Formazio Tailerrak

TA 051 - KANTU LIRIKO ETA MODERNOAREN TEKNIKA ETA INTERPRETAZIOA (ENTZULEAK)

Bilbaomusika Itxaroten Zerrandan Inskripzioa

Irakaslea:

Marta Toba
Sopranoa, aktorea, antzerki-autorea eta kantu-irakaslea
Musika-ikasketak Getafeko Musika Kontserbatorio Profesionalean hasi zituen, eta Milanen (Italia) jarraitu zuen ikasten, 3 urtez. Ileana Cotrubas eta Raina Kabaivanska sopranoekin ikasi zuen.
Paper nagusiak egin ditu zenbait opera, zartzuela eta oratoriotan: "La Bohéme" (Mimí); "Carmen" (Micaela), "La del manojo de Rosas" (Ascensión), "Luisa Fernanda" (L. Fernanda), "La tabernera del puerto" (Marola), "Kristoren azken zazpi hitzak gurutzean", Haydnena eta Duboisena, besteak beste.
"Zazpi emaztegai zazpi anaiarentzat" musikalaren ahots-zuzendaria (Madrilgo Apolo antzokian estreinatu zen, 2003an). Kantu-irakaslea izan da TVEko "Empieza el Espectáculo" saioan (2006), eta 2001etik irakaslea da Madrilgo zenbait eskolatan (Memory, Daccapo, Madrid47).

Informazioa:

Ikastaro honetan, gure gorputzaren ezagutza kanturako eta interpretaziorako tresna gisa landuko dugu. Horretarako, arnasketa, erlaxazioa eta erabili beharreko erresonadoreak bilatzeko ariketak egingo ditugu, musikaren estiloa kontutan hartuz eta hitzaren eta emozioaren garrantziaz ahaztu gabe. Kantatu ez ezik, kontatu eta transmititu ere egin behar dugu, eta horretarako, ezinbestekoa da kantuaren esanahia eta zein pertsonaia eta emozioetatik abesten dugun jakitea.
Hori guztia zuek aukeratutako abestien interpretazioan aplikatu beharko duzue.

Iraupena:

14 ordu

Nori zuzendua:

Koru / Kantuko ikasleei

Datak eta Ordutegia:

  • Apirilak 16 / 17:00 - 20:00
  • Apirilak 17 / 10:00 - 14:00
  • Apirilak 23 / 17:00 - 20:00
  • Apirilak 24 / 10:00 - 14:00

Prezioa:

  • Aktiboak: 45 €
  • Entzuleak: 20 €

Lekua:

LA GALERA
Bilbao Musika, C/ Sorkunde, 8

Izen-ematea:

Tailerra hasi arte, lekurik badago