula: erromerian jotzera, kantatzera, dantzatzera eta gozatzera irtetea, beste batzuen artean, konbo, orkestra eta gure dantzarien ikasle eta irakasleen emankizunekin, La Galerako emankizunekin jarraitzeaz gain, zerbait lasaiago nahi izan ezkero. Hurbil zaitez eta goza ezazu gurekin batera musikaz beteriko aste osoa. 200 parte hartzaile baino gehiago izango gara jaia animatzeko!

  aurkibidea ^ 

 
'Muriska', Juan Antonio Urbeltzen eskutik ikusentzunezko tailerra

Aurten BilbaoMusikako prestaketa tailerrek urrezko aukera ematen dute Zuberoako folklore aberatsa apur bat gehiago ezagutzeko. Apirilaren 19an, 18:00etatik 21:00tara, 'Muriska' antzezlana azalduko du Urbeltzek. Euskaraz izango da tailerra eta sei eurotako kostua izango du.


'Muriska' ikuskizuna 1989an estreinatu zen eta mairu eta kristauen zuberotar artzaintza tradizionalaren eredua berreraikitzen du. Beno egian esan, turkiar eta kristauena, gure auzokideen tradizioaren arabera. Obra hau, euskal musika tradizionalaren zaletuen artean klasiko maitatua bihurtu da dagoeneko, Urbeltzen eta Marian Arregi bere emaztearen esfortzua agerian jartzen delarik, bere egituran eta doinuetan, nahiz kultura euskaldunaren oinarrizko zutabea berreskuratzeko jardunean, koreografia eta antzezpen proposamen berriei ateak zabalduz.

'Muriska'-ren ospea hain izan zen handia, ezen Pariseko Champs Elysée Antzokian ere antzeztua izan baitzen, frantziar hiriburuan balet klasikoaren tenpluan. Eta gaur, oraindik orain, Euskal Herriko hainbat eszenatokietan, obraren antzezpen berrituak ikus ditzakegu, adibidez, iazko abenduan, Bilboko Arriaga Antzokian izan zen `Besta Berri´ ikuskizunean.

  aurkibidea ^ 

 
Matrikulak zabalik

  aurkibidea ^
  Musika ikastea pentsatzen ari bazara, ez kendu begirada egutegiari, zeren apirilak 19 ostiralera arte oraindik, gure Eskolan matrikulatu zaitezke. Oso erraz jartzen dizugu; inprimakiak gure web gunetik jaitsi ditzakezu edo lanegunetan eta goizeko 9:00etatik 21:00etara, gure idazkaritzan jaso.

Instrumentu bat aukeratzeaz gain, kontutan izan Eskolak ikasgai osagarriak eskaintzen dituela, adibidez, analisia, armonia eta inprobisatzea, talde instrumentala, korua, dantza tradizionala, lengoaia musikala, zenbait tailer eta informatika musikala ere. Aurten gainera, berrikuntza bat dugu; Musikoterapiaren hastapena prestaketa programaren baitan. Eskolako aspaldiko gogoa izan da hau eta orain, zerbitzu honen eskariarekin gurera etortzen ziren familiei, modu espezializtuan erantzun ahal izango diegu. Musikoterapiak heziketa berezia behar duten pertsonei (hiperaktibitatea edo arreta gabezia dutenak adibidez), gaitasun kognitiboak, psikomotrizak eta emozionalak garatzea ahalbidetzen du. Astean ordu erdiko bakarkako saioetan, ikasleak arreta pertsonalizatua izango du eta gainontzeko ikastaroetako ikasleen parte hartzearekin osatu ahal izango dute ikastaroa.

Animatzeko gonbitea amaitzeko esan, gure prestaketa guztiek erabateko praktikotasuna dutela eta klaseekin batera hainbat ekimen antolatzen ditugula azpimarratu, adibidez, kontzertuak eta audizioak, eta jam session saioak ere. Erabateko motibazioa, ez duzu uste? Ba...esandakoa, hilabete honen 19ra arte eskatu dezakezu zure lekua; maiatzaren 3an onartutakoen zerrenda argitaratuko dugu, eta 13an, matrikulak egiten hasiko gara.

   

 
Musika Udalekuak badatoz

  aurkibidea ^
  Uda honetan ere gure Udalekuak abian jarriko ditugu, Musika Udalekuak. Eta krisiaren aurrean prezio bereziekin, uztailean zehar modu dibertigarri bat musikarekin ikasteko 1998 eta 2008 urteen artean jaiotako gaztetxoei zuzendurik. Eta aurten, berrikuntza askorekin: antzerkia ingelesez eta jarduera bereziak 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzako.

Gure Udal Musika Eskolak beste urte batez bere ekimen arrakastatsu hau abian jartzen du, bertan parte hartzen dutenei, musikaren mundua maitatzen hasteko aukera emanez, begirale eta irakasle espezializatuen eskutik. Oraingoan, Udalekuen antolakuntzaren ardura Musika y Media-rena izango da, jarduera didaktikoen bitarrez musikaren sustapenerako eta difusiorako lan egiten duen enpresa.

Udalekuek irauten duten bi astetan zehar, Eskolan bertan, kantua, dantza, antzerkia (oraingoan ingelesez) izango dira nagusiki, aurrez musika ezagutzarik eskatzen ez delarik. Gainera, gorputz adierazpena, gorputz heziketa eta mota guztietako jolasak ere izango dira. Lehen aldiz taldeak, adinaren arabera banatuko dira, 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzako jarduera bereziekin, izaera gazteago eta urbanoago duten jarduerekin.

Udaleku bakoitza amaitzean, parte hartzaileek bere senide eta irakasleen aurrean, hartutako talentu berria erakutsi ahal izango dute musika nagusi izango den jaialdian, Indautxuko El Carmen Aretoan eta hamabostaldi bakoitzaren azken ostegunean, udalekuan zehar horretarako prestatutako jantziekin eta eszenografiarekin. Eta amaiera ezin hobea emateko, hamabostaldi bakoitzaren azken ostiralean, zuzeneko musika emankizunez, lehiaketez eta irakasleen eskutik, bereziki parte hartzaileei eskainitako ikuskizunaz gozatu ahal izango dute goiz partea.

Jarduerak astelehenetik ostiralera izango dira 9:30etatik 13:30etara. Kantua, dantza, musika eta gorputz heziketaz gain, antzerkian izena eman duten umeak, ordu bat lehenago sartuko dira, 8:30etan. Matrikularen prezioa iazko berbera da; 105 euro, eta beste 20 gehitu beharko zaizkio, antzerkian ere parte hartu nahi izan ezkero.

Familia bereko ume bat baino gehiago matrikulatu nahi izan ezkero, %20ko deskontua izango du familia horrek. Eta gainera, kasu hauetan, neba arreben artean eskatzen den adin mailatik kanpo dagoen seme edo alaba bat ere matrikulatu ahal izango da, 1997-2009 artean jaiotakoak hain zuzen.

Bi txandatan antolatzen dira udalekuak (uztailaren 1etik 12ra, eta 15etik 30era) eta plaza mugatuak dituzte, beraz, apirilaren 22tik maiatzaren 10era bitartean eman beharko da izena.

   

 
Musikeneko talentu gazteak, gure Eskolan

  aurkibidea ^
  Gure Eskolako Auditorioak berriro aurkeztuko ditu Musikene, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko etorkizuneko gazteak. Kalitatezko interpreteak entzuteko aukera ezin hobea, errepertorio propio nahiz edozein profesionalenak eskainiz,

Publiko zabalari zuzendutako lau kontzertuko ziklo bat antolatu dugu apirilean eta maiatzean eta bertan, flauta, klarinete, fagot, tronpa eta oboez osatutako Bost Wind boskotea (hilaren 18an); mezzosoprano eta kontratenore bikote bat pianoz lagundurik Mozarten laginak interpretatuz, beste batzuen artean (hilaren 24an); eta osteguna 25ean, errepertorio klasikoaz, Escala-Brass metal boskotea entzuteko aukera ederra izango dugu. Eta zikloari amaiera emateko maiatzak 2 ostegunean, Natanael Ramos Quartet tronpeta, piano, kontrabaxu eta bateria laukotearen parte hartzea izango dugu.

Kontzertu guztiak 19:30etan izango dira doako sarrerarekin.

   

 
Musikaldia, aurten Oñatin

  aurkibidea ^
  Aurten Euskal herriko Musika Eskolen Jaia Gipuzkoako bihotzean izango da, Oñatin.

Apirilak 27an, larunbat osoan zehar, musika irakaskuntzako ia berrogeita hamar zentroetako irakasle eta ikasleak, musika zaletasuna duten beste neska-mutilekin batera ospatuko dute egun hau. Lennon eta McCartney ere, kontzertu baten ondoren eliza baten atzealdeko lorategian ezagutu ziren...Nor daki hemendik ere zer irten daitekeen!

Aurten gure Musika Eskolak, Bandaren, koru gaztearen, konbo batzuen (hauen artean bat ahotsa) txistu taldeen, trikitixa, gitarra eta fanfarrearen emankizunak eramango ditu ospakizun honetara.

   

 
EZINBESTEKOA…
Jasone Akizurentzat, Musika eta Dantza Tradizionalaren Saileko nagusia

aurkibidea ^
 
"LAS BARRICADAS MISTERIOSAS" - François Couperin (1717)


Duela 23 urte, egun eder batetan, Couperinen zede bat erori zen nire eskuetan, klabezinarentzako laginekin. Entzuteko jarri nuen, erabateko jakin-minarekin eta egonarririk. Frantses barrokoak zoratu egiten nau. Hasieran obra hauetan ohikoa den normaltasuna zen nagusi: lasaitasuna, erritmo aldaketa eza eta emozio handiak… Baina Couperinek harrapatzen ninduela nabaritzen hasi nintzen eta Skip Sempé klabe bertsioak, nire aurkikuntza berria behin eta berriz entzutera eramaten ninduen.

Bat-batean, musika zalek hain gustukoa dugun mirarizko aurkikuntzarekin topatu nintzen; enkantuz beteriko musika batekin, ezberdina, zirraragarria eta harrigarria. Altxor txiki bat aurkitu banu bezala sentitu nintzen. Bere izena: 'Las Barricadas Misteriosas".

Orduz geroztik, gainontzekoak dagoeneko ez zuen baliorik, bitxi baten ondoan, bisuteria izateari utziko ez diona. Bi minutu eta erdi besterik irauten ez duen bitxia, 'rondeau' antzeko gauza bat, bere misterio eta malenkoniak harrapatzen zaituena, behin eta berriz errepikatzen den gai baten inguruan. Arte lan txiki eta era berean handi hau entzun nuenetik, nire buruari egiten diodan galdera, ea zein izango den bere izen ederraren jatorria da.

 

 


» TXISTUBANDA

 
Auzoz auzo eta jarraitzen dugu

  aurkibidea ^
  Behin Euskaldunako kontzertuen denboraldia amaitu ostean, Udal Txistularien Bandak Bilboko zenbait auzoetan jarraituko du bere emankizunak eskaintzen.

Hilabete honetan bertan, 27an adibidez, Otxarkoagako kaleetatik kalejira baten parte hartuko du Txirula Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen Umeen Jardunaldien barruan, aurten XXXII. edizioan. Maiatzaren 9an, Arangoitiko Euskal Jaian parte hartuko du, non Egileor plazan 20:00etan kontzertu bat emango duten. Ondoren, Zankoetako auzokideen txanda izango da, Basurton, eta bertan 12:00etan udaltegiaren ateak zabalik egunean kalejira eta kontzertu bat emango dute. Eta azkenik, ekainaren 14an Uretamendira arte joango dira Musikauzo egitarauan parte hartzeko.

Gainera, maiatzaren 23an, BilbaoMusikako auditorioan 19:30etan, kontzertu bat eskainiko dute.

   

 
Aurten Alardea, rock ukituarekin

  aurkibidea ^
  RAE-k dionenez, alarde hitzak "zerbait egin eta gala eta harrotasunez erakustea" esan nahi du. Eta zertaz egiten du gala gure Udal Txistularien Bandak urtero? Bere deialdiaren gaitasunaz, jatorri ezberdinetako musikari handiak biltzeko gaitasunaz, Aste Nagusiari agurtzeko armada bat bailitzan bezala.

Hitz egiten ari garenaz ideia bat egin dezazun: rock euskaldunaren klasiko bat izango dugu aurten bertan, Niko Etxart, rocka euskaraz egiten hasi zen lehena. Oroitzen 'Euskal rock&rolling! Izan gira Euskal Herri rock&rollin'? Ba has zaitez prestatzen zeren hau ziur eroriko dela. Ba dakizu, abuztuaren 25ean Plaza Barrian.

Zuberotar musikariak, Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta eta Asier Garcíarekin batera, rocka baino gehiago ere ba dakiela erakutsi digu, urtez urte, ohikoak bihurtu diren taldeekin batera, jai hauek alarderik gabe pentsaezin bihurtu dituztenak... Euskal Herriko Txistulariak, Euskadi Brass Metal Boskotea, San Antón Abesbatza Orfeoia, Bilboko Gaiteroak... Gonbidatu bereziz datorren ikuskizuna, okasiorako sortutako obrekin, beste lagin batzuen moldaketa berritzaileak, guztiok eta leku guztietan ezagutzen ditugun doinu herrikoiak, eta dantzarako leku ederrarekin (plaza osoa hain zuzen ere).

   

 
Garikoitz Mendizabalek musika jarriko dio Sorollari

  aurkibidea ^
  Agian, duela bost urte pasa zinen Arte Ederretako Museotik Sorollak pasa den mende hasieran Hispanic Society of Americarentzako egindako Estatuko lurralde ezberdinetako jendea eta ohituren hamalau muralak ikusten. Ez al da egia batzuei soilik hitz egitea geratzen zitzaiela?

Beno ba, Garikoitz Mendizabal Udal Txistularien Bandako Zuzendariak Espainiako Ballet Nazionalarekin, hain zuzen ere obra hauetan oinarritutako disko baten grabaketan parte hartuko du hilabete honetan. Margolan bakoitzean oinarritutako muntai baten koreografiak izango dira eta Gipuzkoari dagokiona, Mendizabali eskatu diote interpretatzea. Juanjo Colomer konposatzaileak sortutako lagina, Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin interpretatuko du gure txistulariak. Ikuskizuna Madrilgo Matadero sormen garaikidearen zentroan estreinatuko da.

   

» MUSIKA BANDA

 
'Kontzertu dibertigarria´

  aurkibidea ^
  Bilboko lehen hezkuntzako ikastetxeetako umeek, apirilaren 18an `Kontzertu dibertigarriaz´ gozatzeko aukera izango dute. Campos Antzokian, gure Udal Musika Bandaren ikuskizun berezi bat eta Patxi González musikari eta showman-a, aurkezle eta ikuskizunaren gidari bertan izango delarik.

Errepertorioak umeek musikaz gozatzeaz gain, lagin bakoitzarekin haien parte hartzea bilatzen du, instrumentu ezberdinak, adibidez rekintoa, ezberdintzen ikasteko. Ba al dakizu zer den? Ba, `Kontzertu dibertigarrian´ ikus dezakezue, Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordearen zuzendaritzapean.

Filmetako banda doinuekin batera, adibidez, Indiana Jones sagakoak edo `Los increibles´, umeek doinu klasikoak ere gozatuko dituzte, 'Los músicos de Bremen' adibidez. Baina izango dira obra originalagoak ere, 'Coffee serenade' , Ted Huggens-ek konposatutakoa eta kafe katilu batekin interpretatzen dena.

Gainera, kontzertuan parte hartu dezakete eszenatokitik musikariek `Carnaval en Sao Paulo' samba jotzen duten bitartean; errusiar mendiaren mugimenduak antzeztu ahal izango dituzte `Roller Coaster´ doinuarekin; Beethovenen 'Las ruinas de Atenas' martxa turkiarrarekin, lagungu ahal izango dute; eta Patxi Gonzálezekin batera abestu, trenez egindako bidaia baten istorioa 'Chattanooga Choo Choo' doinuaren jazz erritmoekin, Glenn Millerren klasiko bat, Cincinnati Hegoaldeko Trenbidearen jabetzan zegoen lurrunezko lokomotora batetan inspiratutako obra. Ze ondo pasatuko duten!

   

 
Ostiraletan, Areatzako Kioskora

  aurkibidea ^
  Udaberri oro bezala, gure Udal Musika Bandak bere `trasteak´ jaso eta Euskalduna Jauregia Areatzako Kioskoagatik aldatuko du. Etiketa eta protokoloetatik aske; guztiok eguraldi onaz gozatzera kanpoaldean.

Udal Bandaren udaberriko kontzertu denboraldiak, maiatza eta ekainean, zazpi kontzertu dakartza, beti ostiraletan eta arratsaldeko zazpiak eta erdietan; asteburua hasteko modu egokia Alde Zaharreko giroa gozatuz.

Iñaki Urkizu bandako zuzendariordearekin batera, aurtengo kontzertu zikloan lau zuzendari gonbidatu izango dira (maiatzaren 17an eta 21ean eta ekainaren 21 eta 28an), hauen artean, Juanjo Ocón, Euskal Herriko Gazte Orkestrako Zuzendaria, non maiatzaren 31an gure Bandaren aurrean jarrriko dena. Maiatzeko emanaldiak osatzeko, (aurreko asteko 24an), Igor Tantos Tuterako Udal Bandako Zuzendaria izango da, Newsletter honetan bere elkarrizketa eskaintzen dizugularik. Ekainean, Fernando Urainen txanda izango da, Debako Bandako Zuzendaria 1991 urteaz geroztik, eta Durangoko Orfeoiko Zuzendaria iaztik, non hilabeteko lehen kontzertuko protagonista izango delarik, hilaren 7an; eta José Luis Eguiluz, opera eta zartzuelako errepresentazioetan espezialista, hainbat aldiz gure Banda zuzendu izan duenak, ekainaren 14an izango du bere aukera, zikloko zuzendari gonbidatuen artean azkena izango dena.

Ohiko zartzuelako gai eta banda doinuei, bere ukitu pertsonalak emango dizkio honek, eta zalantzarik gabe asteburua aurretik izanda, asko gozatzeko aukera emango dizuna.

   

 
Aste Nagusia, Bandarekin festara

  aurkibidea ^
  Udaberriko kontzertu zikloa amaitu bezain laster, gure taldea Aste Nagusiko emankizunak prestatzen hasiko da. Ba dakizu, bederatzi egun bizi, non egunean, bi aldiz jardungo delarik.

Goizetan, 12:00 etan, Areatzako kioskoan, dantzarako doinu mordoarekin kolorea emanez eta Udalak eta txosnek antolatutako hainbat jarduerei lagunduz. Imajinatzen, bakailu kazola bat prestatzen, Udal Bandaren musika lagun duzula? Ziur kazolaren mugimendua, erritmoarekin lotzen duzula!

Eta arratsaldez, Vista Alegre zezen plazan amaituko du bere lana Aste Nagusiko abonu zezenketak, pasodobleekin girotuz. Ikuskizuna ona izanda, osagarri ederra, eta kontsolamendua ikuskizuna ona ez bada.

   

» AGENDA

  UDAL MUSIKA ESKOLA

Apirilak 18 | osteguna | Musikene Zikloa -Bost Wind haize boskotea | La Galera | 19:30

Apirilak 23 | asteratea | Gitarra Kontzertu-audizioa | La Galera | 19:30

Apirilak 24 | asteazkena | Musikene Zikloa - Kantu Kontzertua | La Galera | 19:30

Apirilak 25 | osteguna | Musikene Zikloa - Escala-Brass metal Boskotea | La Galera | 19:30

Apirilak 25 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30

Apirilak 25 | osteguna | Koru Musika: San Antón Orfeoaia eta BilbaoMusikako Korua | La Galera | 20:00

Maiatzak 2 | osteguna | Musikene Zikloa-Natanael Ramos Quartet | La Galera | 19:30

Maiatzak 10 | ostirala | Udaberri Kontzertua - Bizkaiko Abesbatzen Elkartea: BM Gazte Korua eta koru gonbidatuak| Gizakunde eliza| 20:00

Maiatzak 21 | asteartea | Gitarra Kontzertu-audizioa | La Galera | 18:30

Maiatzak 23 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30

Maiatzak 24 | ostirala | BilbaoMusikako Gazte Korua. 75.urteurrena Carmen Ikastetxea | Bilborock | 18:00

Maiatzak 27 | astelehena | Gitarra eta baxu Kontzertu-audizioa | La Galera | 18:30

Maiatzak 29 | asteazkena | Modernoak. Komboen Kontzertu-audizioa | Bilborock | 19:00

Maiatzak 31 | ostirala | Eskusoinu Kontzertu-audizioa | La Galera | 19:00

Ekainak 4 | asteartea | Ikasturte Amaierako Kontzertua | Campos Antzokia | 19:00

Ekainak 13 | osteguna | BilbaoMusikako Gazte eta Ume Koruak & ARS VIVA | La Galera | 19:30

Ekainak 13 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30

Ekainak 17 | astelehena | Musika eta Dantza Tradizionaleko Sailaren Kontzertu-audizioa | La Galera | 18:00

Ekainak 18 | asteartea |Sail Sinfonikoen Kontzertu-audizioa | La Galera | 18:00

Ekainak 18 | asteartea |Sail Sinfonikoen Kontzertu-audizioa (helduak) | La Galera | 19:30

Ekainak 19 | asteazkena | Piano Kontzertu-audizioa | La Galera | 18:00

Ekainak 19 | asteazkena | Sail Polifonikoen Kontzertu-audizioa (helduak) | La Galera | 19:30

Ekainak 20 | osteguna | Sail Sinfonikoen Kontzertu-audizioa | La Galera | 18:00

  aurkibidea ^

  UDAL MUSIKA BANDA

Udaberriko Kontzertu Zikloa. Areatza Kioskoa (Ostirala 19:30etan)

Maiatzak 17 | Zuzendaria: Iñaki Urkizu, Udal Musika Bandako Zuzendariordea | 19:30

Maiatzak 24 | Zuzendari gonbidatua: Igor Tantos , Tuterako Musika Bandako Zuzendaria | 19:30

Maiatzak 31 | Zuzendari gonbidatua: Juan José Ocón, EGOko Zuzendaria | 19:30

Ekainak 7 | Zuzendari gonbidatua: Fernando Urain, Debako Bandako Zuzendaria | 19:30

Ekainak 14 | Zuzendari gonbidatua: José Luis Eguiluz | 19:30

Ekainak 21 | Zuzendaria: Iñaki Urkizu, Udal Musika Bandako Zuzendariordea | 19:30

Ekainak 28 | Zuzendaria: Iñaki Urkizu, Udal Musika Bandako Zuzendariordea | 19:30

Abuztuaren 16tik 25era | Areatzako Kioskoa | 12:00etan | Aste Nagusia 2013

Abuztuaren 17tik 25era | Vista Alegre Zezen Plaza | 18:00etan | Aste Nagusia 2013

  aurkibidea ^

  UDAL TXISTULARIEN BANDA

Apirilak 27 | larunbata | Kalejira - Otxarkoagako Umeen XXXII. Jardunaldiak | Ugarte Plaza | 10:15etan

Maiatzak 9 | osteguna | Kalejirak eta kontzertua - Arangoitiko Euskal Jaia | Egileor Plaza | 20:00

Maiatzak 16 | osteguna | Kontzertua | BilbaoMusikako Auditoria, La Galera | 19:30

Maiatzak 23 | osteguna | Udal Musika Eskolan Kontzertua | La Galera | 19:30

Maiatzak 25 | larunbata | Kalejirak eta kontzertua - Basurtuko Udaltegiko Ateak Zabalik Jardunaldia | 11:30-13:00

Ekainak 14| ostirala | Kalejira - Musikauzo | Uretamendin

Abuztuak 25 | igandea | Txistularien Alardea- Aste Nagusia. Artista gonbidatua: Niko Etxart I Plaza Barria | 13:00

  aurkibidea ^

 

Informazio gehiago: www.bilbaomusika.net

BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | info@bilbaomusika.net | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71