Bilboko Udal Musika Banda


Rafael Climent Pineda

    BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN KLARINETEA

Bilbaomusika Tavernes de la Valldigna (Valentzia), 1969
Tavernes de la Valldigna-n jaio zen, Valentzian, eta bertako musika-sozietatean hasi zituen musika-ikasketak. Klarineteko goi ikasketak egin zituen Valentziako eta Bilboko musika-kontserbatorioetan. 1988an, Bilboko Udal Bandan sartu zen, horixe haren jarduera musikal nagusia izanik. Bere ganberako ibilbidean, zenbait taldetan parte hartu du: Copland klarinete-laukotea, Bilbao hirukotea, Haizea hirukotea, Ventus Sine Nomine hirukotea eta boskotea. Bilboko zenbait ganbera-ziklo garrantzitsutan aritu da: Enkarnazioko musika sakratuko zikloa, Bidebarrieta Kulturgunea, BOS, Guggenheim eta Bilbao Musika, besteak beste.
KURAIA Konpositore eta Interpreteen Elkarteko kide izan zen 1996tik aurrera, eta euskal eta nazioarteko konpositoreen lanak interpretatu eta estreinatu zituen harekin, baita hainbat CD eta DVD grabatu ere. 2001ean, Parisko Cervantes Institutuko kontzertu batean parte hartu zuen, Bilboko hiribilduaren sorreraren 700. urteurrenean. Irakaskuntzan jardun du, Bilboko Bedmar eta Basauriko Arizgoiti musika-zentroetan. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin kolaboratu du. Bakarlari legez, Bilboko, Gasteizko eta Irungo udal bandekin eta Valldignako Orkestra Sinfonikoarekin aritu da, urteroko kontzertu-zikloen barruan.