Zuzendariak eta Bakarlariak


Thomas Doss


Bilbaomusika Konpositorea eta Zuzendaria
Linz (Austria), 1966
Musikari-familia batean jaio zen, eta Linz hiriko Bricknerkonservatorium kontserbatorioan graduatu zen tronboian, pianoan, konposizioan eta zuzendaritzan. Salzburgon, Vienan, Los Angelesen eta Maastrichten ikasketak jarraitu zituen. 1988an egin zuen debuta, Wiener Kammerorchester-en. Musikari egoiliarra izan da hainbat opera-jaialdi eta -antzokitan, zuzendari nahiz konpositore lanak eginez. Hauek dira batzuk: Brucknerorchester Linz, Philharmonisches Orchester Erfurt, Wiener Kammersinfoniker, Westfälisches Sinfonieorchester, Philharmonisches Orchester Budweis, Südböhmische Kammerphilharmonie, Wiener Kammerchor, Neue Philharmonie Frankfurt eta Österreichisches Ensemble für neue Musik. Hainbat generotako artistekin lan egin du moldaketak egiten eta zuzendari gisa: Harri Stojka, Chris de Burgh, Thomas Gansch, John Williams, Steven Mead eta Christian Maurer dira batzuk.
Pedagogo gisa lan egin du zenbait erakundetan: Konservatorium Groningen (Holanda), Lemmesnsinstitut (Belgika), Konservatorium Gent (Belgika), Universität Mainz (Alemania), Musikuniversität Wien eta Anton Bruckneruniversität (Austria). Zuzendaritzako irakaslea da Vienako Konservatorium Wien Privatuniversität delakoan eta Bolzanoko Monteverdi kontserbatorioan (Italia). 1989an konposizioaren Heinrich Gleissner saria jaso zuen Los Angelesen
web orrialdea: www.thomas-doss.com