18 Zenbakia | Maiatza 2012
» AURKIBIDEA

» MUSIKA ESKOLA

Eskolak 25 urte betetzen ditu. Zorionak!
Ikasturtea amaitzear dagoenean ospakizunik handiena datorkigu, gure egun handia; ikasturte amaierako kontzertua. Aurten gainera oso berezia izango da, Eskolako fundazioaren 25.urteurrena ere ospatzen dugulako... leer más >
Udalekuak
Uda eta musika udalekuak bereiztezinak dira guretzat. Ezin pentsa gauza batez bestea burura etorri gabe. BilbaoMusikako udalekuak txikienei musikarenganako zaletasuna pizteko aukera ezinhobeak dira... leer más >
Musika Europarraren Eguna
Urtero legez, udako solstizioarekin batera, ekainaren 21ean, Musika Europarraren Egunaren ospakizuna dator. Kontinente zaharreko musika zale guztiek ospatzen duten eguna da gainera, kalera irtetzeko eta oporraldiari ongietorria emateko aitzakia paregabea... leer más >
Kontzertu eta entzunaldiak
Usaimena askatzen baduzu, oporrak usaintzen dutela nabarituko duzu. Azken ahalegina gelditzen da bakarrik, azken entzunaldiak alegia... leer más >
» TXISTUBANDA

Txistularien alardea
Iaz ezinezkoa izan zen baina aurten bai. Txistularien Udal Banda Gozategi Taldearekin izango da bere Aste Nagusiko ohiko alardean. Abuztuaren 26an 13:00etan eta Plaza Berrian... leer más >
Deusto-Ibarrekolandako Kontzertua
Gure Udal Txistularien Bandak Bilboko txoko guztiak zeharkatzen ditu eta uda honetan Deustura hurbilduko da bizi guztiko doinuen kontzertu bat ematera eta baita ere pieza klasikoei aire berriak ematera, José Ignacio Ansorena edo Luis Urteaga autoreenak, nahiz beste batzuenak... leer más >

» MUSIKA BANDA
Udaberriko denboraldia
Eguraldi onaren etorrerarekin batera eta Euskalduna Jauregiko denboraldi arrakastatsueren ondoren, gure Udal Banda Areatzako kioskora joango da bilbotarren ostiral arratsaldeak girotu asmoz... leer más >
Zezen Plazaren 50.urteurrena
Ekainaren 5ean, Arriaga Antzokian gure Udal Bandaren kontzertua izango dugu Vista Alegre zezen plazako inaugurazioaren urteurrena oroitzeko... leer más >
 
» ELKARRIZKETA


Juncal Lozano
Zuzendaria

"Eskola dagoeneko Bilboko kultur agendako erreferentea da"

1987an, Guns n’ Roses taldeak bere lehen diskoa argitaratzen zuen eta ospetsu egin ziren ‘Sweet Child o’ Mine’ edo ‘Welcome to the Jungle’ abestiak; Michael Jacksonek, ‘Bad’ diskoaren hiru milloi ale saldu zituen eta munduak Andrés Segovia gitarra jolearen heriotzagatik negar egiten zuen. Eta Bilbon, gure Udal Musika Eskolak, bere lehen urratsak ematen hasi zen... leer más >

» AGENDA
UDAL MUSIKA ESKOLA

UDAL MUSIKA BANDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

» SOL KLABEA


Gaur...

Judith Monterorekin,
Bilboko Udal Musika Bandako saxo tenorea
Txikitan taldeka elkartu eta solfeoa erakusten zien Judith Monterok (1979, Hernani) etxeko panpinei. Musika zaletasun handiak gustagarri bilakatzen zuen beste haur gehienentzat aspergarria zen hura... leer más >



» EDUKIAK

» ELKARRIZKETA

 
Juncal Lozano
Zuzendaria

"Eskola dagoeneko Bilboko kultur agendako erreferentea da"

1987an, Guns n’ Roses taldeak bere lehen diskoa argitaratzen zuen eta ospetsu egin ziren ‘Sweet Child o’ Mine’ edo ‘Welcome to the Jungle’ abestiak; Michael Jacksonek, ‘Bad’ diskoaren hiru milloi ale saldu zituen eta munduak Andrés Segovia gitarra jolearen heriotzagatik negar egiten zuen. Eta Bilbon, gure Udal Musika Eskolak, bere lehen urratsak ematen hasi zen. Aurten beraz, gure mende laurdena betetzen dugu eta honek merezi duen modura ospatuko dugu, beste ospakizun batzuen artean, Euskalduna Jauregian ikasturte amaierako kontzertu ikusgarri batekin. Hori hilaren 30ean izango da, beraz momentuz, Juncal Lozano Eskolako zuzendaritza ardurarekin batera, 1996tik, Lenguaia Musikal eta Pianoko klaseak ematen dituenarekin utziko zaitugu.

Nola deskribatuko zenuke Eskolaren 25 urte hauek? Eskolak bizi izan dituen 25 urte hauen zein laburpen egingo zenuke?

Bere sorreran, Jesus Aranbarri Musika Eskola zen Bilboko 13 zentrotan ikastaroak ematen zituena (orain 5 dira) eta gaur egun bezala, La Galera zen egoitza nagusia. Urte guzti hauetan zehar, ikasle, irakasle, instrumentu eta ikasgai kopurua gehituz joan dira, geletatik kanpo egiten ditugun bestelako jarduerak bezala (entzunaldiak, tailerrak, udalekuak, elkartrukeak...). Guzti honi esker da gaur egun musika irakaskuntzaren zentro erreferentea.

Zein izan da, zure iritziz, urte hauetan zehar lortu den lorpenik nagusiena?

Oso zaila da bat bakarra zehaztea. Batetik, ikasleek eta bere familiek duten poza azpimarratu nahi nuke BilbaoMusikaren eskaitzagatik, eta bestetik, gure helburu nagusi bat bete izatearena ere: Bilboko agenda kulturaleko erreferente bihurtu izanarena, ekimen publikoetan parte hartze aktiboa garelako, ikasleak eta irakasleak, adin guztientzako ikastaroekin, maila zein jardueretan......

Zerk ematen dio denaren izaera? Zein da beste antzeko zentroekin bereizten duen ezaugarria?

Urte hauetan zehar musika eskolen funtzionamendua erregulatzen duen dekretura moldatu gara prestaketa musikal eta dantza tradizionaleko prestaketa adin guztiei eskaini ahal izateko, zaletuentzako nahiz ikasketa profesonalaren aukera egin dutenentzako ere. Oinarrian huxe da kontserbatorioengandik bereizten gaituen ezaugarria. Gure inguruko beste musika eskolei dagokionez, ikasgai kopuruaren eta estilo ezberdinen eskaintza zabala azpimarratu nahiko nuke: musika klasikoa, aintzinako musika, modernoa, erro tradizionalekoa, herrikoia, eragin ezberdinena, rocka, jazza, etab.......

Zein proiektu ditu etorkizunean Eskolak? Irakaskuntza arloan berrikuntzarik aurreikusten da?

Gure helburua etorkizuenan ere hazten joatea da, baina horretarako La Galera eraikinak dituen mugekin topo egiten dugu. Egoera ekonomikoak aukera ematen digun heinean, BilbaoMusika Eskola bere dimentsio eta beharren araberakoa izateko itxaropena dugu.

Bilbotarrek Eskolaren zein irudi dutela uste duzu?

Nire ustez, urtero Eskolan jasotzen diren mila inguru aurrematrikula eskaerak dira horren adierazle onena. Eta gure nahiaren kontra, ezin diogu eskaera honi bere osotasunean erantzun.

Nola promozionatzen dira Eskolan talentu gazteak?

Gaur egun lanean dauden Bilboko hainbat musikari profesionalek gurekin burutu dituzte ikasketak. Gainera, gure ikasleak behin eta berriz sartzen ari dira irakaskuntza profesionalean. Bestetik, 2008tik Eskolak gazte interpreteen zikloa antolatzen du izan ere helburu horrekin eta harrera ezinhobea izaten du.

Eta irakasleei dagokionez, zer da azpimarratuko zenukeena?

Partikularki irakasle bat azpimarratu beahrrean, antolatzen ditugun jarduera guztietan kide guztiek erakusten duten aurre-jarrera ona azpimarratuko nuke; eta honela, 50 irakaslez osatzen den taldearen lana askoz hobeto koordinatzen da.

Nolakoa izango da ikasturte amaierako kontzertua aurten?

Urteurrenaren ospakizuna dela eta aurten kontzertua Euskalduna Jauregian eskainiko da. Bertan 300 pertsona inguruk parte hartuko dute eta errepertorio zabala interpretatuko da. Seguru atsegingarria izango dela, eta horregatik aukera hau aprobetxatu nahi dut guztioi emankizun honetarako gonbitea luzatzeko. Baina urteurrenaren ospakizuna soilik ez da kontzertu honetara mugatu, izan ere urte osoan zehar beste urteetan baino jarduera gehiago izan ditugu, adibidez, publikoak oso gustoko izan zuen ‘Belarritxar’ kontzertu didaktikoa.

  aurkibidea ^

» SOL KLABEA

  Gaur...

Judith Monterorekin,
Bilboko Udal Musika Bandako saxo tenorea


  aurkibidea ^
  Txikitan taldeka elkartu eta solfeoa erakusten zien Judith Monterok (1979, Hernani) etxeko panpinei. Musika zaletasun handiak gustagarri bilakatzen zuen beste haur gehienentzat aspergarria zen hura. “Irakasleak maiz esaten zion amari, solfeoa maite zuen ikasle bakarra zuela; neu! Neronek eskatu nien behin eta berriz musikan apuntatzeko. 3 urtetatik balleta egiten nuen eta betidanik musika asko entzuten genuen etxean. Musika barrutik ulertzea zoragarria iruditzen zitzaidan” gogoratzen du irribarretsu gure Bandako saxojole tenorrak.

“Kasualitatez 15 urte nituela irakasle ordezko bat etorri zen Hernanira eta Oreretan Maila Ertaina ikastera animatu ninduen Josetxo Silguerorekin (Bandako Juanje Silguero flauta bakarlariaren anaia da berau). Berarekin deskubritu nuen musika modu profesional batean, musika garaikidea... harrapatu egin ninduen mundu hark”. Hala ere, musika zaletasunak iraun zuen arren, ez zuen argi izan modu profesionalean aritzea nahiko berandu arte, Bilboko EHUn Musika Hezkuntza eta Donostiako Kontserbatorioan, Goi Mailako Musika ikasketak bukatu ostera arte: “Gurasoek ez zuten musika lanbide bezala ikusten. Izan ere, aitak gaztetan bateria jotzen zuen baina zaletu gisa eta bere ustez ni unibertsitatera joatea ezinbestekoa zen”. Zorionez, oker zeuden eta musika bazen aukera bat, “autodiziplina handia eskatzen duen bidea” gainera. Etxean guztiz ulertu ez bazuten ere, 22 urte zituela Gipuzkoako Fou Aldundiaren diru-laguntza bat lortu eta maleta egin zuen. “Azkenean! Karrera bukatuta, behingoz egun ososan saxoa ikasteko aukera!”

Frantziako Bordeleko Kontserbatorioan 3 urte igaro zituen Marie-Bernardette Charrier saxo-jole eta kontzertistaren gidaritzapean eta nahiz eta bere ikasketa garaiko exijentzia goreneko aldia izan (eskola, institutua eta unibertsitatea musikarekin batera ikasten ohituta), “luxu bat izan zen niretzat egun osoa entsaiatzeko izatea!”. “Bordelen nengoela Bandako oposaketa irabazi nuen eta azken ikasturtea Bilbon lanean eta Bordelen ikasten pasa nuen, erotzeko modukoa izan zen hura!”. Ikastaro eta master-class ugaritan hartu zuen parte formakuntza osatu asmotan; Delangle, Bornkamp, Weiss, Roth, Gomis, Mijan, Devalon, Santos...izan ziren irakasletako batzuk. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin jotzen eta Donostiako eta Bilboko Kontserbatorioetan irakasten jardun izan du.

2004tik gure Bandako kidea da eta “entzule super-partehartzaile”etaz gozatzeaz gain, “afizioa ofizio” bihurtzeko zortea izan du. Zenbait momentu berezi gogoratzen ditu kontzertuen inguruan. “Euskaldunako kontzertu berezi batzuez gain, emanaldi “txiki” bat maitasun handiz gogoratzen dut: Sarrikoko Zaharren Egoitza batean izan zen eta “Maite” zortzikoa jotzen ari ginela, emakume bat ikusi nuen kantuan unkituta. Bukaeran nigana etorri eta eskerrak eman zizkidan. Nire buruari galdetzen diot ze oroitzapen izango zituen kantu harekin, nola sujeritu ditzakeeen musikak aspaldiko bizipenak, nola lotzen dituen hari ikustezin batekin hainbat belaunaldi... izugarri gogoko ditut momentu eta emakume hura”.

Baina Bandaz haratago ere badu zereginik, “ikuspegi pertsonalagoa” islatzen uzten dioten proiektuekin tartekatuz Bandako lana. Bide horretatik sortu zuen “Ornitorrinkus” Maialen Lujanbio bertsolariarekin eta Xabier Erkiziarekin elektronikan. Bertan, ornitorrinkoaren ideiaren inguruan a priori urrunak diren bertsoa, musika esperimentala eta saxoekin hizkuntza propio trinko bat sortzen saiatu dira.

.
   

» MUSIKA ESKOLA

 
Eskolak 25 urte betetzen ditu. Zorionak!

Ikasturtea amaitzear dagoenean ospakizunik handiena datorkigu, gure egun handia; ikasturte amaierako kontzertua. Aurten gainera oso berezia izango da, Eskolako fundazioaren 25.urteurrena ere ospatzen dugulako. Horregatik ospakizuna Euskalduna Jauregian izango da, nazioarteko zenbait musikari handi igaro diren eszenatoki berdinean. Maiatzaren 30etik aurrera beraz, gure ikasleen lehen urratsak jaso izanaz ere harro agertu ahal izango da Jauregia, beste ospetsu handi horien arrakastak interpretatuko badituzte ere. Kontzertu honen ezaugarri nagusiena, eskaintzen den musika estilo aukera zabala da. Aurten izango den kontzerturako, gure ikasle eta irakasleek, ‘El rey león’, ‘El último mohicano’, ‘Don Gil de Alcalá’ edo ‘It’s raining men’ kantuen bertsioak ari dira prestatzen, beste batzuen artean. Ikusten duzunez, aukera zabala eskaintzen dugu, banda doinuak nahiz hirurogeita hamar hamarkadako disko musika, zartzuela generoa ere ahaztu gabe.

Kontzertu honen beste ezugarri bat, eta oinarrizkoena, sail guztietako neska-mutilen lanaz gozatzeko aukera eskaintzen dela da, eta aurten gainera, Doris Palao Dantza Eskolako ikasleak izango dituzte lagun. Hauek, gure orkestra, banda eta guitarra eta soinu taldeek Roxanne-ren ‘Moulin Rouge’ tangoaren interpretaziorako bereziki prestatu duten koreografia batez atsegin emango dute. Guztira, ikasle eta irakasleen artean, 280 parte hartzaile izango dira.

Sarrera librea da, baina kontzertuko eguna baino astebete lehenago, Euskaldunako txarteldegian jarriko diren gonbidapenak eskuratu beharko dira. Hurbil zaitez eta ospatu gurekin gure 25.urteurrena!

  aurkibidea ^ 

 
Udalekuak

Uda eta musika udalekuak bereiztezinak dira guretzat. Ezin pentsa gauza batez bestea burura etorri gabe. BilbaoMusikako udalekuak txikienei musikarenganako zaletasuna pizteko aukera ezinhobeak dira, baina gurasoentzako, udako oporraldian arnasa emateko aukera bat ere bada (zertarako ukatu). Bertan, bost eta hamabi urte bitarteko umeek goiz osoan zehar hainbat jarduera izando dituzte, kontzertu didaktikoetatik hasi eta antzerki tailerretaraino, adierazpen, jolas, heziketa fisiko, koreografia edo kantu tailerrak tarteko direla. Udalekuak uztailean izango dira (bi txandatan, uztaileran 2tik 13ra; eta 16tik 27ra) eta Xabier Lizaso Londresko Royal Collage of Music-en tituluduna den irakasleak zuzenduko ditu, musika klasikoa zabaltzeko kanpainetan aditua eta hainbat heziketa zentroetan, ohiko kolaboratzailea. Udaleku bakoitza amaitzean, txikiek jasotako talentua gurasoen eta irakasleen aurrean erakusteko aukera izango dute Indautxuko Carmen Aretoan ospatuko den musika jaialdi dibertigarri batean. Gainera, udalekuan zehar jantziak eta eszenografia ere landuko dute. Informazio gehaigo nahi baduzu, kontsulta ezazu gure web orrialdea.

  aurkibidea ^ 

 
Musika Europarraren Eguna

Urtero legez, udako solstizioarekin batera, ekainaren 21ean, Musika Europarraren Egunaren ospakizuna dator. Kontinente zaharreko musika zale guztiek ospatzen duten eguna da gainera, kalera irtetzeko eta oporraldiari ongietorria emateko aitzakia paregabea. Beraz, aurten ere, Solokoetxera eramango gaituen erromeria eder bat antolatuko dugu eta bertan, aire librean, combo, orkestra eta dantzako gure ikasle eta irakasleen ikuskizunekin gozatzeko aukera izango duzu. Gainera, Eskolan (La Galerako auditorioan) arratsalde osoan zehar guitarra, eskusoinu, kantu, lengoaia musikaleko… eta gainontzeko espezialitateetako ikasle eta irakasleak arituko dira. Guztira 200 parte hartzaile izango dira, beraz, ezinezkoa da gustoko duzun ezer ez aurkitzea.

  aurkibidea ^ 

 
Kontzertu eta entzunaldiak

Usaimena askatzen baduzu, oporrak usaintzen dutela nabarituko duzu. Azken ahalegina gelditzen da bakarrik, azken entzunaldiak alegia. Oboeko neska-mutilak izango dira lehenik (hilaren 23an) eta hurrengo egunean, gitarrakoak izango dira.

Astea gitarrako bigarren txandarekin hasiko dugu (astelehena28) eta asteartean, teklatuekin jarraituko dugu. Hilaren 31an itxiko ditugu hilabete honetako entzunaldiak, maila gainditzeko proba batekin.

Ekainean, ikasturtearen egunak amaitzear daudelarik, entzunaldi aukera zabala izango dugu, egun batzuetan, kontzertu bat baino gehiagorekin: hilaren 1ean, eskusoinuko neska-mutilak entzuteko aukera izango dugu, maila igarotzeko froga hilaren 4an, astelehena; pianoko ikasleak asteratean, sail modernoko comboak eta pianoko nagusiak, asteazkena hilaren 6an; maila igarotzeko bi frogra- entzunaldi, osteguna 7an; pianoaren bigarren txanda, hilaren 8an; beste froga-entzunaldi bat, astelehena 11an; sinfoniko saileko neska-mutilak (bi taldetan: bata asteartea 12an eta bestea, 13an, asteazkenean); 12an, BilbaoMusikako Nagusien Korua (Galdakaoko Musika Eskolako koruarekin batera); 13an, perkusioa eta baxu elektrikoa; lengoaia musikaleko nagusiak arituko dira osteguna 14an; piano eta flautaren entzunaldia hilaren 15ean; eskusoini nagusiak 18an; musika eta dantzako saila, espezialitate tradizionala, asteartea 19an; pianoko Deustuko ikasleek, ekainak 20, asteazkenean, eta ikasturteari amaiera emateko, ekainaren 22an, BilbaoMusikako eta Castroko orkestrak..

  aurkibidea ^ 


» TXISTUBANDA

 
Txistularien alardea

  aurkibidea ^
  Iaz ezinezkoa izan zen baina aurten bai. Txistularien Udal Banda Gozategi Taldearekin izango da bere Aste Nagusiko ohiko alardean. Abuztuaren 26an 13:00etan eta Plaza Berrian, azken hamabost urtez euskal musikako erreferentea izan den taldeak Aste Nagusiari agurra emateko gure ekitaldi tradizionalean parte hartuko du. Baina alarde bat talde baten zuzeneko ekitaldia baino gehiago denez, Gozategi taldea –lau kantu joko baitute, bi Garikoitz Mendizabalekin, gure Bandako zuzendaria eta Idoia Kareagarekin, bigarren txistua-, 80 musikarirekin batera arituko da, eta ez bakarrik txistulariekin.

Ikuskizun errepikaezin honetan, Udal Bandarekin batera (Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta eta Asier García), bertan arituko dira Euskal Herriko Txistulariak, Bizkaiko Gaiteroak, San Antón Abesbatza, (Alfredo Hurtado de Sarachoren zuzendaritzapean), Metal Bostkotea eta ‘Los del gas’ taldeko Ritxi Salaberria baxujolea. Guztiak tradizioari jarraituz, Iñaki Telleria perkusiojolearekin, Xabier Zabala teklatuarekin eta Iñigo Eskubi gitarra jolearekin batera arituko dira.

Gustu guztiak asetzeko errepertorioa interpretatuko digute denen artean; zortzikoak eta vals-ak entzun ditzakezu, herrikoiak, Itoitzenak nahiz Pier Paul Berzaizenak, eta noski, Gozategirenak. Gainera, `extraren´ bat ere oparituko digute: Marijaiak merezi duen agurra izango du, ezta?
   

 
Deusto-Ibarrekolandako Kontzertua

  aurkibidea ^
  Baietz,musika tradizionala oso ondo dagoela; baietz, txistuak mila aldaera dituela eta ez da dagoeneko beti-betiko doinua; baietz, ziur ondo pasatzen dugula... Baina uff, erdialdera jeistearena... Asko mugitzea ez baduzu atsegin, lasai; musika etxera eramango dizugu. `Teletxistua´ bezala gara ia-ia.

Gure Udal Txistularien Bandak Bilboko txoko guztiak zeharkatzen ditu eta uda honetan Deustura hurbilduko da bizi guztiko doinuen kontzertu bat ematera eta baita ere pieza klasikoei aire berriak ematera, José Ignacio Ansorena edo Luis Urteaga autoreenak, nahiz beste batzuenak.

   

» MUSIKA BANDA

 
Udaberriko denboraldia

  aurkibidea ^
  Eguraldi onaren etorrerarekin batera eta Euskalduna Jauregiko denboraldi arrakastatsueren ondoren, gure Udal Banda Areatzako kioskora joango da bilbotarren ostiral arratsaldeak girotu asmoz. Kontzertu saio hauetarako (ekainaren 1, 8, 15 eta 22, beti 19:30etan), Rafael Sanz-Espert, Zuzendari Titularrak eta Iñaki Urkizu zuzendariordeak, musika genero guztiak jasotzen dituen erreperetorioa eskainiko digute, zartzuelak, pasodobleak edo euskal folkloreko doinuak, nahiz soinu bandak eta jazz doinuak ere tarteko direla.

Aurten zikloari amaiera emateko berritasun bat izango dugu; azken kontzertuaren amaieran (ekainaren 22an), Euskal Herriko edozein herrietako plazetako musika kioskoen irudiak eskainiko ditugu azalpenez lagundurik. Elkarretaratze gune hauen azalpen eta historiak, Iñaki Uriarte bilbotar arkitektuak emango dizkigu.
   

 
Zezen Plazaren 50.urteurrena

  aurkibidea ^
  Ekainaren 5ean, Arriaga Antzokian gure Udal Bandaren kontzertua izango dugu Vista Alegre zezen plazako inaugurazioaren urteurrena oroitzeko. Gure Banda, Aste Nagusiko zezenketetan klasiko bat da dagoeneko eta ezin huts egin hortaz zezentokiko urrezko ezteietara, 1962ko ekainaren 19an inauguratua, plaza zaharra sute batek 9 hilabete eta 15 egun lehenago kiskali ondoren.

Beste modu batez izaterik egon ezean, emankizun honetako programan pasodobleak ez dira faltako, gure Bandak `bi belarriak´ eskuratuko dituen generoa.

   

» AGENDA

  UDAL MUSIKA ESKOLA

Maiatzak 23 | asteazkena | Oboeko ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan

Maiatzak 24 | osteguna | Gitarrako ikasleen kontzertu-entzunaldia| La Galera | 18:30etan

Maiatzak 24| osteguna | Jam Session | Hika Ateneoa | 19:30 etan.

Maiatzak 28 | astelehena | Gitarrako ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan.

Maiatzak 29 | asteartea | Teklatuen ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan

Maiatzak 30 | asteazkena | Ikasturte amauierako kontzertua | Euskalduna Jauregia| 19:00 etan.

Maiatzak 31 | osteguna | Maila gainditzeko ikasleen kontzertu-entzunaldia. | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 1 | ostirala | Eskusoinuko ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:00etan.

Ekainak 4| astelehena | Maila gainditzeko ikasleen kontzertu-entzunaldia. | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 5 | asteartea | Pianoko ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30 etan.

Ekainak 6 | asteazkena | Comboen Moderno saileko ikasleen kontzertu-enztunaldia | Bilborock | 19:00etan.

Ekainak 6 | asteazkena | Pianoko ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:00etan.

Ekainak 7 | osteguna | Maila gainditzeko ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 18:00etan.

Ekainak 7 | osteguna | Maila gainditzeko ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 8 | ostirala | Pianoko ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 11 | astelehena | Maila gainditzeko ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 12 | asteartea | BilbaoMusikako koru nagusia eta Galdakaoko E.M Koruaren kontzertu-audizioa | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 13 | asteazkena | Perkusio eta baxu elektrikoko ikasleen kontzertu-audizioa | La Galera | 18:00etan.

Ekainak 13 | asteazkena | Sinfonikoen Saileko ikasleen kontzertu-audizioa | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 14 | osteguna | Jam Session | Hika Ateneoa | 19:30etan.

Ekainak 14 | osteguna | Lengoaia Musikal saileko ikasle nagusien kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 14 | osteguna | Dantzaldia. Musika eta Dantza tradizional saila. | Arriaga Plaza | 20:00etan.

Ekainak 15 | ostirala | Pianoko ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 18:30etan.

Ekainak 15 | ostirala | Flautako ikasleen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:00etan.

Ekainak 18 | astelehena | Eskusoinu nagusien saileko kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 19 | asteartea | Musika eta Dantza tradizional saileko kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 20 | asteazkena | Pianoko kontzertu-entzunaldia. Deustuko ikasleak. | La Galera | 19:30etan

Ekainak 21 | osteguna | Europar Musikaren Eguna | La Galera eta Solokoetxe

Ekainak 22 | ostirala | BilbaoMusika eta Castroko orkesten entzunaldia| La Galera | 19:30etan

  aurkibidea ^

  UDAL MUSIKA BANDA

Ekainak 1 | ostirala | Udaberriko denboraldia. | Areatzako kioskoa | 19:30 etan.

Ekainak 8| ostirala | Udaberriko denboraldia. | Areatzako kioskoa | 19:30 etan.

Ekainak 15 | ostirala | Udaberriko denboraldia. | Areatzako kioskoa | 19:30 etan.

Ekainak 22 | ostirala | Udaberriko denboraldia. | Areatzako kioskoa | 19:30 etan.



  aurkibidea ^

  UDAL TXISTULARIEN BANDA

Ekainak 21 | osteguna | Musika Europarraren Eguna | Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioa | 18:30etan

Abuztuak 26 | igandea | Txistularien Alardea–Aste Nagusia. Talde gonbidatua: Gozategi | Plaza Berria | 13:00etan

  aurkibidea ^

 

Informazio gehiago: : www.bilbaomusika.net

BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | info@bilbaomusika.net | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71