15. Zenbakia | Maiatzak 2011
» AURKIBIDEA

» MUSIKA ESKOLA
Kurtso Amaierako Kontzertu Handia eta... musika ona!
Kurtso amaieratik oso gertu gaude dagoeneko eta ospakizun handia merezi du honek, urte osoan egindako ahaleginek, ez dutelako gutxiago merezi. Begiratu bestela maiatzaren 31rako prestatu dugun programa, 280 parte hartzaile inguru izango baitira, irakasle eta ikasleak... irakurri gehiago>
Musikaren Europako Eguna
Datorren ekainaren 21ean, udako solstizioarekin batera, gure momenturik handiena dator: Musikaren Europako Eguna. Gure ospakizuneko ekintza nagusia, Zumarraga plazan egingo dugun erromeria izango da 19:30etatik aurrera... irakurri gehiago>
Ikasturtea amaitzen da; entzunaldiak hasten dira
Gure ikasleei udaren etorrerak, ikasturtearen amaierako entzunaldietako urduritasunak ekartzen dizkie. Buletin honen bitartez, zorte handia opa nahi diegu eta baita ere, La Galerara hurbil zaitezten gonbitea luzatzen dizuegu guztioi... irakurri gehiago>
» TXISTUBANDA

Alarderako prest, Bilboko Aste Nagusiko klasiko bat

Aste Nagusiko partaide
Oraindik apur bat gelditzen den arren, gu prest gaude dagoeneko. Beste urte batez, gogo biziz gaude euskal musikaren maitaleen hitzordurako, Aste Nagusiko ohiko Alarde tradizionalerako alegia. Beno, egia esateko, euskal musikazaleak eta abuztuaren 28an, igandean, eguerdiko 13:00etan Plaza Berritik paseatzen egongo den edonor espero dugu antolatu dugun ikuskizun hunkigarrirako. 80 musikari bilduko ditugu guztira eta ez bakarrik txistulariak. Aurrerapen txiki bat? Aurten, Gozategi Taldearen emankizuna izango dugu... irakurri gehiago>
Naroa Intxausti Ángel Unzure eta Fredi Pelaezekin kontzertua
Aste Nagusiko programazioarekin jarraituz, Txistularien Udal Banda Naroa Intxausti sopranoarekin, Ángel Unzu gitarra jolearekin eta Fredi Pelaez piano jolearekin kontzertu berezi bat ari da prestatzen. Guztiak, Garikoitz Mendizabal, Bilboko Udal Txistularien Bandako zuzendariren aginduetara... irakurri gehiago>

» MUSIKA BANDA

Bandak `Burnia´ Aukera konpainiaren ikuskizunari musika jarriko dio

`Burnia´Aukeran konpainiarena
Udal Bandak musika jarriko dio Aukeran Dantza konpainia donostiarrak aurkezten duen ikuskizun berriari, euskal dantza tradizionalei ukitu berria eman izanagatik adierazgarria. Ekainaren 9, 10 eta 11n izango da Arriaga Antzokian, Fernando Velázquezek konposatutako musikarekin eta Juan José Ocón-ek zuzenduta... irakurri gehiago>
Bilboko Koral Elkartearen grabaketa, bere 125.Urteurrenean
Pasa den Eguberri Kontzertuko arrakasta ikusirik, Euskalduna Jauregiko auditorioa bete baitzen, Bilboko Koral Elkarteak gure Bandaren kolaborazioa nahi izan du bere hurrengo diskorako... irakurri gehiago>
 
» ELKARRIZKETA


GOZATEGI
Iñigo Goikoetxea, Gozategi Taldeko kidea

"Txistu Alardean parte hartzea ohore handia da guretzat"

Gure Udal Musika Bandak, Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, Aste Nagusian antolatzen duen ohiko Txistularien Alarde tradizionalean, gonbidatu oso berezi bat izango du datorren abuztuaren 28an: Gozategi taldea, euskal musika herrikoian, duela 15 urtetatik hona erreferentea izan dena...
irakurri gehiago>

» AGENDA
UDAL MUSIKA ESKOLA

UDAL MUSIKA BANDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

» SOL GILTZA


Gaur...

Juan José Munera

Bilboko Udal Musika Bandako Bonbardinoa
"Xiquet agafa el bombardí que falta fa en la banda i casi ningú el toca" (Ume, hartu bonbardinoa, bandarako beharrezkoa da eta ez du ia inork jotzen). Xiquet hura Juan José Munera da eta berak tronpeta nahiago bazuen ere, agindu bizkor hura bere aitonarengandik jaso zuen, Unió Musical de Museros valentziar bandako banderaria. Bere eskutik helduta, 5 urte besterik ez zituenean, Bilboko Udal Musika Bandako bonbardino bakarlaria, bere herriko musika bandaren atzetik ibiltzen zen eta 7 urte bete zituenean musika ikasketei heldu zion. "Valentziar kulturaren parte da hau, bizimodu bat da: herri bakoitzak futbol talde bat duen moduan, bere banda eta musika eskola ere baditu".
irakurri gehiago>

» EDUKIAK

» ELKARRIZKETA

 
GOZATEGI
Iñigo Goikoetxea, Gozategi Taldeko kidea

"Txistu Alardean parte hartzea ohore handia da guretzat"

Gure Udal Musika Bandak, Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, Aste Nagusian antolatzen duen ohiko Txistularien Alarde tradizionalean, gonbidatu oso berezi bat izango du datorren abuztuaren 28an: Gozategi taldea, euskal musika herrikoian, duela 15 urtetatik hona erreferentea izan dena.

Izan duzue inoiz txistuaren kolaborazio esperientziarik taula gainean?

1995ean "Gozategi´z Blai" musika eta dantza ikuskizuna egin genuen eta bertan, tronboi eta bonbardinoaz gain, txistu eta txirula bikote batek parte hartu zuen. Dantzetan inprimatu nahi izan genuen armonia, oso ondo eman zioten musika giroarekin. Esperientzia oso polita izan zen. Gure laugarren disko lanean, Alfonso Iturriaren kolaborazioa izan genuen fandango batean eta honek guk beste disko-lanetan lortu ez genuen ozentasuna eman zion. Proiektu ezberdinetan parte hartu dugu (Dambolin Zar, adibidez) eta Jokin Campion, Ismael Yagüe, Esther eta Jesús Irisarri txistulariekin aritu izan gara, eta Garikoitz Mendizabalekin zein Sabin Bikandirekin aldiz, ekitaldi ezberdin askotan parte hartu dugu.

Gozategi, Kepa Junkera edo Joseba Tapiaren estilo ezberdinen bidez, adibidez, musika estilo tradizionaletik estilo berrietara jauzi egitea lortu du trikitixak, publiko zabalago batengana helduz. Txistuak ere horrelako zerbait lortzeko gaitasuna duela uste duzue?

Musika tresna bezala, izugarrizko jauzia egin du azken hamarkadetan, bai afinazioari eta tonalitateari dagokionez baita, doinuari dagokionez ere. Teknikoki prestatua dagoen musika tresna da. Euskal Herriko kontserbatorio guztietan ikasten da (eta ez dira ikasle gutxi), eta irakasleak ere oso profesionalak dira, beste edozein musika tresnak izan dezakeen musika maila berdinarekin. Baina gaur egun txistuarekin egiten den musika, nire ustez, bi alorretan mugitzen da: kontserbatorio mailan, (musika maila izugarria eta oso maila jasoa duena); eta kale mailan, errepertorio tradizionalarekin eta edukiari dagokionez, garapen gutxirekin. Gainontzeko esparruetara heltzeko musikariak falta direla uste dut, konposizioari dagokionez jauzia emateko eta beste musika estilo ezberdinetan murgiltzeko. Prestakuntza handia duen jende asko dago, denborak esango digu.

Gozategi "triki-pop" estiloa jorratu duen ordezkari nagusia da, bigarren diskoko 50.000 ale baino gehiago saldu zenituzten. Nola izan da taldearen garapena 15 urtez?

Talde bat, helburu baten atzetik, ekimen baten inguruan batzen den pertsona multzo bat da. Helburu berdinarekin jarraitzen dugu, gustukoa dugun musika sortu, jo eta interpretatzea, alegia. Taldearen garapena, taldekide bakoitzaren garapenarekin eta hauen arteko harremanarekin batera doa. 15 urtez, musika egiten elkarrekin hunkitzeko ahalmena dugu, nahiz eta aurrerapen eta garapen pertsonala, bakoitzak ezberdina izan. Edozein taldetan oinarrizko balioa errespetua da.

Internetek geroztik, zuek ibilbidea egiten hasi eta gero , erabat aldatu du panorama. " Emoixtaxux muxutxuek..." deskargetako gustukoena izango litzateke gaur.

Internetek musikaren industria eraldatu du, ez musika bera. Musika, industria horren gainetik dagoen artea da. Jendeak gustuko zuen musika hori. Batzuk zintetan entzun zuten, beste batzuk aldiz, CDan; eta beste batzuk irratian edo telebistan. Gaur egun ordea, beste hedabide batzuk daude, askoz ere eskuragarriagoak direnak eta beraz, musikaren kontsumoa errazten dutenak. Musikariarentzat sekulako aukera da. Beraz musikariok, pertsonek zerbait sentitu dezaten ahalegindu behar dugu, hedabideak, eskura baitaude.

Bilbon eskaini dituzuen emankizunen artean, ba duzu oroitzapen berezirik?

Kontatuko bagenituzke, aldizkari honen edizio osoa beteko genuke eta ez da hori ere. `Nirekin´ kantua bizkaieraz kaleratu genuen unetik, beti egon da kantatzen eta dantzatzen ondo pasatzeko grina. Auzo, plaza, kultur etxe, eta hirietako antzoki gehienetan jotzeko zortea izan dugu, tranbiako inaugurazio ekitaldia ere... eta oso maitatuak sentitu izan gara. Ia-ia Athletic-ekoak izatera ere heldu gara!! Esker oneko hitzak ditugu hiri honentzat soilik eta Txistularien Alardea bezalako ekitaldian parte hartzea, guretzat, ohore handia da. Eskerrik asko!


  aurkibidea ^

» SOL GILTZA

  Gaur...

Juan José Munera

Bilboko Udal Musika Bandako Bonbardinoa

  aurkibidea ^
  "Xiquet agafa el bombardí que falta fa en la banda i casi ningú el toca" (Ume, hartu bonbardinoa, bandarako beharrezkoa da eta ez du ia inork jotzen). Xiquet hura Juan José Munera da eta berak tronpeta nahiago bazuen ere, agindu bizkor hura bere aitonarengandik jaso zuen, Unió Musical de Museros valentziar bandako banderaria. Bere eskutik helduta, 5 urte besterik ez zituenean, Bilboko Udal Musika Bandako bonbardino bakarlaria, bere herriko musika bandaren atzetik ibiltzen zen eta 7 urte bete zituenean musika ikasketei heldu zion. "Valentziar kulturaren parte da hau, bizimodu bat da: herri bakoitzak futbol talde bat duen moduan, bere banda eta musika eskola ere baditu".

Nahiz eta hasierako erabakia berea ez izan, "beti eskertuko diot nire aitite zenari, egin zuen aukera egiteagatik", dio Juan Josek. Izan ere, gaur egun, "dituen ezaugarriengatik gozatzen dut bonbardinoa, duen baritono-tenore tonuagatik, dituen baliabide tekniko zabalengatik eta dituen aldaera anitzengatik".

Familiako ohitura izateaz gain, gure bonbardino bakarlariaren musika garapenean zenbait maisuk ere eragina izan zuten: "José Sanchísek adibidez, berarekin eman nituen 7 urte nituelarik hasierako urratsak Banda de Museros-en; Eduardo Noguerolesek, adrenalina dosi bat izan nuen berarekin 12 urte nituenean; Rafael Tortajadak 14 urterekin, musika, ikuspuntu artistikotik sentitzea erakutsi zidana; David Llacerrek, instrumentuaren inguruan eman zidan ikasgaiagatik eta bizitzaren pedadogiari buruzkoagatik; eta Vicente Costak, azken hamarkadan musika beste ikusmolde batetik begiratzea erakutsi didana, beste arteekiko duen harremanen ingurukoa eta musika tresna ezberdinen arteko armoniaren inguruko ikusmoldeagatik. Ni euren emaitza bat naiz".

Bilbon igarotako sei urte profesionalen esperientziak, musikari valentziarrarengan eragina izan baitu euskal musika tradizionalarekin zein kultura mailako beste ezaugarri batzuekin gozatzen ikasteko ere, adibidez, txoko batean atxikitzea, edo koadrila batean edo eta pintxoen kulturan, "pentsaezina beste leku batean". Bere hiztegian jasotako berba berrien onarpena ere aitortzen du, bere sorterria bisitatzera doanean begi-bistan jartzen direnak alegia: "Euskal doinu apur bat dudala esaten didate, eta nik erantzun ¡Es lo que hay!".

Bilbon Udal Musika Bandak eskaintzen dituen emankizunen kokaleku ezberdinek ere, hainbat zirrara eragiten dizkie Juanjo Munerari: "Areatzako Kioskoan, zure publikoa Bilboko herritarrak direla sentitzen duzu, mota eta adin ezberdinetako jendea. Zezen Plazan, nahiz eta jendea ez joan bereziki musika entzutera, hala eta guztiz ere entzun egiten du, beraz oso berezia da, batez ere ni bezalakoarentzat, gaztaroa pasodoble eta zartzuelak jotzen pasatu duenarentzat. Arriaga Antzokia antzoki polita da, baina Euskalduna Jauregiko akustika, hobea. Honela programa sinfoniko zailak entzuteko egokiagoa da eta publikoaren arreta erakartzea errazago ere. Publikoa bere Banda doa entzutera eta interpretearentzat, azaldu ezin den atsegin bat da hori".

   

» MUSIKA ESKOLA

 
Kurtso Amaierako Kontzertu Handia eta... musika ona!

Kurtso amaieratik oso gertu gaude dagoeneko eta ospakizun handia merezi du honek, urte osoan egindako ahaleginek, ez dutelako gutxiago merezi. Begiratu bestela maiatzaren 31rako prestatu dugun programa, 280 parte hartzaile inguru izango baitira, irakasle eta ikasleak.

Campos Antzokian izango den ikuskizun handian, guztiok gozatu ahal izango dugu sail guztietako ikaslek egindako lanaz. Aurten gainera, sorpresa bat izango da: Doris Palao dantza eskolako ikasleek ere parte hartuko dute. Izan ere, 60 ikaslek osatzen duten orkestrak interpretatuko duen José Antonio Chic-ek prestatutako 'Leyenda irlandesa' doinuarekin, okasio honetarako bereziki sortu duten koreografia bat eskainiko digute.

Kontzertuko programak gainera, estilo zabaleko musika ezberdinak eskainiko ditu eta publikoak zenbait filmetako doinu bandak entzuteko aukera izango du. Adibidez, Harry Potter filma ezaguneko 'El rey león', 'Sister act' edo 'Hércules' eta baita, zenbait euskal musikarirenak ere: Mikel Laboa, Pantxoa eta Peio edo Sabin Bikandi gure txistulariarenak.

Sarrera, gonbidapenarekin izango da eta Campos Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira ikuskizuna baino aste bete lehenago. Parte hartzaile bakoitzak bi gonbidapen eskuratu ahal izango ditu (beharrezkoa izango da izen-abizenak ematea) eta kontzertu egunean, astearte arratsaldez, ikuspen gutxiago duten jarlekuetako gonbidapenak eta jaso ez direnak banatuko dira. Zoaz azkar gonbidapenik gabe gelditu barik!
  aurkibidea ^ 

 
Musikaren Europako Eguna

Datorren ekainaren 21ean, udako solstizioarekin batera, gure momenturik handiena dator: Musikaren Europako Eguna. Gure ospakizuneko ekintza nagusia, Zumarraga plazan egingo dugun erromeria izango da 19:30etatik aurrera.

Animosoentzat, ospakizunak lehenago hasiko dira. 17:00etan gure auditorioan (La Galera, Sorkunde 8) Eskolako ikasle eta irakasleen emankizun ezberdinak izango dira. 18:00etatik aurrera Zumarraga plazan, sail modernoko combo talde bat egongo da, erromeria aurreko giroa animatzen. Udari ongietorria festa giroan emateko, gonbidatuta zaudete guztiok.
  aurkibidea ^

 
Ikasturtea amaitzen da; entzunaldiak hasten dira

Gure ikasleei udaren etorrerak, ikasturtearen amaierako entzunaldietako urduritasunak ekartzen dizkie. Buletin honen bitartez, zorte handia opa nahi diegu eta baita ere, La Galerara hurbil zaitezten gonbitea luzatzen dizuegu guztioi.

Lehenak taularatzen, kantuan matrikulaturik daudenak izan dira, maiatzaren 19an izan baitzuten haiek lehen entzunaldia. 25ean, pianoko ikasleen txanda izango da eta 27an, eskusoinu ikasleena. Maiatzari amaiera emateko, hilaren 30ean, sail modernoko ikasleek Bilborock aretoan eskainiko dute haien emanaldia eta biolina, gitarra, teklatua, eskusoinu, txistk eta tronpeta sailekoak, La Galeran eskainiko dute haiena.

Eta ekainean dagoeneko, gitarrako ikasleek La Galerako eszenatokia hartuko dute ekainaren 1en egunean, asteazkenean. Biharamunean, pianoko lehen taldearen txanda izango da eta bigarren taldearena, asteartean 7an. Bien artean, astelehena 6an, gure auditorioa klarineteko ikasleek hartuko dute eta ostegunean teklatuko neska-mutilak izango dira.

Hurrengo asteari dagokionez, bateria eta perkusioko ikasleen egiazko ordua izango da (13an); Sail Sinfonikoarena gero ( 14, 15 eta 16an); eta azkenik, ostirala 17an, biolina, gitarra, teklatu, eskusoinu, txistu eta tronpeta ikasleena. Guzti-guztiak, La Galeran.

Bestalde, ohikoa den bezala, Euskal Dantza Tradizionaleko ikasleek, "Euskara Ikasleen Jaia"-n parte hartuko dute Alde Zaharretik kalejira bat eginez ostirala 16an 18.00etan, eta ondoren, Arriagan 20:00etatik aurrera, erromeria bat eskainiko digute.

Eta BilbaoMusika udan ere ez dela gelditzen ikus dezazuen, uztailean musika udalekuak antolatzen ditugu eta abuztuan Aste Nagusirako prestatuko gara -geroz eta gutxiago gelditzen da!- Areatzako Kioskoan gure Udal Bandaren bere eguneroko emankizunak eta zezen plazakoak; Aste Nagusiko azken igandean, Plaza Berrian, Garikoitz Mendizabalek zuzenduko duen Txistularien Alardea; baita Naroa Intxaustirekin Gizakunde Elizan Txistularien Bandak emango duen kontzertua; eta Eskola ere hortxe izango da gure festa honetan, Maite Olmos (pianoa) eta Juanjo Munera (bonbardinoa) gure irakasleek emango duten kontzertuarekin. Nor ausartzen da gehiago ematen?
  aurkibidea ^


» TXISTUBANDA

 
Alarderako prest, Bilboko Aste Nagusiko klasiko bat

  aurkibidea ^
 
Oraindik apur bat gelditzen den arren, gu prest gaude dagoeneko. Beste urte batez, gogo biziz gaude euskal musikaren maitaleen hitzordurako, Aste Nagusiko ohiko Alarde tradizionalerako alegia. Beno, egia esateko, euskal musikazaleak eta abuztuaren 28an, igandean, eguerdiko 13:00etan Plaza Berritik paseatzen egongo den edonor espero dugu antolatu dugun ikuskizun hunkigarrirako. 80 musikari bilduko ditugu guztira eta ez bakarrik txistulariak. Aurrerapen txiki bat? Aurten, Gozategi Taldearen emankizuna izango dugu.

Baina gainera, Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, Udal Bandarekin batera (Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta eta Asier García), Euskal Herriko Txistulariak, Bizkaiko Dultzaineroak, San Anton Abesbatza (Alfredo Hurtado de Sarachoren zuzendaritzapean) eta Metal Boskotea ere izango dira. Guztiak Iñaki Telleria perkusio jolearen, Ritxi Salaberria baxu jolearen eta Iñigo Eskubi gitarra jolearen laguntzarekin arituko dira, gure Alardeko jarraitzaile leialak.

Aste Nagusiari agur esateko, ez da faltako `Badator Marijaia´ abestia, baina gustu ezberdinetan pentsatuta, taldeek errepertorio zabala eta denetarik eskainiko digute: habanerak, kantu herrikoiak edo Mikel Urdangarinen doinuak. Eta nola ez, Gozategirenak. Animatuko zara?
   

 
Naroa Intxausti Ángel Unzure eta Fredi Pelaezekin kontzertua

Aste Nagusiko programazioarekin jarraituz, Txistularien Udal Banda Naroa Intxausti sopranoarekin, Ángel Unzu gitarra jolearekin eta Fredi Pelaez piano jolearekin kontzertu berezi bat ari da prestatzen. Guztiak, Garikoitz Mendizabal, Bilboko Udal Txistularien Bandako zuzendariren a ginduetara.

Oso berezia izango da ikuskizun hau. Bilbotarraren ahots finak eta iruindar musikariaren gitarrak eta pianoak, euskal instrumentu klasikoekin bat egingo dute ozentasun berri bat emanez, intimoagoa. Autore klasiko eta garaikideagoak ere Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Xabier Lete, entzun ahal izango dira. Beste batzuen artean, abuzturen 27an, larunbata, 20:30etan, Gizakunde Elizara hurbiltzen direnek `Txoria, txori', 'Loretxoa' edo 'Xalbadorren heriotzean' abesti ederrez gozatu ahal izango dute.

Naroa Intxaustik zein Ángel Unzuk Garikoitz Mendizabalek zuzentzen duen taldearekin kolaboratu izan du beste okasio batzuetan ere. Ikus-entzuleek elkarrekin ikusi ahal izan duten azken aldia, duela bi urte izan da, neguko kontzertuen denboraldiko zikloan. Abuztuko hitzorduak beraz, berriz elkartze atsegina suposatzen du, bertaratzen direnei ikuskizun ederra emateko gogoz elkartuko diren artisten artekoa.
  aurkibidea ^

» MUSIKA BANDA

 
Bandak `Burnia´ Aukera konpainiaren ikuskizunari musika jarriko dio

  aurkibidea ^
 
Udal Bandak musika jarriko dio Aukeran Dantza konpainia donostiarrak aurkezten duen ikuskizun berriari, euskal dantza tradizionalei ukitu berria eman izanagatik adierazgarria. Ekainaren 9, 10 eta 11n izango da Arriaga Antzokian, Fernando Velázquezek konposatutako musikarekin eta Juan José Ocón-ek zuzenduta.

'Burnia', Aukeran konpainiaren ikuskizun berria, Fernando Velázquez getxotarrak sortutako partituretatik abiatutakoa da, `El Orfanato´ filmean musika banda jarri izateagatik ezaguna. Okasio honetarako, gure taldeak Juan José Ocón izango du zuzendaritzan, Euskadiko Gazte Orkestrako zuzendaria.

Ikuskizunaren emanaldiekin, osteguna, ostirala eta larunbatean, Bandak maiatzetik bilbotar publikoarekin duen Udaberriko Denboraldiko Areatzako zikloaren geldialdia eteten egingo du. Bost emankizunez osatzen den ziklo honen baitan, oraindik 'El barberillo de Lavapiés', 'La corte del Faraón' edo 'Los sobrinos del capitán Grant' konposizioen interpretazioak gozatu ahal izango ditugu. Hitzorduak maiatzaren 27an, eta ekainaren 3 eta 17an izango dira 19:30etan. Asteburuari hasiera ezin hobea emateko modua, zalantzarik gabe, aire librean musika gozatuz.
   

 
Bilboko Koral Elkartearen grabaketa, bere 125.Urteurrenean

  aurkibidea ^
  Pasa den Eguberri Kontzertuko arrakasta ikusirik, Euskalduna Jauregiko auditorioa bete baitzen, Bilboko Koral Elkarteak gure Bandaren kolaborazioa nahi izan du bere hurrengo diskorako.

Musika elkarte honek bere 125.urteurrena ospatzen duen honetan, emanaldi hartan entzundako zenbait obra jasoko dira grabazioan, adibidez, Jesús Guridiren 'Cuadros vascos'; Fernando Velázquezen 'Campana y fuga' eta gure Bandako Zuzendariordeak, Iñaki Urkizuk konposatutako 'Kantaldia'. Gainera abuztuan, Bandak ere Aste Nagusiko ospakizunarekin bat egingo du. Taldeak zezen plazan ohiko hitzordua izango du egunero eta Areatzako Kioskoan ere, eguerdiko 12:00etan, Aste Nagusiari imajina ezinezko musika giroa emanez.
   

» AGENDA

  UDAL MUSIKA ESKOLA

Maiatzak 30 | astelehena | Kombo Sailaren Kontzertu-entzunaldia | Bilborock | 19:00etan.

Maiatzak 30 | astelehena | Ikasleen entzunaldia. Maila igoera | La Galera | 19:30etan.

Maiatzak 31 | asteartea | Ikasturte amaierako kontzertua | Campos Elíseos Antzokia | 19:00etan.

Ekainak 1 | asteazkena | Gitarraren kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:00etan.

Ekainak 2 | osteguna | Pianoaren kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 6 | astelehena | Klarinetearen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:45etan.

Ekainak 7 | asteartea | Pianoaren kontzertu-entzunaldia. Deustuko ikasleak | La Galera | 18:30etan.

Ekainak 8 | asteazkena | Lengoaia Musikalaren kontzertu-entzunaldia (Nagusiak) | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 9 | osteguna | Teklatuen kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:00etan.

Ekainak 13 | astelehena | Bateria eta perkusioaren kontzertu-entzunaldia | La Galera | 20:00etan.

Ekainak 14 | asteartea | Sail Sinfonikoaren kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 15 | asteazkena | Sail Sinfonikoaren kontzertu-entzunaldia | La Galera | 19:30etan.

Ekainak 16 | osteguna | Musika eta Dantza tradizionaleko sailaren kalejira| Alde Zaharra | 18:00etan.

Ekainak 16 | osteguna | Jam Session | Hika Ateneoa | 19:30etan.

Ekainak 16 | osteguna | Sail Sinfonikoaren kontzertu-entzunaldia | Félix Serrano | 19:30etan.

Ekainak 16 | osteguna | Musika eta Dantza Tradizionalaren Saileko Dantzaldia | Arriaga Plazan | 20:00etan.

Ekainak 17 | ostirala | Ikasleen entzunaldia. Maila igoera| La Galera | 19:30etan.

Ekainak 20 | astelehena | Musika eta Dantza Tradizionaleko Sailaren Kontzertua | La Galera | 18:00etan.

Ekainak 21 | asteartea | Musikaren Europako Eguna | La Galera | 17:00etan.

  aurkibidea ^

  UDAL MUSIKA BANDA

Ekainak 3 | ostirala | Areatzako Kioskoan | 19:30etan | Zuzendariorde titularra: Iñaki Urkizu

Ekainak 4 | larunbata | Altamirako Frontoia | 12:00etan | Zuzendariorde titularra: Iñaki Urkizu

Ekainak 9, 10 eta 11 | Arriaga Antzokia | 20:00etan | Burnia, Aukeran Dantza Konpainiarena | Zuzendaritza: Juan José Ocón

Ekainak 27 | astelehena | Areatzako Kioskoan | 19:00etan| Udal Txistularien Bandarekin batera kontzertua | Zuzendariorde titularra: Iñaki Urkizu

Abuztuak 5 | ostirala | Misericordian | 11:30etan

Abuztuak 15 | astelehena | Begoñako Basilika | 12:00etan

Abuztuak 19 | larunbata | Etxebarria Parkea | 17:30etan | Barraken irekiera

Abuztuak 21etik 28ra | Areatzako Kioskoa| 12:00 h | Aste Nagusia 2011

Abuztuak 21etik 28ra | Vista Alegre Zezen Plaza | 18:00etan | Aste Nagusia 2011

  aurkibidea ^

  UDAL TXISTULARIEN BANDA

Ekainak 27 | astelehena | Areatzako Kioskoa | 19:00etan | Bilboko Udal Musika Bandarekin batera kontzertua

Abuztuak 28 | igandea | Plaza Berria | 13:00etan | Txistularien Alardea Aste Nagusia 2011

  aurkibidea ^

 

Informazio gehiago: : www.bilbaomusika.net

BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | info@bilbaomusika.net | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71