Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak


Abraham Cupeiro - Hainbat musika tresna jotzailea eta eraikitzailea


Bilbaomusika Abraham Cupeiro, musikari moduan, moldagarritasunaren adierazpen bat da. Musika tresnak eraikitzen ditu, eta, jo ere, hainbat musika tresna jotzen ditu, baina bereziena du denboran zehar galdu diren musika tresnak konpontzea eta oneratzea, eta soinu kalitate berriak sortzeko eta haienaz besteko musiketan txertatzeko baliatzea haiek. Formazioa klasikoa duen arren (tronpeta ikasi zuen RCSMMean, eta Antzinako Musikaren Interpretazioko master bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan), beti sentitu izan du erakarmena era guztietako musiken aldera, eta folk, jazz, eta antzinako musikako taldeetan parte hartu izan du…Bere jakin-minak eta ezinegonak eraman zuten musikaren artearen ikuspegi poliedriko bat izatera, eta arlo batzuetan eta besteetan esperientzia handia biltzera: dela organologia, interpretazio historiaren aldetik informatua, edo musika-tresnak eraikitzea, konposizioa…eta batez ere irudimena.
Abraham bakarlari aritu da hainbat orkestratan, hala nola Kanaria Handiko Las Palmasko Orkestra Filarmonikoa, Galiziako Real Filharmonía, Kanaria Handiko Las Palmasko Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Oviedo Filármonica eta Vaasa-ko Orkestra (Vaasa, Finlandia), besteak beste.
Musika-tresna jotzaile moduan, bera da Karnyx-a jotzen duen pertsona bakarretakoa (Burdin Aroko tronpeta zelta). Oraintxu, Tintignac-eko Karnyx-a probatzeko gonbidatu zuten, osorik agertu den bakarra izaki hura (2004an aurkitu zuten). Horrez gain, Galiziako tradizioko antzinako musika tresna baten sustatzailea da: corna-rena, hain zuzen. Bere aitonak jotzen baitzuen. Alfontso X.aren edertzapenetan ere ageri da.
Organologiaren alderako interesak bultzatuta, bilduma bat osatu du, mundu osoko eta garai bateko eta besteko 200 musika-tresna baino gehiagorekin. Abrahamek konpondu eta eraiki egiten ditu musika-tresnak; haiekin, bere musika ez ezik, gaur egungo musika ere jotzen du, eta gaur egungo taldeetan ere sartzen du haien soinua. Nahasketa horien emaitzak agerian dira haren Compromiscuo lanean, zeina Vadzim Yukhnevich akordio jotzaile bielorrusiarrarekin batera grabatu baitzuen, eta baita ere berarentzat beren-beregi idatzitako obretan, hala nola Wladimir Rosinsky-ren Misterio Kontzertua, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin jo zuena. "Os Sons Esquecidos" da bere azken disko-proiektua, Filharmonica de Galicia orkestrarekin grabatutakoa 2017an, Warner Classics disko-etxearentzat.