Zuzendariak eta Bakarlariak


Vicent Egea


Bilbaomusika Konposizitorea eta Koru eta Orkestra Zuzendaria
Donostiako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan konposizio, koru zuzendaritza eta orkestran graduatua da. Londresko Royal Academy of Music-en, orkestra zuzendaritzako Certificate of Advanced Studies titulua lortu zuen. Egea, New Yorkeko Manhattan School of Music-en, orkestra zuzendaritzako Professional Studies Certificate titulua lortu zuen lehenengo "Special Student"-a izan zen. Tronpeta, piano, perkusio, bibolin, elektroakustika, konposizio garaikide, soziologia, jazz, informatika musikala eta zinematografi musikako ikasketak egin ditu.
Musikagile bezala, hainbat mandatu jaso eta sari asko irabazi ditu (Tolosako Nazioartekoa 88an, Nafarroako Gobernukoak 92, 97 eta 2001ean, Leipzig-ko Nazioartekoa 95ean, Joaquín Turina 98an, eta abar). Bere hainbat obra ere, CDtan grabatu eta musika argitaletxe desberdinek plazaratu dituzte. Bere musika, telebista eta irrati ezberdinetan nazional zein nazioartekoetan eman dute. Europa, Asia, Hego-Amerika eta Ipar-Amerikako musika jaialdi ezberdinetan jo dituzte bere lanak.
Besteak beste, Estatuetako Musika Bandak eta Europako Orkestra garrantzitsuenak zuzendu ditu: L'Aquilako Abruzzese Orkestra Sinfonikoa (Italia), Londresko "Royal Academy-ko" "Symphony Orchestra" eta "Sinfonia", Madrilgo Udal Banda Sinfonikoa, Iruñeko Pablo Sarasate Orkestra, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, JONDE, Madril Komunitateko Orkestra, Galiziako Real Filarmonía, Alacant, Gasteiz, Bilbao eta Bartselonako Musika Bandak, etab.
Madrileko Teatro Real, Círculo de Bellas Artes eta Auditorio Nacionalean aritu da, Galizia eta Zaragozako auditorioetan, Iruñeko Baluartean, Bartzelonako Auditori aretoan, Bilboko Euskalduna Jauregian, Luganoko Estate Musicale Internazionalen, Londreseko RAMen Duke´s Hallean, New Yorkeko MSMren Hubbard Hallean, Leipzigeko "Felix Meldenssohn Bartholdy" Hochschule für musik und theaterren, Iruñeko Gayarren, Bilboko Arriagan Jerezeko Villamartan, Oviedoko Campoamor antzokian, Gasteizeko Pricipalean, Alacanten eta lehen mailako beste hainbat aretotan. Parte hartu du, era berean, Donostiako Musika hamabostaldian, Musikasten, C.D.M.C.ren kontzertuen denboraldian, Iruñeko musika garaikidearen zikloan, New Yorkeko M.S.Mren Stravinsky jaialdian, Madrileko eta Soriako udagoieneko musikaldietan, Alacanteko musika garaikidearen nazioarteko jaialdian eta beste hainbatetan.
1986etik aurrera Pirinioetako Ganbera Taldeko zuzendaria da. 1991 eta 1992an Manhattan Contemporary Ensemble-ren zuzendari gonbidatu nagusia izan zen. 1992-93ko denboraldian, Espainiako Orkestra Nazionalaren zuzendari laguntzailea izan zen. "Reina Sofía" Goi Mailako musika eskolako ikasketa burua izan da. 1993an LIM taldearekin CD bat grabatu zuen eta urten horretan FINALE talde Instrumentala sortu zuen, hainbat estreinaldi eta grabazio eginez. Hauen artean, Autor Fundazio eta C.D.M.C. delakoak ekoiztutako S.G.A.E. delakoaren XXI. Eta XIV.Konposaketa Sarien estrenaldiak. Horretaz gain, A.Goehr-en "Triptic", P. Luna-ren "El asombro de Damasco", I. Stravisky-ren "La Historia del Soldado", A. Schönberg-en "Pierrot Lunaire", J. Sellars-en "Chanson Dada", T. Aragües-en "Katalin Txiki", Leonard Bernstein-en "Trouble in Tahití" eta I. Casalí-ren "Alí Babá" produkzio eskenikoak zuzendu ditu.
Konposaketa, interpretazio eta beka emateko lehiaketetan epaimahaikidea da. Erakunde publiko ezberdinentzat Analisi, Ganbera Musika eta Zuzendaritza ikastaroak ematen ditu. Gaur egun, Nafarroako "Pablo Sarasate" Goi Mailako Kontserbatorioan irakasten du eta hongo Banda eta Orkestra Sinfonikoak zuzentzen ditu. Horretaz gain, musika konposatu, hainbat orkestra eta musika talderen zuzendari gonbidatua da eta Iruñeko Udal Bandaren zuzendari titularra da.