17 Zenbakia | Urtarrila 2012
» AURKIBIDEA

» MUSIKA ESKOLA

Zelan dantzatzen zen Barrokoan? Eta Oreka TX-ekin, master class

Peio Otano
Euskal Herrian folklore aberatsa edukitzearen zortea daukagu eta hainbat belaunaldietan zehar transmititzea lortu badugu ere, gurera ez baita berdin heldu. Gure aitzinako dantzak nolakoak ziren eta gurera nolako moldaketekin heldu diren ezagutzeko, Udal Eskolak prestakuntza tailerrak eskaintzen dizkizu aurten. Apirilaren 28an, Peio Otano dantzako maisu eta koreografoak `Dantza historikoa eta dantza tradizionala: Errenazimendutik Barrokora´ izenburupean... irakurri gehiago >
Kontzertu didaktikoa txikienentzat Campos Antzokian
Beste urte batez, BilbaoMusikatik 6 eta 10 urte bitarteko umeentzako ikuskizun bat ari gara prestatzen. Txikienengana musika helarazteko helburuarekin, Kontzertu didaktiko bat gure Udal Musika Eskolaren eskutik... irakurri gehiago >
Datorren ikasturterako matrikulazioa
Otsailean, datorren ikasturterako matrikulazio epea zabaltzen da. Otsailaren 27tik aurrera eta martxoaren 16ra bitartean, gure Eskolako ikasleen eskaeren tramitazioak egingo dira. Eskaerak, zentroko Idazkaritzan egingo dira, 9:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera... irakurri gehiago >
» TXISTUBANDA

Denboraldi eder baten ekuatorea
Udal Txistularien Bandak, oraindik gozatzeko geratzen zaigun denboraldi eder baten ekuatorea gainditzen du. Urteari hasiera emateko, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan pasa den asteazkenean, hilaren 11n, `Usartza´ eibartar txistulari taldearen emankizunaren ondoren, datorren urtarrilaren 25ean, Taldeko lau kideak (Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta eta Asier Gartzia), Mariano Santamaria pianoaren laguntzearekin, bakarka, bakoitzak bere talentua erakutsiko digute... irakurri gehiago >

» MUSIKA BANDA

Denboraldi berria, bizipen berriak

Francoise Boulanger
Udal Musika Bandak urte berriarekin bere kontzertu denboraldi berriari ekingo dio. Etxeko arauari jarraituz, denboraldia ikuskizun berritzailez beterik dator. Denboraldi berrian, hainbat instrumentu jole eta zuzendari prestigiotsuren estiloak, gure bandako maisuen eta Rafael Sanz-Espert Zuzendari Titularraren pertsonalitatearen estilo propioak uztartuko dituzte... irakurri gehiago >
Hamargarren diskoa
Udal Musika Bandak bere hamargarren diskoa ekoiztu du. Lan honetan Euskaldunako eszenatokian eskainitako interpretaziorik arrakastatsuenak jasotzen dira. CD bikoitz honetan sailkatzen diren doinuak, Vivaldiren klasizismoko ('Bi tronpetentzako kontzertua C nagusian´) nahiz Manuel Fallaren nazionalismo folklorezaleko ('Sombrero de tres picos') doinuak, Martin Ellerby garaikidearen eta Bandako errepertorioan ohikoago diren autore modernoagoak uztartzen dira. ... irakurri gehiago >
 
» ELKARRIZKETA


Borja Barrueta
Bateria eta Musika Eskolako Prestakuntza Tailerretako irakasle gonbidatua

"Soinu propioaren bilaketan lan egingo dugu tailerrean"

Musika Eskolako Prestakuntza tailerrak aurten Borja Barrueta bateria izango dute irakasle. Gaztea izan arren (Bilbon 1975ean jaioa), hainbat grabaketa eta kontzertu ezberdinetan parte hartu du artista ezberdinekin batera, hala nola, Carmen París, Jorge Drexler, Perico Sambeat, Joe Lovano, Javier Colina, Moisés Sánchez, Javier Vercher... irakurri gehiago >

» AGENDA
UDAL MUSIKA ESKOLA

UDAL MUSIKA BANDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

» SOL KLABEA


Gaur...

Julio Río
Bilboko Udal Musika Bandako klarinetea
Aurrerantzean bere lekua Euskaldunan beste bat izango da. Julio Rio, duela egun batzuk arte Udal Bandako klarinetea, denboraldi berria hasten denean eszenatokitik besaulki-patiora pasatuko da... irakurri gehiago >



» EDUKIAK

» ELKARRIZKETA

 
Borja Barrueta
Bateria eta Musika Eskolako Prestakuntza Tailerretako irakasle gonbidatua

"Soinu propioaren bilaketan lan egingo dugu tailerrean"

Musika Eskolako Prestakuntza tailerrak aurten Borja Barrueta bateria izango dute irakasle. Gaztea izan arren (Bilbon 1975ean jaioa), hainbat grabaketa eta kontzertu ezberdinetan parte hartu du artista ezberdinekin batera, hala nola, Carmen París, Jorge Drexler, Perico Sambeat, Joe Lovano, Javier Colina, Moisés Sánchez, Javier Vercher…., "asko irakatsi eta inspiratu nauten musikariak" laburbiltzen du. Tailerretan ikasleek, (Eskolan matrikulatu gabe daudenentzat ere zabalik), ongi pasatu eta euren "lengoaia eta soinu propioa" bilatzeko aukera izango dute.

Hain mota ezberdinetako artistekin lan egiten denean, non geratzen da estilo propioa?

Estilo propioak beti irauten du. Zure ikuspegia jaso nahi duten beste artisten estiloarekin bat egitea da ideia. Zure estiloa beti egon behar baita musikaren zerbitzura.

Zer ezberdintasun bilatzen duzu publikoarentzat hain ezaguna den Jorge Drexler batekin lan egitean eta Fon Román edo Depedro bezalako beste artista hain ez-ospetsuekin adibidez kolaboratzen duzunean?

Ezberdintasun gutxi, kontzertuen azpiegituretan eta bertaratzen den publikoaren asistentzian ez bada. Nere inplikazio artistikoa berdin-berdina da.

Zein proiektutan zabiltza gaur egun?

Trío de Moisés Sánchez taldearen disko berrian, Italian grabatu duguna eta aurten merkaturatuko dena. Baita, Pablo Martín Caminero kontrabaxuaren Boskotearekin; BPM taldearekin, otsailean Madrilgo antzokietan estreinatuko den perkusio eta bideoarte proiektu batekin; Marlango, Drexler, Najwa Nimri...rekin jo izan duen Luis Huma gitarra jole valentziarrarekin, bikote esperimental batean; Carlos Velascorekin, beste bikote esperimental batean.

Zein estilo du gogokoago Borja Barruetak beretzat jotzen duenean? Zer musika proiektu propio ditu?

Musika instrumentuarekin esperimentatzea dut gogoko eta horregatik bapatekotasunaren aukera ematen duten formatuak ditut gogokoen. Disko baten grabaketa proiektu batekin nabil, laster grabatu nahi dudana eta gainera, bateriarekin, Lap Steel gitarra elektrikoarekin eta perkusioekin nik bakarrik egin nahi dudan `performance´ bat ere badut buruan.

¿BilbaoMusikako aurreko tailerraren zure esperientziatik, zer azpimarratuko zenuke?

Parte hartu zuten ikasleen harmen gaitasun ikaragarria. Oso dibertigarria eta aberasgarria izan zen.

Aurtengo tailerretan, zein izango da zure ekarpena?

Bapatekotasuna, elkar-ekintza, entzumen mailak, lengoaia propioa (soinu propioaren bilaketa), adibide praktikoen gaineko lana eta programa ireki bateko parte hartzaileen iradokizunak ere.

  aurkibidea ^

» SOL KLABEA

  Gaur...

Julio Río
Bilboko Udal Musika Bandako klarinetea

  aurkibidea ^
  Aurrerantzean bere lekua Euskaldunan beste bat izango da. Julio Rio, duela egun batzuk arte Udal Bandako klarinetea, denboraldi berria hasten denean eszenatokitik besaulki-patiora pasatuko da. 65 urte egin berri ditu eta orain Taldea "handitzen" ikustea dagokio. "Maila handia du eta hortik gorantz jarraitu behar du", dio pozik hemendik urte batzuetara Banda nola ikusten duen galdetzean.

Izaera zuhurra izan arren, ezin du saihestu Bandan lan egitearen harrotasuna, amateur izatetik erreferentzi bihurtzera ikusi duena eta "dagokion lekua hartzea" ikusi duena. "Nere lana txikia izan arren, niretzat, pasio izugarria izan da", dio bere karrera profesionala gogora ekartzean.

Ibilbidea kasik nahi gabe hasi zuen. "Ume zenetik" bere osaba batek, Manuel Agrak, (denborarekin Udal Bandako partaide izaten amaitu zuenak ere) , bere jaioterrian, Compostelako Santiagon, musika ikasketak ematen hasi zitzaizkion. "Hiri honetako Taldean, afizionatu gisa hasi eta sortu zitzaidan zirrara. Egia esateko, honetan jardutea ez zen izan egun batetik bestera hartutako erabakia. Poliki-poliki, nire pasioa zenarekin bizimodua irabazteko aukera 18 edo 20 urte nituenean ikusi nuen. Hasieran, nire aitak, ez zuen ideia hau gustukoa. Berak, beste ogibide bat izatea gogokoago zuen, baina ni jadanik Bilbon nengoen eta nire irakasletako batek, Jose Gainza Jaunak, musikan jarduteko gaitasunak nituenaren ekinaren ekinez, bide honi ekin nion" azaltzen digu.

Gainza, orduko Bandako zuzendariordea zen eta Julio gaztea Banda militarrean boluntario sartzeko animatu zuen Garellanoko kuartelean. Hantxe egin zuen soldadutza, eta lizentziatu ostean, orduan hasi zituen ikasketak "formalki" egiten. Kontserbatorioan matrikulatu zen eta urte batez lehen mailak gainditu zituen, segidan, gradu nagusiagoko ikasle ofizial bezala hasteko.

Udal Bandarekin izan zuen lehen harremana 1979an izan zen, oraindik Banda amateur zenean. Beraz, soldata irabazteko, beste talde eta festa aretoetan eta dantzaldietan jardun behar izan zuen, baita Bilbotik kanpo ere. 1983an profesionalizatu zen Banda. Juliok oposaketak prestatu ("nahiko gogorrak" gogoratzen du) eta taldean sartzen da, oraingoan oso-osorik jardunez. "Nere bizitza Bandaren inguruan ibili da eta ohore bat izan da hazten ikusi eta sendotzen ikustea, gaur egun duen maila lortu arte", azpimarratzen du harro. "Beste Banda batzuen erreferentzia dela esan dezakegu eta bada, egin den lanari esker; jende askoren lan handiari esker. Badago, jakina, musikarien maila altua, baina gerentzia eta zuzendaritza artistikoan, proiektu bakoitza aurrera ateratzeko borondate asko dago" nabarmentzen du.

Lana. Esfortzua. Sakrifizioa. Hitz hauek dira bere azalpenen laburpena. Izan ere "lanbide oso gogorra da. Behin eta berriz birziklatu behar zara. Eta ez bakarrik entseguetan, bakarka ere bai. Guzti hau zirrara batean bihurtu dadin, musika maitatu egin behar duzu eta horixe izan de nire zorterik handiena".

Julioren ustetan, Banda hazi den heinean, bere publikoa ere hazten joan da. Kantitatez eta kalitatez. "Bandak bere auditorioa du, eta zorionez handitzen joan da. Gainera, dakien publikoa da, ezagutza duena". Hemendik aurrera, bera ere, parte izango den publikoa. "Ahal dudan guztietan joateko asmoa dut, nola ez!"
   

» MUSIKA ESKOLA

 
Zelan dantzatzen zen Barrokoan? Eta Oreka TX-ekin, master class

Euskal Herrian folklore aberatsa edukitzearen zortea daukagu eta hainbat belaunaldietan zehar transmititzea lortu badugu ere, gurera ez baita berdin heldu. Gure aitzinako dantzak nolakoak ziren eta gurera nolako moldaketekin heldu diren ezagutzeko, Udal Eskolak prestakuntza tailerrak eskaintzen dizkizu aurten. Apirilaren 28an, Peio Otano dantzako maisu eta koreografoak `Dantza historikoa eta dantza tradizionala: Errenazimendutik Barrokora´ izenburupean, saio bat eskainiko du. Baina dantzako tailerra ez da izango euskal musikaren tradizioari eskainitako tailer bakarra; Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa txalapartariek 1997an sortutako Oreka Tx bikoteak, martxoan (ostirala 9), txalapartariei eta perkusiolariei zuzendutako master class bat eskainiko dute..

Perkusioarekin jarraituz, Borja Barruetak (`newslwtter´ zenbaki honetan elkarrizketatzen duguna), 12 orduko bateria mintegi bat eskainiko du gure Eskolan martxoa eta maiatza bitartean. Gainera, ekintzen programa honetan, biolak eta pianoak ere izango dute bere lekua. Lehenak, otsaila eta martxoa bitartean, Euskadiko Orkestrako Castor Narvarteren eskutik, eta bigarrenak, Luis Barandiaran gure Eskolako zuzendari ohiaren eskutik, martxoaren 14 eta 15ean.

  aurkibidea ^ 

 
Kontzertu didaktikoa txikienentzat Campos Antzokian

Beste urte batez, BilbaoMusikatik 6 eta 10 urte bitarteko umeentzako ikuskizun bat ari gara prestatzen. Txikienengana musika helarazteko helburuarekin, Kontzertu didaktiko bat gure Udal Musika Eskolaren eskutik. Agertokia, luxuzkoa da, Campos Eliseos Antzokia eta bertan izango dira hiru ikuskizun kuttun hauek (saioak martxoaren 14an izango dira, eskola ordutegian ikastetxeentzako eta arratsaldeko ordutegian, Eskolako ikasleentzat eta publiko zabalarentzat).

Soinuen, erritmoen eta kantuen bidezko identifikazio jolasekin, txikienak ere musikara hurbiltzea da helburua. Batez ere txikienentzat izango den ikuskizunean, Belarritxar maitagarriaren historia bat kontatzen da (animazioz sortutakoa eta pantaila handi batean proiektatuko dena). Maitagarria, oso triste dago kantatzen ez dakielako eta belarri musikalik ez duela uste duelako, eta umeek, soinuak bereizten erakutsiko diote, musikaren mundutik zehar hiru bidaia eginez, gainontzeko maitagarriek bezala kantatu ahal duela erakutsiz.
  aurkibidea ^

 
Matriculación para el próximo curso

Datorren ikasturterako matrikulazioa Otsailean, datorren ikasturterako matrikulazio epea zabaltzen da. Otsailaren 27tik aurrera eta martxoaren 16ra bitartean, gure Eskolako ikasleen eskaeren tramitazioak egingo dira. Eskaerak, zentroko Idazkaritzan egingo dira, 9:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera. Berezitasuna aldatzeko asmoa dutenek, matrikula orriari atxiki beharko dio aldaketaren eskaera, ikasle berri modura.

Eta prestakuntza gurekin hasi nahi dutenek ere, otsailaren 27tik apirilaren 20ra arte utz dezakete eskaera orria Idazkaritzan. Zozketa egin ondoren, onartutakoen zerrenda, maiatzaren 3an Eskolako iragarki taulan jarriko da edo www.bilbaomusika.net webgunean ikusi ahal izango da. Behin onespena izanda, matrikula maiatzaren 11 bitartean formalizatu ahal izango da. Eta eskaera orria, Eskolan bertan jaso edo webgunetik ere eskuratu daiteke. Kontutan hartu apirilaren 2, 3 eta 4an idazkaritzako ordutegia 9:00etatik 15:00etara izango dela; eta apirilaren 5etik 15era, biak barne, Eskola itxita izango dela Aste Santuko oporrak direla eta. Anima zaitezte, hitza ematen dizuegu, esperientziak merezi du!
  aurkibidea ^


» TXISTUBANDA

 
Denboraldi eder baten ekuatorea

  aurkibidea ^
  Udal Txistularien Bandak, oraindik gozatzeko geratzen zaigun denboraldi eder baten ekuatorea gainditzen du. Urteari hasiera emateko, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan pasa den asteazkenean, hilaren 11n, `Usartza´ eibartar txistulari taldearen emankizunaren ondoren, datorren urtarrilaren 25ean, Taldeko lau kideak (Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta eta Asier Gartzia), Mariano Santamaria pianoaren laguntzearekin, bakarka, bakoitzak bere talentua erakutsiko digute.

Otsailean, Garikoitz Mendizabalek Iruñeko Kontserbatorioko ikasleak zuzenduko ditu hilaren 15ean. Hurrengo hitzordua, hilaren 27an izango da. Bandak, gure artean gutxi ezagutzen den instrumentu batez gozatzeko aukera emango digu, nahiz eta txistuaren familiakoa izan: galoubeta. Jasone Akizu eta Nerea Salcedo izango dira protagonista kontzertu honetan, fagotaren, biolontxeloaren, kontrabaxuaren, gitarraren, tiorbaren eta perkusioaren laguntzarekin.

Dagoeneko Martxoan eta Denboraldiaren azken atalean, martxoaren 5ean, Béla Bartók musikariaren doinuak izango dira entzungai, Errumania, Austria eta Norvegiako musika europarraren beste doinu batzuekin batera. Okasio honetan, Udal Txistularien Banda, gitarra, eskusoinu, biolontxelo eta klarinetearen laguntzarekin arituko da, Alex Iribarrek moldatutako doinuak interpretatuko ditu. Eta amaiera eder bat egiteko, hilaren 21ean, Beti Jai-alai Dantza Taldearen ikuskizuna, duela lau hamarkada direla, Basurtu auzoan sortutako dantza talde beteranoa. Ikuskizun honetan, Banda A1 aretoan arituko da.
   

» MUSIKA BANDA

 
Denboraldi berria, bizipen berriak

aurkibidea ^
  Udal Musika Bandak urte berriarekin bere kontzertu denboraldi berriari ekingo dio. Etxeko arauari jarraituz, denboraldia ikuskizun berritzailez beterik dator. Denboraldi berrian, hainbat instrumentu jole eta zuzendari prestigiotsuren estiloak, gure bandako maisuen eta Rafael Sanz-Espert Zuzendari Titularraren pertsonalitatearen estilo propioak uztartuko dituzte.

Hasteko, hilaren 22an, Euskaldunako ikusleek, Salvador Navarro Espainiako Orkestra Nazionaleko tronpa bakarlariaren talentuaz gozatzeko aukera izango dute. Valentziar instrumentista hau, gainera, Quoniam Brass metal boskoteko partaidea da eta Maurice André Nazioarteko Alto Rendimienti Akademiako irakasle izan da.

Hurrengo kontzertua otsailaren 5ean izango da. Matthew George, maisu eta zuzendari prestigiotsua izango da gonbidatu izarra. George, Saint Thomas (Minnesota) Unibertsitateko Musika Saileko katedraduna da. Bere karrerako ibilbide luzean, mundu osoko haize banda ezberdinekin lan egin du, baina batez ere Latinoamerikar herrialdeetan. Mexiko Hirian, Eskola Nazionaleko Banda Sinfonikoaren sortzaile da.

George nazioarteko musikari prestigiotsutik, etxeko zapore kuttunera. Hurrengo emankizunak bilbotarren artean zapore kuttuna izango du. Otsailaren 19an, Udal Musika Bandako maisuekin batera, Udal Txistularien Bandako musikariak taularatuko dira. Garikoitz Mendizabalek, zuzendaria, zein gainontzeko taldekideek, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta eta Asier Gartziak, berriro ere euskal musika tradizionala bere inguru klasikotik at erakutsiko digute, Rafael Sanz-Espert gure Zuzendari titularraren zuzendaritzapean. Azken aurreko kontzertuan Francoise Boulanger Pariseko Garde Republicaine Bandako zuzendaria izango da protagonista.

Neguko denboraldia martxoaren 25ean amaituko da, Rafael Sanz-Espert-en batutapean, Yamaha Othis Murphy, Jean Yves Formeau eta Albert Juliá saxofoi joleen emanaldiarekin. Zer gehiago eskatu daiteke bi euroren trukean? Badakizu beraz, sarrerak Euskaldunako txarteldegian eskuratu daitezke kontzertu egunera arte eta baita, BBk-ko kutxazainetan ere.
 
Matthew George


Francoise Boulanger
 

 
Hamargarren diskoa

Udal Musika Bandak bere hamargarren diskoa ekoiztu du. Lan honetan Euskaldunako eszenatokian eskainitako interpretaziorik arrakastatsuenak jasotzen dira. CD bikoitz honetan sailkatzen diren doinuak, Vivaldiren klasizismoko ('Bi tronpetentzako kontzertua C nagusian´) nahiz Manuel Fallaren nazionalismo folklorezaleko ('Sombrero de tres picos') doinuak, Martin Ellerby garaikidearen eta Bandako errepertorioan ohikoago diren autore modernoagoak uztartzen dira. BilbaoMusikako egoitzan eskuratu daitekeen diskoak, WASBE Banda eta Talde Sinfonikoen Munduko Elkarteko zuzendarien aldetik, harrera ezin hobea izan du eta Rafael Sanz-Espert zoriondu dute, Bilboko Udal Musika bandako zuzendari bezala, taldean egin duen lanagatik. Disko hau, pasa den urriaren 12an Bilboko Guggenheim Museoan, Bilboko Koral Elkartearekin batera eskainitako 125. urteurreneko kontzertuko diskoarekin batera kaleratu da.
  aurkibidea ^

» AGENDA

  UDAL MUSIKA ESKOLA

Urtarrilak 26 | osteguna | Hika Ateneoa | 19:30etan | Jam Session

Otsailak 16 | osteguna | Hika Ateneoa | 19:30etan| Jam Session

Martxoak 13 | asteartea | La Galera | 19:30etan | Musika Koralaren Entzunaldia: San Anton Abesbatza eta BilbaoMusikako Helduen Korua

Martxoak 14 | asteazkena | Arteria Campos Elíseos Antzokia | 17:30etan eta 19:15etan. | Kontzertu didaktikoa

Martxoak 21 | asteazkena | La Galera | 19:30etan | Sail Sinfonikoen Kontzertu-entzunaldia

Martxoak 22 | osteguna | Felix Serrano Ikastetxea | 19:30etan | Sail Sinfonikoen Kontzertu-entzunaldia

Martxoak 26 | astelehena | La Galera | 19:30etan | Musika Taldeen Kontzertu-entzunaldia

Martxoak 27 | asteartea | Bilborock | 19:30etan | Sail Modernoko Konboen Kontzertu-entzunaldia

Martxoak 28 | asteazkena | La Galera | 19:30etan | Kantuko Kontzertu-entzunaldia

Martxoak 29 | osteguna | La Galera | 18:30etan | Gitarrako Kontzertu-entzunaldia

Martxoak 29 | osteguna | Hika Ateneoa | 19:30etan | Jam Session

Apirilak 26 | osteguna | Hika Ateneoa | 19:30etan | Jam Session

  aurkibidea ^

  UDAL MUSIKA BANDA

Urtarrilak 22 | domeka | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | 12:00etan | 2011-12 Udazken-neguko Kontzertu Denboraldia. Salvador Navarro, Espainiako Orkestra Nazionaleko tronpa; zuzendaritza, Rafael Sanz-Espert (Zuzendari Titularra).

Otsailak 5 | domeka | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | 12:00etan | 2011-12 Udazken-neguko Kontzertu Denboraldia. Matthew George, Musikako Irakaslea eta Banda zuzendaria eta Minnesotako Saint Thomas in St. Paul Unibertsitateko Musika Saileko katedraduna

Otsailak 19 | domeka | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | 12:00etan | 2011-12 Udazken-neguko Kontzertu Denboraldia. Gonbidatua Udal Txistularien Banda; zuzendaritza, Rafael Sanz-Espert (Zuzendari Titularra).

Martxoak 11 | domeka | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | 12:00etan | 2011-12 Udazken-neguko Kontzertu Denboraldia. Zuzendari gonbidatua: François Boulanger (Pariseko "Garde Républicaine" Bandakoa)

Martxoak 25 | domeka | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | 12:00etan | 2011-12 Udazken-neguko Kontzertu Denboraldia. Othis Murphy, Jean Yves Formeau eta Albert Juliá (Yamahak babestutako saxofoi joleak); zuzendaritza, Rafael Sanz-Espert (Zuzendari Titularra).

  aurkibidea ^

  UDAL TXISTULARIEN BANDA

Urtarrilak 25 | asteazkena | Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan | Udal Txistularien Banda, Mariano Santamariarekin (pianoa)

Otsailak 15 | asteazkena | Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan | Udal Txistularien Bandaren Kontzertu tradizionala Iruñeko Kontserbatorioko ikasleekin, zuzendaritza Garikoitz Mendizabal

Otsailak 27 | astelehena | Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan | 'Les galoubets de la chambre' Kontzertu barrokoa. Bakarlari gonbidatuak: Jasone Akizu eta Nerea Salcedo fagotarekin, biolontxeloarekin, kontrabaxuarekin, gitarrarekin, tiorbarekin eta perkusioarekin lagundurik

Martxoak 5 | astelehena | Euskalduna Jauregia A3 | 20:00etan | Udal Txistularien Banda Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean. Béla Bartóken musika, errumaniar, austriar eta norvegiar doinuekin

Martxoak 21 | asteazkena | Euskalduna Jauregia A1 | 20:00etan | Beti Jai-alai Dantza Taldearen ikuskizuna

  aurkibidea ^

 

Informazio gehiago: : www.bilbaomusika.net

BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | info@bilbaomusika.net | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71