Zuzendariak eta Bakarlariak


Vicente Campos - Tronpeta


Bilbaomusika Lehen ikasketak Montserrat Musika Elkartearen Musika Eskolan egin zituen (Valentzian) eta gero Valentziako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zituen, Vicente Prats irakaslearekin.
Irabazitako sarien artean hauexek: Tronpetaren espezialitatean goi-mailaren amaierako aparteko ohorea lortu zuen, Gazteria Musikalen lehen saria eta "Mariano Puig" lehen saria.
Valentziako Unibertsitatearen (Universitat de València - Estudi General) Estetika eta Sormen Musikalaren masterra egina du. Orain dela gutxi, Ikasketa Aurreratuen Diploma (D.E.A.) lortu du. Orain doktorego-tesia egiten ari da Valentziako Unibertsitatean (Universitat de València - Estudi General). Bakarlari jardun da Espainiako musika-panoramako orkestrarik eta talderik onenekin; eta zenbait disko grabatu ditu, baita CD batzuk ere, ganbera-talde batzuetako bakarlari arituta. Nabarmentzekoak dira, grabazioen artean, Francisco José de Castroren Concerti Accademici eta Collegium Instrumentale. Goldberg aldizkariaren kritika oso ona izan zen. 1996tik Montserrat (Valentzia) ganbera-musikaren jaialdia eta ikastaroak zuzentzen ditu.
Castelloko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan katedraduna eta zuzendaria da.
Vicente Camposek Chicago eta New York motako "Artist Model" tronpetak erabiltzen ditu.