Agenda



HURRENGO KONTZERTUA

2021/4/16 
 KANTU LIRIKO ETA MODERNOAREN TEKNIKA ETA INTERPRETAZIOA   LA GALERAKO AUDITORIOA   17:00



Martxoa        Agenda 2021 Apirila       Maiatza

Banda Eskola Txistubanda
  Gonbidatua(k): Aitor Furundarena (akordeoia eta ahotsa)
Protokoloa: Bilbao Balioen Hiria Sari banketa    ARABIAR ARETOA   11:00
KANTU LIRIKO ETA MODERNOAREN TEKNIKA ETA INTERPRETAZIOA    LA GALERAKO AUDITORIOA   17:00
KANTU LIRIKO ETA MODERNOAREN TEKNIKA ETA INTERPRETAZIOA    LA GALERAKO AUDITORIOA   10:00
Bilboko udal musika Bandaren kontzertua. "Oroitzapenaren soinua"    EUSKALDUNA JAUREGIA AUDITORIOA   12:00
  Zuzendaritza José Rafael Pascual Vilaplana
  Gonbidatua(k):  Juan Manuel Gómez, Tronpa
  Programazio-aldaketak direla eta, Bilboko Koral Elkarteak ez du abestuko kontzertu honetan
"BIZITZAREN OROITZAPENAK"
EGITARAUA
MAURISCHER MARSCH (1892) - Moritz MOSZKOWSKI (1854-1925) / Arr. Pascual-Vilaplana
OIHARTZUNAK. Tronpako Konzertua (2021) (*) - José R. PASCUAL-VILAPLANA (1981) (*) Erabateko estreinaldia
  1. Bilbo
  2. Edeta
  3. Barcino
MEMORIES OF AN OLD ZARZUELA (1980) - Carlos SURIÑACH (1915-1997)
  1. Vivace
  2. Larghetto
  3. Allegro
  4. Finale-vivace
MOSAICI BIZANTINI op.14 (1993) - Franco CESARINI (1961)
  1. The Nativity
  2. The Temple of Jerusalem
  3. Angel of the Resurrection
(*) Erabateko estreinaldia

Obra guztiak Bilboko Musika Bandak lehenengo bider joko ditu.
PROGRAMAREN GAINEKO OHARRAK
Musika-bandak pertsona askoren oroimenean daude, musikaz gozatzeko baliabide bakarra izan baitziren haientzat. Banden eginkizun soziala aldatuaz joan da historiarekin, eta, horrek eragin du haien errepertorioa askotarikoa bihurtzea eta tresna artistiko moduan baliatua izatea. Gaurko egitarauan, lau programa aurkezten ditugu, eta perfektuki laburbiltzen dute musika-bandek XIX. mendaren hasieran sortu zirenetik eta gaur arte bete izan duten zeregin sozio-artezkoa.
Moritz MOSZKOWSKI (Wroclaw, Polonia 1854- Paris, 1925) bere garaiko piano-jotzailerik eta konposatzailerik ospetsuenetakoa izan zen. Dresden eta Berlinen jaso zuen formazioa, eta piano-jotzaile eta orkestra-zuzendari moduan jardunik, Parisa joan behar izan zuen, eta, han, ikasleen artean, Joaquín Turina izan zuen, besteak beste. Bere konposizio-katalogoan badira espainiar estiloko obra batzuk nabarmentzen direnak, hala nola Danzas Españolas, Álbum Español, Capricho Español, Don Juan y Fausto, edo 1892ko opera, Boabdil, der letze Maurenkönig op. 42 (Boabdil, azken errege mairua), Carl Wittkowsky-ren liburuxka duena. Bere obran ospetsuenetakoen artean, la Malagueña eta Maurischer Marsch dira nabarmentzekoak (Martxa mairua). Martxa horren bandarako transkribapen bat 1923ko uztailaren 27an grabatu zuen New Yorkeko Goldman Band ospetsuak, Víctor diskoetxearentzat; izan ere, martxa hori hainbat bandaren errepertorioan zegoen XX. mendearen hasieratik. Gaur, egungo bandarentzat Pascual-Vilaplanak egindako transkribapen bat joko dugu.
Eta, ondoren, estreinaldi erabateko bat eskainiko dugu: tronparako kontzertu bat, Oihartzunak (Ecos) izenekoa, eta Juan Manuel Gómez bakarlariak Bilboko Musika Bandaren zuzendari Pascual-Vilaplanari aginduta sortua. Obra honen hiru mugimenduen izenak hiru hiriren izenak dira, zeintzuk gaur gurekin dugun bakarlariaren bizitzan funtsezkoak izan baitira; eta, bakarlari hau, bestalde, gaur egungo tronpa-jotzailerik ospetsuenetakoa dugu. Bilbo, hemen sortu baitzen eta hemen ikasi eta musikari profesional moduan jardun; Edeta (gaur egungo Llíria), bere aita sortu zen hiria, non musikari moduan jardungo baitzen Banda Primitiva de Llíria entzute handikoan; eta, azkenik, Barcino (gaur egungo Bartzelona), han baitu ohiko bizilekua eta han lan egiten baitu tronpa-jotzaile bakarlari moduan, OBC orkestran (Orquestra Simfónica de Barcelona i Nacional de Catalunya). Kontzertuaren oihartzunek hiru hiritako melodia herrikoiak ekarriko dizkigute belarrietara, hala nola Haurtxo polita, Agur Jaunak, El cant de l'Albà, la Jota de Llíria edo El cant dels ocells, guztiak ere bakarlariaren bizi-gomuten soinuzko alegoria gisa lotuta.
Konposatzailearen oroimenetik, kaleko kontzerturen batean bandek jotzen zuten zarzuela-bertsioen soinua baitakar, sortzen da Memories of an old zarzuela delakoa (Zarzuela zahar baten gomutak). Zenbait obratako konposizioen eta giroen gomutara soinuz hurbiltze bat da, hala nola El Barberillo de Lavapiés (1874), Francisco Asenjo Barbieri maisuaren obra hilezkorra (1823-1894). Bandarako gomuta horien egileak, Carlos Suriñach i Wrokona zenak (Bartzelona, 1915 - New Haven, AEB, 1997), Bartzelonan, Berlinen eta Parisen jaso zuen formazioa. Lizeo Antzokiko Orkestra ere zuzendu zuen, eta operak eta balletak estreinatu zituen harekin. XX. mendeko berrogeita hamargarren hamarraldian, erabaki zuen Estatu Batuetara joatea bizitzera, eta, han, ballet eta musika eszenikoko konposatzaile moduan garatu zen. Nabarmentzekoa da bere zaletasun handienen artean dagoela flamenkoa ikertzea, zeinak beti izan baitu lekua bere musika sorkuntzan; alta, betiere berrogeita hamargarren eta hirurogeigarren hamarraldietako musika-estetikaren ñabardura eta apaindura bereziekin. Barbieriren zarzuela, Suriñach-en paleta koloristan, soinuzko irudi baten gisa agertzen zaigu, non Barbieri-ren ideiak berregituratu eta bihurtu egiten baitira denboraren joanaz.
Kontzerua amaitzeko, Franco Cesarini (1961) suitzar maisuaren produkzioko obra mitiko bat entzungo dugu: Franco Cesarini gure bandaren zuzendari gonbidatua izan zen, eta haren musika ohikoa izaten da gure egitarauetan. Mosaici Bizantini lanarekin, maisuak omenaldia egin zion Ottorino Respighi (1879-1936) italiar konposatzailearen sorkuntza-hizkerari, zeina haren Trittico Botticeliano (1927) edo Vetrate di chiesa (1927) obra ezagunetan ageri baita. Musikak, izan ere, giro bat deskribatu nahi du, Venezia eta Palermoko zenbait elizatan dauden hiru mosaiko bizantziarri dariena. Erabilitako materiala kantu gregoriano zenbaitetatik sortua da, zeintzuek giro harmoniko eta melodikoak sorrarazten baitute. La Natividad izeneko obran, Errege Magoen adorazioa irudikatzen da, haiek bide batzuetan eta besteetan zehar doazela Belengo izarrak gidatuta. Bigarren mugimenduan, Biblian Jerusalemgo Tenplua suntsitzen denekoa kontatzen delarik deskribatzen den indar bihotz-erdiragarria deskribatzen da. Hirugarren mosaikoak Berpizkundeko Aingerua eman nahi digu aditzera, zeina zerutik jaitsi baitzen hilobiko hilarria baztertzera. Suitearen mugimenduak bereizita estreinatu ziren, Suitzako 1993ko Grenchen Music Prize lehiaketan parte hartu zuten bandek jo zituztelarik.
Banda-musikak beti izan du lekua kultura herrikoian, operan, musika akademikoan, musika berriki sortuan,...gure gizartearen soinuzko ehuneko osagai bat da, eta, zalantzarik gabe, moldakortasun handiko arte-adierazpide heterogeneo bat. Nola erabili eta garatu izan den oroiturik, bultzada hartzen dugu hura datozen belaunaldiei transmititzeko orduan leial eta arduratsu izateko, zeren eta, zalantzarik gabe, gutako asko eta askoren bizitzako gomuta baita.
José R. Pascual-Vilaplana


Bilboko udal txistulari bandaren kontzertua. Formazio tradizionala    EUSKAL MUSEOA   19:00
  Zuzendaritza Garikoitz Mendizabal
KANTU LIRIKO ETA MODERNOAREN TEKNIKA ETA INTERPRETAZIOA    LA GALERAKO AUDITORIOA   17:00
KANTU LIRIKO ETA MODERNOAREN TEKNIKA ETA INTERPRETAZIOA    LA GALERAKO AUDITORIOA   10:00
Bilboko udal txistulari banda eta Araba txistu taldearen kontzertua Manu Mendiguren gogoan    AMURRIO ANTZOKIA   19:00
  Gonbidatua(k): Araba txistu taldea
Bilboko udal musika Bandaren kontzertua. "Oroitzapenaren soinua"    J. C. ARRIAGA KONTSERBATORIOA   18:30
  Zuzendaritza José Rafael Pascual Vilaplana
  Gonbidatua(k): Jerónimo Martín, pianoa
  "DANTZAREN OROITZAPENAK"
Bilboko J. C. de Arriaga MKP-rekin elkarlanean
EGITARAUA
THREE ARABIAN DANCES (1919) - MONTAGUE RING (Amanda ALDRIDGE, 1866-1956) / Mold. J. R. Pascual-Vilaplana
  1. Caravan
  2. By the fountain
  3. Bedouin
ENGLISH DANCES Set II (1952) - Malcolm ARNOLD (1921-2006) I. mendeurrena / Mold. N. Herbert
  1. Allegro non troppo
  2. Con brio
  3. Grazioso
  4. Giubiloso - lento e maestoso
VERSOS LIBRES para piano improvisado y banda (2021) (*) - Jerónimo MARTÍN (1974) (*) Erabateko estreinaldia
DANZA COLORISTA (1995) - Rafael MULLOR GRAU (1962)
YIDDISH DANCES (1998) - Adam GORB (1958)
  1. Khosidl
  2. Terkishche
  3. Doina
  4. Hora
  5. Freylachs
(*) Erabateko estreinaldia
Musika Kritikoaren Laborategia    LA GALERA AUDITORIOA   17:30