Francisco Pineda Sales

    Oboea, Adar Ingelesa
Bilbaomusika Riola (Valentzia)
Zortzi urterekin hasi zen musika-ikasketak egiten Riolan (Valentzian), hango Unión Musical elkartean. Oboeren goi-mailako ikasketak egin zituen Valentziako Joaquín Rodrigo Musikaren Goi-mailako Kontserbatorioan eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan; eta kalifikaziorik onenak lortu zituen Vicente Martí, Francisco Salanova eta Rafael Tamarit irakasleekin. Hobekuntza-ikastaroak egin ditu, Salvador Tudelarekin eta Lothar Kochekin; gainera, Pedagogiako master bat egin du EHUko Hezkuntza Zientzien Institutuan. "El oboe. Desarrollo y su pedagogía" (2003, Rivera Editores) liburua idatzi du.
Hainbat orkestrarekin jo du; hala nola: Valentziako Kontserbatorioaren Orkestrarekin, BOS-Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Santanderreko Ataulfo Argenta Kontserbatorioaren Orkestrarekin eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioaren Orkestrarekin. Maila handiko zuzendariekin lan egin du; besteak beste, Enrique García Asensio, Juanjo Mena, Hans Jorgen Svendersen, Gilbert Varga eta Michael Chistierekin. Musika garaikidea egiten duen Kuraia taldearen kolaboratzailea da, "Jesús Arambarri" haizezko boskotearen kide sortzailea da. Azken honekin estatu guztian zehar jo du; eta aipagarriak dira R.N.E.rentzako egindako grabazioak; hain zuzen, "Clásicos en Verano" zikoan (Madrileko Erkidegoko Kultura Saila).
Irakasle ere jarduten da eta eskolak eman ditu Suecako (Valentzia) Unión Musical elkartearen musika-eskolan, Galdakaoko musika-jardueren zentroan, Santanderreko Ataulfo Argenta Kontserbatorioan eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Goi-mailako Kontserbatorioan. Gaur egun, 1988tik, oboe-jole bakarlaria da Bilboko Udalaren Musika Bandan.