21 Zenbakia | Apirila 2013
» AURKIBIDEA

» MUSIKA ESKOLA

Informatika tailerra eta Jazz Mintegiak
Ikasturte honetarako zazpi tailer eta ikastaro magistralak antolatu ditugu, eta hauen artean, 'Finale' aplikazio informatikoari zuzendutakoa, Juan Antonio Urbeltz ikerlari eta folklore zalearekin izango den topaketa eta ikastaroaren amaieran, kontzertu eta konbo erakustaldi bat ospatuko den jazz mintegia azpimarratu nahiko genituzke... irakurri gehiago >
Urte berria, bizi berria…
Badakizu, urte berria bizi berriarena; baina, zelan bizi berriari musika apur bat jartzen badiozu? Gure Eskolak berriro ere otsailean bere ikastaroetan izena emateko aukera zabaltzen du, gure zentroko ikasleei nahiz kanpoko edozineri zuzenduta... irakurri gehiago >
Badator berriro Belarritxar udaberrian
Asmatu nork bisitatuko gaituen martxoak 6 asteazkenean? Belarritxarrek, udaberriaren etorrera ospatzen ez duen bakarra ez dakielako kantatzen. Edo hori da uste duena behintzat, baina umeak arduratuko dira musikarako entzumena baduela erakusten kontzertu-ikuskizun didaktiko betekin... irakurri gehiago >
Musikoterapia: hazteko irakasgaia
Datorren ikasturteko trebakuntza-eskaintzari dagokionez, ilusio berezia egiten digun ikasgai baten berri eman nahi dizuegu... irakurri gehiago >

EZINBESTEKOA... Maite Ahedorentzako
"CANON EN RE MAYOR" - Johann Pachelbel (1680)
Ikasketak burutzen ari nintzenetik dut gustoko. Ezinezkoa dut zenbat aldiz eta zenbat grabaketa ezberdinetan entzun ahal izan dudan asmatzea, baina beti hunkitzen nau eta sorrarazten dit zirrara... irakurri gehiago >


» TXISTUBANDA
Oraindik badaukagu sei kontzertu ahaztezin eskaintzeko `bolbora´
Leioako Kantika Gazte Abesbatzeko neska-mutilekin, Eguberri Kontzertu emanaldian izandako Euskaldunako betekadaren ostean, denboraldia osatzeko beste sei kontzertu eskaintzera datorkigu gure Txistularien Banda; ondo kargatutako hiruhilekoa, ikusiko duzu... irakurri gehiago >

» MUSIKA BANDA
'Pedro eta otsoa´ -ren siberiar estepatik Iruñeako entzierroetara
Bilboko Udal Musika Bandak prestatuta duen urte hasierari ezinezkoa da `ezetza´ ematea. Igandetan eta 12:00etan (2€-tako ohiko salneurriarekin), Euskalduna auditoriotik familiartean gozatzeko proposamenak, puntarengoko zuzendariak nahiz San Ferminei bere nortasuna ematen dakien Banda izango dira ikusgai... irakurri gehiago >
Zu Euskaldunara, ni Gayarrera
Bilboko Udal Musika Bandak aurten La Pamplonesa mendeurrena betetzear dagoen Iruñear musika banda gonbidatu du bere Udazken-Neguko Kontzertu Denboraldiaren barruan ... irakurri gehiago >
 
» ELKARRIZKETA


Juan José Ocón
Joven Orquesta de Euskal Herria- EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestrako Zuzendari Artistikoa

"Atriletik behatu eta Gazte Orkestratik pasatu diren neska-mutilak ezagutzea oso gustokoa dut"

"Azken bolada honetan orkestra batetik deitzen badidate haiekin emankizun bat egiteko gonbitea luzatuz, ezetz esan behar diet nere agenda egokitzerik ez dudalako, baina Banda batetik deitzen badidate, ahalegin guztiak egiten ditut tarte bat egiteko ". Juan José Ocón (Donostia, 1968) zuzendariak, datorren otsailaren 3an Euskalduna Jauregian Bilboko Udal Musika Bandarekin eskainiko duen emankizunaren aurrean, ezin du bere gogo bizia izkutatu... irakurri gehiago >

» AGENDA
UDAL MUSIKA ESKOLA

UDAL MUSIKA BANDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

» SOL KLABEA


Gaur...

Ainhoa González,
Bilboko Udal Musika Bandako klarinetea
Ainhoa González ugaotarrak, bere aitaren bide berbera jarraituz, gaur egun Bilboko Udal Musika Bandan klarinetea jotzen du, (Pedro González Ugarte bere aita bakarlaria izan baitzen Bandan, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoan ere klarinetea jotzen zuen). Ainhoa, taldea osatzen duten hamaika klarinetisten arteko bat da baina postua ez datorkio aitarengandik, (ekinaren eginez lortu baitu), baina bai ordea talentua eta esfortzuaren gaitasuna... irakurri gehiago >



» EDUKIAK

» ELKARRIZKETA

 
Juan José Ocón
Joven Orquesta de Euskal Herria- EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestrako Zuzendari Artistikoa

"Atriletik behatu eta Gazte Orkestratik pasatu diren neska-mutilak ezagutzea oso gustokoa dut"

"Azken bolada honetan orkestra batetik deitzen badidate haiekin emankizun bat egiteko gonbitea luzatuz, ezetz esan behar diet nere agenda egokitzerik ez dudalako, baina Banda batetik deitzen badidate, ahalegin guztiak egiten ditut tarte bat egiteko ". Juan José Ocón (Donostia, 1968) zuzendariak, datorren otsailaren 3an Euskalduna Jauregian Bilboko Udal Musika Bandarekin eskainiko duen emankizunaren aurrean, ezin du bere gogo bizia izkutatu...

Joven Orquesta de Euskal Herria-EGO bezala ezagutua den Euskal Herriko Gazte Orkestrako Zuzendari Artistikoa, Donostiako Musika eta Dantza Udal Eskolak dituen hiru bandetatik bat zuzentzen du eta gainera, zentro berbereko tronpeta irakasle da; Euskadiko musikaren etorkizunean aurreikuspen pribilegiatua ematen dioten eginbeharrak guztiak.

Nola daukagu harrobia? Bermatua al du etorkizuna Euskadin musikak?

Badaukagu bai harrobia, lasai egon gaitezke. Ez dugu gainera soilik talentua duen harrobia, lanerako eta ahaleginerako gaitasun handia duen harrobia daukagu. Gaur egun musika talde batean plaza bat lortzea oso zaila da , ez bakarrik krisia dela eta, baita talentudun jende asko eta asko dagoelako…

Nola balioztatzen duzu EGOtik egiten den lana?

Gazte Orkestra lan oso garrantzitsua ari da egiten. Nahiz eta gehien ikus daitekeen lana nerea izan, gure lanari distira ematen dietenak, atal administratiboaz arduratzen direnak direla azpimarratu nahiko nuke… hori bai dela lana. Gazte Orkestratik pasatu diren neska-mutilen %80a, gaur egun profesionalki musikan jarduten dutela esateko zortea daukagu, interprete bezala nahiz institutu edo kontserbatorioko irakasle bezala… eta atriletik behatu eta Gazte Orkestratik pasatu diren neska-mutilak ezagutzea oso gustokoa dut eta Bilboko Udal Musika Bandan asko dira. Ikusten ditudanean pentsatzen dut: "ole, ze ondo egin duzun eta plaza lortu eta begira non zauden orain". Harro sentitzekoa da.

Ikasleen edo profesionalen aurrean jartzean, zein ezberdintasun dago errodaje gehiagorekin egiteak?

Gazteei odola berotzen zaie. Urtero bostek lortzen dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin jotzeko beka eta beti gauza bera esaten didate. Lehen egunean, programa goitik behera ikasita daramatenez, maila dutela uste dute, eta nik esaten diet "itxaron eta ea zer esaten didazun hiru egun barru". Eta izan ere hirugarren egunean gainezka daude haien kideen erritmo bizira heldu ezinik. Lanbidean urteak daramatzan jendearekin lan egitean, jakin badakizu egun gutxiren buruan aurrera aterako dela programa, eta gazteek denbora gehiago behar dute. Ezberdinatasun bakarra hauxe dela esan genezake.

Eta banda baten aurrean jartzeak edo orkestra bat zuzentzaren arteko ezberdintasunak?

Nik Bandaren tinbrea dut gustokoago. Musika tresna bat bezala ulertuz gero, orkestra batek baino kolore eta tinbre gehiago ditu. Atmosfera gehiago sortzeko gaitasuna du. Egia esateko, ikaragarri atsegin ditut Bandak. Orkestretan lan egiteagatik ezaguna banaiz ere, nere lehendabiziko plaza bandan izan zen, Donostiakoan.

Gure Bandarekin inoiz eskaini duzu kontzerturik eta zer da bertan gustokoen duzuna?

Bilbora joatea, egia esan, oso atsegina da. Hasteko, bertan giza-kalitatea bilatzen duzu, beti oso maitagarri, adeikor eta kalitate artistikoarekin. Nik beti diot ongi konpontzeak entseguak aurrezten dituela eta Bilbon rollo ona soberan dago. Ezin ukatu bertan jarduteko irrikaz nagoela. Gainera, eszenatoki gainean musikarien kolaborazioa oso gustoko dut; maskorretik kanpo eta publikoarekin harreman zuzenagoan. Taldea maitatua eta estimatua da bertan, hori begibistakoa da eta lan egiteko orduan, asko estimatzen dena.

Esan ahal zeniguke otsailean Bilbon emango duzun kontzerturako zein den pentsatuta duzun egitaraua?

Ba, zartzuela eta pasodobleen estilo klasikoak bandarentzako gustokoago ditudan arren, beste errepertorio bat aukeratuko dudala uste dut baina obra handi bat ere ez dut nahi aukeratu. Obertura txiki batekin hasiko naiz baina pieza txikiagoak bilatuko ditut, soinu bandak agian.

Zinemaz hitz eginez, Bilbo bisitatu zenuen azken aldia 'Tiempos modernos' proiekzioari musika jartzera izan zen. Nola oroitzen duzu bizipen hura?

Oso atsegina izan zen baina oso-oso zaila ere. Segundu bat bera ere ezin zara oharkabetu, orkestraren sinkronizazioa irudiekin milimetratu behar duzu. Chaplinen keinu bakoitza (keinu bat, botoia ixtea,…) soinu bat zen. Ezin zara galdu, zeren bestela irudiari bere grazia kentzen diozu. Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin `Sueño de una noche de San Juan' marrazki bizidunen soinu banda zuzentzearekin batera, inoiz egin dudan gauzarik zailena izan zen.

  aurkibidea ^

» SOL KLABEA

  Gaur...

Ainhoa González,
Bilboko Udal Musika Bandako klarinetea

  aurkibidea ^
  Ainhoa González ugaotarrak, bere aitaren bide berbera jarraituz, gaur egun Bilboko Udal Musika Bandan klarinetea jotzen du, (Pedro González Ugarte bere aita bakarlaria izan baitzen Bandan, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoan ere klarinetea jotzen zuen). Ainhoa, taldea osatzen duten hamaika klarinetisten arteko bat da baina postua ez datorkio aitarengandik, (ekinaren eginez lortu baitu), baina bai ordea talentua eta esfortzuaren gaitasuna.

"Egun lengoia musikala den garai artako solfeo ikasketak zortzi urterekin hasi nituen. Etxean bizi guztian entzun dut musika eta klase haietan musika oinarrian zertan datzan ikustea interesgarria iruditu zitzaidan: noten iraupena neurtzea, altura…" gogora dakar Ainhoak. Ezinbesteakotzat jotzen bazuen musikarako bere jarduera, oraindik adin hartan ez zuen argi zein musika instrumentu izango zen bere espezialitatea.

"Hasieran biolontxeloa ikastearen ideia banuen ere eta Bilboko Kontserbatorioan matrikulatu, eskaini zidaten ordutegia nere ikasketekin bateragarria ez zenez aukera hau alboratu egin behar izan nuen. Egun batez klarinetea proba nezan esan zidan aitak; erabateko atsegina izan zuen jotzeko zein gaitasun nuen ikusita eta uste dut ordutik aurrera, nere etorkizun profesionala erabakita gelditu zela" dio txantxa artean Ainhoak bere espezialitatea zein modutan erabaki zen azaltzean. Baina bere "etorkizun profesionala" geroago finkatu zen, bekaria zela, Bilboko bandako maisuek egiten zuten lanaz mirestuta gelditu zenean, maila honetako talde batek "zure gaitasuna egunero hobetzeko aukera ematen duelako". " Musikan jarduteko ideia 17 urterekin gorpuztu zen, baina banituen orduan ere beste kezka batzuk, eta izan ere, Enpresa Zientzietan diplomatu nintzen nere musikako ikasketekin jarraitzen nuen bitartean. Baina bekarekin helburu eta motibazio argi bat nuen; talde honetako profesional bat bihurtzearena" ".

Musika ikasketak, Unibertsitatearekin eta Bandako bekarekin batera eramatea "oso gogorra" izan zen. "Sakrifizio eta estres handiko garaia izan zen, eguneroko entseguekin eta astebururo kontzertuekin. Goizeko sei eta erdietan iratzargailuak jotzen zuenetik, gaueko hamar eta erdiak arte ez nintzen etxera itzultzen sarritan. Egin nahi nuen guztia egiteko orduak falta zitzaizkidan", azaltzen du. Garai artako oroitzapen atseginen artean du oraindik-orain, "proposatu ezkero, batek zenbat gauza egin ditzakeen konturatzea", batzuetan dena bertan-behera uzteko gogoa ere izan arren. Zorionez senideek "animo asko" ematen zidaten eta gaur egun ahalegin guzti horren ondorioa, "guztiak merezi izan duenaren eta asmatu izanaren sentipena da" .

Bandan hasi zenetik dagoeneko pasatu dira hamabost urte (22 beka garaia ere kontutan hartzen badugu) eta oso urrun gelditzen dira jadanik bere aitarekin, Jesús Serrano, Enrique Pérez Piquer, Miguel Espejo, Yves Didier edo Richard Rimbert maisuekin izaten zituen klase orduen garaia, baina Ainhoa oraindik-orain musikarekin hunkitu egiten da, zoriontsua da talde batean lan egiteagatik, "garrantzirik gabeko jarduerarik ez dagoelako" eta "publiko zoragarri eta zintzoa daukagulako, kontzertu bakoitzean gure aldeko hautua irizpide onarekin egiten duena".

   

» MUSIKA ESKOLA

 
Informatika tailerra eta Jazz Mintegiak


Ikasturte honetarako zazpi tailer eta ikastaro magistralak antolatu ditugu, eta hauen artean, 'Finale' aplikazio informatikoari zuzendutakoa, Juan Antonio Urbeltz ikerlari eta folklore zalearekin izango den topaketa eta ikastaroaren amaieran, kontzertu eta konbo erakustaldi bat ospatuko den jazz mintegia azpimarratu nahiko genituzke.

Otsailaren 2an ikastaro magistralak hasiko dira (oboea eta fagota); lau ordutako iraupenaz goizeko ordutegian (10:00etatik 14:00etara). Oboeko ikastaro magistrala Jacky Morelen eskutik izango da, Baionako Kontserbatorio Nazionaleko irakaslearen eskutik eta fagotarena, Guillermo Salcedo Salamancako Goi Kontserbatorioko irakaslearen eskutik. Bi ikastaroak osatzeko, 16:00etan, Alipio Guinaldok, Erviti etxeko teknikari ezpezializatuak, instrumentu hauen mantenuaren inguruko gomendioak emango ditu. `Master class´ bakoitzaren prezioa 20 €-takoa da eta talde bakoitzaren plaza kopurua 12 lagunekoa da..

Otsailean izango da ere biolaren ikastaro magistrala, Cástor Narvate Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kidearen eskutik, eta biolinarena (7 eta 8an), José Manuel Gilen eskutik, 1997tik Concerto Málaga harizko orkestrako kontzertinoa. Hiru modutako matrikula aukerak egongo dira bi kasuetan: entzule legez joateko (10€), bakarkako ikasle bezala 30 minutuko klasea (30€) eta ordubeteko banako klasea (50€).

Gainera, otsailaren 25etik martxoaren 18ra, Ángel Enfedaquek gure Eskolako Informatika Musikaleko irakasleak, eguneratze-ikastaroa "Finale" ezaguntzen dutenentzat tailerra eskainiko du. Guztira, 12 ordu izango ditu ikastaroak eta lau egunez banatuko dira klaseak goizeko ordutegian (10:00etatik 13:00etara). Ikastaro honen prezioa 40€-takoa izango da eta taldeek, 8 lagunentzako kopuru mugatua dute.


Borja Barrueta

Otsailaren 27 eta 28an Borja Barrueta bateriak, Martín Leiton kontrabaxuak eta Jordi Matas gitarrak, jazz mintegi berritzaile bat eskainiko dute, musika estilo honetako instrumentu-jotzaileei zuzendurik. Guztira 10 orduz osatzen den ikastaroaren ondoren (klase magistralak 10:00etatik 13:00etera eta konboak 14:30etatik 16:30etara), ikasle nahiz irakasleak elkarturik kontzertu bat eskainiko dute topaketen amaieran La Galerako auditorioan. 10 pertsonako plaza kopuru mugatukoak dira taldeak eta hiru matrikula aukera daude: ikastaro osoa (40€), klase magistralak soilik (30€) eta konboa soilik (20€).

Bukatzeko, Juan Antonio Urbeltz folklore zalearen ikerketa lanak ezagutzera emateko aukera eskainiko digu saio batean Eskolak, iruñear koreografoak dantza tradizionalaren gainean duen ikuspegi sortzailea ezagutzera emanez. Tailerra apirilaren 19an La Galerako auditorioan izango da. Hiru ordu besterik ez ditu izango ikastaroak eta sei euro matrikularako.

  aurkibidea ^ 

 
Urte berria, bizi berria…

Badakizu, urte berria bizi berriarena; baina, zelan bizi berriari musika apur bat jartzen badiozu? Gure Eskolak berriro ere otsailean bere ikastaroetan izena emateko aukera zabaltzen du, gure zentroko ikasleei nahiz kanpoko edozineri zuzenduta.

Gure zentroan ikasketak burutzen ari diren ikasleekin hasiz, Eskolan bertan har dezakezue inprimakiak edo eskolako webgunetik jeitsi eta inprimakiak behar bezala bete ondoren, martxoaren 4tik 22ra aurkeztu beharko dituzue eskolako idazkaritzan. Espezialitate ezberdin batetan izena eman nahi baduzue, ikasle berrien inprimakia bete eta ikasten ari zareten inprimakiarekin batera batera aurkeztu beharko duzue..

Musika trebakuntza gurekin hasi nahi duzuenek, martxoaren 4tik apirilaren 19ra egin dezakezue matrikula. Egun asko dira, baina ez geratu lo!!!, kontutan izan martxoaren 25etik 27ra idazkaritza soilik goizez egongo dela zabalik (9:00etatik 15:00etara) eta gero, apirilaren 8ra arte, oporretan gaudela.

Maiatzaren 3an gure iragarkien taulan jarriko dugu ikusgai onartutakoen zerrenda, eta onartutakoek haien Eskola-sarrera maiatzaren 13ra arte formalizatu beharko dute. Ekainaren 6an emango ditugu argitara ordutegiak eta aldaketarik nahi izanez gero, ekainaren 14ra arte eskatu ahal izango da. Anima zaitezte! Merezi duen bizipena agintzen dizuegu.

  aurkibidea ^ 

 
Belarritxar vuelve en primavera

  aurkibidea ^
  Asmatu nork bisitatuko gaituen martxoak 6 asteazkenean? Belarritxarrek, udaberriaren etorrera ospatzen ez duen bakarra ez dakielako kantatzen. Edo hori da uste duena behintzat, baina umeak arduratuko dira musikarako entzumena baduela erakusten kontzertu-ikuskizun didaktiko betekin.



'Belarritxar, musikaren bidaian' ikuskizunak iaz izan zuen arrakasta ikusi ondoren, gure Eskolako irakasleak berriro taularatuko dira Campos Antzokian txikienei soinuen mundua, erritmoena eta doinuen mundua erakusteko asmoz.

'Belarritxar, musikaren bidaian', 50 minutuko iraupena duen ipun musikatua da eta Patxi Laborda dantza maisuak idatzitakoa eta zuzendutakoa da. Zuzenean marrazki bizidunak eta argi eta soinuen efektu dibertigarriak batzen dira ikuskizun honetan, non Belarritxar maitagarriaren abenturen bitartez, txikienen musikarekiko zaletasuna eta interesa piztu nahi den.

Kontalari bat, antzezle talde bat eta ia hogeitamar musikari (guztiak gure Eskolako irakasleak), maitagarriarekin harremanetan sartuko dira. Maitagarria ikasle batek ahotsa jarri dion marrazki biziduna, atzean jarriko den pantaila erraldoian azalduko da eta kontalariak txikienak bideratuko ditu fantasiaz beterik dagoen munduko soinu ezberdinetatik zehar; euri-hotsa dela, dragoi baten orroa dela edo piano, gitarra edo eskusoinuaren akordeak direla.

Ikuskizuna zenbait saiotan emango da; goizez ikastetxeentzako eta arratsaldez publiko guztiarentzako. Sarrera doakoa da baina gonbidapenak eskuratu beharko dira. Jarraituko dugu informazio gehiago ematen....

   

 
Musikoterapia: hazteko irakasgaia

Datorren ikasturteko trebakuntza-eskaintzari dagokionez, ilusio berezia egiten digun ikasgai baten berri eman nahi dizuegu.

Berarekin, heziketa berezia behar duten txikienei, musikara hurbiltzeko eta berau barneratzeko aukera bat eman nahi diegu, musikaren bitartartzez bere potentzialtasuna eta ondorioz bizi-kalitatea hobetu asmoz.

Musikoterapiak, umeen eta haien senitartekoen behar psikologikoak, kognitiboak, sozialak, emozionalak eta heziketari dagozkienak landuko ditu, haien bizitzako hutsuneen gabeziei nolabait irtenbide bat emateko saiakera, modu espezializatu baten bitartez, itxaropenen parte bat asetzeko aukera emanez. Gure irakasleen dedikazioari esker, ziur gaude ikasleek haien trebezia artistikoak garatu ahal izango dituztela eta modu honetan musikaren gozatzeko ahalmena indartuko dutela.

  aurkibidea ^ 

 
EZINBESTEKOA...
Maite Ahedorentzako, piano eta lengoaia musikaleko irakaslea

aurkibidea ^
 
"CANON EN RE MAYOR" - Johann Pachelbel (1680)


Ikasketak burutzen ari nintzenetik dut gustoko. Ezinezkoa dut zenbat aldiz eta zenbat grabaketa ezberdinetan entzun ahal izan dudan asmatzea, baina beti hunkitzen nau eta sorrarazten dit zirrara .

Zortzi noten gainean, baxu jarraikorra da ('ostinato' bat). Doinua balio eta figura ezberdinen bitartez aberasten doa eta harizko istrumentuen armonia jarraikorragatik da ezaguna. Hauek, banan-banaka sartzen doaz beti doinu berdina joz eta horrela guztiek bat egin arte zazpigarren konpasean.

Musika barrokoko lagin ezagunetakoena da, behintzat, Pachelbel (1653-1706) bere egilearen ezagunetakoa bai. Jatorrian hiru biolinentzako idatzia izan bazen ere, instrumentu zenbaitentzat hainbat moldaketa egin dira geroago. Eskuko telefono batean entzun dezakezu, edo edozein pelikula edo iragarkietan ere.

 
Maite Ahedo


"Canon en R Mayor"
 


» TXISTUBANDA

 
Oraindik badaukagu sei kontzertu ahaztezin eskaintzeko `bolbora´

  aurkibidea ^
  Leioako Kantika Gazte Abesbatzeko neska-mutilekin, Eguberri Kontzertu emanaldian izandako Euskaldunako betekadaren ostean, denboraldia osatzeko beste sei kontzertu eskaintzera datorkigu gure Txistularien Banda; ondo kargatutako hiruhilekoa, ikusiko duzuás.

Urteari hasiera emanez Aitor, Urko eta Xanet Arozena anaiak izan genietuen gurekin, Arozenatarrak hirukoteko kideak eta urtarrilaren 9an eskainitako kontzertuan, musika tradizionalaren ikuspegi berria eskaini ziguten.


Beti Jai Alai

Orain, urteko hitzordurik esperoenaren txanda izango da, Beti Jai Alai Basurtuko Dantza Taldearekin batera. Talde hau gaur egun 150 dantzarik osatzen dute (80 heldu eta 70 haur)eta Euskal folklorea uztartzen duen taldeak, bere berreskurapenaren apustua egin du. 2013an bere 45.urteurrena betetzen du eta hau ospatzeko Euskaldunako agertokia erromeria alaia bihurtuko du urtarrilaren 23an.

Otsaileko lehen hitzorduari dagokionez, asteazkena 6an, Daksak Hirukotearen eskutik, nazioarteko eragina duten estiloen uztarketaz gozatzeko aukera izango dugu. Perkusio, hari eta haizezko talde honek Erdi Arotik gaur egunerako musika garaikide europarra du oinarri eta armoniaren asimetriez eta ezaugarriez baliatzen da.

Otsaileko bigarren hitzorduan, berriro ere beste urte batez, gure Txistubandak Iruñeako Kontserbatorioko gazte talentuei luzatzen die eskua. Astelehena 18an, Pablo Sarasateko gradu ertain eta goi graduko txistu ikasleak, pasa den denboraldian haien kideek izan zuten arrakasta errepikatu asmoz etorriko zaizkigu.

Eta martxoaren 4an dagoeneko, Euskalbarrokensemble taldea gure txistularien ondoan, `Amorez´ bere azken lana aurkeztera dator. Ahotsa, biolina, ganba-biola eta laudez osatzen den ikuskizun hau, Bernard Detxepare lehen euskal idazle aitortuaren olerkietan oinarritzen da. Eta denboraldiari amaiera emateko, erregistroa guztiz aldatu eta Xabier Zabala konposatzaile zarauztarrak (besteak beste, Pirritx eta Porrotxen `Maite zaitut´ ospetsuaren egileak), txistua eta 'new age' estilo erabat ezberdinak uztartuko ditu. Zabalak, Barrikada taldearentzako moldaketak egin ditu; 'Ilargiaren sekretua' filmearen soinu banda konposatu du eta 'Bihurrikeritan' diskoan parte hartu du, Garikoitz Mendizabal gure Bandaren zuzendariak bakarka egin dituen lanen arteko bat.
   

» MUSIKA BANDA

 
'Pedro eta otsoa´ -ren siberiar estepatik Iruñeako entzierroetara

  aurkibidea ^
  Bilboko Udal Musika Bandak prestatuta duen urte hasierari ezinezkoa da `ezetza´ ematea. Igandetan eta 12:00etan (2€-tako ohiko salneurriarekin), Euskalduna auditoriotik familiartean gozatzeko proposamenak, puntarengoko zuzendariak nahiz San Ferminei bere nortasuna ematen dakien Banda izango dira ikusgai.

Hasteko urteari hasiera emanez, publiko gaztetxoanari (eta ez hain gaztetxoenari) zuzendutako kontzertua dugu. Gogoratzen eskolatik 'Pedro eta otsoa´ ikustera eramaten zintuztenean? Ba datorren igandean, urtarrilaren 20an, Bandak Rafael Sanz-Espert Zuzendariaren eskutik, haurtzaroko urte xamur haietara itzultzeko aukera paregabea eskaintzen dizu, Sergéi Prokófiev-en obra sinfonikoaren bizipen berri bat etxeko txikienekin partekatzeko okasioa eskainiz.

Bandaren programazioan finkatua dagoen zuzendari gonbidatuen atalari dagokionez, otsailaren 3an Euskal batuta ospetsu baten bisita izango dugu; Juan José Ocón, Joven Orquesta de Euskal Herria- EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestrako Zuzendari Artistikoa. Ocón gainera, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako bandaren zuzendaria eta eskola honetako tronpeta irakaslea da.


Javier Bonet

Hilabete honen 24an, bakarlari gonbidatu baten emankizunaz gozatuko dugu; Javier Bonet tronpa. Bere zuzeneko emankizun bikainez gain, Bonet aurten ekoiztutako zenbait grabazioetan parte hartzeagatik da ospetsu, adibidez 'Grandes conciertos románticos para trompa' edo 'Romances pour cor et piano', Strauss eta Schumann-en obrekin osatuta.

Bukatzeko martxoan, Euskaldunako agerlekura La Pamplonesa Musika Banda dator (10ean); eta 24an, Igor Yebraren Dantza eta Koreografia Eskola. Iruñeako taldeak, 1919an sortua eta Vicent Egeak zuzendurik, Nafarroako hiriburuan herritarren babes eta berotasun handia du, hiriburuko festa-egun tradizionaletan eta batez ere San Ferminetan duen parte hartzea dela eta. Eta gure Bandak, etxean eskainiko dituen emankizunetaz gain, bisita hau bueltatuz, Iruñeako Gayarre Antzokian kontzertu bat eskainiko du martxoaren 17 igandean.

Eta azkenik, aurtengo denboraldiari amaiera emateko gonbidatu oso bereziak izango dira, Igor Yebraren Dantza eta Koreografia Eskolako ikasleak. 2006an zabaldu zituen dantzari aitortu honek bere eskolako ateak eta akademia honetan ballet klasikoa, dantza garaikidea edo saloiko dantza ikas daitezke. Hasierako ildo beretik, hiruhilabetekoa amaitzeko ere aukera ederra izango da familiartean gozatzeko ikuskizuna hau.

   

 
Zu Euskaldunara, ni Gayarrera

  aurkibidea ^
  Bilboko Udal Musika Bandak aurten La Pamplonesa mendeurrena betetzear dagoen Iruñear musika banda gonbidatu du bere Udazken-Neguko Kontzertu Denboraldiaren barruan .


La Pamplonesa

1919an sortutako La Pamplonesa, San Ferminetako ezinbesteko protagonista da banda sortu eta hurrengo urtetik aurrera. Orduan entzierroak goizeko seietan ziren; beraz dianak goizaldeko bostetan hasten ziren eta hala eta guztiz ere bandak ekitaldi guztietan parte hartze zuen: kalejirak, Riau-Riau ekitaldietan, prozesioetan eta 1939tik aurrera, txupinean ere.

Bere osotasunean `udal´ banda ez bada ere, ( ez baitu zuzenean Udalaren ardurapean jarduten, baizik hitzarmen baten bitartez, kultur elkarte bezala), Iruñeako kultur-bizitzan duen lotura (Gayarre Antzokiko emanaldiekin eta Udaletxeak antolatutako ekitaldi ofizialetako musika akonpainamenduz osatzen dena) hirian errotutako instituzio bilakatu da La Pamplonesa.

Martxoaren 10ean Euskaldunan eskainiko duen bere emankizuna gure Bandarekin izango duen lehen kolaborazio `formala´ izango da, nahiz eta kalejiretan eta festa ekitaldi batzuetan elkarrekin aritu izan noiz edo noiz. La Pamplonesak bere 52 musikariz osatuta, Bilbon eskainiko duen kontzertuko programan, bere zuzendari Vicent Egeak 1997an konposatutako piezak eta XX.mendeko beste batzuk interpretatuko ditu. Izan ere talde honek ere gure Bandaren antzera, bandarako errepertorioa zabaltzeko apustua egin du musika modernoan uztartuz. Gure Udal Bandak bisita bueltatuko dio eta martxoaren 17an Iruñeako Gayarre Atzokian kontzertu emanaldi bat eskainiko du..

   

» AGENDA

  UDAL MUSIKA ESKOLA

Urtarrilak 24 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30etan.

Urtarrilak 31 | osteguna | Txistu Kontzertu Audizioa | La Galera | 19:00 etan.

Otsailak 6 | asteazkena | Inauterietako Kontzertu Audizioa | La Galera | 19:30 etan.

Otsailak 7 | osteguna | Txistu ikasleen Kontzertu Audizioa | La Galera | 19:00 etan.

Otsailak 28 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30 etan.

Martxoak 6 | asteazkena | 'Belarritxar' Kontzertu didaktikoa| Campos Antzokia

Martxoak 12 | asteartea | Gitarra Kontzertu Audizioa | La Galera | 19:30 etan.

Martxoak 13 | asteazkena | Sail Sinfonikoaren Kontzertu Audizioa | La Galera | 19:30 etan.

Martxoak 18 | astelehena | Sail Modernoaren Kontzertu Audizioa. Konboak. | Bilborock | 19:00 etan.

Martxoak 18 | astelehena | Sail Sinfonikoaren Kontzertu Audizioa | La Galera | 19:30 etan.

Martxoak 19 | asteartea | Sail Sinfonikoaren Kontzertu Audizioa | La Galera | 18:00 etan.

Martxoak 20 | asteazkena | Kantu Kontzertu Audizioa | La Galera | 19:30 etan.

Martxoak 21 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30 etan.

Apirilak 15 | astelehena | Gitarra Kontzertu Audizioa | La Galera | 19:30 etan.

Apirilak 25 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30 etan

  aurkibidea ^

  UDAL MUSIKA BANDA

Urtarrilak 20 | igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | Udazken-Neguko kontzertu denboraldia| 'Pedro eta otsoa´ | Zuzendaria: Rafael Sanz-Espert |12:00 etan.

Urtarrilak 25 | ostirala | Erriberako Merkatua | Zuzendaria: Iñaki Urkizu |12:00 etan. Otsailak 3 | igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | Udazken-Neguko kontzertu denboraldia | Zuzendari gonbidatua: Juan José Ocón | 12:00 etan.

Otsailak 24 | igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | Udazken-Neguko kontzertu denboraldia | Bakarlari gonbidatua: Javier Bonet (tronpa) | 12:00 etan.

Martxoak 10 | igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | Udazken-Neguko kontzertu denboraldia | Banda gonbidatua: 'La Pamplonesa'| 12:00 etan.

Martxoak 17 | igandea | Gayarre Antzokia (Iruñea) | 12:00 etan.

Martxoak 24 | igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | Udazken-Neguko kontzertu denboraldia | Zuzendaria: Rafael Sanz-Espert | Gonbidatuak: Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskola | 12:00 etan.

  aurkibidea ^

  UDAL TXISTULARIEN BANDA

Urtarrilak 9 | asteazkena | Arozenarrak | Euskalduna Jauregia A3 Aretoa | 20:00 etan

Otailak 6 | asteazkena | Daksak Hirukotea| Euskalduna Jauregia A3 Aretoa | 20:00 etan

Otsailak 18 | astelehena | Udal Txistularien Banda eta Iruñeako Pablo Sarasate Kontserbatorioko ikasleak | Euskalduna Jauregia A3 Aretoa | 20:00 etan

Martxoak 4 | astelehena | Euskalbarrokensemble & Udal Txistularien Banda: 'Amorez'| Euskalduna Jauregia A3 Aretoa | 20:00 etan

Martxoak 27 | asteazkena | New age tankerako musika berria | Euskalduna Jauregia A3 Aretoa | 20:00 etan

  aurkibidea ^

 

Informazio gehiago: www.bilbaomusika.net

BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | info@bilbaomusika.net | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71