Zuzendariak eta Bakarlariak


Vicente Zaragoza Llorca - Marinba


Bilbaomusika Villajoyosa (Alicante), 1984
1992an hasi zen musika ikasketekin, Vila Joiosako Sociedad Ateneu Musical zentroko oinarrizko mailako eskolan eta elkarte horretako Banda Sinfonikoko kide izan zen 1994an. 1998tik eta 2004ra arte erdiko mailako ikasketak egin zituen Alicanteko "Oscar Esplá" Musikako Kontserbatorio Profesionalean Joan Ponsoda, Miguel Hernández, José García, Francisco Mestre eta Cipriá Cardona irakasleekin. 2004an sarbide-probak egin zituen Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian (Musikene) eta urte horretatik 2009ra goi-mailako ikasketak egin zituen irakasle hauekin: Manel Ramada, Antonio Domingo, Gustavo Gimeno, Gratiniano Murcia, Rafa Mas eta Lorenzo Ferrándiz. Gainera, hobekuntza ikastaroak egin ditu irakasle hauekin: Jan Putjens, Josep Vicent, Juanjo Guillem, Jean Geoffroy, Francisco Díaz, Carlos Llacer, Leigh H. Stevens, Gordon Stout, Emmanuel Sejourné eta Phillippe Spieser, besteak beste.
Orkestren eta banden arloan, Valentziako Erkidegoko Elkarte Musikalen Federazioaren Bandako kidea izan da 2003an eta 2004an; 2004-2005 denboraldian Kataluniako Orkestra Nazional Gazteako kide izan zen eta gero, 2007-2008 denboraldian, Espainiako Orkestra Nazional Gazteako kidea. Zenbait talde sinfonikorekin aritu izan da lankidetzan: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Cadaqueseko Orkestra, Bartzelonano Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Orkestra Nazionala, zuzendari hauekin: Lutz Köhler, Gilbert Varga, Sir Neville Marriner, Pablo González, José Serebrier, Salvador Más, Jan Cober eta Rafael Frühbeck de Burgos, besteak beste. Hainbat grabaziotan hartu du parte: "La muntanya al teu voltant", musika eta dantzako ikuskizuna (Bartzelonako Udal Banda), CD bi Musikeneko orkestra eta big bandarekin (Musikeneko zigilua) eta zuzeneko DVD bat R. Wagner, M. Mussorgsky, J. Serebrier eta G. Bizeten lanekin (Espainiako Orkestra Nazional Gaztea).
2011ko urritik perkusioko bakarlaria eta tinbaleko laguntzailea da Bilboko Orkestra Sinfonikoan (BOS).