Zenbakia 13. 2010 Azaroa

»  00 AURKIBIDEA
 
01 GAIA

02 ELKARRIZKETA

03 MUSIKA ESKOLA

04 TXISTUBANDA

05 MUSIKA BANDA

06 AGENDA

 

02 ELKARRIZKETA
SPANISH BRASS LUUR METALLS
Udal Bandarekin diskoa grabatuko duten Spanish Brass Luur Metalls, kontzertuen denboraldiko artista gonbidatuak
"Banda, maila handiko taldea da eta batez ere, sekulako giroa duena"
 

»   01 GAIA

^ Ikasgeletara itzulera

Ongi etorri berriz ere guztioi. Ezagutzen gaituzuenok badakizue ikasturte berri bakoitza hobetzeko gogoz eta gure jardueretan parte hartzeko interesa duzuenok ahalik eta gehien goza dezazuen ilusioz hasten dugula. Bestalde, BilbaoMusikara gaur estreinako aldiz zatoztenoi, harro gaude BilbaoMusika Berriak ale berriaren banaketaren bitartez, urtez-urte egindako lana eta ahalegina aurkezteaz, lan honek hainbat bilbotarren bizimoduan gure ekimenek bere lekua hartu izana lortu duelako.
Musika eskolarekin hasita, formazioaren eskaintzari dagokionez, 25 musika tresna eskaintzen dira eta gainera, geroz eta ikastaro eta tailer gehiago antolatzen dira. Urtero gauza berriak eskaintzen diren tailer hauetan, orain arte produkzioa, zuzendaritza eta musika tresnen mantenimenduaren eta zainketaren ikastaroak eman dira. Ikastaro hauek beti eman dira ospea duten espezialista prestigiotsuen eskutik eta hori dela eta, batzuetan, leku arazoak egon dira, alegia, hegan joan dira.
Bestetik, publikoak gure ikasleen talentuaz gozatzeko antolatzen diren emankizunak ere azpimarratu nahiko genituzke, geroz eta finkatuago daudelako. Eta ez bakarrik zenbait gertaeren aurrean antolatzen diren emankizunak, Santa Zezili dela, gabonetako kontzertuak direla, Europako Musikaren Eguna edo eta Euska Herriko Musika Eskolen Miusikaldia jaia dela. Baita ere eta bereziki, nabarmentzekoak dira Hika Ateneoan egiten diren emankizunak, non Eskolako neska-mutilek, hilabetean behin, bestelako publiko baten aurrean euren inprobisazio ariketak egin ditzakete Eskolako publikoaz gain.
Gure bi banda profesionalei dagokienez ikasturte honi begira berri nagusiena, hiru diska berriren argitalpena da. Alde batetik, Rafael Sanz-Espertek zuzentzen duen Taldeak, laster, Spanish Brass Luur Metalls metal boskote ospetsuarekin CD baten grabazioan parte hartuko du. Beste alde batetik, gure Txistulari Bandak ihaz Leioako Kantika Abesbatzako neska-mutilekin emandako gabonetako kontzertua argitaratuko da. Kontzertu hau oso berezia eta arrakastatsua da, horregatik aurten oporraldia hasi aurretik, abenduaren 20an, Euskalduna Jauregian errepikatu egingo da. Gainera, Garikoitz Mendizabal bere zuzendariak, martxoaren 16an, Euskalduna Jauregiko publikoaren aurrean, bere bakarkako 'Sosegua' diskoaren doinuak eskainiko ditu, Santi Ibarretxe, Josu Elberdin, Xabi Zabala eta Kepa Junkera konposatzaile ospetsuen kolaborazioa izan duena.
 

»   02 ELKARRIZKETA

^
SPANISH BRASS LUUR METALLS
Udal Bandarekin diskoa grabatuko duten Spanish Brass Luur Metalls, kontzertuen denboraldiko artista gonbidatuak
"Banda, maila handiko taldea da eta batez ere, sekulako giroa duena"

Bilboko Udal Musika Bandaren denboraldi berriko emankizunik esperoena, pasa den 14an eskaini dutena izan da, Spanish Brass Luur Metalls metal boskotearena. Talde hau, duela bi hamarkada baino gehiago jaio zen Espainiako Orkestra Nazional Gaztearen baitan non, ikasketak amaitzen ari zirenean, bat egin zuten bertan, Carlos Benetó Grau (tronpeta), Juanjo Serna Salvador (tronpeta), Manuel Pérez Ortega (tronpa), Indalecio Bonet Manrique (troboia) eta Sergio Finca Quirós (tuba) musikariek.

1989tik, Spanish Brass Luur Metalls taldeak zenbait jazoera garrantzitsutan parte hartu du, Musique de Radio-France (Frantzia) jaialdian dela, Granadako (Espainia) Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdian, Bonner Herbst (Alemanian) edo baita New York Brass Conference (EE BBetan) ere. Aipamen ugari ere izan ditu zenbait jaialditan, adibidez, Frantziako 'Ville de Narbonne' seigarren Nazioarteko Metal Boskoteen Lehiaketako Lehen Saria, taldearen saririk prestigiotsuena. Gainera antzezlan eta zine proiektuetan ere kolaboratu du, Buero Vallejoren 'La Fundación' muntaian Centro Dramatico Nazionalarentzako adibidez. Baita, El Deseo Ekoizlearentzako, Félix Sabrosoren 'Descongélate' filmearen soinu-bandaren grabazioan.

Musikari hauek errepertorio zabal bat osatuz joan dira hasiera-hasieratik eta gaur egun, Barrocotik Jazzera doan errepertorioa osatzen dute, eurentzako bereziki egindako beste ehundik gora lan izateaz gain. Sarritan kolaboratu du gure Bandarekin Spanish Brass Luur Metalls boskoteak eta aurten, elkarrekin diskoa grabatuko dute.

Nola sortu da Bilboko Musika Bandarekin proiektu diskografiko hau?
Beti nahi izan dugu gure errepertorioa ahalik eta gehien zabaltzea eta duela urte batzuk, Valentziako Musika Institutoari laguntza eskatu genion metal boskotearentzat eta banda sinfonikoarentzat egokitutako zenbait obra sortzea, hauek lagundu dutelarik grabazioaren planifikazioa egiten. Bandarekin egindako hainbat kolaborazioek, bi taldeen arteko harreman onak eta Rafael Sanz-Espert zuzendariaren profesionaltasun mailak, proiektu honen arrakasta ziurtatu egiten du.

Zer aurkituko du ikus-entzuleak lan honetan?
Valentziako Musika Institutoak bi obra egin ditu ('Fantasía Flamenca' eta 'Cool Brass Five', Josep Vicent Egeak eta Ferrer Ferranek idatzirik hurrenez hurren) eta Spanish Brass Luur Metalls taldeak, bestetik, Greg Fritze konposatzaile amerikarrari enkarguz eskatutako 'Excursions', Euskaduna Jauregian hilaren 14ko kontzertuan estreinatu dena.

Zertan desberdintzen da disko hau aurreko lan diskografikoekin?
Berritasun garantzitsuena, metal boskotearentzat eta bandarentzat bereziki sortua den CDa dela da. Baina ez hori bakarrik, zeren Bilboko Udal Musika Bandaren kolaborazioa azpimarratu nahi dugu, noski, Estatu mailako kalitate handienetarikoa dena.

Modu honetako grabazio batean, nola lortzen da 50 musikaritik gora dituen Banada batez boskotea xurgatuta ez izatea?
Begibistan jarriz boskotea dela alderdi bakarlaria, hori da gakoa; eta teknikak eta mikroek ikus-entzuleek hau bereiztea lortzen dute. Obrak, profesionaltasunez daude idatzirik, ezaugarri berezi hauek dituen grabaziorako sortuak.

Nola ezkon daitezke aisialdirako eta ikuskizunerako ulertzen den musika estiloa Bandaren estilo neurrituago batekin?
Spanish Brass Luur Metalls taldeak egiten duena ez da soilik herrikoia eta ikuskizunari begira landutakoa, nahiz eta horixe bera izan gure ezaugarririk ezagutuena. Eta horren adibiderik garbiena, hainbat nazioarteko jaialdietan estreinatu diren obra garaikideak dira.

Zuek, beste hainbat formazioekin lan egin duzuenok, gure Bandaren zein ezaugarri nabarmenduko zenukete?
Profesionala da, oso prestigiotsua eta maila handiko musikariekin osatzen da. Eta batez ere, sekulako giroa duena, ikaragarrizkoa.

Spanish Brass Luur Metallsek, etorkizunari begira, zein proiektu ditu?
Fernando Palaciorekin proiektu pedadogiko desberdinak ari gara lantzen eta Granada Hiriko Orkestrarekin eta Edmon Colomerrekin Antón Garcíak eskatutako lan bat amaitu berri dugu, apirilean estreinatuko dena.

 

»   03 MUSIKA ESKOLA

^ Berrikuntzaz beterik dator ikasturte berria
Ilusioz hasten duzu ikasturte berria? Guk bai. Musika Eskolan irrikaz gaude ikasturte berriak dakarrena ikusteko. Eta egia esateko merezi du. Hasteko, notizia on bat daukagu: berriz ere ikasle kopuruak gora egin du. 1.700 matrikula egin dira dagoeneko (ihazko ikasturtean baino 100 gehiago gutxi gora behera), Kopuru hau oso esanguratsua antolaketa mailari eta gure instalazioen edukierari dagokionez, erronka handia susposatzen duelako. Hala eta guztiz ere, oraindik ba daude libre dauden lekuak (gutxi batzuk badira ere) ikasgai eta musika tresna batzuetan, beraz oraindik elkartu zaitezkete gurekin.

Aurten gainera ikasgai eta tailer berriak programatuko ditugu. Irakasle espelializatuen laguntzari esker, gure ikasleek -gure irakasleekin eta beste musika eskoletako irakasleekin batera- euren prestakuntza osatu ahal izango dute. Gaien eta ordutegien informazioa, BilbaoMusika Berriak hurrengo aleetan zehar ematen joango gara.

 
^ Santa Zezili Kontzeruak
Ikasturtea hasi baino besterik ez da egin eta gure egun handi bat datorkigu. Datorren azaroen 22an Santa Zezili, musikari ororen patroia izango da. Aurten ikuskizunak (bat ikasleen eskutik eta bestea irakasleek eskinita) osteguna 25ean eta asteartea 30ean izango dira.

Lehenengoan, musikari profesionalekiko parekotasunik badagoela erakutsiko dute ikasleek, eurak ere eszenatoki ederrenak betetzeko gai direlarik. La Galerako entzunaretoan, 19:00etatik aurrera, errepertorio zabal eta anitza eskaintzen duen interpretazioa egingo dute, abesti herrikoiak nahiz klasikoak, alde batera utzi gabe rock doinu ezagunak ere.

Hilaren 30ean, Campos Eliseos Antzokian irakasleen txanda izango da eta ikasleek euren trebetasuna nondik ikasi duten erakutsiko digute. Gai izango ote dira apopiloek baino hobeto egiteko? Nork utziko du maila gorago? Bi emankizunetan, doakoa da sarrera. Campos Antzokiko kontzerturako beharrezkoa da gonbidapena jasotzea (bi pertsona bakoitzeko) azaroaren 26tik aurrera eta edukiera bete arte, Camposeko txarteldegian. Ez dio axola Eskolakoa ez bazara, animatu eta etorri gurekin batera gozatzera!

 
^ Gabonetako Entzunaldiak
Beste behin ere, Musika Eskolak, zenbait sailetako ikasle eta irakasleek eskainiko dituzten entzunaldiak ospatuko ditu Gabon egunetan. Abenduaren 1ean, Sinfonikoen Sailak eskainiko duen ziklo honetako lehen saioarekin gozatzeko aukera izango dugu eta sail berdinak berriro, hilaren 9an, ikuskizun berri bat emango du. Abenduaren 13an, Musika eta Dantza Tradizionaleko Sailak hartuko du txanda eta ikasle hauek ostegunean, hilaren 16an errepikatuko dute emankizuna. La Galerako agertokitik pasatuko diren hurrengoak, Bateria eta Perkusio Saila (hilaren 14an), Kantua (hilaren 15 asteazkenean), Eskusoinuak (17an) eta Musika Taldeak, hilaren 20an izango dira.

BilbaoMusikako Abesbatzaren kontzertuari gure agenda estuan lekutxo bat utzi ondoren (Campos Eliseos Antzokian astelehena hilaren 20an), gabonetako entzunaldien zikloari amaiera emango dio Eskolak Sail Moderno eta Konbo ikasleen emankizunarekin.

Bederatzi entzunaldi hauetaz gain, ikasle nahiz irakasleek ohiko kalejira egingo dute Bilboko Alde Zaharretik, euskal musika tradizionalen errepertorioarekin eguberri bezpera animatzeko asmotan.

 

»   04 TXISTUBANDA

^ Denboraldi berriaren hasiera Euskalduna Jauregian
Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu denboraldi berria hasi du Euskalduna Jauregian, bilbotar publikoak atsegin duen ekimena. Martxorarte luzatuko dira emankizunak eta denbora tarte honetan ohikoa den bezala, originaltasunean, errepertorio zabal batean eta artista gonbidatuen kalitatean egingo du apustu taldeak.
Konposatzaile ospetsuei zuzendutako omenaldiek, musika estilo guztiz tradizionaleko edo laguntzaile berritzaileen saioek, Leioako Kantika Abesbatzeko neska-mutilen gabonetako ikuskizun berriak edo Garikoitz Mendizabalen 'Sosegua' diskoaren aurkezpenak, bilbotarren agenda kulturaleko erreferente bihurtuko dute kontzertu ziklo hau neguan.
Luis José Urteaga gipuzkoar musikaria denboraldiaren inaugurazio kontzertuarekin omendu ostean, Taldeak Jesús Guridiren urteurren bikoitza ospatzen du (bere jaiotzaren 125.urteurrena eta heriotzaren 50garrena) kontzertu-omenaldi batekin, non 'El Caserío'-ren egilearen txistu-obrarik hoberenak errepasatuko dituen. Formatu tradizionalean eskainiko diren lau kontzertuetan, euskal folkloreko klasikoenen ibilbidea eskainiko da, Aita Donostia eta Resurrección María de Azkueren bildumako doinu batzuk eta interprete garaikideek herrikoitutako beste batzuk ere.
Gonbidatu bereziei dagokionez, Sabin Bikandi txistularia eta Jerónimo Martín piano joleak eskainitako kontzertua azpimarratu behar da, inprobisazio ariketa errepikaezina eskaini baitzuten Asier García (gure Bandako atabala) lagun izan zutelarik. Azpimarratu ere, Aitor Amilibia eta José Antonio Hontoriaren kontzertua, txistu eta eskusoinuarentzat pieza berriak sortzeko euren ahalegina erakutsi duten bi musika maisuak. Eta baita ere, Barakaldoko Udal Txistulari Banda.
Denboraldi berriak berriro ere Gabonetako Leioako Kantikaren kontzertua dakar. Basilio Astúlezek zuzenduta, 10 eta 17 urte bitarteko gazte hauek, hamar urtetan zehar genero koralari haize berriak ekarri izanagatik, ospe berritzailea bereganatu du.
 
^ Garikoitz Mendizabalen disko berria
Ekitaldi handiak ospatzen diren A1 Aretoan, martxoaren 16an, Taldeko Zuzendariaren bakarkako diskoaren aurkezpena egingo da. Garikoitz Mendizabal, egun, txistuaren erreferente nagusien artean aurkitzen da bai zuzendari bezala, bai interprete bezala ere. 'Sosegua' diskoan, aurreko, `Bihurrikerietan' diskoak erakusten duen konplexutasun teknikotik urrundu eta giro lasaiago eta erlaxatuago bat sortu du, familiartekoagoa, bere inguru gertuagokoa eta geografia hurbilagokoa.
Mendizabalen hitzetan 'Sosegua', "erritmo, doinu eta emozioen bilduma da: maitasuna, nostalgia, tristezia, ezkutuko alaitasuna, poztasuna...". Hamaika abestirekin osatzen da diskoa eta, tradiziotik abiatuz baina txistuaren garapena xede hartuz, gaur eguneko ukitua eman nahi izan dio musika tresna honi zestoar musikariak. Horretarako, Santi Ibarretxe, Josu Elberdin, Xabi Zabala eta Kepa Junkera konposatzaile handien kolaborazioa izan du.
 

»   05 MUSIKA BANDA

^ Eguberri Kontzertua Koral Elkartearekin
Udal Bandak 2010 neguko denboraldiaren azken txanpari ekin dio Euskalduna Jauregian izango diren bi kontzertu berezirekin, non zuzendari eta bakarlari gonbidatu bi izango direlarik bertan. Eta azkenik, bilbotarren eguberri izpiritua esnatuko da, abenduaren 19an Koral Elkartearekin eskainiko duen kontzertuarekin.
Pablo Sánchez Torrellak, azaroaren 28ko zuzendari gonbidatuak, musika ibilbide zabala du. Valentziako Udal Musika Bandako Zuzendaria azken zortzi urteetan, Granaderos de la Reina de Inglaterra Bandarekin lan egin du, Yaleko Uniberrtsitatekoarekin eta Bartzelona, Madril, La Coruña eta Alicantekoekin, besteak beste.
Abenduaren 5ean, Linda Merrick klarinete-jolea izango da artista gonbidatua. Britainiar interpretea ospetsua da nazioarte mailan musika tresna honen errepertorio berritzailea egiteagatik eta hori dela eta, hainbat autorek eskatu diote musika tresna honen konposizio berriak egiteko. Bilboko bere kontzertuan, Martin Ellerby-ren bi pieza interpretatuko ditu: 'Clarinet concerto' eta 'Symphony for winds'.
Denboraldi honen lehenengo atalaren amaiera ezinhobea, Koral Elkartearekin Bandak eskainiko duen kontzertua izango da. Zuzendariordearen eskutik, Iñaki Urkizu eta Koral Elkarteko zuzendari izendatu berri den Julio Gergely errumaniarraren eskutik, denboraldiko unerik bereziena eskainiko dute bi taldeek: Eguberri Kontzertua. Okasiorako, euskal ospakizun herrikoietako errepertorio klasikoa sailkatu dute.
Denboraldiaren hasieratik Euskalduna Jauregiko Auditoriotik hainbat artista gonbidatu igaro dira: Juan Manuel Gómez tronpa, Spanish Brass Luur Metals metal boskoteko kideak eta Salvador Brotons bartzelonar zuzendaria adibidez.
 
^ 06 Sol giltza. Gaur…
Iñaki Gurruchaga, Flauta

Iñaki Gurruchaga (Irun, 1967), bere ama Marimi Azpiazuren arpa eta pianoaren akorde goxoekin kulunkatua izan zen, donostiar Kontserbatorioko katedraduna bi musika tresnetan. Giro artan ez zen harritzekoa musikarenganako interesa garaiz erakustea txikiak. "Naizena izanik, aita zein amaren alderditik bosgarren musikari belaunaldikoa, ia derrigorturik nengoen mundu honetan jardutea" baieztatzen du erabat sinestuta.
Honela lau urterekin arpa ikasten hasi zen; Marimirekin lehenik eta "Vassilia Briano arpa-jole handiarekin" Baionan ondoren. Lehen bizipen hark atzerrian (nahiz eta etxetik hurbil) Pariseko Kontserbatorioan sartzeko aukera eman zion 14 urte besterik ez zituenean eta bertan amaitu zuen karrera kalifikaziorik hoberenak lortuz. "Maitasun handiz oroitzen dut garai hura. Abentura bat izan zen neretzat, etxetik bakarrik irtetzen nintzen lehen aldia baitzen. Mugikorrik gabe (garai hartan oraindik ez zeudelako) eta motxila bat bizkarren nuela abiatu nintzen", azaltzen du. Bidaia hura izan zen Euskadiko ia abesbatza eta orkesta guztiekin jo izanaren bere karrerako abiapuntua (hamar urtez Euskadiko Orkestrako kidea izan da). Baita frantziakoekin ere (Radio France adibidez). Eta zenbait errekonozimendu profesional jaso ditu, Frantziako 'Le Royaume de la Musique' adibidez, Goi Graduko Lehiaketa. Zenbait disko ere grabatu ditu, Juan Padrosa piano-jolerekin batera grabatutakoa nabarmentzen delarik. Zenbait Kamara Taldeko kidea ere izan da, 'Bidasoa Bostekoa', 'Trio Pertika', Aragüés' laukotea edo `Oiartzungo Flauta Taldea' adibidez.
Nahiz eta arpari eskaini ikas-denbora gehiena, bere aitona Primitivo Azpiazu konposatzaile eta kontzertu-gileak eta bere aitak, Ignacio Gurruchagak, flauta irakaslea zenak, Iñakik, familiako beste musika tresna honi ere denbora eskaintzea lortu zuten. "Arparen ikasketetan atsadenaldia hartzen nuenean, aitonarekin flauta ikasten nuen. Egia esateko, ongi egiten nuen eta honenbestez, Marta Cocho irakaslearekin goi titulua eskuratu nuen", gogoratzen du. Flauta interprete bezala, 'La Donostiarra' Donostiako Kontserbatorioko bandan parte hartu du, baita Hondarribikoan eta Irunekoan ere.
Irakaskuntzarekin eta zuzendaritzarekin batera doa lotuta bere ibilbide profesionala. 2008tik Ciudad de Irún Musika Bandako Zuzendari Titularra eta 'Oiartzungo Flauta Taldea´ Bandakoa da, berak sortutako taldea eta Europan zehar hainbat aldiz bidaiatu duena.
Duela bost urte hasi zen Bilboko Udal Musika Bandarekin lanean. "Kasualitatez izan zen. Flautin baten beharra izan zuten behin kontzertu bat emateko eta niri deitu zidaten; eta ordutik hortxe nago, beraiekin lanean. Neretzako Bilboko Bandarekin egotea luxua bat eta gutxi batzuk duten pribilegio bat: duen kalitateagatik, errepertorioagatik, entseguak egiteko moduagatik,... Sanz-Espert maisua izan da Banda dagoen mailan egotearen arduraduna; mundu mailan erreferentzia baita".
Banda profesional on baten mailan egon izanaren ahalegin horretatik, ahaztezinezko momentu batzuk dakartza gogora, arpa bakarlari bezala Juan Jesús Silguero Bandako flauta bakarlariarekin emandako kontzertua adibidez; Mozarten arpa eta flautarako kontzertua interpretatzen. "Ohore handia izan zen -gogoratzen du emozioz -. Musika, ogibide gogorrenetariko bat eta sakrifizioz beterikoa da, baina bizitzako gauza guztiak bezala, bere sariordaina duena: ikasi hitza, magiaz beterik dagoen hitza da eta zuk iritsi nahi duzun lekura ailegatzen laguntzen duena, horregatik, musika ikasle guztiei animoak eman eta bide horretan jarrai dezatela".

 

»   06 AGENDA

^ UDAL MUSIKA ESKOLA

Azaroak 18 | Osteguna | Jam Session | Hika Ateneoan | 19:30 etan.

Azaroak 25 | Osteguna | Santa Zezili Kontzertua-Ikasleen Audizioa | La Galera | 19:00 etan.

Azaroak 30 | Asteartea | Santa Zezili Kontzertua-Irakasleen Audizioa | Campos Eliseos Antzokia | 19:00 etan.

Abenduak 1 | Asteazkena | Kontzertu-Audizioa Sinfonikoen Saila | La Galera | 19:30 etan.

Abenduak 9 | Osteguna | Kontzertu-Audizioa Sinfonikoen Saila | Félix Serrano | 19:30 etan.

Abenduak 13 | Astelehena | Kontzertu-Audizioa Musika eta Dantza Tradizionalen Saila | La Galera | 19:30 etan.

Abenduak 14 | Asteartea | Kontzertu-Audizioa Bateria eta Perkusio ikasleak | La Galera | 18:00 etan.

Abenduak 15 | Asteazkena | Kantuaren Kontzertu-Audizioa | La Galera |19:30 etan.

Abenduak 16 | Osteguna | Kontzertu-Audizioa Musika eta Dantza Tradizionalen Saila | La Galera | 17:30 etan.

Abenduak 17 | Ostirala | Eskusoinuen Kontzertu-Audizioa | La Galera | 19:00 etan.

Abenduak 20 | Astelehena | Musika taldeen Kontzertu-Audizioa | La Galera | 19:30 etan.

Abenduak 20 | Astelehena | BilbaoMusika Abesbatzaren Kontzertu-Audizioa | Campos Eliseos Antzokia | 19:30 etan.

Abenduak 21 | Asteareta | Sail Moderno eta Konboen Kontzertu-Audizioa | Bilborock | 19:00 etan.

Urtarrialk 27 | Osteguna | Jam Session | Hika Ateneo | 19:30 etan.

Otsailak 24 | Osteguna | Jam Session | Hika Ateneo | 19:30 etan.

UDAL MUSIKA BANDA

Udazken-Neguko Kontzertuen denboraldia
Euskalduna jauregia. Igandetan -12:00etan- 2€


Azaroak 28 Zuzendari gonbidatua: Pablo Sánchez Torrella

Abenduak 5 Artista gonbidatua: Linda Merrick - Klarinetea Zuzendaritza Rafael Sanz-Espert

Abenduak 19 Gabonetako Kontzertua Bilboko Koru Elkartearen eskutik Zuzendaritza Iñaki Urkizu

Huirrengo kontzertuak : urtarrilak 23, otsailak 6 eta 2o, martxoak 20 eta apirilak 17.

UDAL TXIRTULARI BANDA

Azaroak 20 | Orduña | 20.00etan | Banda tradizionala

Udazken-Neguko Kontzertuen denboraldia
Euskalduna Jauregia. 20:00 etan. sarrera librea


Azaroak 17 | Asteazkena | A3 Aretoa | Bilboko Udal Txistulari Banda formatu tradizionalean

Abenduak 20 | Astelehena | A1 Aretoa| Gabonetako Kontzertua Leioako Kantika Abesbatzarekin | Zuzendaritza de Garikoitz Mendizabal eta Basilio Astúlez

Urtarrilak 12 | Asteazkena | A3 Aretoa |barakaldoko Udal Txistulari Banda

Urtarrilak 26 | Asteazkena | A3 Aretoa | Bilboko Udal Txistulari Banda formatu tradizionalean

Otsailak 9 | Asteazkena | A3 Aretoa | Bilboko Udal Txistulari Banda formatu tradizionalean

Otsailak 21 | Astelehena | A3 Aretoa | Udal Txistulari Banda marinbarekin

Martxoak 16 | Asteazkena | A1 Aretoa | Garikoitz Mendizabalen 'Sosegua'-ren aurkezpen kontzertua

Martxoak 30| Asteazkena | A3 Aretoa | Bilboko Udal Txistulari Banda formatu tradizionalean

Informazioa gehiago: www.bilbaomusika.net