Zuzendaritza José Rafael Pascual Vilaplana
  "VIENAKO HIRIA"
Generador de Códigos QR Codes
EGITARAUA
"Vienako Haizeak"
SERENADE op.7 in Es dur für 13 Bläsinstrumenten (1881) - Richard STRAUSS (1864-1949)
ZAPFENSTREICHE Marsch für Militärmusik WoO 19 (1808) - Ludwig van BEETHOVEN (1770-1827)
RADETZKY MARSCH op.228 (1848) - Johann STRAUSS, Sr. (1804-1849) / Mold. J. Van der Braak
MARSCH IN Es Dur WAB 116 (1865) - Anton BRUCKNER (1824-1896)
FESTMUSIK DER STADT WIEN (1943) - Richard STRAUSS
THEME AND VARIATIONS op.43a (1943) - Arnold SCHÖNBERG (1874-1951)
Bilboko udal musika Bandaren kontzertua. "Oroitzapenaren soinua"    EUSKALDUNA JAUREGIA AUDITORIOA   12:00
  Zuzendaritza José Rafael Pascual-Vilaplana
  "BANDA MEMORIAK"
MUSIKENErekin elkarlanean
EGITARAUA
BULGARIAN DANCES (2006) - Franco CESARINI (1961) LX urteurrena
BULGARIAN DANCES II (2013) - Franco CESARINI (1961)
  1. Lale Li Si, Zyumbyul Li Si, Gyul Li Si
  2. Oi, Shope, Shope
  3. Damba
ARMENIAN DANCES (1972) - Alfred REED (1921-2005) 100. urteurrena
ARMENIAN DANCES II (1978) - Alfred REED (1921-2005)
  1. Hov Arek
  2. Khoomar
  3. Lorva Horovel

PROGRAMAREN GAINEKO OHARRAK
2021. urtean, musika-bandentzat sormen-lan handia egin duten konposatzaile anitz oroituko ditugu. Izan ere, gaurko kontzertuan urteurren horietako bi oroituko ditugu, elkarren arteko erlazioa duten gaiak biltzen dituen errepertorio baten bidez.
Franco Cesarini (Bellinzona, 1961) suitzar maisuak, zeina Bilboko Musika Bandaren zuzendari gonbidatua izana baita, erabaki zuen, Alfred Reed (New York, 1921, Miami, 2005) musikariaren konposizio-lana ezagutu ostean, bandarako musika idaztea, Alfred Reed izaki garai guztietako banda-literaturako sortzailerik handienetako bat. Halako mirespena eragin zion Reed-ek, non Cesarinik ez zuen etsi hura bertatik bertara ezagutu arte. Bi sortzaileak adiskide izan ziren harrezkeroztik, eta adiskidetasun horren emaitza da Bulgarian Dances sorkuntza, suitzar egilearena. Cesarinik bi dantza-suite idatzi zituen, Alfred Reed-en Armenian Dances ospetsu eta ezagunak oinarritzat hartuta. Kasu batean nola bestean, lehenengo suitea mugimendu bakarreko obra bat da, bost zati bereizi dituena; aldiz, bigarren suitea hiru mugimenduko partitura bat da.
Suitzar konposatzailearen jaiotzaren LX urteurrena ospatzen dugu, beraz; hark XX. mendeko laurogeiko hamarraldiko “Ahots bulgariarren misterioa" LP ospetsuan kausitu zuen bere obraren oinarria. Musikak ahots berezi horien indarra eta soinuzko tentsioa deskribatzen du, milaka urteko tradizio bati zor baitzaizkio, Traziatik hasi eta Bizantziora arteko tradizio bati. Nabarmentzekoa da bai monodiaraen erabilera, bai diafoniaren erabilera, eta disonantziak ditu bereizgarri. Era berean, tarte erritmiko aski zailak aurkitzen ditugu, kantari herrikoiek errazki eta erosotasunez konpontzen dituztenak. Lehen suitea agindutako lan bat izan zen, 2006ko Musikaren Festa Federalerako idatzia, zeina Musikarako Suitzar Elkarteak antolatu baitzuen. Hona zer kanta entzuten diren suite horretan: Polegnala e Pschenitza (jatorria Trazian duen kanta bat), Erghen Diado (Schopsko-ko kanta bat), Polegnala e Todora (Polegnalaren biaoa) eta Yabalko Zlatna (Sagar urrekara). Bi suiteak horiek Alfreed Reeden oroitzapenetan idatzi zituen.
Alfred Reed-en Armenian Dances lanaren lehenengo suitea 1972koa da. Bost armeniar folk-kanta dira, zinezkoak, Komitas Vardapet (1869-1935) armeniar etnomusikologo ospetsuaren bilduman jasoak: Tzirani Tzar (Abrikotondoa), kantu sentimental bat, hiru aire elkarren artean lotura dutenez osatua; Gakavi Yerk (Eperraren kanta) Vardapet-ek berak sortutako konposizio bat, eperren ibilkera irudikatu nahi duena, urrats txikien bidezkoa. Hoy, Nazan Eem (Hoy, nire Nazan) dantza bizkor bat da, kontatzen duena nola neska gazte maitemindu batek laudorioak kantatzen dizkion bere maite Nazan izenekoari; Alagyaz, kanta herrikoi bat, Armeniako mendi baten izena daramana; azkenik, Gna, Gna emango da (Goazen, goazen), umorez eta indar erritmikoz betetako kanta bat. 1973ko urtarrilaren 10ean estreinatu zen, Illinoisko Unibertsitateko Banda Sinfonikoak emanik. Partitura, ordea, banda haren zuzendari Harry Bergian maisuaren omenetan idatzita dago.
Bigarren suitea hiru mugimendu bereizitan dago banatuta, eta Vatabed-ek jasotako beste hainbat armeniar kantu jasotzen ditu. Hov Arek (Zatoz haizeñoa) kantu liriko bat da, non gazte batek otoizten baititu mendiak haizeño bat igor diezaioten bere nahigabeak desegiteko; Khoomar emakumezkoaren armeniar izen bat da, eta dantzarako kantu kementsu eta alai bat dakar, bi armeniar gazteren arteko ezkontza irudikatuz. Azkenik, Lorva Horovel golda-lanetako kantu bat da, Loriko barrutikoa. Egitura erritmiko eta melodiko aberatsa du, eta kristautasunaren aurreko garaietara eroaten gaituzten elementuak agertzen ditu. Kantuak laborariarekin du zerikusia, lanean ari dela ageri duen izaera fisiko eta espiritualarekin. Bigarren entrega hau 1967ko apirilaren 4an estreinatu zen, Urbana-n (Illinois), University of Illinois Symphonic Band delakoaren eskutik, eta Bergian maisuak zuzendurik.
Reeden Armeniar Dantzak eta Cesariniren Bulgariar dantzak banda-errepertorioko bi lan dagoeneko mitikoak dira, eta elkarren arteko kidetasuna dute material tradizional bat baliatzea, haize- eta perkusio-orkestraren soinu ahalmenaren bidez. Banda-memoria dira dagoeneko, eta gaur Musikeneko ikasleekin konpartituko dugu memoria hori, badira-eta sei urte baino gehiago gurekin batera ematen dutela kontzertu bat, talde-laneko esperientzia bat biziz Bilboko udal Bandaren eta musikaren arloko lan profesional baterako prestatzen ari diren gazteen artean. Sinbiosi horrek hazkunde- eta bilakaera-esperientzia handi bat sortzen du bi erakundeentzat.
José R. Pascual-Vilaplana


Bilboko udalaren musika Bandaren kontzertu sakroa (Ateen irekiera 18:30, edukiera bete arte)    ENKARNAZIO ELEIZA (ATXURI)   19:00
  Zuzendaritza Iñaki Urkizu
  "KONTZERTU SAKROA"
EGITARAUA
PACEM: A HYMN FOR PEACE - Robert SPITTAL (1963)
CANTERBURY CHORALE - Jan VAN DER ROOST (1956)
FUNERAL MARCH - Edvard GRIEG (1843-1907)
EL PRIMER LLAMADO - Jorge Juan RIPOLL (1977)
DOMINUS TECUM - Ricardo DORADO (1907-1988)
EL EVANGELISTA - José VÉLEZ (1959)
MATER MEA - Ricardo DORADO (1907-1988)
JERUSALEM - José VÉLEZ (1959)