La Banda de Txistularis de Bilbao puede responder a cualquiera de las necesidades que desde su Ayuntamiento se presenten: actos protocolarios, inauguraciones, actos oficiales de cualquier índole, recepciones, ambientación, ceremonias, etc... junto con actos tradicionales y populares como las dianas, conciertos en las plazas, “kalejiras”, colaboraciones con grupos de danzas, romerías, etc... adecuando sus programas y formaciones a cualquier lugar, ocasión o necesidad.
BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA
Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte. Bandak baditu sei diska eta DVD bat kaleratuak: "Bilboko Udal Txistu Banda" (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin "Harizko Txistua"(2006); "Hala ere" (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; "Bihurrikeritan" (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; "Kantari Gabonetan" (2010) Leioako Kantika Koralarekin; "Plazan" (2014) romerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; eta azkena, "X Urte, hamaika lagun" (2015) DVDa heuren hamargarren urteurrena ospatzeko
Horretarako, mota desberdinetako emanaldiak eskeintzen dira:
Antzinako molde eta erritmoetan oinarrituriko Jagoba Astiazaran musikagilearen sortze-lan berriak. Euskal Herriko erritmo eta musika genero tradizionalak oinarri hartuta, hainbat pieza berri sortu ditu Jagoba Astiazaran musikagileak Bilboko Udal Txistulari bandarentzat, zortzikoa, fandangoa, arin-arina edo ezpata dantza esaterako. Ikuskizunean zehar, txistuaren errepertorio tradizionaleko hainbat doinu sorturiko pieza berriekin uztartu eta txandakatuko dira. Antzinako erritmo eta moldeak gaur-egungo ukitu eta zertzeladaz aurkeztuko dira beraz. Tradizioa berrituz: zaharrak berri
JAGOBA ASTIAZARAN KORTA (Zestoa, 1986)
Goi mailako musika ikasketak amaitu ditu Musikenen, Musika tradizionaleko instrumentuak (Txistu) espezialitatean (2008) eta Konposizio espezialitatean (2015). Musika Ikasketa profesionalak berriz Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan Piano eta Txistu espezialitatetan. 2008tik Donostiako udaleko Txistulari Bandako partaide da, baita Musika eta Dantza Eskolako irakasle ere. Euskadiko Orkestrarekin txistu bakarreko aritu zen 2009?2010 abonu denboraldian, eta besteak beste, Xare Ciklus edo KEtan taldeekin aritu da interprete moduan. Musikagile gisa hainbat sari irabazi ditu: Durango Hiria konposizio lehiaketan 3. saria (2007eta 2011ean), Ikerketa Musikalari eskaintzen zaion Donostiako Orfeoia/EHU saria (2012), "Donostia 2013, Bigarren mendeurreneko musika lana" lehiaketako 1.saria (2013). Gainera, "Feeding Music-Nutrire La Música" Konposizio Lehiaketa Internazionalean finalista aukeratua izan zen, Milanen ospatu zen Expo 2015ean parte hartuz. Bere sortze lanak hainbat taldek interpretatu dituzte, hala nola, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Ensemble Sillages, Sentieri Selvaggi, Kuraia eta Xare taldeek
NAGORE DE LAS CUEVAS eta ARKAITZ PASCUAS (Sestao, Bizkaia)
Euskal dantza tradizionaleko, folkeko eta neofolkeko irakasleak, sortzaileak eta dantzariak dira. Euren ibilbidean azpimarratzekoak dira sarien zerrenda (Euskadiko txapeldunak zenbait aldiz dantza soltean eta aurreskuan) eta euren kolaborazioak Andoni Aresti, Alberto Urretxo, Gorka Hermosa, Roberto Etxebarria eta Xabi Aburruzaga bezalako artistekin eta hainbat musika-talderekin, abesbatzekin eta antzerki-taldeekin, besteak beste. 2015az geroztik Bilboko Udalaren Txistularien Bandarekin kolaboratzen dute dantzarako pieza espezifikoak sortuz euren kontzertuetarako, formatu sustraituekin edota proposamen kontzeptualagoekin. Gaur egun, departamentua zuzentzen dute eta dantza tradizionaleko, folkeko eta neofolkeko eskolak ematen dituzte Andoni Dantza Eskolan eta Mungiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan. Horrez gain, dantza eta arte eszenikoei buruzko sentsibilizazio-programak sortzen dituzte gazteentzat.
EGITARAUA:
Aurreskua - Herri-doinuak Desafio eta Kontrapas Mendi mendiyan
Pastelero - Herrikoa / Mold.: J. I. Ansorena (ERRALDOIAK AUKERAN)
Krisostola (Polka) - Federiko Korto / Mold.: Xabier Jacinto Rial
Urruneko kontrapasa - Jagoba Astiazaran
Idiarena - Eduardo Gorosarri
Arineketan - Jagoba Astiazaran (DANTZARIAK)
Agustin, Xantin eta Juan Joxe - Isidro Ansorena
Ez baita dantza - Jagoba Astiazaran (DANTZARIAK)
Sohier (Boleroa) - Ezezaguna / Mold.: Jose Eskoriaza
Habanera, Mazurka, Fandanguillo - Fernando Ansorena (ERRALDOIAK AUKERAN)
Ausarditsua eta Porrue - Ezezaguna / Mold.: I. Ansorena / Herrikoia (BI DANTZA ESTILO DESBERDIN)
Txatxamatxalinatxu - Herri-doinua / Mold.: J. L. Francesena / G. Zabaleta (DANTZARIAK ETA ERRALDOIAK AUKERAN)
PARTE HARTZAILEAK:
Bilboko Udal Txistulari Banda
Garikoitz Mendizabal, 1. txistua eta zuzendaria
Idoia Kareaga, 2. txistua
Gorka Zabaleta, silbotea
Sabin Bikandi, silbotea
Asier Garcia, perkusioa
Nagore De las Cuevas eta Arkaitz Paskuas, DANTZARIAK
Kantaldia euskal kantuei eta euskerari gorazarre egitera dator. Azken 40 urtetan sortutako abestiak ikusleekin modu naturalean abestea ere badu xede. Guztiok ezagutzen ditugun Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Itoitz, Xabier Lete, Oskorri, e.a. en kantuak abestuko ditugu eta horretarako Bilboko Udal Txistulari Bandak horretarako espreski Iñar Sastre eta Xabier Otaolearen moldaketak erabiliko dira.
Historia luzea duten bi talde elkartu gara. Txistua eta dantza beti eskuti doaz eta elkarlanean "Fusioa" ikuskizuna prestatu dugu Bilboko Udal Txistulari Bandak eta Olaeta Ballets Elkarteak. Fusioa norbaitek bultzatu badu, hori, Kepa Junkera da eta gurekin daukagu emanaldi honetan. Dantza klasikoa (ballet estiloa) eta gure dantza tradizionalak uztarturik ikus entzuteko aukera ederra da honako hau. Bilboko Udal Txistulari Bandak jarriko dio musika ikuskizunari
OLAETA BALLETS ELKARTEA
www.balletsolaeta.com
Olaeta Ballets Ekartea 1989an Bittor Olaetaren eskutik sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte kultural bat da, Bittor Olaeta Balleten sortzailea, koreografoa, orkesta zuzendaria eta dantzari nagusia zelarik.
Olaeta Balleta Gernikako Elai Alai dantza taldetik jaio zen, eta bere sortzailea Segundo Olaeta izan zen.
Gure elkartearen helburua dantzaren teknikan hastea, garatzea eta hobetzea da, ikuspuntu folkloriko batetik, bai ballet klasiko zein ballet folklorikotik.
Gure koreografiak gure folklorean oinarrituak daude, ballet klasiko zein garaikideko teknika eta pausuak aplikatuz.
Gure identitatearen parte da euskal konposatzaile ezagunen musika erabitze dugula hala nola, Guridi, Arambarri, Franco… baita hain ezagunak ez diren beste batzuenak edota musikari garaikideena. Azken honen adibide dira Kepa Junkera eta Juan Carlos Perez.
Gaurko programa FUSIOA deitu dugu azaltzen joan garena oso ondo batzen duelako.
Azken finean gure folkloreari errepaso bat mango diogu, non gitxienez zuek guk gozatzen dugun beste egitea espero dugun
PARTE HARTZAILEAK:
Bilboko Udal Txistulari Banda
Garikoitz Mendizabal, 1. txistua eta zuzendaria
Idoia Kareaga, 2. txistua
Gorka Zabaleta, silbotea
Sabin Bikandi, silbotea
Asier Garcia, perkusioa
OLAETA BALLETS ELKARTEA
Mari Carmen Muñoz eta Jone Goirizelaia: zuzendariak eta koreografiak
Mikel González Pujana, Mikel Ruiz Eskudero eta José Luis González: laguntzaileak