Gure Eskeintza

Bilboko Txistularien Udal Bandak zure Udalak izan dezakeen edozein beharrizani erantzun diezaioke: protokoloak, inaugurazioak, orotariko ekitaldi ofizialak, harrerak, girotzea, zeremoniak, etab. Era berean, ekitaldi tradizionalak eta herrikoiak ere egin ditzake, besteak beste, dianak, kontzertuak plazetan, kalejirak, kolaborazioak dantza taldeekin, erromeriak... horrela, edozein toki, une edo beharrizanetara egokitzen ditu bere egitarauak eta taldeak.


BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA


Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.
Bandak baditu sei diska eta DVD bat kaleratuak: "Bilboko Udal Txistu Banda" (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin "Harizko Txistua"(2006); "Hala ere" (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; "Bihurrikeritan" (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; "Kantari Gabonetan" (2010) Leioako Kantika Koralarekin; "Plazan" (2014) romerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; eta azkena, "X Urte, hamaika lagun" (2015) DVDa heuren hamargarren urteurrena ospatzeko

Horretarako, mota desberdinetako emanaldiak eskeintzen dira:

   Zaharrak Berri
   Txango (Banda Tradizionala)
   Kantaldia
   BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA & OLAETA BALLETS ELKARTEA, Kepa Junkeraren Laguntzarekin    "Fusioa" Ikuskizuna
     



ZAHARRAK BERRI



Dosier Zaharrak Berri

Antzinako molde eta erritmoetan oinarrituriko Jagoba Astiazaran musikagilearen sortze-lan berriak.
Euskal Herriko erritmo eta musika genero tradizionalak oinarri hartuta, hainbat pieza berri sortu ditu Jagoba Astiazaran musikagileak Bilboko Udal Txistulari bandarentzat, zortzikoa, fandangoa, arin-arina edo ezpata dantza esaterako. Ikuskizunean zehar, txistuaren errepertorio tradizionaleko hainbat doinu sorturiko pieza berriekin uztartu eta txandakatuko dira. Antzinako erritmo eta moldeak gaur-egungo ukitu eta zertzeladaz aurkeztuko dira beraz. Tradizioa berrituz: zaharrak berri


JAGOBA ASTIAZARAN KORTA (Zestoa, 1986)


Goi mailako musika ikasketak amaitu ditu Musikenen, Musika tradizionaleko instrumentuak (Txistu) espezialitatean (2008) eta Konposizio espezialitatean (2015). Musika Ikasketa profesionalak berriz Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan Piano eta Txistu espezialitatetan. 2008tik Donostiako udaleko Txistulari Bandako partaide da, baita Musika eta Dantza Eskolako irakasle ere. Euskadiko Orkestrarekin txistu bakarreko aritu zen 2009?2010 abonu denboraldian, eta besteak beste, Xare Ciklus edo KEtan taldeekin aritu da interprete moduan. Musikagile gisa hainbat sari irabazi ditu: Durango Hiria konposizio lehiaketan 3. saria (2007eta 2011ean), Ikerketa Musikalari eskaintzen zaion Donostiako Orfeoia/EHU saria (2012), "Donostia 2013, Bigarren mendeurreneko musika lana" lehiaketako 1.saria (2013). Gainera, "Feeding Music-Nutrire La Música" Konposizio Lehiaketa Internazionalean finalista aukeratua izan zen, Milanen ospatu zen Expo 2015ean parte hartuz. Bere sortze lanak hainbat taldek interpretatu dituzte, hala nola, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Ensemble Sillages, Sentieri Selvaggi, Kuraia eta Xare taldeek


NAGORE DE LAS CUEVAS eta ARKAITZ PASCUAS (Sestao, Bizkaia)


Euskal dantza tradizionaleko, folkeko eta neofolkeko irakasleak, sortzaileak eta dantzariak dira. Euren ibilbidean azpimarratzekoak dira sarien zerrenda (Euskadiko txapeldunak zenbait aldiz dantza soltean eta aurreskuan) eta euren kolaborazioak Andoni Aresti, Alberto Urretxo, Gorka Hermosa, Roberto Etxebarria eta Xabi Aburruzaga bezalako artistekin eta hainbat musika-talderekin, abesbatzekin eta antzerki-taldeekin, besteak beste. 2015az geroztik Bilboko Udalaren Txistularien Bandarekin kolaboratzen dute dantzarako pieza espezifikoak sortuz euren kontzertuetarako, formatu sustraituekin edota proposamen kontzeptualagoekin. Gaur egun, departamentua zuzentzen dute eta dantza tradizionaleko, folkeko eta neofolkeko eskolak ematen dituzte Andoni Dantza Eskolan eta Mungiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan. Horrez gain, dantza eta arte eszenikoei buruzko sentsibilizazio-programak sortzen dituzte gazteentzat.

EGITARAUA:

  • Aurreskua - Herri-doinuak Desafio eta Kontrapas Mendi mendiyan
  • Pastelero - Herrikoa / Mold.: J. I. Ansorena (ERRALDOIAK AUKERAN)
  • Krisostola (Polka) - Federiko Korto / Mold.: Xabier Jacinto Rial
  • Urruneko kontrapasa - Jagoba Astiazaran
  • Idiarena - Eduardo Gorosarri
  • Arineketan - Jagoba Astiazaran (DANTZARIAK)
  • Agustin, Xantin eta Juan Joxe - Isidro Ansorena
  • Ez baita dantza - Jagoba Astiazaran (DANTZARIAK)
  • Sohier (Boleroa) - Ezezaguna / Mold.: Jose Eskoriaza
  • Habanera, Mazurka, Fandanguillo - Fernando Ansorena (ERRALDOIAK AUKERAN)
  • Ausarditsua eta Porrue - Ezezaguna / Mold.: I. Ansorena / Herrikoia (BI DANTZA ESTILO DESBERDIN)
  • Txatxamatxalinatxu - Herri-doinua / Mold.: J. L. Francesena / G. Zabaleta (DANTZARIAK ETA ERRALDOIAK AUKERAN)

PARTE HARTZAILEAK:

  • Bilboko Udal Txistulari Banda
    • Garikoitz Mendizabal, 1. txistua eta zuzendaria
    • Idoia Kareaga, 2. txistua
    • Gorka Zabaleta, silbotea
    • Sabin Bikandi, silbotea
    • Asier Garcia, perkusioa
  • Nagore De las Cuevas eta Arkaitz Paskuas, DANTZARIAK
  • Tokian tokiko bi bersolari
  • Aukera: Erraldoiak izatekoa


TXANGO (Banda Tradizionala)


Honela osatzen da taldea: 1go txistua, 2. txistu, silbotea eta perkusioa. Eskeintzen den errepertorioa zabala izan daiteke:

  • Kontzertuak erritmo eta estilo desberdineko obrarekin (zortzikoak, rapsodiak, suiteak, fandango eta arin-arinak, kontrapasak, minuetoak, baltseoak...) eta Txistu Bandaren ohizko errepertorioa ere.
  • Kale animazioa: bai Goiz Eresiak edo dianak, bai Kale animazioa bi trompeta eta txistulari bandarekin.
  • Dantzaldiak. Dantzarako errepertorioa: kontradantzak, jotak, porruak, baltsak, mazurkak, fandangoak...



KANTALDIA



Dosier Kantaldia

Kantaldia euskal kantuei eta euskerari gorazarre egitera dator. Azken 40 urtetan sortutako abestiak ikusleekin modu naturalean abestea ere badu xede. Guztiok ezagutzen ditugun Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Itoitz, Xabier Lete, Oskorri, e.a. en kantuak abestuko ditugu eta horretarako Bilboko Udal Txistulari Bandak horretarako espreski Iñar Sastre eta Xabier Otaolearen moldaketak erabiliko dira.

EGITARAUA:

  • Kontrapasa - Xabier Lete (*)
  • Udaberria datorrenian - Urretxindorrak (*)
  • Xalbadorren heriotzean - Xabier Lete (*)
  • Agure zaharra - Gorka Knorr (**)
  • Aitormena - Hertzainak (*)
  • Arratsalde honetan - Sorotan Bele (*)
  • Bizkaia Maite - Benito Lertxundi (**)
  • Euskal Herrian euskaraz - Oskorri (**)
  • Violetaren martxa - Oskorri (*)
  • Lau Teilatu - Itoiz (**)
  • Oi Ama Euskal Herriari - Benito Lertxundi (**)
  • Iluntzean - Maixa eta Ixiar (*)
  • Batasuna - Telesforo Monzon (*)
  • Nirekin - Gozategi (*)
  • Konpostelako erromesa - Tapia eta Leturia (*)
MOLDAKETAK: (*) Iñar Sastre     (**) Xabier Otaolea

PARTE HARTZAILEAK:

  • Bilboko Udal Txistulari Banda
    • Garikoitz Mendizabal, 1. txistua eta zuzendaria
    • Idoia Kareaga, 2. txistua
    • Gorka Zabaleta, silbotea
    • Sabin Bikandi, silbotea
    • Asier Garcia, perkusioa
  • Josu Zarate, ABESLARIA
  • Javier Fdez. de Jauregui, BAXU ELEKTRIKOA
  • Mariano Santamaría, PIANOA



"FUSIOA" IKUSKIZUNA

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA & OLAETA BALLETS ELKARTEA
Kepa Junkeraren Laguntzarekin

Dosier Fusioa Ikuskizuna

Historia luzea duten bi talde elkartu gara. Txistua eta dantza beti eskuti doaz eta elkarlanean "Fusioa" ikuskizuna prestatu dugu Bilboko Udal Txistulari Bandak eta Olaeta Ballets Elkarteak. Fusioa norbaitek bultzatu badu, hori, Kepa Junkera da eta gurekin daukagu emanaldi honetan.
Dantza klasikoa (ballet estiloa) eta gure dantza tradizionalak uztarturik ikus entzuteko aukera ederra da honako hau. Bilboko Udal Txistulari Bandak jarriko dio musika ikuskizunari




OLAETA BALLETS ELKARTEA


www.balletsolaeta.com
Olaeta Ballets Ekartea 1989an Bittor Olaetaren eskutik sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte kultural bat da, Bittor Olaeta Balleten sortzailea, koreografoa, orkesta zuzendaria eta dantzari nagusia zelarik.
Olaeta Balleta Gernikako Elai Alai dantza taldetik jaio zen, eta bere sortzailea Segundo Olaeta izan zen.
Gure elkartearen helburua dantzaren teknikan hastea, garatzea eta hobetzea da, ikuspuntu folkloriko batetik, bai ballet klasiko zein ballet folklorikotik.
Gure koreografiak gure folklorean oinarrituak daude, ballet klasiko zein garaikideko teknika eta pausuak aplikatuz.
Gure identitatearen parte da euskal konposatzaile ezagunen musika erabitze dugula hala nola, Guridi, Arambarri, Franco… baita hain ezagunak ez diren beste batzuenak edota musikari garaikideena. Azken honen adibide dira Kepa Junkera eta Juan Carlos Perez.
Gaurko programa FUSIOA deitu dugu azaltzen joan garena oso ondo batzen duelako.
Azken finean gure folkloreari errepaso bat mango diogu, non gitxienez zuek guk gozatzen dugun beste egitea espero dugun

PARTE HARTZAILEAK:

  • Bilboko Udal Txistulari Banda
    • Garikoitz Mendizabal, 1. txistua eta zuzendaria
    • Idoia Kareaga, 2. txistua
    • Gorka Zabaleta, silbotea
    • Sabin Bikandi, silbotea
    • Asier Garcia, perkusioa
  • OLAETA BALLETS ELKARTEA
    • Mari Carmen Muñoz eta Jone Goirizelaia: zuzendariak eta koreografiak
    • Mikel González Pujana, Mikel Ruiz Eskudero eta José Luis González: laguntzaileak
  • KEPA JUNKERA, TRIKITILARIA     www.kepajunkera.com