Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak


Juan Manuel Gómez González - Tronpa


Bilbaomusika Bilbao, 1968
Familiatik dator zaletasuna: aitona, aita, osaba eta iloba tronpa-jotzaileak izan dira edo dira. Aitarekin hasi zituen ikasketak, eta kalifikaziorik onenekin amaitu zituen, Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan. Irakasle ospetsuekin ikasten jarraitu zuen: V. Zarzo, I. James, J. Molnar, E. Terwilliger, M. Hötzel, etab.
Zenbait taldetako tronpa nagusia izan da: Conjunto Barroco, Bilboko Udal Banda, Iruñeko Sarasate, Euskadiko Orkestra, Gaztela-Leongo Orkestra, OSCO, Lodz, Cluj, Mediterraneo, ONE, ORCAM, Granadako Orkestra, Mahler Chamber Orkestra, Bandart Orkestra, DR Copenhagen, BBC, ...
Bakarlari gisa, BOSekin jo ditu R. Glière, R. Strauss, B. Britten, C.M. von Weber-en kontzertuak eta Mozarten Sinfonia Kontzertantea, haren 75. urteurrenean. Irakasle da Castellongo Orkestra Gaztean. Ikastaroak eta eskola magistralak eman ditu hainbat lekutan: Arrasate, A Coruñako Goi Mailako Kontserbatorioa, "Ciudad Valencia" ikastaroa, Malagako Orkestra Gaztea, Catarrojako Kontserbatorioa, Benisanó, Lucenako PRESJOVEM, JONC, Granadako Goi Mailako Kontserbatorioa, eta abar.
Antzinako instrumentuez interesaturik, tronpa naturala ikasten ari da, Sa Nostra orkestrarekin Balear Uharteetan, Poznan eta Wroclawko orkestrekin Polonian, eta Ensemble I Barroquista a Lugano taldearekin batera.
L. Arambururen Tronpa eta Bandarako Kontzertua grabatu du. Berriki García Montalt-en "Edeta" eta Muñozen "Lauro" tronpa eta bandarako kontzertuak estreinatu ditu. H. Mertens-en Tronparako eta Bandarako "Poseidon" kontzertua jo du zenbait bandarekin: Bilbokoa, Gasteizkoa, Badalonakoa, Bartzelonako Udalekoa, Madrilgo Udalekoa, Buñoleko La Artística, Mallorcakoa, eta Banda Primitiva de Lliria.
2006ko otsailean John Williamsen kontzertua estreinatu zuen Europan, BOSekin, Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzapean. 2012an berriro jo zuen, Musika Katalanaren Jauregian eta Lleidako Auditorioan. Modu berean, R. Mutti maisuak Chicago Simphony Orchestraren tronpa bakarlariaren azken errondara gonbidatu zuen.
Ganbera-musika asko jotzen du, zenbait bakarlarirekin: Boris Belkin, Armin Rosin, V. Ros, Marisol Mendive, Santos de la Iglesia, Wolfgang Streicher edo Vlad Stanculeasa.
Banda Primitiva de Llíria-ko musikaria da 1981az geroztik. BOSeko kidea da 1984tik, eta bertako bakarlaria 1989tik. 2010/11 denboralditik aurrera tronpa bakarlaria da Bartzelonako Orkestra Sinfonikoan eta Kataluniako Orkestra Nazionalean.