Garikoitz Mendizabal Etxeberria

    Bilboko Udal Txistulari Bandaren 1. Txistua / Zuzendaria da 2004tik

Zestoa, 1973

Gaur egun, txistularien artean erreferenteetako bat. Bakarlari modura Euskal Herriko Txistularien Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen 1994 eta 1996an, eta bigarren saria lortu 2002an. 2002an Errenteriako Txistulari Banden Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen Gasteizko Txistularien Udal Bandarekin.
Gasteizko Txistularien Udal Bandako zuzendaria izan da 1997tik 2002ra. 2004ko urtarriletik Bilbaoko Udal Txistulari Banda zuzentzen du.
Prestigio handiko talde eta orkestrekin aritu izan da bakarlari moduan. Hauen artean, Madrilgo Komunitateko Orkestra Sinfonikoa, The Bratislava Symphony Orchestra, Bartzelonako Lizeo Antzokiko Orkestra, San Petersburg State Symphony Orchestra, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako, Orkestra Sinfonikoa, Hego Korean Chun Cheon Philarmonic Orchestra eta Gyonbook Philarmonic Orchestra eta Libanoko Orkestra Philarmonikoa. Areto garrantzitsuetan aritu izan da, hala nola, Bilboko Euskalduna Jauregia, Baluarte, Donostiako Kursaal, Auditorio Nazionala, Teatro Real, Teatro Monumentala, Liceu Teatroa, e.a.
Argitaratu dituen 16 diskatan estilo eta erregistro ugari eskeintzen ditu: musika klasikoa, tradizionala, aintzinako musika zeltiarra eta jazz-a.
Musikari ugarirentzako egiten ditu kolaborazioak; Korrontzi, Xabier Zabala, Aitor Furundarena, Xabi Aburruzaga, Kepa Junkera edota Carlos Nuñez besteak beste. Gaur egun KHAMI (jazz musika eta musika tradizionala uztartzen ditu) eta Alberto Urrechoren Soinuaren Bidaia proiektuan ere badabil.
Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentea izan da 2003tik 2010ra bitartean.
2004 ezkeroztik Bilboko Udal Txistulari bandako zuzendaria da eta lanpostu hau bakarlari ibilbidearekin uztartzen du. Euskalherriko Adiskideen Elkarteko kidea da



Idoia Kareaga Gómez

    Bilboko Udal Txistulari Bandaren Txistularia da 2004tik

Bilbao, 1970

Bilboko Txistulari Banda eta Barakaldoko Hala Dzipo Kultur Elkarteko kidea da. Bere ibilbide musikalean azpimarratzekoak dira, besteak beste, Barakaldo eta Gasteizko Txistularien Udal Bandako partaide bezala egindako lanak. Berziztu Txistuzale Elkarteko lehendakari izan da, hau sortu zenetik 2001 urtera arte. Barakaldoko Hala Dzipo Euskal Musika Eskolako sortzaile izan da. Pedagogia eta hezkuntza mailan egindako lanari dagokionez, Hala Dzipo Musika Eskolako koordinatzaile izan da eta kontserbatorio zein musika eskola askotan txistu irakasle gisa aritu da: Galdakao, Arratia, Durango, Amurrio...





Gorka Zabaleta Agirre

    Bilboko Udal Txistulari Bandaren Txistularia da 2004tik

Azkoitia, 1977

Instrumentista modura, Donostiako Udal Bandarekin eta Errenteriako Udal Bandarekin egin du lan. Azkoitiko Txistularien Udal Bandako kide eta Txalkor eta Izarraitz txistularien bandetako kide izan da, bai eta Sahatsa, Itsasi eta Itxaropena dantza taldeetako kidea ere. Lehiaketa askotan hartu du parte: Billabonan 2002an txistulari bakarlarientzako egindako lehiaketan 4. saria lortu zuen; zuzendari lanetan, urte berean Errenteriako txistu banden lehiaketan 2. saria eskuratu zuen. Azpeitiko Juan de Antxieta Musika Eskolako txistu irakaslea izan da 2000. urtetik. 2004ko urtarrilean Bilboko Udal Bandako kide lanetan hasi da



Sabin Bikandi Belandia

    Bilboko Udal Txistulari Bandaren Txistularia da 1989tik

Galdakao, 1965

Donostiako Kontserbatorioko goi-mailaren amaierako ohorezko saria eta Bilboko Kontserbatorioko ohorezko aipamena ganberamusikan. 1995ean Londresera joan zen graduatuondoko ikasketak amaitzera. 1996an Etnomusikologiako Masterra amaitu zuen Goldsmiths Collegen. Irakasle aritu izan da zenbait ikastetxe.
Interprete moduan aipatzekoa da Axlor taldeko kide moduan egindako lana eta Bilboko Udal Bandako txistulari moduan egindako 1989az geroztik. Azken urteotan, Aiko taldearen bidez, musika eta dantza tradizionala jotzen eta irakasten espezializatu da.



Asier García Artetxe

    Bilboko Udal Txistulari Bandaren Atabalaria da 1999tik

Areatza, 1976

Bilboko Txistularien Udal Bandako atabalaria da 1999tik. Areatzako Musika Bandako perkusio bakarlaria 1996tik. Talde ugarirekin aritzen da lankidetzan: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Gazte Orkestra, Bilboko Udal Banda, Arantzarte dantza taldea, etab.
2000. urtetik aurrera "Perkustra" perkusio-taldeko kidea da eta estatuko eta atzerriko hainbat jaialditan hartu du parte. Manel Ramada, Robert Van Sice, Leigh Howard Stevens, Nick Petrella, Angel Frete, Joaquín Carrascosa, Gustavo Jimeno edo Igor Lesniken mailako perkusionistekin ikasi du.