Zenbakia 14 | Urtarrila 2011  

» AURKIBIDEA


» MUSIKA ESKOLA
Asmoren bat urte berrian? Gitarra flamenkoa jotzen ikastea
Edo bateria edo biolaren master class baten parte hartzea; edo koru zuzendaritzarako ikastaro batean izena ematea; ahots inprobisazioa edo edizio digitala ikastea; dantza estiloa hobetzea... Aurtengo Musika Eskolako tailerren programa horrelako zabala dator... irakurri gehiago >
Etor zaitez gure talentu gazteekin musikaz gozatzera
Musika Eskolak, urte berriari hasiera emateko eta azken ikasturteko Musikeneko ikasleek bilbotarren aurrean euren talentua erakusteko, estilo ezberdinetako bost kontzertuz osatutako zikloa antolatu du, eta ezaugarri berri bezala, jazz frantsesa interpretatuko da soprano baten eta piano- jole baten eskutik... irakurri gehiago >
» TXISTUBANDA

Denboraldiko berri diskografikoa, Euskaldunan doan

Diskoaren azala
Azken urteetan gure Bandak hartu duen estilo pertsonala gustukoa baduzu ezin izango duzu galdu -Euskaldunan eta dohainik- bere Zuzendari Titularraren azken diskoaren zuzeneko aurkezpena, Santi Ibarretxe, Josu Elberdin, Xabi Zabala eta Kepa Junkera musikari ospetsuen kolaborazioa izan duena... irakurri gehiago >
Berritzaileentzat, marinba eta XVII mendeko errepertoria XVII
Irudikatu dezakezu Vivaldi edo Bach marinbaren laguntzarekin eta Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean nola entzun daitekeen? Otsailaren 21ean, Bandak aurre egin beharko dion interpretazio erronka izango da hau beraz... irakurri gehiago >
Puristentzat, banda formatu tradizionalean
Adi neurriz-neurrikoa gustuko duzuenok, ez baita dena esperimentazioa izango. `Gehigarririk´ gabeko doinu tradizionala maite duen publikoak ere, izango du gure txistularien talentuaz gozatzeko aukera. Garikoitz Mendizabalek, Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak eta Asier Garciak, musika-tresna eta errepertorio klasikoko bi kontzertu eskainiko dituzte... irakurri gehiago >

» MUSIKA BANDA

Batuta hoberenen ibilbidea

Fernando Bonete
Tenerife, Valentzia edo Albacetetik Euskaldunara. Aurten oraindik Udal Musika Bandak espainiar panorama musikalean izen ospetsuak diren hiru zuzendariren emankizunak erreserbatu ditu... irakurri gehiago >
Bakarlari gonbidatuak
Denboraldi honetako azken ataleko kontzerturik esperoena izango da Vicente Campos tronpeta joleak eta Joroen Berwaerts belgiarrak protagonizatuko dutena martxoaren 20an. Rafael Sanz Espert Zuzendari Titularrak zuzenduko du kontzertu hau. Musika tresnak egiten dituen Yamaha fabrikatzaile japoniarrak nazioarte mailan kolaboratzen duten bi musikari ospetsuren kontzertua ekarriko digu Bilbora... irakurri gehiago >
 
» ELKARRIZKETA


Alain Sancho,
BilbaoMusikako musika taldeen tailerreko zuzendaria eta irakaslea

"Tailerra keinu eta zuzendaritzaren praktikari zuzenduta dago"

irakurri gehiago >

» AGENDA
UDAL MUSIKA ESKOLA

UDAL MUSIKA BANDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

» SOL GILTZA


Gaur...

Izaskun Lasernakin
Bilboko Udal Musika Bandako tronboia

irakurri gehiago >


» EDUKIAK

» ELKARRIZKETA

 
Alain Sancho,
BilbaoMusikako musika taldeen tailerreko zuzendaria eta irakaslea

"Tailerra keinu eta zuzendaritzaren praktikari zuzenduta dago"

Aurtengo tailerren artean, Bilboko Musika Eskolak berriro ere, iazko ikasturtean arrakasta handia izan zuen tailer bat antolatuko du berriro: musika taldeen zuzendaritza. Alain Sancho (Bilbo, 1981) izango dugu berriro ere irakasle, saxofoi eta banda irakaslea Gasteiz eta Durangoko kontserbatorioetan eta Areatza taldeko zuzendaria. Errioxako Unibertsitatean Musikologia ikasten ari den maisu gazte honek, musika talde bat modu arrakastatsuan zuzentzeko oinarrizko teknikak irakatsiko ditu maiatzean.

Norentzat dago zuzenduta tailer hau?

Zuzendaritza ikasketarik ez dutenen musika-tresnen irakasleentzat, eta talde bat zuzentzen duenarentzat edo zuzentzera doazenentzat. Asko dira egoera honetan daudenak; musika eskola guztietan daude orkestra edo bandak, baina promozio bakoitzean, soilik, zuzendari bat edo bi ateratzen dira. Iaz aldiz, gai honetan interesaturik zeuden irakasleak eta ikasleak izan ziren tailerrean. Ez da beharrezkoa ezagutzarik edukitzea, baina komenigarria da musika talderen batekin nolabaiteko harremana izatea.

Zer ikasiko dute ikastaro honetan parte hartzen dutenek?

Keinu eta zuzendaritzaren praktikari zuzenduta dago. Sergiu Celibidache zuzendari errumaniarraren teknika bat jarraituko dugu, nik neuk ere Enrique García Asensio zuzendariaren eskutik ikasi dudan altxor preziatua.

Teknikoki ezberdintasunik badago ahots taldeak eta talde musikalak zuzentzeko orduan?

Oro har, teknika ezberdinak daude, nahiz eta bi talde motak zuzentzeko guztiek balio beharko lituzkete. Azpimarratu behar da ahotsen obretan legatoa dela ezaugarri nagusia, -notak ahoskatzeko modua-, instrumentuen obretan ez bezala. Izan ere abesbatzako zuzendariek keinu bigun eta leunekin denbora luzeagoen zuzentzen dute taldea, eta ondorioz, batutarik ez erabiltzea hedatu da koruen zuzendaritzan, orkestra zuzendaritzan kontrakoa gertatzen den bezala.

Teknikarekin batera, zein trebetasun izan behar da?

Garrantzitsuenak, barne entzumenaren garapena, orkestazioa, konposizioa, musikologia, interpretazioa eta orkestrako irakasleekin lana egiteko era dira.

Ikastaroan parte hartzen dutenek, zer eskatzen dute gehien?

Atal praktikoa, euren egunerokotasunean beharrezkoa dutena. Modu berean, nahiz eta teknika ulertzeko arazorik ez izan, hau praktikara eramateak entsegu luzeak eta ahalegin handia eskatzen ditu. Horregatik, tailerrak ahalik eta praktikoenak izaten ahalegintzen gara; liburu asko eta asko daude zuzendaritzaren historia kontatzen dutenak. Baina mugimendu orok behar du azalpen teorikoa, buruak ez baldin badu ulertu, besoek ere ez. Beraz, egunero dago teoria eta praktika.

Nola prestatzen da irakasleak diren ikasleen ikastaro bat?

Alderdi hau erronka baten bihurtzen da, noski, eta klaseak ahalik eta egokien prestatzera behartzen nau. Era berean, asetasun handia da, klaseak oso parte hartzaileak direlako eta guztiek eman al dutelako, bakoitzak bere musika tresnatik eta esperientziatik, bere ikuspegi partikularra.

  aurkibidea ^

» SOL GILTZA

  Gaur...

Izaskun Lasernakin
Bilboko Udal Musika Bandako tronboia

  aurkibidea ^
  "Jendeak seinalatu egiten nau, hatzez seinalatzen naute , baina niri…". Antzeko zerbait pentsatzen zuen Izaskun Larsenak, gure Bandako tronboi bat, musika tresna hau jotzen hasi zenean. Bederatzi urte zituen, solfeo apur bat ere bazekien eta Los Biznietos de Celedón Gasteiz bere jaioterriko fanfarrean jotzen zuen gitarra oraindik ere gordeta du. Hasieran tronpeta eman zioten eskuetara, baina berak tronboia zuen begiko eta eskatu egin zuen. "Orduan ni baino handiagoa zen eta jendeak seinalatu egiten ninduen", oroitzen da gaur dibertimenduz.

Hura izan zen formalki 1997an hasi zuen karreraren abiapuntua, Kontabilitatea amaitu ondoren. Ordura arte, bere aita eta aitona interprete profesionalak izan arren, musika afizio dibertigarri bat izan zen beretzat. "Solfeoa eta gitarra ikasten nituen kontserbatorioan, eta eskolako musika klaseak baino gehiago gustatzen zitzaidan hura", dio broma artean. "Egia da ere, -azpimarratzen du-, ez aspertzeko gaitasuna genuela garai hartan. Liburu bat hartu eta notak irakurtzea, sinboloak, ... Gitarrarekin melodia bat errepikatu ahal izatea haluzinagarria zen eta fanfarre batean jotzeak, ikasitakoa berehala islatzea eskaintzen zidan".

Orduan 23 urterekin, David Finlayson Nueva Yorkeko Orkestra Filarmonikoko bigarren tronboiak eman zuen ikastaro batean parte hartu zuen. "Bi egun pasa baino lehen maitemindu nintzen bizimodu honekin, diziplinarekin, ikasketen errutinarekin eta profesio honekin egunak ezberdinak egiteko gaitasunarekin. Egun gutxietan oso ondo definitu zuen berak musikari baten sekretua; lan pertsonala", azpimarratzen du. Etxean ezin hobeto hartu zuten berria; musikari bat gehiago familian. Musika ikasketak hautatu izana baino gehiago, aukeratutako musika tresna izan zen bere lagunak harritzen zituena. "lagun bati baino gehiagori gustatuko liezaiokeen pianoa edo gitarra... jotzen ikasi banu" dio txantxen artean.

Bere prestakuntza beraz, orduz geroztik, zenbait musikariren eskuetatik pasatu zen, beste batzuen artean, Alberto Urretxo, Bilboko Orkestrako bakarlaria; Francisco Rosario Vega, Sevillako Errege Sinfonikokoa eta Ricardo Casero, Les Arts Orkestrakoa. Baina batez ere, Indalecio Bonet (Spanish Brass Luur Metalls taldeko sortzailea) eta Carlos Gil, Villarrealgo Tronboi Akademiako irakasleen eskuetatik. Bere ustetan, azken bi hauek izan dira, "Bere irakasleak", hizki handiz. 2002an, zenbait formazioetan parte hartu ondoren (BOS, EOS, Pablo Sarasate Orkestra, Ciudad Oviedo Orkestra Sinfonikoa...), gure Taldean hasi zen lanean. "Orduz geroztik ez diot utzi Bilbora etortzeari ezta Athletic-eko ereserkia jotzeari ere", dio bere lankideekin atsedenaldian kafe bat hartzen dagoen bitartean eta hauen artean jadanik finkatuta dagoen bitartean. Taberna hau, hain zuzen ere, gazteago zenean eta Aste Nagusian Biznietos de Celedón fanfarrearekin indarrak hartzen zituen berbera da.

   

» MUSIKA ESKOLA

 
Asmoren bat urte berrian? Gitarra flamenkoa jotzen ikastea

Edo bateria edo biolaren master class baten parte hartzea; edo koru zuzendaritzarako ikastaro batean izena ematea; ahots inprobisazioa edo edizio digitala ikastea; dantza estiloa hobetzea... Aurtengo Musika Eskolako tailerren programa horrelako zabala dator.

Aurten, zure prestakuntza musikala hobetzeko aukera ezberdinak izan ditzazun, bederatzi tailer ezberdin antolatu ditugu. Otsailean hasiko dira lehenak, bateriarena, biolarena, zurezko aire musika tresnen konponketa eta mantenukoa eta euskal dantzen ikastaroa, zehazki Ingurutxoarena. Martxoan gitarra flamenkoak eta koru zuzendaritzaren tailerrek hartuko dute txanda eta azkenik maiatzean, talde musikalen zuzendaritza tailerrean, ahots inprobisazioan eta Pro Tools erremintekin edizio digitalean izena emateko aukera izango da.
  aurkibidea ^ 

 
Etor zaitez gure talentu gazteekin musikaz gozatzera

Musika Eskolak, urte berriari hasiera emateko eta azken ikasturteko Musikeneko ikasleek bilbotarren aurrean euren talentua erakusteko, estilo ezberdinetako bost kontzertuz osatutako zikloa antolatu du, eta ezaugarri berri bezala, jazz frantsesa interpretatuko da soprano baten eta piano- jole baten eskutik.

Emankizun hauek, Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren laguntzarekin antolatu dira eta Eskolako bertako Auditorian izango dira, La Galeran, urtarrila eta otsaila bitartean. Gazte interpreteen ziklo honetako lehen bi kontzertuak jazzari eskainita egongo dira.

Lehena urtarrilaren 28an izango da eta saxoz, kontrabaxuz eta bateriaz osatutako taldearekin gozatzeko aukera eskainiko da. Bigarrena, otsailaren 17an, genero honetan hain ezaguna ez den ikuspegi bat eskainiko da soprano eta piano- jole batekin.

Otsaileko emankizunak osatzeko, metal boskote baten kontzertua izango da (ostirala 18an), eskusoinuen bikote bat (asteartea 22an) eta harizko hirukote bat (ostirala 25ean), biolinarekin, biolarekin eta biolontxeloarekin osatutakoa. Emankizun guztietan sarrera librea da beraz, aukera hau aprobetxa ezazu; agian bihar, ilaran itxaron beharra izango duzu musikari hauek ikusteko.
  aurkibidea ^


» TXISTUBANDA

 
Denboraldiko berri diskografikoa, Euskaldunan doan

  aurkibidea ^
  Azken urteetan gure Bandak hartu duen estilo pertsonala gustukoa baduzu ezin izango duzu galdu -Euskaldunan eta dohainik- bere Zuzendari Titularraren azken diskoaren zuzeneko aurkezpena, Santi Ibarretxe, Josu Elberdin, Xabi Zabala eta Kepa Junkera musikari ospetsuen kolaborazioa izan duena.

Garikoitz Mendizabalek, gure Taldearen interpretazio erronka berrien ekarpenak bilatzen dituen arduradun nagusiak, 'Sosegua' diskoa argitaratu zuen iaz. Euskaldunan bere publikoari aurkeztuko dion disko hau bere hitzekin deskribatuz, "erritmoen, melodien eta emozioen bilduma bat da: maitasuna, nostalgia, tristura, eutsitako poza, zoriontasuna..." . Ziur errepika ezinezko kontzertu bakarra izango dela.
   

 
Berritzaileentzat, marinba eta XVII mendeko errepertoria

Irudikatu dezakezu Vivaldi edo Bach marinbaren laguntzarekin eta Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean nola entzun daitekeen? Otsailaren 21ean, Bandak aurre egin beharko dion interpretazio erronka izango da hau beraz.

Antonio Vivaldi, Juan Sebastián Bach edo Johann Pachelbel ez dira gure Bandak `berrikusiko´ dituen klasiko bakarrak izango, Bela Bartok autore garaikideagoa ere jasoko baitu programak, baita pabana erritmoak eta folk eskandinaviarra ere.

Ariketa interesgarri honi, txistulariek martxoaren 30ean interpretatuko duten denboraldiko azken kontzertua gehitu behar zaio. Bertan, XVII.mendeko laginez osatutako errepertorioaz gozatzeko aukera izango dugu. Lehen eta bigarren Txistuek, silboteak eta atabalak pianoaren laguntza izango dute okasio honetan Marin Marais (1656-1728) ganba biolako interprete eta konposatzaile frantsesaren doinuetara hurbiltzeko. Eta baita, garai barrokoko Jean-Philippe Rameau (1683-1764) konposatzaile eta klabezinista handiaren obrak interpretatzeko ere.
  aurkibidea ^

 
Puristentzat, banda formatu tradizionalean

Adi neurriz-neurrikoa gustuko duzuenok, ez baita dena esperimentazioa izango. `Gehigarririk´ gabeko doinu tradizionala maite duen publikoak ere, izango du gure txistularien talentuaz gozatzeko aukera. Garikoitz Mendizabalek, Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak eta Asier Garciak, musika-tresna eta errepertorio klasikoko bi kontzertu eskainiko dituzte.

Emankizun hauek gainera (urtarrilaren 26an eta otsailaren 9an), euskal musika herrikoia ezagutzeko aukera paregabea izango dira, autore ospetsuen obrak interpretatuko baitituzte bertan. Adibidez Bandak, Jesús Guridi omenduko baitu bere jaiotzaren 125. urteurrenean eta bere heriotzaren 50.ean.
  aurkibidea ^

» MUSIKA BANDA

 
Batuta hoberenen ibilbidea

  aurkibidea ^
  Tenerife, Valentzia edo Albacetetik Euskaldunara. Aurten oraindik Udal Musika Bandak espainiar panorama musikalean izen ospetsuak diren hiru zuzendariren emankizunak erreserbatu ditu.

Felipe Neri Gil Marrero, Tenerifeko Udal Musika Bandako Zuzendari Titularra; David Llácer, Valentziako Tuba Bandako eta Les Illes Balearseko zuzendaria, eta Fernando Bonete, Albaceteko Udal Banda Sinfonikoko Zuzendari Titularra izango dira gure Banda zuzenduko dutenak otsailaren 6 eta 20an eta apirilaren 17an eskainiko dituzten emankizunetan.
   

 
Bakarlari gonbidatuak

  aurkibidea ^
  Denboraldi honetako azken ataleko kontzerturik esperoena izango da Vicente Campos tronpeta joleak eta Joroen Berwaerts belgiarrak protagonizatuko dutena martxoaren 20an. Rafael Sanz Espert Zuzendari Titularrak zuzenduko du kontzertu hau. Musika tresnak egiten dituen Yamaha fabrikatzaile japoniarrak nazioarte mailan kolaboratzen duten bi musikari ospetsuren kontzertua ekarriko digu Bilbora.

Baina lehenago, urtarrilaren 23an gure Bandak beste gonbidatu berezi bat ekarriko digu: Javier Eguillor, Valentziako Orkestran tinbal bakarlaria. Perkusio-jole gazte honek Malaga Hiria Orkestrarekin, Mallorca, Sevilla, Bartzelona, Espainiako Nazionalarekin, Liceu Orkestrarekin, Euskadiko Orkestrarekin eta Cadaqueskoarekin kolaboratu du. Egun, JMWOn (Jeunesse Musicals World Orchestra), JOGVn (Valentziar Erkidegoko Gazte Orkesta) eta JONDEn (Joven Orquesta Nacional de España) kolaboratzen du irakasle bezala.
   

» AGENDA

  UDAL MUSIKA ESKOLA


Urtarrilak 27 | Osteguna | Jam Session | Hika Ateneoa | 19:30etan.

Urtarrilak 26 | Ostirala| Gazte Interprete zikloa- Double Sided| La Galera| 19:30etan.

Otsailak 17 | Osteguna| Gazte Interprete zikloa- Voyage a Paris | La Galera | 19:30etan.

Otsailak 18 | Astelehena| Gazte Interprete zikloa- Musikalité Brass Quintet | La Galera | 19:30etan.

Otsailak 21 | Astelehena| Gazte Interprete zikloa- Misikalité Brass Quintet | La Galera | 19:30etan.

Otsailak 22 | Asteartea| Gazte Interprete zikloa- Dúo Jeux d'Anches | La Galera | 19:30etan.

Otsailak 24 | Osteguna| Jam Session | Hika Ateneoa | 19:30etan.

Otsailak 25 | Ostirala| Gazte Interprete zikloa- Aurora Hirukotea| La Galera | 19:30etan.

Martxoak 1 | Asteartea| Musika eta Dantza tradizionaleko Kontzertu-Audizioa| Bilborock | 19:00etan.

Martxoak 2 | Sail moderno eta konboen tradizionaleko Kontzertu-Audizioa| Bilborock | 19:00etan.

Martxoak 24 | Osteguna| Jam Session | Hika Ateneoa | 19:30etan.

Martxoak 28 | Astelehena | Musika Taldeen Kontzertu-Audizioa| La Galera | 19:30etan.

Apirilak 6 | Asteazkena | Kantuko Kontzertu-Audizioa| La Galera | 19:30etan.

Apirilak 7 | Osteguna | Gitarrako ikasleen Kontzertu-Audizioa | 18:30etan.

Apirilak 7 | Osteguna | Sail Sinfonikoko Kontzertu-Audizioa | Felix Serrano 19:30etan.

Apirilak 12 | Asteartea | Sail Sinfonikoko Kontzertu-Audizioa | La Galera 19:30etan.

Apirilak 13 | Asteazkena | Sail Sinfonikoko Kontzertu-Audizioa | La Galera 19:30etan.

Apirilak 14 | Osteguna | Jam Session | Hika Ateneoa | 19:30etan.

Maiatzak 26 | Osteguna | Eskusoinuen Audizioa | La Galera | 19:00etan.

Maiatzak 26 | Osteguna | Jam Session | Hika Ateneoa | 19:30etan.

Ekainak 14 | Asteartea | Sail Sinfonikoko Kontzertu-Audizioa | La Galera 19:30etan.

Ekainak 15 | Asteazkena | Sail Sinfonikoko Kontzertu-Audizioa | La Galera 19:30etan.

Ekainak 16 | Osteguna | Sail Sinfonikoko Kontzertu-Audizioa | Felix Serrano 19:30etan.

Ekainak 16 | Osteguna | Jam Session | Hika Ateneoa | 19:30etan.

  aurkibidea ^

  UDAL MUSIKA BANDA

2010-11 Udazken - Neguko Kontzertu Denboraldia

Urtarrilak 23 | Igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | 12:00etan | Bakarlari gonbidatua: Javier Eguillor, Valentziako Orkestra sinfonikoko tinbal bakarlaria. Zuzendari titularra: Rafael Sanz-Espert

Otsailak 6 | Igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | 12:00etan | Zuzendari gonbidatua: Felipe Neri Gil Marrero, Tenerifeko Udal Musika Bandako Zuzendari Titularra.

Otsailak 20 | Igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | 12:00etan | Zuzendari gonbidatua: David Llácer, Valentziako Tuba Bandako Zuzendaria eta Les Illes Balears. Zuzendari titularra: Rafael Sanz-Espert

Martxoak 20 | Igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | 12:00etan | Bakarlari gonbidatuak: Vicente Campos eta Jeroen Berwaerts, (tronpetak, Yamaha -k babestutakoa). Zuzendari titularra: Rafael Sanz-Espert

Apirilak 17 | Igandea | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | 12:00etan | Zuzendari gonbidatua: Fernando Bonete, Albaceteko Udal Banda Sinfonikoko Zuzendari Titularra.

  aurkibidea ^

  UDAL TXISTULARIEN BANDA

Urtarrilak 12 | Asteazkena | Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa | 20:00etan | Barakaldoko Udal Txistularien Banda.

Urtarrilak 26 | Asteazkena | Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa | 20:00etan | Banda Tradizionala.

Otsailak 9 | Asteazkena | Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa | 20:00etan | Udal Txistularien Banda marinbaren laguntzarekin.

Otsailak 21 | Astelehena | Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa | 20:00etan | Udal Txistularien Banda marinbaren laguntzarekin.

Martxoak 16 | Asteazkena | Euskalduna Jauregiko Auditorioa | 20:00etan | Garikoitz Mendizabalen kontzertua, 'Sosegua' bere diskoaren aurkezpena.

Martxoak 30 | Asteazkena | Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa | 20:00etan | Banda Tradizionala.

  aurkibidea ^

 

Informazio gehiago: : www.bilbaomusika.net

BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | info@bilbaomusika.net | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71