Zuzendaritza Juanjo Ocón
  Bandaren programazioan finkatua dagoen zuzendari gonbidatuen atalari dagokionez, honetan Euskal batuta ospetsu baten bisita izango dugu; Juan José Ocón, Joven Orquesta de Euskal Herria- EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestrako Zuzendari Artistikoa. Ocón gainera, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako bandaren zuzendaria eta eskola honetako tronpeta irakaslea da.
  Zuzendaritza Jan Cober
  Thorn hirian jaioa, Jon Coberrek klarinetea jotzen eta orkestra-zuzendaritza ikasi zituen Maastricht-eko Kontserbatorioan. Ikasketa gehiago egin zituen maila handiko zuzendariak irakasle zituela: Willem van Otterloo, Ferdinand Leitner eta Neeme Jarvi. Klarinete bakarlaria izan da Hagako Orkestran eta hango Irratiko Orkestran. Zuzendari gonbidatu moduan Herbeheretako ia orkestra sinfoniko guztiak zuzendu ditu, izen handia lortuta musikaren munduan, batez ere, haize-instrumentuetan. “Nationaal Jeugd Harmonieorkest” (Gazteen Orkestra Filarmonikoa) orkestraren sortzailea eta zuzendaria. Thorn-eko eta Eysden-go orkestra filarmonikoak ere zuzendu zituen, arrakasta itzela lortuta. Gaur egun, Europako Orkestra Filarmonikoaren, Schweizer Armeespiel-en zuzendaria da eta, 2002az geroztik, Leipzig-eko RBOrena. Tiburg eta Maastricht-eko kontserbatorioetako irakaslea ere bada eta prestakuntza-ikastaroak ematen ditu mundu osoan.
  Zuzendaritza Iñaki Urkizu