19 Zenbakia | Urria 2012
» AURKIBIDEA

» MUSIKA ESKOLA

Ikasturte berria, talentu berriak
2012-2013 ikasturtea hasi da dogoeneko. Datorren ekainaren 14ra arte, gure Eskolako irakasleek berriro ere geroz eta handiagoa den ikasle taldearen formakuntzan bere ilusio guztia jarriko dute. ... irakurri gehiago >
Cecilia Santuaren Kontzerua
Ikasturte honetako lehen hitzordurik handiena Musikako Patroiaren eguna da; Cecilia Santua. Jarduera handia izango da, zeren ez du balio egun horretan jai egitea... irakurri gehiago >
Udazken-neguko entzunaldiak
Ikasturtea hasi da eta gure neska-mutilak nola doazen ikusteko irrikaz gaude dagoeneko. Beraz, lehen jam session saioak entzuteko irrikaz gaude... irakurri gehiago >
EZINBESTEKOA GORKA AGINAGARENTZAT
"TUPELO HONEY" - Van Morrison (1971)
Van Morrisonen laugarren diskolana da sormenaren gorentasunean. Baikortasunez agertzen den diskolana, bere emaztearekin batera Wood- stocken zeraman bizimoldearen maitale, "erretxin zoriontsua". irakurri gehiago >


» TXISTUBANDA
Detxepare-ren olerkietatik 'new age' estilora Euskaldunatik mugitu gabe
Bilboko Udal Txistularien Banda Euskaldunako agertokira bueltatu da hilabete honetan kontzertu ziklo berriari hasiera emanez. Ziklo honetarako programa ederra prestatu da martxoaren 27ra arte, Bilboko gure agendara euskal musika tradizionalaren irakurri gehiago >

» MUSIKA BANDA

Bost kontzertu, bost berri
Udal Musika Bandak abenduak 16ra arte bost kontzertu eskainiko ditu (beti igande eguerdian eta Euskaldunako auditorioan) eta guztietan izango ditu lagun gonbidatu bereziak... irakurri gehiago >
 
» ELKARRIZKETA


Aitor Arozena
Arozenatarrak taldeko kidea

"Oiartzungo hiru anai txistulari gara eta gure helburua ongi pasatzea eta publikoak ere ongi pasa dezan ahalegintzea da"

Euskalduna Jauregiko Udal Txistularien udazken/neguko kontzertu denboraldiko talde gonbidatuen artean, urtarrilaren 9 asteazkenean, Arozenatarren ikuskizuna dugu, laugarren belaunaldiko anai txistulari oiartzuar hirukotea eta publikoari euskal musika tresna honen formatu erabat berria eskainiko diote... irakurri gehiago >

» AGENDA
UDAL MUSIKA ESKOLA

UDAL MUSIKA BANDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

» SOL KLABEA


Gaur…

Juan Carlos Pérez Luquerekin,
Bilboko Udal Musika Bandako perkusio jolea
Aitite bere talde propioa zuzentzen zuen akordeoilaria izanda eta profesioz musikariak izan dituen gurasoekin, Juan Carlos Pérez Luqueren bokazioa begibistakoa zen. "Palentzian jaio nintzen gurasoak izan ere hantxe zeudelako lanean, jai areto batean ari ziren jotzen eta, kontatu didatenez, ia-ia azenatokian bertan jaio nintzen". irakurri gehiago >



» EDUKIAK

» ELKARRIZKETA

 
Aitor Arozena
Arozenatarrak taldeko kidea

"Oiartzungo hiru anai txistulari gara eta gure helburua ongi pasatzea eta publikoak ere ongi pasa dezan ahalegintzea da"

Euskalduna Jauregiko Udal Txistularien udazken/neguko kontzertu denboraldiko talde gonbidatuen artean, urtarrilaren 9 asteazkenean, Arozenatarren ikuskizuna dugu, laugarren belaunaldiko anai txistulari oiartzuar hirukotea eta publikoari euskal musika tresna honen formatu erabat berria eskainiko diote... Guitarra eta perkusioak lagundurik, musika estilo guztiak uztartzen dituzte eta ondo pasatzea da helburu euren show-etan… eta publikoak ere ondo pasatzeko ahaleginak egitea ere.

Noiztik zabiltzate txistu, gitarra eta perkusio formatoa erabiltzen?

Lau urte daramatzagu dagoeneko, 2008an hasi ginen.

Nola sortu zen ideia hori?

Lagun batzuk taberna batean ziklo bat antolatzen ari zirela, hiruron artean zerbait prestatzea eskatu ziguten. Poli-instrumentistak izanez (txistuaz gain Xanetek gitarra eta Urkok perkusioa jotzen dutenez), txistularien errepertorioa formatu honetan jo genezakeela pentsatu genuen. Eta jendeak gustoso izan zuen.

Txistua gitarrarekin uztartzea ez da hain ohikoa. Aurrekaririk ezagutzen duzue?

Oso puntualki baina bai uztartu dira, baina talde baten baitan. Ez, ez da hain ohikoa. Ba dago beste adibide bat, hortxe dugu Aiko Taldea, crack batzuk dira.

Errepertorioari dagokionez, badirudi estilo ezberdinak uztartzea gustokoa duzuela.

Gure sendian laugarren belaunaldiko txistulariak gara eta txiki-txikitatik dugu txistua gure barnean. Gainera, musikan jardun dugu hirurok beti, irakasle bezala eta talde ezberdinetako instrumentista bezala: rock taldetan, txarangetan, erromerietan eta behar den lekuetan. Nahita ere ezingo genuke estilo ezberdinik ez uztartu!

Umorea ere zuen ikuskizunetako atal garrantzitsua da…

Beno, ez dugu egiten umore ikuskizunik, baina egia da ondo pasatzen eta dibertitzen ahalegintzen garela.

Arozenatarren emankizun baterako zein agertoki uste duzu dela egokiena? Publikoarekin zer nolako harremana lortzen duzue?

Txistulari errepertorioarekin agertoki oso ezberdinetan jardun dezakegu. Ez dugu baztertzen inolako kontzerturik. Eta publikoarekin lortzen dugun harremana sarritan publikoaren erantzunaren araberakoa da. Ez gara ixten, helburua ondo pasatzea delako.

Zenbat ikuskizun ematen dituzue urtean zehar eta nondik nora ibiltzen zarete? Bilboko lehen emankizuna izango da?

Egia esateko hau guretzat hobbya da eta ez gara gehiegitan jarduten, hirurok lana eta familia dugulako. Deitzen gaituztenean eta ahal dugunean jotzen dugu. Hori bai, Bilbora dibertitzera gatoz, hiria ezagutzen dugu, beste talde batzuekin eta bere agertoki ezberdinetan jardun izan dugulako, Areatzatik Euskaldunara, Kafe Antzokitik pasatuz. Eta nola ez, bere kaleetan zehar ere… txistulariak gara!

Atzetik hiru belaunaldi izanda, zer esaten dute etxean halako ez-ohiko emaldietaz ?

Ba… familian ezagutzen gaituzte eta ez dut uste asko harritzen direnik. Azken finean betikoa jotzen dugu, baina gitarra eta perkusioarekin, horrek suposatzen duen askatasun guztiarekin eta hiru anai musika eztenetan gelditu barik jarduteak duen grazia guztiarekin…eta beste batzuekin ere.

Txistu klasikoenari denbora ematen diozue?

Denbora baino gehiago. Txistulari profesional banden plantilako kide bait gara.

Nola ikusten duzue txistuaren etorkizuna? Tradizioa modernitatearekin uztartzeko apostua egin duzue?

Etorkinun oparoa du, eta gainontzeko gauza guztiak bezala, gure txistuak ekarpenak egiten jarraitu dezan eta balio izaten jarrai dezan, uztarketak egoki egitea da gakoa. Guk dibertitzeko erabiltzen dugu… eta balio du.

Nola aurkeztuko zenioke Arozenatarrak inoiz ikusterik izan ez duen norbaiti?

Oiartzungo hiru anai txistulari gara eta ondo pasatzea da gure asmoa eta nola ez, publikoak ere musikarekin gozatzeko ahaleginak egitea. Eta horretarako gure musika tresnak erabiltzen ditugu, txistua, gitarra eta perkusioa, alegia.

Bilboko zuen emankizuna dela eta, eskainiko duzuen errepertorioaz, zerbait aurreratu diezakeguzu?
Gure ohiko musika historia berezia eskainiko dugu txisituaren bitartez. Haurtzarotik…heldutasunera?

  aurkibidea ^

» SOL KLABEA

  Gaur…

Juan Carlos Pérez Luquerekin,
Bilboko Udal Musika Bandako perkusio jolea

  aurkibidea ^
  Aitite bere talde propioa zuzentzen zuen akordeoilaria izanda eta profesioz musikariak izan dituen gurasoekin, Juan Carlos Pérez Luqueren bokazioa begibistakoa zen. "Palentzian jaio nintzen gurasoak izan ere hantxe zeudelako lanean, jai areto batean ari ziren jotzen eta, kontatu didatenez, ia-ia azenatokian bertan jaio nintzen".

38 urte bete berri dituelarik, Juan Carlosek hamarkada bat darama Bandako titular legez, tinbalak, xilofonoa, platoak, marimba, bibrafonoak eta perkusioarekin zerikusia duten gainontzeko musika tresnen ardurarekin. Udal taldeko hiru perkusio joleak dira izan ere, pribilegio hau dutenak: bere lankideek musika tresna bakar baten osoko dedikazioa duten heinean, hiru perkusio joleek, `famailia´ oso batez arduratzen dira, era ezberdinetako teknikak eta beste hainbeste doinu dituzten musika trensen ardura bait dute.

Bere gurasoak beste hirietako orkestra eta taldeetan lanean zeuden bitartean, bere haurtzaroaren atal handi bat, bere aititerekin Bilbon igaro zuen. Aitak gitarra eta amak ordea instrumentu asko jotzen zituen, pianoa ikasi arren, gitarra edo baxu elektrikoa ere jotzen baitzuen. "Ez soilik nire guraso eta aititegatik, zeren egia esateko, gure senidez osatutako orkestra bat ere eratu izan dugu". Familiako talde honetan, bere kidetako bat osaba zen, Bilboko Sinfonikako tinbal jolea, eta beraz, Juan Carlosen Bilboko Kontserbatorioko perkusio karreran, eragin zuzenena izan duen senidea.

Musikari haztegi inguru honetan, Udal Bandako gaur eguneko perkusiojoleak, bere etorkizun profesionalaren inguruan ez zuen izan zalantza gehiegirik UBI amaitu ostean: "Ez nuen ikusten, erakartzen ninduen unibertsitate karrerarik, eta horrela, benetan gustoko dudana egitea erabaki nuen". Eskusoinura eraman zuen hastapenean aititeren eraginak, "baina aukera profesional handirik ez duen musika tresna da eta gainera niri, erritmoak erakartzen ninduen, batez ere bateriak".

Bilbotar taldean plaza lortu aurretik, bere ibilbideko hamarkada bat Portugaleteko bandan, Euskadiko Gazte Orkestran eta Bilboko Sinfonikarekin zenbait kontzertuetan jardun zuen, eta Eibarko eta Barakaldoko musika eskoletan ere irakasle izan zen.

Udal Musika Bandan plaza bat lortzea izan da "aurkeztu zaidan aukera profesionalik onena" eta dibertsifikazioa nagusitzen den jarduera musikalarekin erabat gustura agertzen da. "Egia esateko errepertorio erabat zabala daukagu, musika klasiko eta doinu herrikoiak direla eta zartzuelak nahiz musika garaikideko piezak direla, beste musika estilo batzuen artean".

Arlo pertsonalean eta bere generorik gustokoena aukeratzeko orduan ere, eragin zuzena du musika estilo aniztasun horrek: "Musika mota guztiak gustatzen zaizkit, zeren nere ustez, estilo bakoitzak bere une egokia dauka: klasikoarekin gozatzen dut, baina baita dantzarako musikarekin ere, baita sentimendua transmititzen duen edozeinekin". Udal Bandako entseguak amaitzen dituenen ere, bere denbora librean bizipen musikal ezberdinak lantzen jarraitzen du: "Oraintxe bertan hiru talde ezberdinetan jotzen dut: bata funky estiloakoa, bestea folk-rock estilokoa, eta hirugarren taldeko estiloa definitzea zaila den arren, flamenkoaren eta jazzaren fusio bat dela esan daiteke".

   

» MUSIKA ESKOLA

 
Ikasturte berria, talentu berriak


2012-2013 ikasturtea hasi da dogoeneko. Datorren ekainaren 14ra arte, gure Eskolako irakasleek berriro ere geroz eta handiagoa den ikasle taldearen formakuntzan bere ilusio guztia jarriko dute. Aurten, 1.900 ikasle baino gehiago matrikulatu dira (hauetariko asko gainera, musika instrumentu bat baino gehiagotan) eta iazko zenbakiekin alderatuz, %11ko igoera izan da matrikulazioetan. Gainera, jakin badakizu, hemen irakaskuntzaren alderdi ludikoa azpimarratzen dugula, beraz beste urte batez, zentroak ikasturte honetan ere klaseez gain, bestelako jarduerak ere antolatuko ditu. Beraz, aurten ere, kontzertuak, audizioak, jam session saioak... izango ditugu. Pasa den urtean adibidez, gure ume eta gazte koruko neska-mutilak Calpeko jaialdi baten parte hartu zuten ta ondoren Parisen izan ziren eta Disney-ko film ezagunetako doinuak interpretatzeko aukera izan zuten.

Instrumentuez gain, Eskolak ikasgai osagarriak ere eskaintzen ditu, adibidez analisia, armonia eta inprobisaketa, talde instrumental, koru, dantza tradizional, lengoaia musikal, zenbait tailer eta informatika musikal ikastaroak.

  aurkibidea ^ 

 
Cecilia Santuaren Kontzerua


Ikasturte honetako lehen hitzordurik handiena Musikako Patroiaren eguna da; Cecilia Santua. Jarduera handia izango da, zeren ez du balio egun horretan jai egitea. Ezetz eta ezetz. Egun honetan, jai handi bat egin behar da. Edo bezperan, zeren aurten gure irakasleen kontzertua azaroak 20an (asteartea) 19:00etan izango da Bilboko Campos Antzokian. Emankizun ikusgarri honetara joateko beharrezkoa izango da Campos Antzokiko lehiatillan gonbidapenak eskuratzea. Pertsona bakoitzeko bi emango dira azaroaren 15etik aurrera.

Eta hemen guztiona denez patroia, Mozart-darrena nahiz AC/DC-tarrena, edo Isidro Ansorenatarrena nahiz Duke Ellington-darrena, denetarik joko dugu. Musika klasikotik euskal tradiziozkoak, pop-rock-a edo hevya. Sail guztietako irakasleek parte hartuko dute, beraz mota guztietako instrumentuak entzuteko aukera izateaz gain, taularatuko diren musikariak ere talde ezberdinekin azalduko zaizkigu; bakarlari emankizunekin nahiz orkestra ezberdinekin. Esana, ekitaldi ederra.

Gure ikasleek ere omenduko dute Cecilia Santua, emankizun batekin eta ikasturte bakoitzeko sail guztietako parte hartzearekin. BilbaoMusikako ikasleek 22an 19:30etan eskainiko dute ikuskizuna Eskolako Auditorioan (La Galera, Sorkunde 8) eta ziur bat baino gehiago utziko dutela aho zabalik.

  aurkibidea ^ 

 
Udazken-neguko entzunaldiak

Ikasturtea hasi da eta gure neska-mutilak nola doazen ikusteko irrikaz gaude dagoeneko. Beraz, lehen jam session saioak entzuteko irrikaz gaude. Hika Ateneoa prest dago jadanik osteguna hilaren 18an izango den lehen emankizunerako. Eta hemendik aurrera hilabetean behin izango diren emakizunekin gozatzeko aukera izango dugu ekainera arte, beti ostegunetan eta 19:30etan. Gure gazte ausartenak animatu egingo dira kontzertua (inprobisaketa) eskaintzera. Beraz, aldaketa askoko estilo oso ezberdinak sortzen dira bertan.

Jam Session saioez gain, eskolaz kanpoko gure jardueren artean audizioak izango dira protagonista nagusiak. Oraindik egitaraua osatzeko badaukagu ere, lehenak Eguberriko oporren aurretik hasiko direla aurreratu diezagukezue beraz, sinfokikoko neska- mutilekin asteazkenean hilaren 12an, Talde musikalekin astelehena hilaren 17an, pianokoekin eta modernokoekin asteartea 18an, eskusoinuko neska-mutilekin asteazkena 19an eta kantukoekin hilaren 20an gozatzeko aukera izango baitugu.

  aurkibidea ^ 

 
EZINBESTEKOA…
GORKA AGINAGARENTZAT, BilbaoMusikako Teklatuen Irakaslea

aurkibidea ^
 
"TUPELO HONEY" - Van Morrison (1971)
Van Morrisonen laugarren diskolana da sormenaren gorentasunean. Baikortasunez agertzen den diskolana, bere emaztearekin batera Woodstocken zeraman bizimoldearen maitale, "erretxin zoriontsua". Barne-begiradadun Van Morrison bezala agertzen da batzuetan ("You're my woman", "Old old Woodstock"), indartsua beste batzuetan ("Wild night", "Straight to your heart"). Beti sakona. Amerika nekazalaren lurrinez beteriko soinuarekin, Country-folk eta R&Baren artean. Dena ondo egokituta agertzen den diskoa, estudiokoa baina zuzenean grabatua, naturaltasun teknikoarekin eta maisutasuna nagusitzen den musikari bikainen ohiko interpretazio apartarekin.

Lehen aldiz entzun nuenetik sortu zitzaidan, bere musika motiboen menpekotsuna , riffs-ak, koruen errepikapenak… bere soinu bakarrarekin. Aipu berezia egin behar da Van Morrisonen ahots interpretazioak, erabat harrigarria, ezaugarriz beterikoa eta erregistro ezberdinetakoa. Gehien gustatzen zaidan abeslaria da, taldeko musikariekin erlazionatzerakoan. Disko hau entzutean, musikako edozein hurbilketa analitikotik askatzea lortzen dut. Eta egora honen sentipena, guztiz gozagarria eta erabat gustokoa dut.

 
Gorka Aginaga


Tupelo Honey
 


» TXISTUBANDA

 
Detxepare-ren olerkietatik 'new age' estilora Euskaldunatik mugitu gabe

  aurkibidea ^
  Bilboko Udal Txistularien Banda Euskaldunako agertokira bueltatu da hilabete honetan kontzertu ziklo berriari hasiera emanez. Ziklo honetarako programa ederra prestatu da martxoaren 27ra arte, Bilboko gure agendara euskal musika tradizionalaren forma ezberdinak eta hitzordu klasikoak ekarriko dituelarik (eguberritako kontzertua Kantika Abesbatzeko neska-mutilekin edo Beti Jai Alai Dantza Taldearekin eskainiko duen ikuskizuna, adibidez). Ez du utziko albora bestelako kontzerturik ere, adibidez, Pablo Sarasate Iruñeako Kontserbatorioko ikaslerik onenek eskini izan duten kontzertua aurten ere errepikatuz. Txisturik klasikoena ere ez da faltako, Bandak bere formato tradizionalean eskainiko dituen emankizunetan: lehena, ziklo honi hasiera emanez pasa den urriaren 10ean; eta bigarrena azaroaren 28an.


Kukai

Denboraldi honetan ere musika taldeek pisu berezia izango dute, txistua soinuaren oinarritzat hartuz eta ohiko akonpainamenduetatik urrunduz, beste herrialdeetako eta garaietako musika estiloak uztartuko dituztelako. Azaroaren 14an Folk On gasteiztar taldea izango da txirula eta trikitixarekin, eta biola, fagot eta teklatuen bitartez, munduko folk soinuak euskal tradiziozko errepertorioarekin batuko dituen talde gonbidatua. Ildo berean izango da Arozena anaien emankizuna ere, Arozanatar hirukoteak urtarrilaren 9ko kontzertuan, haien musika ikuspegi herrikoia eskainiko dutelarik.

Beste alde batetik, Daksak Hirukoak eta Euskalbarrokensemble taldeak europar eragineko lanak ekarriko dizkigute. Lehenak perkusio, hari eta hazie talde bat osatzen dute eta otsailaren 9an armonia asimetriko eta bakarrak eskainiko dituzte. Bigarren taldeak bestetik, martxoaren 4an, `Amorez´ haien lana aukerztuko du gure txistulariekin batera, ezagutzen den lehen euskal idazle Bernard Detxepare-ren olerkietan inspiratuta, ahots, biolin, ganba biola eta laud instrumentuz sotutako doinuak.

Txistuaren susperketa hau gainera, bestelako diszipila artistikoetara ere hedatuko da. Urriaren 24an adibidez, bigarren kontzertuarekin, John Tilbury pianojolearen eta Kukai Dantza Konpainiako dantzarien inprobisaketa ariketaz gozatzeko aukera izango dugu. Honetan Sabin Bikandi txistulariak lagundurik, errepertorio inposatu eta itxiaren etiketak alde batera utziko dira erabat.

Eta euskal musika tradizionala beste musika genero eta estilo batzuekin uztartzeko ahalegin honetan emankizunik bitxiena, agian, Xabier Zabalak eskainiko duena izango da. Zarauztar konposatzaileak estilo gehienak menperatu arren, (Pirritx eta Porrotxen `Maite zaitut´ ospetsuaren egilea da, adibidez) bere emankizuna, `new age´ estiloan oinarrituko du eta martxoaren 27an gure txistiulariekin batera eskainiko duen kontzertuarekin, denboraldiari amaiera emango dio.


Kantika

Programazioa, alde batera uzterik ez dauden ohiko kontzertuekin osatzen da. Batetik, gure Bandak Leioako Kantika Abesbatzeko neska mutilkin batera, eguberritako ohiko kontzertua eskainiko dio bilbotar publikoari Eguberri festen hasieran. Eguberri bezperan familia askoren artean tradizio txikia bihurtu den kontzertua, abenduaren 20an ospatuko da Euskaldunako A1 Aretoan. Bestetik, Beti Jai Alai Dantza Taldearen eskutik urteroko ikuskizuna ere ez da faltako. Bere 45.urteurrena ospatzeko, A3 Aretoa erromeria handi batean bihurtuko dute urtarrilaren 23ko emankizuna. Bi proposamen hauekin bat egingo dute baita, Iruñeako Kontserbatorioko ikaslerik onenek ere. Otsailaren 18an, Pablo Sarasateko gardu ertain eta goi mailako Txistu ikaslerik onenek Euskaldunako agertokia hartuko dute pasa den denboraldiko arrakasta errepikatu asmoz.
   

» MUSIKA BANDA

 
Bost kontzertu, bost berri

aurkibidea ^
  Udal Musika Bandak abenduak 16ra arte bost kontzertu eskainiko ditu (beti igande eguerdian eta Euskaldunako auditorioan) eta guztietan izango ditu lagun gonbidatu bereziak. Pasa den hilaren 7an Spanish Brass Luur Metalls taldearekin emandako kontzertuan, elkarrekin grabatutako disko-lana aurkeztu zuten. Taldearen hurrengo kontzertua hilabete honetako 28an izango da, lehen zuzendari gonbidatu baten ondoan; Alfredo González Chirlaque. Bergarako Udal Musika Bandako zuzendariak, kontzertu hunkigarri bat eskainiko du, bere aita Miguel González Bastida konposatzailea omenduko duelarik. Aita ere begarar taldeko zuzendaria izan zen eta hainbat obra idatzi zituen, martxa estilokoak nahiz ganbera musikakoak, beste askoren artean.

Gonbidatu bakarlarien atalari dagokionez, aurtengo programan gure artean izango ditugu Vicente Castelló García tuba castellondarra azaroaren 11an, eta Roberto Turlo oboe valentziarra abenduaren 2an, Rafael Sans Espert Bandako zuzendari titularrak zuzendurik. Lehenari dagokionez, hainbat lehiaketetan saritutakoa da eta egun Madrilgo Erkidegoko Orkestra eta Udal Banda Sinfonikoan Tuba Bakarlaria da. Tubalari ospetsuenekin egin ditu bere ikasketak ( adibidez, Jon Sass, Warren Deck, Sam Pilafian, Walter Hilgers edo David Llacer) eta zenbait espainiar orkestra garrantzitsuenekin ere kolaboratu du, adibidez, Espainiar Nazionalarekin, Kanaria Handiko eta Malagako Filarmonikoekin, edo Madril, Tenerife eta Galiziako Sinfonikoekin.

Bestetik, Roberto Turlo, Yamahak babestutako nazioarteko bakarlaria da eta Alfredo Kraus, Teresa Berganza, Plácido Domingo, Joaquín Achúcarro edo Mstislav Rostropovich bezalako artista handiekin eskenatokia banatu du. Kontzertuko bigarren atalean, Nesma Sabat ekialdeko dantzaria izango da protagonista eta Richard Straussen ‘Salomé’ bezalako klasikoei, mugimendua jarriko dio Raks Al Haia bere konpainiarekin. Okasio honetarako bere ohiko erregistroa aldatu egingo du eta Nesma Sabat dantzariarekin batera, ekialdeko ikuskizun bat eskainiko du. Eta azkenik ziklo honi amaiera emateko, Rafael Sanz-Espert zuzendari titularrak bere batuta utziko dio bigarren zuzendari gonbidatuari. Mark Whitlock, Minnesotako Duluth Unibertsitateko Banda Sinfonikako zuzendaria eta Twin Ports Unibertitateko Haize Orkestrako zuzendaria da.
 
Rafael Sanz-Espert


Mark Whitlock
 

» AGENDA

  UDAL MUSIKA ESKOLA

Urriak 18 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30etan.

Azaroak 20 | asteartea | Campos Elíseos Antzokia| 19:00etan | Cecilia Santuaren Eguneko irakasleen kontzertua

Azaroak 22 | osteguna | La Galera | 19:30etan | Cecilia Santuaren Eguneko ikasleen kontzertua

Azaroak 22 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30etan

Abenduak 12 | asteazkena | La Galera | 19:30etan. | Sail Sinfonikoaren Kontzertu/Audizioa

Abenduak 17 | astelehena | La Galera | 19:30etan | Talde Musikalen Kontzertu/Audizioa

Abenduak 18 | asteartea | Bilborock | 19:00etan | Modernoen Saileko Kontzertu / Audizioa

Abenduak 18 | asteartea | La Galera | 19:30etan| Pianoko Kontzertu/Audizioa (Deustoko ikasleak)

Abenduak 19 | asteazkena | La Galera | 19:30etan | Eskusoinu Saileko Kontzertu / Audizioa

Abenduak 20 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30etan

Abenduak 20 | osteguna | La Galera | 19:30etan | Kantuko Kontzertu/Audizioa

Urtarrilak 24 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30etan

Otsailak 28 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30etan

Martxoak 12 | asteartea | La Galera | 19:30etan | Gitarrako Kontzertu/Audizioa

Martxoak 13 | asteazkena | La Galera | 19:30etan | Sail Sinfonikoaren Kontzertu/Audizioa

Martxoak 18 | astelehena | Bilborock | 19:00etan | Modernoen Saileko Kontzertu / Audizioa

Martxoak 18 | astelehena | La Galera | 19:30etan| Sail Sinfonikoaren Kontzertu/Audizioa

Martxoak 19 | asteartea | La Galera | 19:30etan | Sail Sinfonikoaren Kontzertu/Audizioa

Martxoak 20 | asteazkena | La Galera | 19:30etan| Katuko Kontzertu/Audizioa

Martxoak 21 | osteguna | Jam session | Hika Ateneoa | 19:30etan

  aurkibidea ^

  UDAL MUSIKA BANDA

Urriak 28 | igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | Udazken-neguko Denboraldiko Kontzertuak | 12:00etan | Miguel González Bastidari omenaldia, Alfredo González Chirlaque-k zuzenduta, Bergarako Udal Musika Bandako zuzendaria.

Azaroak 11 | igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | Udazken-neguko Denboraldiko Kontzertuak | 12:00etan | Vicente Castelló García (tuba), Rafael Sanz-Espert zuzendari titularrak zuzenduta.

Abenduak 2 | igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | Udazken-neguko Denboraldiko Kontzertuak | 12:00etan | Roberto Turlo Bernau (oboea, Yamahak babestua) eta Nesma Sabat (dantzaria), Rafael Sanz-Espert zuzendari titularrak zuzenduta.

Abenduak 16 | igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | Udazken-neguko Denboraldiko Kontzertuak | 12:00etan | Zuzendaritza Mark Whitlock-en eskutik, Duluth Unibertsitateko Banda Sinfonikoko eta Twin Ports-eko haize Orkestrako zuzendaria, Minnesota.

Abenduak 19 | asteazkena | Campos Elíseos Antzokia | 19:3etan I Iñaki Urkizuren eskutik, Gabonetako kontzertua

  aurkibidea ^

  UDAL TXISTULARIEN BANDA

Urriak 24 | asteazkena | John Tilbury, Sabin Bikandi eta Kukai Dantza konpainia| Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan

Azaroak 14 | asteazkena | Folk On (nazioarteko folklorea)| Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan

Azaroak 28 | asteazkena | Euskalduna Jauregia A3| 20:00etan | Banda Tradizionalaren Kontzertua. Zuzendaritza, Garikoitz Mendizabal

Abenduak 20 | osteguna | Euskalduna Jauregia A1 | 20:00etan | Gabonetako Kontzertua. Leioako Kantika Abesbatza Bilboko Udal Txistularien Bandarekin

Urtarrilak 9 | asteazkena | Arozenatarrak (Euskal musika eta gitarra klasikoa)| Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan

Urtarrilak 23 | asteazkena | Udal Txistularien Banda eta Beti Jai Alai | Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan

Otsailak 6 | asteazkena | Daksak (nazioarteko foklorea)| Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan

Otsailak 18 | astelehena | Udal Txistularien Banda eta Pablo Sarasate (Iruña) Kontserbatorioko ikasleak | Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan

Martxoak 4 | astelehena | "Amorez" Udal Txistularien Banda eta Euskalbarrokensemble (Detxepare-ren olerkien inguruko musika) | Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan

Martxoak 27 | asteazkena | Udal Txistularien Banda eta Xabier Zabala ('new age' musika) | Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan

  aurkibidea ^

 

Informazio gehiago: www.bilbaomusika.net

BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | info@bilbaomusika.net | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71