16 Zenbakia | Urria 2011
» AURKIBIDEA

» MUSIKA ESKOLA
Ikasturte berria eta Eskolaren XXV.Urteurrena
Udal Musika Eskolako 2011-2012 ikasturtea hasi berria da eta aurten 1.800 ikasle inguru izango dira, 3.000 matrikulatik gora egon direlarik. Honek, gehienak ikasgai baten baino gehiagotan matrikulatu direla esan nahi du... irakurri gehiago>
Espezializazio gehiago informatika Musikalean
Ikasturte akademiko honetan izango den berrikuntza nabarmenena izango da. 2010-2011 ikasturtera arte Informatika Musikaleko hiru maila eman dira. Hauek desagertu eta beste egituraketa berri bat eratuko da... irakurri gehiago>
Santa Zezili eguneko Kontzertuak
Santa Zezili egunaren ospakizuna dela eta, Eskolako irakasleek Azaroaren 21ean Campos Eliseos Antzokian, Musikarien eguna ospatuko dute kontzertu tradizional batekin... irakurri gehiago>
Entzunaldiak La Galera eta BilboRock-en
Abenduko hilabetea BilbaoMusikako kontzertuen programazio biziarekin aurkezten da... irakurri gehiago>
» TXISTUBANDA

Tradizioa eta berrikuntza denboraldi berrian
Udal Txistularien Bandak hasi du 2011-2012 denboraldiko kontzertuen programa. Euskalduna bezalako eraikinean kontzertuak erregulartasunez antolatzeak asmatu izanaz gain, Bandako kideek erritmo eta doinu tradizionalak beste genero eta estilotako musikekin uztartu izanak ekarri du zikloen arrakasta. ... irakurri gehiago>
Naroa Intxaustik Txistularien Bandarekin batera klasiko herrikoi euskaldunak errepasatuko ditu

Naroa Intxausti
Musikarien patroia den Santa Zezili egunaren ospakizunetan, Juan Crisóstomo de Arriaga Bilboko Musika Kontserbatorioko Auditorioan, errezitaldi oso berezia izango da datorren azaroaren 23an. Txistularien Udan Bandak Naroa Intxausti sopranoa lagunduko du euskal musika herrikoiari eskainitako omenaldian. Bertan Sarriegi eta Usandizaga tradizionalak eta Xabier Lete, Mikel Laboa edo Benito Lertxundi kantari klasikoak interpretatuko ditu... irakurri gehiago>
Txistu Symphonic
Datorren abenduaren 28an Euskalduna Jauregian eta arratsaldeko zortzietan, Garikoitz Mendizabal, gure Txistularien Bandako zuzendariaren proiekturik interesgarrienaz gozatu ahal izango dugu: 'Txistu Symphonic'... . irakurri gehiago>

» MUSIKA BANDA

Udal Bandaren zortzigarren udazken kontzertu denboraldia

Javier Font
Hasi da dagoeneko zortzigarren denboraldia Udal Musika Bandaren kontzertu zikloa jaio zenetik, publikoak ere berea eman duen bizipen berritzailea. Beste urte batez Euskalduna Jauregiko Auditorioa izango da emankizun hauen agertokia, gehienak domeka eguerdietan eta bi eurotako salneurri sinbolikoarekin... irakurri gehiago>
 
» ELKARRIZKETA


Julio Gergely
Bilboko Koral Elkarteko zuzendaria

"Udal Musika Bandaren kolaborazioa ederra izan da, elkarrekin lan egiteko bidea bilatuko dugu"

Julio Gergely Errumanian jaio zen 1951n, baina espainiar naziotasuna du zeren 1983tik bere ibilbide profesional zati handiena, Españan egin baitu. 2010eko irailetik, Bilboko Koral Elkarteko zuzendaria da eta ehun urte bete dituen elkarte honek Udal Musika Bandarekin hainbat ekimen egin ditu azken urte honetan, hauen artean zenbait kontzertu eta disko baten grabaketa...
irakurri gehiago>

» AGENDA
UDAL MUSIKA ESKOLA

UDAL MUSIKA BANDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

» SOL GILTZA


Gaur...

Susana Torre
Bilboko Udal Musika Bandako Flauta-Flautina
Susana Torresen etxean ez dago interpretaziorako tradiziorik ez eta musikarenganako maitasun berezirik ere, baina bere amari eskolaz kanpoko jarduera bezala ikastaro batzuetan izena ematea otu zitzaion. Eta egia esateko, erabakia zuzena izan zen; ez bakarrik gaur egun flautina bere ogibidea delako (eta oso gustukoa duena behin eta berriz esaten duenez), ume alaia izatea lortu zuelako ere...
irakurri gehiago>



» EDUKIAK

» ELKARRIZKETA

 
Julio Gergely
Bilboko Koral Elkarteko zuzendaria

"Udal Musika Bandaren kolaborazioa ederra izan da, elkarrekin lan egiteko bidea bilatuko dugu"

Julio Gergely Errumanian jaio zen 1951n, baina espainiar naziotasuna du zeren 1983tik bere ibilbide profesional zati handiena, Españan egin baitu. 2010eko irailetik, Bilboko Koral Elkarteko zuzendaria da eta ehun urte bete dituen elkarte honek Udal Musika Bandarekin hainbat ekimen egin ditu azken urte honetan, hauen artean zenbait kontzertu eta disko baten grabaketa.

Bere sorterri Errumaniatik Bilbora, Madril eta Sevillatik pasatuz.

Bai, 33 urterekin heldu nintzen Espainiara eta hasieran Madrilen finkatu nintzen. 20 urtez Komunitateko Koroan lan egin dut eta bere zuzendariordea izan nintzen. Geroago, denboraldi bat Erret.- Antzokiko Koruko zuzendariordea izan nintzen eta hortik Sevillako Maestranza Antzokira lau denboralditan. Hor nintzela deitu zidaten Bilbora etortzea.

Koru musika tradizio handia dago Errumanian?

Bai, noski. Izan ere nire unibertsitateko prestaketa koru zuzendaritza espezialitatea izan zen. Ezin da hemen Euskadin ikusi dudanarekin alderatu, beste inguru kultural eta sozial bat delako, baina bai badago tradizio korala.

Nola balioztatzen duzu zure lehen urtea Bilboko Koral Elkarteko buru bezala?

Oso urte bizia izan da, gure 125. Urteurrenaren ospakizunak ekimen ugari ekarri digu, prestaketa lan ugari.... lan asko bi hitzetan. Ez dut esango guztiz asebete nagoela zeren harroputz gera naiteke, baina egia da urte honek gustu goxoa utzi didala. Ekintza ugari izan ditugu eta orokorrean esateko, emaitzak ere ekarri dizkigu. Valentzian eman genuen kontzertua azpimarratu nahiko nuke adibidez, Mahler-en Bigarren Sinfoniarena, bikaina izan da. Iazko abenduan Udal Bandarekin emandako kontzertua ere nabarmendu nahiko nuke, kolaborazio garrantzitsua guretzat eta Bandarentzat ere, uste dut, arrakasta jendetsu ezin hobearekin.

Kontzertu honen ondoren, Bandarekin beste kolaborazio batzuk ere sortu dira.

Lehen kolaborazioaren ondorioz sortu zen diskoa grabatzearen ideia eta geroago, ideia hori errealitate bihurtu da gure 125.Urteurrena dela eta. Ekainaren bukaera aldera amaitu genuen diskoaren grabaketa eta Gabonak baino lehen aurkeztea espero dugu. Baita, Udal Bandarekin Eguberri Kontzertua prestatzen dihardugu BBV-rentzako eta Guggenheim museoan izango dena, non diskoko lagin batzuk interpretatuko ditugun. Eta Udal Musika Bandaren kontzertu denboraldiaren barruan, abenduaren 19an Teatro Campos Eliseos Antzokian eskainiko dugun kontzerua. Hemen gure Elkarteko 2 oruk hartuko dute parte: Euskeria gaztak eta umeak.

Ez da oso ohikoa Musika Banda bat koru batekin elkartzea...

Ez da oso ohikoa baina ezta arraroa ere, horrenbestez ez dago ezer arrarorik kolaborazio honetan. Eta Bilbon daukagun bezalako kalitatezko Musika Banda bat edukita, ekimen oso ederrak garatu daitezkeela uste dut. Iaz Euskaldunako kontzertua ikustera joan zirenek, oso kontzertu ederrarekin gozatzeko aukera izan zuten. Eta ez da hau nik esana, ahoz aho ibili den iruzkina baizik, jendeak benetan gozatu baitzuen. Kalitatezko orkestra talde batez ari gara hitz egiten, eta ahal den neurrian, elkarrekin lana egiteko baliabide eta aukera berriak bilatuko ditugu.

Giroari dagokionez, hau da, Bilbon arnasten dugun kultura musikalari dagokionez, zein da zure iritzia?

Balantze oso altua egin dezaket nik jaso edo ikusi dudanagatik. Pena bat da, tamalez entseguak kontzertu ordutegian izatea eta beraz, ikusentzule bezala erregulartasunez egotea ezinezkoa izaten zait. Baina ba dago interesa piztu didan gauzatxo bat, Koru Elkarteak duen finkotasun sozialak. Neretzat ezezaguna da hori, beste lekuetan ikusi ez dudana eta oso positiboa dela uste dut, alegia, eredu bezala har zatekeela. Beste leku batzuen, afizio duen jende interesduna dago eta kantuarekiko duen afizioagatik sakrifikatu egiten da, baina koruek merezi duten babes instituzionalik ez dute izaten. Babes instituzional, politiko eta enpresarial hori, hemen ikusi dudana eta sustrai sakonak dituena, Bilboko Koral Elkartea indartzen duen ezaugarri nagusia dela uste dut. Eta ezagupenarekin diot, izan ere badut eskarmenturik babes hori faltan botatzen den beste zenbait instituzioetan ere.

  aurkibidea ^

» SOL GILTZA

  Gaur...

Susana Torre

Bilboko Udal Musika Bandako Flauta-Flautina

  aurkibidea ^
  Susana Torresen etxean ez dago interpretaziorako tradiziorik ez eta musikarenganako maitasun berezirik ere, baina bere amari eskolaz kanpoko jarduera bezala ikastaro batzuetan izena ematea otu zitzaion. Eta egia esateko, erabakia zuzena izan zen; ez bakarrik gaur egun flautina bere ogibidea delako (eta oso gustukoa duena behin eta berriz esaten duenez), ume alaia izatea lortu zuelako ere. 1974an jaioa, galdakaotar honek oraindik orain maitasunez ditu gogoan berarentzat "txango txikiak" ziren azterketa egunak, zazpi urterekin irakasleak Bilbora eramaten zituzteneko egunak eta batzuetan opariren bat ere ematen zieten azterketa egun haiek. Musika tresna batean espezializatzeko unea iritsi zitzaionean, ez zuen gehiegi pentsatu eta azkenean "nire lagunik hoberenak nahi izan zuena aukeratu nuen, elkarrekin ikasten jarraitzeko gogoari men eginez. Eta azkenean, berak utzi eta orain hemen naukazue nire flautarekin" diosku barrez.

Ia modu berean, kasualitatez, erabaki zuen profesioz musikan jardutea. "Kimika nahi nuen ikasi eta oporrak aprobetxatzen nituen klase bereziak emateko. Klase hauekin eta orkestraren batean eta bestean egiten nituen kolaborazioekin lortzen nuen dirua, udako ikastaroetan izena emateko gordetzen nuen eta karrera hasi aurreko oporretan nengoela, lan gehiago eskaini zidaten. Unibertsitatekoa geroago egitea pentsatu nuen baina lan betek bestea ekarri zuen eta azkenean, gustukoa nuena egitea erabaki nuen: musika jotzea eta irakastea" gogora ekartzen du Susanak. Etxean musika ikasketak bokazioa izateaz gain, unibertsitateko karrera ere ba zela ohartu zirenean, ("jende askok oraindik ez dakiena" penatzen da Susana), asko animatu zuten eta "gaur egun oso harro daude" azaltzen du.

Hamalau urte daramatza jadanik Bilboko Udal Musika Bandako kide izaten, baina aurretik izan du eskarmentua bere herriko zenbait taldeetan (partiturak irakurtzen ikasi zuen) eta Durangoko zenbait taldeetan ere. Ikasle orkestran ere parte hartu zuen. "Oso ondo pasatzen genuen eta guztiok jotzen genuen bakarlari moduan" dio. Baina egun batean bilbotar taldetik deitu zioten, lan poltsan izena emana baitzuen. "Guauuuuuuuuuu, Bilboko Banda! Amets bat zen... gainera, nire irakaslea izan zenaren ondoan lan egingo nuen, Fernando Larrinaga. Lankideak izango ginen, ardura handia zen hura!" azaltzen du gogo biziz.

Susanari, Bandan egoteak suposatzen dion lan handia, ordainsari txikiz bueltatzen zaio. "Ikasi dudanean jardun naiz eta oso gustuko dut!. Emozioz bizi dut eszenatoki batera igotzen naizen une bakoitza nire lana jendeari irakastera. Ileak tente-tente jarri zaizkit hainbestetan eta begiak sarritan busti zaizkit, gure musika publikora ailegatzen dela ikustean. Jendeak Banda gustuko duela eta gure kontzertuekin gozatu egiten duela uste dut, eta guk gustukoa dugu, jendeak musika onarekin gozatzea, euren arazoak alde batean utzita. Gainera edonon jo izanda ere, Bilboko Banda gara, bilbotarren Banda eta hori jakinda, asko estimatzen dute" azpimarratzen du.

Bere lana beti izanda ere gustukoa, Euskalduna Jauregian jotzen hasi direnetik, Banda hobetu egin dela aitortzen du. "Beste musika estilo batzuk eskaintzeko aukera ematen du auditorio honek -azaltzen du-, eta hori guretzat motibazio handia da". Lanean jarraitzeko aitzakia ederra ez ezik, ikasten jarraitzeko eta egunez egun hobetzen joateko motibazioa da.

   

» MUSIKA ESKOLA

 
Ikasturte berria eta Eskolaren XXV.Urteurrena


Udal Musika Eskolako 2011-2012 ikasturtea hasi berria da eta aurten 1.800 ikasle inguru izango dira, 3.000 matrikulatik gora egon direlarik. Honek, gehienak ikasgai baten baino gehiagotan matrikulatu direla esan nahi du.

Musika instrumentuez gain, ikasgai osagarriak ere ematen dira Eskolan. Adibidez, analisia, armonia eta inprobisazioa, instrumentu taldea, korua, dantza tradizionala, lengoaia musikala, , tailerrak eta informatika musikala.

Bestetik, hasi berria den ikasturtean, Udal Musika Eskolaren XXV. Urteurrena ospatzen da. Hori dela eta, ikasturtean zehar hainbat ospakizun eta jarduera antolatuko dira eta ekimen hauek zehaztu ahala, ikasleak jakinaren gainean jarriko dira.
  aurkibidea ^ 

 
Espezializazio gehiago informatika Musikalean

Ikasturte akademiko honetan izango den berrikuntza nabarmenena izango da. 2010-2011 ikasturtera arte Informatika Musikaleko hiru maila eman dira. Hauek desagertu eta beste egituraketa berri bat eratuko da.

Orain ikasi daitezkeen berezitasunak ondoko hauek izango dira:

- Informatika Musikalerako Sarrera (batez ere 11-13 urte bitartekoentzat, nahiz eta pertsona nagusiagoek ere aukera izan): internet bidezko jolas musikalen, lengoaia musikalen ariketen, partituren edizio eta abestien grabaketen bidezko baliabideekin, ordenagailuz musikarenganako hurbilketa bat.
- Finale (14 urtetik gorakoentzat): konposaketa eta ikasketentzako osagarri bezala partituren edizioa eta erabilera honetarako programen edizioa: programazioen ekoizpenerako modu guztien ikasketa; MIDI eta VST instrumentu birtualen kontrolatzaileekin lan eginez eta testu edizioak zein bideoak erabiliz.
- Band in a Box eta interneteko musika baliabideak (14 urtetik gorakoentzat): Akonpainamendu eta moldaketak modu erraz batean sortzeko aukera ematen duen erremintan interesa duten pertsonentzako eta interneti, musika baliabide erreminta bezala, erabateko etekina ateratzeko. Minus-one, karaokea, moldaketak eta estiloak, MIDI artxiboak, audioa, partiturak, tablaturak, bilatzaileak, wikiak, on-line bideoak, artxiboak trukatzeko programak zein interneteko segurtasuna sortzeko atala jasotzen da honetan.
- Musika Software librea (14 urtetik gorakoentzat): ordaindu beharreko softwarearen alternatibak, programa libreak eta doakoak, non, partituren eta audioen edizioak, sekuentziadoreak eta Linux, Windows eta Mac-entzat DAW jasotzen dituelarik
- ProTools 1 (14 urtetik gorakoentzat): audio eta midi edizioa, esparru profesionalean.

Ikastaro hauetan ezinbestekoa da ordenagailua eta bere erabileraren oinarrizko ezagutza izatea.
  aurkibidea ^

 
Santa Zezili eguneko Kontzertuak

Santa Zezili egunaren ospakizuna dela eta, Eskolako irakasleek Azaroaren 21ean Campos Eliseos Antzokian, Musikarien eguna ospatuko dute kontzertu tradizional batekin

Musika tradizionala zein pop-rock musika estiloak entzun ahal izango dira eta klasikoa ere ez da faltako, adibidez, Haendel edo Mozart. Instrumentu tradizionalak, sinfonikoak eta modernoak, bakarka nahiz taldeka aurkeztuko dira agertoki honetan. Kontzerturako sarrera, gonbidapenen bidez izango da eta hauen banaketaz, bere momentuan emango zaie ikasleei informazioa.

Beste aldetik, eta tradizioz baita ere, BilbaoMusikako ikasleak ere, Santa Zezili egunaren ospakizunarekin bat egingo dute La Galerako Auditorioan eskainiko duten entzunaldi nagusiarekin. Hau Azaroaren 23 asteazkenean izango da.
  aurkibidea ^

 
Entzunaldiak La Galera eta BilboRock-en

Abenduko hilabetea BilbaoMusikako kontzertuen programazio biziarekin aurkezten da.

Abenduaren 7an, asteazkena, La Galeran instrumentu sinfonikoen entzunaldia izango da. Hilaren 15an eta agertoki berean, kantu entzunaldia eta Musika Modernoko Sailak gauza bera baina BilboRock aretoan (Abenduaren 12an). Abenduaren 14an La Galeran, instrumentu sinfonikoen txanda izango da eta ostirala 16an, eskusoinuen kontzertuarena. Eta agertoki berdinean jarraituz, astelehena abenduaren 19an, musika talde ezberdinak taularatuko dira, banda, orkestra eta koruak adibidez.

Martxoari dagokionez, eta zehazki hilaren 13an eta 14an goizeko ordutegian, BilbaoMusikako irakasleek kontzertu didaktikoak eskainiko dizkigute Campos Eliseos Antzokian. Bilboko hainbat ikastetxetako ikasleek honela, modu dibertigarrian eta zuzenean musikaren munduarekin harremana izateko aukera izango dute.
  aurkibidea ^


» TXISTUBANDA

 
Tradizioa eta berrikuntza denboraldi berrian

  aurkibidea ^
 
Udal Txistularien Bandak hasi du 2011-2012 denboraldiko kontzertuen programa. Euskalduna bezalako eraikinean kontzertuak erregulartasunez antolatzeak asmatu izanaz gain, Bandako kideek erritmo eta doinu tradizionalak beste genero eta estilotako musikekin uztartu izanak ekarri du zikloen arrakasta. Gainera, talde eta artista gonbidatuen parte hartzeak, euskal musika tradizionalean sustraiturik dauden konposatzaileen omenaldiek eta Bandaren grabaketa berriek ere, kontzertu hauen ospea zabaltzen eragin zuzena izan dute. Eta guzti honi, errezitaldi hauen doako izaera gehitu behar zaio.

Emankizunen denboraldi berria - orohar, astelehen eta asteazkenetan A1 eta A3 Aretoetan 20:00etan izango direla- 11 kontzertuz osatzen da eta berrikuntza nabarmenekin dator. Zikloaren abiatzean, lehen hiru kontzertuak, euskal musikako hiru klasiko omenduko dira: Eduardo Gorosarri organo-jolea eta konposatzailea; Primitivo Onraita Gasteizko Txistularien Bandako sortzailea; eta José María Iparraguirre euskal koblakaria. Gaiei dagokionez ere, bi kontzertu izango dira: lehena, galoubet-aren errepertorioari eskainitakoa, (XVII eta XVIII. mendeetan Frantzian erabiltzen zen txistu antzeko musika tresna) eta bigarrena Béla Bartók konposatzaileri eskainiko zaiona.

Gonbidatuei dagokionez, Txistularien Bandarekin batera denboraldi honetan Aiko taldea izango da, musika eta dantza maisuak, euskal musika eta dantza tradizionala hedatzeko lanean jardunean dabilen taldea. Baita Eibarko Usartza Txistu Taldea ere, bere 75 urteurrenean eta Iruñeako Pablo Sarasate Kontserbatorioko txistularirik eta ikaslerik onenak ere. Azkenik, Udal Txistularien Banda, Leioako Kantika Koraleko parte hartzearekin batera arituko da, aurreko urteetan zehar arrakasta handia lortu duen Eguberrietako Kontzertuan.
   

 
Naroa Intxaustik Txistularien Bandarekin batera klasiko herrikoi euskaldunak errepasatuko ditu

Musikarien patroia den Santa Zezili egunaren ospakizunetan, Juan Crisóstomo de Arriaga Bilboko Musika Kontserbatorioko Auditorioan, errezitaldi oso berezia izango da datorren azaroaren 23an. Txistularien Udan Bandak Naroa Intxausti sopranoa lagunduko du euskal musika herrikoiari eskainitako omenaldian. Bertan Sarriegi eta Usandizaga tradizionalak eta Xabier Lete, Mikel Laboa edo Benito Lertxundi kantari klasikoak interpretatuko ditu. Aurreko egunean, Iurretako elizan eskainiko da kontzertua, arratsaldeko zazpietan.

Garikoitz Mendizabalek zuzentzen duen Banda, hirugarrenez arituko da Naroa Intxaustirekin eta errepertorio ber-berarekin. Lehenengoz, Euskalduna Jauregian izan zen, Bandaren kontzertu zikloaren programazioan, eta geroago Gizakunde Elizan Aste Nagusiko egitarauarekin, non tenplua jendez gainezka egon zen, kanpoan beste hainbeste geldituz. Sopranoaren ahotsa gainera, Mariano Santamaria piano jolearen eta Angel Unzu gitarra jolearen laguntzarekin arituko da, Bilboko Bandaren ohiko kolaboratzaileak.

Kontzertu hau, euskal kantutegiko klasikorik herrikoienen bertsio intimista bat entzuteko aukera izango da. Errepertorioak Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Xabier Lete bezalako kantarien doinurik ezagunenak jasoko ditu, Sarriegi eta Usandizagaren konposizio herrikoiekin batera. Juan Crisóstomo de Arriaga Bilboko Musika Kontserbatorioko Auditorioak (Sarrikon), 364 pertsonentzako edukiera du eta sarrera libre eta dohainik izango da edukiera hau bete arte.
  aurkibidea ^

 
Txistu Symphonic

Datorren abenduaren 28an Euskalduna Jauregian eta arratsaldeko zortzietan, Garikoitz Mendizabal, gure Txistularien Bandako zuzendariaren proiekturik interesgarrienaz gozatu ahal izango dugu: 'Txistu Symphonic'. Mendizabalek BOSarekin garatzen ari den proiektua da hau eta bertan kolaboratuko dute Andoni Egaña bertsolariak, Miren Fernandez abeslariak eta Josu Mentxaka dantzariak. Guztiak, Enrique Ugarteren zuzendaritzapean. Sarrerak dagoenenko salgai daude Euskalduna Jauregian eta BBK-ko kutxazainetan.
  aurkibidea ^

» MUSIKA BANDA

 
Udal Bandaren zortzigarren udazken kontzertu denboraldia

  aurkibidea ^
 
Hasi da dagoeneko zortzigarren denboraldia Udal Musika Bandaren kontzertu zikloa jaio zenetik, publikoak ere berea eman duen bizipen berritzailea. Beste urte batez Euskalduna Jauregiko Auditorioa izango da emankizun hauen agertokia, gehienak domeka eguerdietan eta bi eurotako salneurri sinbolikoarekin.

Interpreteen kalitateaz gain, azken urteetan bere errepertorio berritzaileagatik nabarmendu izan da Banda, genero eta estilo ezberdinak uztartu izanagatik eta gonbidaturik ekarri dituen artista askoren parte hartzeagatik. Okasio honetan, bere emankizunetan zehar, lau bakarlari (tuba, bonbardinoa, biolontxeloa eta errekintoa) eta nazioarteko bi zuzendari ospetsu izango dira gonbidatu gisara.

Denboraldiaren abiatzea, urriak 9 domekan, Felix Hauswirth suitzarraren batutapean izan zen, World Association for Symphonic Bands and Ensembles (WASBE)-ko presidente ohia, irakasle aitortua eta mundu guztiko taldeetan zuzendari gonbidatu bezala maiz jardun duena.

Hurrengo hitzordua, urriak 23an izan zen. Honetan, Bandako bi kidek izan zuten aukera bakarlari moduan euren talentua erakusteko. Bere Zuzendari Titularrak zuzenduta, Rafael Sanz-Espert, Juanjo Munera bonbardinoa eta Jose Miguel Rochina, tuba, izan ziren protagonistak eta gainera emankizun honetan Eduardo Noguerolesen "The World of Dreams (Concerto for Euphonium, Tuba and Band)" obraren estreinaldia egin zen.

Azaroaren 6an berriro ere Rafael Sanz-Espert zuzendari titularraren batutak, beste bi bakarlari zuzenduko ditu: Javier Font Bandako errekintoa, non Manuel Lillo madrildar konposatzailearen "Obviam ire siglo" errekintorako kontzertua estreinatuko duen; eta Iagoba Fanlo biolontxeloa, Erret-Kontserbatorio Nagusiko biolontxelo katedraduna eta nazioarteko biolontxeko bakarlari ospetsua. Kontzertu hau Yamahak babesten du.

Denboraldiko azken gonbidatua Darío Sotelo brasildar zuzendaria izango da, haize-orkestren eta banden zuzendaritzan espezializatutakoa. Bere ibilbide profesionalean, berealdiko ahalegina egin du gaur egungo musikari eta moldatzaileen lana ezagutarazteko. Zabalkunde-lan horretan jardun du Sao Pauloko Orquestra Sinfónica Paulista eta Sopros orkestren barruan, talde hauekin grabatu dituen zortzi CDak tarteko direla. Bilbotarrek azaroaren 20an entzun ahal izango dute.

Rafael Sanz-Espert Bandako Zuzendari Titularrak Zuzenduko duen Denboraldiko azken kontzertuaren ondoren (abenduak 4), taldeak Eguberrietako ohiko kontzertua eskainiko du urtea amaitzeko eta Bilboko Koral Elkarteko gaztetxoenak izango ditu lagun: alde batetik Euskeria abesbatzaren ahots gazteak eta bestetik, Koral Elkarteko Kontserbatorioko korukoak. Hitzordua, hilaren 19an, Campos Eliseos antzokian, bi eurotako sarrerarekin. Zuzendaritza lanetan, Iñaki Urkizu zuzendariordea arduratuko da, Bandako zuzendariordea.
   

» AGENDA

  UDAL MUSIKA ESKOLA

Urriak 20 | eguena | Hika Ateneoa | 19:30 tan. | Jam Session

Azaroak 17 | eguena | Hika Ateneoa | 19:30 tan. | Jam Session

Azaroak 21 | astelehena | Campos Elíseos Antzokia | 19:00 tan. | Santa Zezili egunaren ospakizuneko irakasleen kontzertua

Azaroak 23 | eguaztena | La Galera | 19:30 tan. | Santa Zezili egunaren ospakizuneko ikasleen entzunaldia

Abenduak 7 | asteazkena | La Galera | 19:30 tan. | Kontzertu / Entzunaldia. Sinfonikoen Saila

Abenduak 12 | astelehena | BilboRock | 19:00 tan. | Kontzertu / Entzunaldia. Modernoen Saila. Komboak

Abenduak 14 | eguaztena | La Galera | 18:00 etan. | Kontzertu / Entzunaldia. Sinfonikoen Saila

Abenduak 15 | astelehena | La Galera | 19:00 tan. | Kontzertu / Entzunaldia. Kantua.

Abenduak 15 | eguena | Hika Ateneoa | 19:30 tan. | Jam Session

Abenduak 16 | barikua | La Galera |.19:00 tan. | Kontzertu / Entzunaldia. Eskusoinua.

Abenduak 19 | astelehena | La Galera | 19:30 tan. | Kontzertu / Entzunaldia. Musika Taldeak.

  aurkibidea ^

  UDAL MUSIKA BANDA

Urriak 23 | domeka | Euskalduna Jauregia | 12:00 etan | Kontzertua: Juanjo Munera (bombardinoa) eta José Miguel Rochina (tuba) bakarlariak. Zuzendaritza: Rafael Sanz-Espert (Zuzendari Titularra).

Azaroak 6 | domeka | Euskalduna Jauregia | 12:00 etan | Kontzertua. Zuzendaritza: Rafael Sanz-Espert (Zuzendari Titularra). Javier Font (errekintoa) eta Iagoba Fanio (biolontxeloa) bakarlari lanetan. Yamaha etxeak lagundurik.

Azaroak 20 | domeka | Euskalduna Jauregia | 12:00 etan | Denboraldiko Kontzertua. Zuzendaritza: Darío Sotelo brasildar maisua.

Abenduak 4 | domeka | Euskalduna Jauregia | 12:00 etan. | Denboraldiko Kontzertua. Zuzendaritza: Rafael Sanz-Espert (Zuzendari Titularra).

Abenduak 19 | astelehena | Campos Elíseos Antzokia | 19:30 tan. Eguberriko Kontzertua, Euskeria Abesbatza eta Bilboko Koru Elkartea Kontserbatorioko partaidetzarekin. Zuzendaritza: Iñaki Urkizu.

  aurkibidea ^

  UDAL TXISTULARIEN BANDA

Urriak 18 | martitzena | Euskalduna Jauregia | 20:00 etan | Banda tradizionalaren kontzertua, Primitivo Onraitaren heriotzaren 50.urteurrenean

Azaroak 9 | eguaztena | Euskalduna Jauregia | 20:00 etan | Banda tradizionalaren kontzertua Joxe Mari Iparragirreren heriotzaren 130.urteurrenean.

Azaroak 30 | eguaztena | Euskalduna Jauregia | 20:00 etan | Kontzertu-Dantzaldia: "Aiko Txistuka", Sabin Bikandi (lehen txistua), Idoia Kareaga (bigarren txistua), Gorka Zabaleta (silbotea), Asier García (atabala -perkusioa) eta Patxi Laborda (dantza maisua).

Abenduak 22 | eguena | Euskalduna Jauregia | 20:00 etan. | Eguberriko Kontzertua. Leioako Kantika Korala Udal Txistularien Bandarekin.

  aurkibidea ^

 

Informazio gehiago: : www.bilbaomusika.net

BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | info@bilbaomusika.net | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71