Agenda



HURRENGO KONTZERTUA

2021/10/18 
 Bilboko udal txistulari bandaren kontzertua. "UR TANTAK"   EUSKALDUNA JAUREGIA - 0D ARETOA   19:00
info
Joserra Gutiérrezen musika
Oraingo honetan Bilboko Udal Txistulari Bandak Joserra Gutiérrez musikagile barakaldarraren obra originalez osatutako programa eskainiko digute. Musikari honek Bilboko txistulariekin elkarlanean eginiko ibilbidearen isla izango dugu entzungai. Kontzertu honen ezaugarri nagusia bertan aurkeztuko diren doinuen arintasun eta erakargarritasuna izango da.
EGITARAUA
Babario II
Odolik gabeko dantza (Ezpata dantza)
Zortzikotik hona (Zortzikoa)
Nimiño II
Bosnakoa
Bilboko bihotza (Tangoa)
Aita San Miguel
Burutik jota
Txistukada
Erroak II



Abuztua        Agenda 2020 Iraila       Urria

Banda Eskola Txistubanda
Protokoloa: Lehendakariaren jabetza hartzeko ekitaldia    GERNIKA   11:00
Protokoloa: Gotzone Sagarduy zinegotziak uko egiteko osoko bilkura berezia    UDALAREN OSOKO BILKURA ARETOA   12:00
Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua    AZKUNA ZENTROA   19:00
  Zuzendaritza José Rafael Pascual Vilaplana
  Gonbidatua(k):  Abraham Cupeiro
  "ERROETAKO SOINU-OROITZAPENA"
Ekosistema bateko musika eta tresnak
EGITARAUA
PANGEA. El paisaje sonoro de nuestro planeta (*) - Abraham CUPEIRO (1980) / Arr. Adrián Saavedra, María Ruiz
  1. Oceanía
  2. China
  3. América
  4. África
  5. Norte de África
  6. Armenia
  7. Bulgaria
  8. Costa Atlántica
(*) Estreinaldi absolutua

PANGEA: GURE PLANETAREN SOINU-PAISAIA
Duela 200 milioi urte, gure planetan, kontinente bakar eta erraldoi bat izan zen: Pangea. Hura zatitzen hasi zen, eta, denborarekin, egun ezagutzen ditugun kontinenteak sortu ziren hartatik. Guk kontzertu honekin proposatzen dugun bidaia planetako leku bateko eta besteko musiken batura da.
Pangea ikuskizun didaktiko bat da, arina, eta beste kultura batzuetara hurbiltzen gaituena: jatorrizko musika Abraham Cupeirorena eta María Ruizena da. Kontzertuan zehar, Ozeania australeko soinuak entzungo dira, hango maskorren oihartzunen bidez, edota Txinako mendietakoa, Hulusi-ak bere melodia melismatikoekin marrazten dituen soinuekin; edo Ipar Amerikako ordeka handietakoa, edo Hego Amerikako oihanetakoa, Senegalgo Peuleren txirula, Gaita bulgariarra, Zurna erronka jotzailea, edo milaka urte dituzten artzain cornak, …guztien artean ehunduz gure lurra berriro batuko duen jantzia. Pangea, gure planetaren kultur dibertsitatearen aldeko kantu bat.

PANGEA
1910ean, Alfred Wegener alemaniar meteorologoa ohartu zen, atlas bat aztertzen ari zela, kontinenteen ertzak elkarrekin egokitzen zirela; harrezkero, datuak biltzen hasi zen, eta, gero, "kontinenteen eta ozeanoen jatorria¨ izeneko liburuan eman zuen berak ateratako ondorioa. Liburu horretan argudiatzen zuen ezen, duela 300 milioi urte, mundua kontinente bakar batek osatzen zuela, zeinari berak Pangea izena eman baitzion, "lur osoa" esan nahi duena grezieraz.
Biologiaren ikuspuntutik, teoria honen bidez azaltzen da kontinenteetako espezien arteko ahaidetasuna, nahiz eta kontinenteok ozeanoz bereizita egon. Geologiaren arabera, horrek azaltzen du kontinente batzuetan eta besteetan formatu geologiko antzekoak agertzea. Lurraren gainean bizi gara gizakiok, baina, beharbada, ozeanoek eragiten dute klima era batekoa edo bestekoa izatea, eta, batzuetan, are orografia bera edota haietan bizi den jendea ere era batekoa edo bestekoa izatea.
Lan honetan, batu egin nahi dugu lurra, musikaren bidez, modu metaforiko batean, zeren eta ezinbestekoa baita elkar gaitezen gure planetaren hondamendia eragozteko. Baina, horrela batzekotan, behar-beharrezkoa da beste hirugarren elementu bat: airea. Airea gabe, musika-tresnen soinua ezingo litzateke hegaldatu espazioan zehar gure belarrietaraino heltzeko. Musika-tresna horiei, beste apalago batzuk gehitu behar zaizkie, guk erakutsi nahi dizkizuegun kulturak eta paisaiak ekartzen dituztenak gogora.
Hasi bitez musika jotzen lurraren barru-barrutik, ozeanoetako hondo-hondotik!
Protokoloa: Gloria Múgica zinegotziak uko egiteko osoko bilkura berezia    UDALAREN OSOKO BILKURA ARETOA   13:00
  Zuzendaritza Garikoitz Mendizabal
Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua    AZKUNA ZENTROA   19:00
  "DANTZA OROITZAPENA"
EGITARAUA
DANCERIES (1999) - Kenneth HESKETH (1968)
KRUMP (2007) - Scott MCALLISTER (1969)
AMAYA: "Ezpata-dantza" - Jesús GURIDI (1886-1961)
L'OS I EN BALA (1987) - Jef PENDERS (1928-2015)
COOPERATION. Music in difficult times (2020) - Txemi ETXEBARRIA / Mari VAN GILS
DANZAS CUBANAS (2010) - Robert SHELDON (1954)
Protokoloa: Miguel de Unamunori lore-eskaintza    UNAMUNO PLAZA   12:00