Banda

Bilbaomusika


1895eko ekainaren 9an, José Sainz Basaberen zuzendaritzapean, Bilboko Udalaren Musika Bandak bere lehenengo kontzertua eman zuen Areatzan. Harrezkero José Franco Ribate (1924), Pedro Córdoba Rozas (1928), Jesús Arambarri Garate (1932), Bruno Muñoz (1950), Urbano Ruiz Laorden (1969), Antonino Ibarrondo Oleaga (1979), Jesús María Bilbao Estefanía (1995), Rafael Sanz Espert (2002) eta José Rafael Pascual Vilaplana (2015) izan dira ehun urtetik gora dituen Udal Bandaren zuzendariak.

Bilbao Musika Toki Erakunde Autonomiadunaren barruan dago. Aipatzekoak dira bere emankizunak ekitaldi ofizialetan, ospakizun herrikoietan eta musika jaialdietan (Musika-Música), halaber, Azkuna Zentroan, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontzerbatorioan eta Areatzako kioskoan eskaintzen dituen kontzertu zikloak.

Azpimarratzekoak dira, era berean, Euskalduna Jauregiko Auditorioan egiten diren kontzertu denboraldiak. Ziklo horietan izen handiko zuzendari gonbidatuak izan ditu, hala nola: Enrique García Asensio, Pablo Sánchez Torrella, Juan José Ocón, Darío Sotelo, José Mª Sáinz Alfaro, Gary F. Lamb, Richard Miles, Thomas Rotondi, Evgeny Dzhalalov, Pablo dell'Oca, Fernando Bonete, Jan Cober, Douglas Bostock, Franco Cesarini, Philip Sparke, Laszlo Marosi, Yves Segers, Maurice Hamers, Isabelle Ruf-Weber edo Nacho de Paz; elkarte eta bakarlari handiak ere bai: Pedro Iturralde, Kepa Junkera, Astrid Crone, Manuel Bobenrieth, Javier Eguillor, Manel Ramada, Santiago Juan, Mª Eugenia Silguero, Euskadi Brass metalezko boskotea, Donostiako Orfeoia, Ensantzeko Koru Masa, Bilboko Koral Elkartea, Inés Olabarria, Claudi Arimany, Vicente Zaragoza, Juana Guillem, José Franch-Ballester, Manuel Blanco, Albert Guinovart, Ximo Vicedo, Fernando Latorre, Marta Ubieta eta Serafín Zubiri, besteak beste

   Bandaren diskografia 20 diskokoa da: "Aires de Euskal Herria", biniloan grabatuta; CD bikoitza, barne zuena José Franco Ribateren lanekin egindako monografikoa eta pasodobleen aukeraketa bat, mendeurrena zela eta; Ciudad de Valencia 2002 banden nazioarteko lehiaketan grabatutako CDa; "Banda Band" Oskorrirekin batera; "Concierto de Navidad" eta "Cantando durante 125 años", biak ala biak Bilboko Koral Elkartearekin; "Spanish music for wind band" jazzaren arloko abestiekin; hiru CD bikoitz, Euskalduna jauregiko zuzeneko emanaldiekin, "Tell me a Brass Story" Spanish Brass metaleko boskotearekin batera; "Zarzuela" CD monografikoa, Iñaki Urkizuk zuzendua, "Urko herrikoi" Donostiako abeslariekin; "Miradas" David Rivas Domínguez-en obrekin; "Románticos olvidados" Emilio Serrano, Sebastián Iradier eta José Frescoren musika-konposizioekin; "Cosas de la imaginación", Eduardo Morenoren zuzendaritzapean eta "Bidaiak" eta "Haizea" Jose R. Pascual-Vilaplanak zuzenduta.

Bere jarduera ugarian kontzertu asko eskaini ditu Estatuko entzunareto eta antzoki garrantzitsuenetan (Valentziako Palau de la Musica, Unió de Llíria Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia, Iruñako Gayarre Antzokia, Tenerifeko Santa Cruzeko Angel Guimerá Antzokia, Donostiako Kursaal, Bartzelonako L'Auditoi, Arriaga Antzokia, etab.) Halaber, izan du partaidetza: EITBko gabonetako saio berezi batean, Aste Nagusian Abandoibarran, Kepa Junkera, Oskorri, Sole Jiménez, Serafín Zubiri, Urko eta Doctor Deseorekin emandako kontzertuetan; Errenteriako Musikaste amaierako kontzertuan Andra Mari Koralarekin, Tenerifen, Banda Sinfonikoen Zuzendarien, konpositoreen, moldatzaileen eta instrumentisten IV. Biltzar Iberoamerikarrean; Espainako Flauitisten Elkartearen IV. bileran, Madrilgo Canal-eko Antzokien Musika Banden III. topaketan, "Vila de la Sénia" Musika Banden lehiaketan, Leoneko musika espainiarren XXX. Jaialdian, Utrecht-en (Holanda) 2017ko WASBEk antolatutato Bandentzako Nazioarteko konferentzian, IFOB-a 2019 programa barruan, "La Pamplonesa" Iruñeko musika Bandaren Mendeurrenaren ekitaldietan; Toroko Latorre Antzokian (Zamoran) David Rivas-en lanekin ospatutako kontzertuan; Bilboko Miribilla Arenan Fair Saturday-aren inaugurazio kontzertuetan 1.000 artista baino gehiagorekin batera (2018 eta 2019) eta Bartzelonako Udalaren Bandarekin L'Auditorin eskainitako kontzertuan, besteak beste.