Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak


Joxe Migel Etxebarria Urzain


Bilbaomusika Zuzendaria
Arrasate (Gipuzkoa)
Txemi Etxebarria Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen 1980ko urriaren 9an. 8 urterekin tronpa jotzen hasi zen eta 18 urterekin Bilbora joan zen goi mailako ikasketak bertan jarraitzeko Juan Crisostomo de Arriaga Goi Mailako Kontserbatorioan, eta, aldi berean, Ingurumeneko goi mailako teknikari eta Musika irakasle ikasketak konbinatu zituen. Ikasketa horiek arrakastaz amaitu ondoren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka bati esker, Holandara joan zen, Maastrichteko kontserbatorioan masterra egiten jarraitzeko. Bertan jazza eta pianoa ikasteaz gain, Jef Penders Holandako maisuaren konposizioko ikasle pribatua izan zen lau urtez. Orduan orkestra-zuzendaritza ikasten hastea erabaki zuen, lehenik Maastrichten eta ondoren Anberesko (Belgika) Errege Kontserbatorioan, masterra espezialitate horretan egiteko. Philarmonie Zuidnederlandeko (Holanda) eta Le Concert Olympiqueko (Belgika) zuzendari laguntzaile gisa Kees Bakels edo Jan Caeyers bezalako maisuekin lan egin eta gutxira, 2017an aukeratu zuten World Music Competition (WMC) jaialdiaren inaugurazio-kontzertua emateko Kerkraden Philarmonie Zuidnederland orkestrarekin. Kölneko WDR Sinfonieorchester edo Rotterdam Philarmonic orkestrek parte hartu dute ekitaldi honetan, besteak beste. Orduko hartan, Holandako talde onenetako batzuek osatutako banda konbinatu bat zuzentzeko aukera ere izan zuen. 2016an, Black Sea Opera Competitioneko (Errumania) finalista izan zen, eta Jan Cober maisuak emandako "Maisu" ikastaroaren amaierako kontzertua zuzentzeko ere aukeratu zuten. 2019an, musika garaikideko "Citta 'Di Brescia Giancarlo Facchinetti Per Direttori d' Orchestra" (Italia) nazioarteko lehiaketan 3. postua lortu zuen, eta Bilbao Musika Orkestra Zuzendaritzaren IV. Topaketan 1. saria, José R. Pascual Vilaplana maisuak eta Thomas Doss maisu eta konpositore gonbidatuak emana. Etxebarria hainbat orkestrarekin aritu da lanean, hala nola Staatsorchester Rheinische Philarmonie Koblenz (Alemania), Limburgeko Orkestra Gaztea (Holanda) edo Sympla Orchestra of the National Opera & Ballet Oleg Danovsky (Errumania), eta Espainian Donostiako Kursaalean eta Iruñeko Baluarten zuzendu du, besteak beste. Gaur egun, University Orchestra Maastricht, Kerkraads Symfonieorkest eta Arka Symfonieorkest orkestretan zuzendari gisa kolaboratzen du. Musika garaikidearen munduan hainbat talderekin lan egin du, hala nola Ensemble XXI (Anberes), eta gaur egun Ensemble COMA Maastricht eta "Oihua Ensemble" (Rotterdam) orkestren zuzendari titularra da, eta horiekin Wim Hendrickx, Michael Finnissy, Jesse Passenier eta Saskia Venegas musikagileen hainbat pieza estreinatu ditu. 9 urtez, St. Petrus & Paulus Wolder (Maastricht) bandaren zuzendari laguntzailea izan da. Harekin lortu zuen goren mailako munduko titulua 2017. urteko World Music Competitionen (WMC Kerkrade) eta 4 urtez, Maastrichteko Opéra Comiqueko zuzendari titularra izan zen, non arrakasta handia izan baitzuen kritikaren eta publikoaren aldetik "La Gran Esperanza" zarzuela-ekoizpenarekin. Hainbat talderentzako piezak ere konposatu ditu Etxebarriak: 'Islands' - Miniaturak boskotearentzat, 'Pajazzada'-funtasia bibrafono bakarlari eta haize boskote bikoitzarentzat, 'Vrienden' eta 'Cooperation' bandarentzat (Bilboko Udal bandarekin estreinaldia). Halaber, "Mozkorra Parregarri-El borracho Burlado" (Xabier María de Munibe, Peñafloridako kondea, 1764) historiako lehen euskal operatzat jotako opera berpizteko pieza berrien moldatzaile eta konpositorea izan da (Oihan Vegarekin batera) eta "Olentzero & Co!" formatu handiko lehen euskal musikalaren konpositore eta zuzendari musikala. Zenbait urtez entrenamendua jaso du Qi Gong-en, gorputzaren mugimendu motelean oinarritutako ekialdeko arte energetikoan, arnasketarekin eta kontzentrazioarekin koordinatuta. Horrela, Qi Gong bere zuzendaritza-teknikaren parte bihurtu da eta ematen dituen ikastaroetan aplikatzen du, ikasleei mugimenduetan energia organikoki integratzen laguntzeko.