Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua    AZKUNA ZENTROA   19:00
  Zuzendaritza José Rafael Pascual Vilaplana
  Gonbidatua(k):  Abraham Cupeiro
  "ERROETAKO SOINU-OROITZAPENA"
Ekosistema bateko musika eta tresnak
EGITARAUA
PANGEA. El paisaje sonoro de nuestro planeta (*) - Abraham CUPEIRO (1980) / Arr. Adrián Saavedra, María Ruiz
  1. Oceanía
  2. China
  3. América
  4. África
  5. Norte de África
  6. Armenia
  7. Bulgaria
  8. Costa Atlántica
(*) Estreinaldi absolutua

PANGEA: GURE PLANETAREN SOINU-PAISAIA
Duela 200 milioi urte, gure planetan, kontinente bakar eta erraldoi bat izan zen: Pangea. Hura zatitzen hasi zen, eta, denborarekin, egun ezagutzen ditugun kontinenteak sortu ziren hartatik. Guk kontzertu honekin proposatzen dugun bidaia planetako leku bateko eta besteko musiken batura da.
Pangea ikuskizun didaktiko bat da, arina, eta beste kultura batzuetara hurbiltzen gaituena: jatorrizko musika Abraham Cupeirorena eta María Ruizena da. Kontzertuan zehar, Ozeania australeko soinuak entzungo dira, hango maskorren oihartzunen bidez, edota Txinako mendietakoa, Hulusi-ak bere melodia melismatikoekin marrazten dituen soinuekin; edo Ipar Amerikako ordeka handietakoa, edo Hego Amerikako oihanetakoa, Senegalgo Peuleren txirula, Gaita bulgariarra, Zurna erronka jotzailea, edo milaka urte dituzten artzain cornak, …guztien artean ehunduz gure lurra berriro batuko duen jantzia. Pangea, gure planetaren kultur dibertsitatearen aldeko kantu bat.

PANGEA
1910ean, Alfred Wegener alemaniar meteorologoa ohartu zen, atlas bat aztertzen ari zela, kontinenteen ertzak elkarrekin egokitzen zirela; harrezkero, datuak biltzen hasi zen, eta, gero, "kontinenteen eta ozeanoen jatorria¨ izeneko liburuan eman zuen berak ateratako ondorioa. Liburu horretan argudiatzen zuen ezen, duela 300 milioi urte, mundua kontinente bakar batek osatzen zuela, zeinari berak Pangea izena eman baitzion, "lur osoa" esan nahi duena grezieraz.
Biologiaren ikuspuntutik, teoria honen bidez azaltzen da kontinenteetako espezien arteko ahaidetasuna, nahiz eta kontinenteok ozeanoz bereizita egon. Geologiaren arabera, horrek azaltzen du kontinente batzuetan eta besteetan formatu geologiko antzekoak agertzea. Lurraren gainean bizi gara gizakiok, baina, beharbada, ozeanoek eragiten dute klima era batekoa edo bestekoa izatea, eta, batzuetan, are orografia bera edota haietan bizi den jendea ere era batekoa edo bestekoa izatea.
Lan honetan, batu egin nahi dugu lurra, musikaren bidez, modu metaforiko batean, zeren eta ezinbestekoa baita elkar gaitezen gure planetaren hondamendia eragozteko. Baina, horrela batzekotan, behar-beharrezkoa da beste hirugarren elementu bat: airea. Airea gabe, musika-tresnen soinua ezingo litzateke hegaldatu espazioan zehar gure belarrietaraino heltzeko. Musika-tresna horiei, beste apalago batzuk gehitu behar zaizkie, guk erakutsi nahi dizkizuegun kulturak eta paisaiak ekartzen dituztenak gogora.
Hasi bitez musika jotzen lurraren barru-barrutik, ozeanoetako hondo-hondotik!
Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua    AZKUNA ZENTROA   19:00
  "DANTZA OROITZAPENA"
EGITARAUA
DANCERIES (1999) - Kenneth HESKETH (1968)
KRUMP (2007) - Scott MCALLISTER (1969)
AMAYA: "Ezpata-dantza" - Jesús GURIDI (1886-1961)
L'OS I EN BALA (1987) - Jef PENDERS (1928-2015)
COOPERATION. Music in difficult times (2020) - Txemi ETXEBARRIA / Mari VAN GILS
DANZAS CUBANAS (2010) - Robert SHELDON (1954)