Zuzendariak eta Bakarlariak


Salvador Brotons


Bilbaomusika Orkestra-zuzendaria
Bartzelona
Bartzelonan jaio zen musikarien familia batean. Flauta aitarekin ikasi zuen eta musika-ikasketak Bartzelonako Musika Kontserbatorioan egin zituen eta flautako eta konposizio eta orkestra-zuzendaritzako goi-mailako tituluak lortu. Besteak beste, irakasle hauek izan zituen: Antoni Ros-Marbá (zuzendaritza), Xavier Monsalvatge (konposizioa) eta Manuel Oltra (instrumentazioa). 1985ean Fullbright beka bat irabazi eta Amerikako Estatu Batuetara joan zen; han musikan doktoretza egin zuen Florida State University-n.
1977tik 1985era Bartzelonako Lizeoko Orkestrako flauta bakarlaria izan zen eta Bartzelona Hiria Orkestrako kidea (1981-1985).
Musikagilea ere bada eta 100 lanetatik gora konposatu ditu, batez ere orkestrarentzat edo ganbera-musikakoak, eta konposizio-alorreko hamabost sari irabazi ditu, hauek, besteak beste: Espainiako Orkestra Nazionaleko Saria (1977), Cuatro Piezas para Cuerdas lanagatik, "Jove d'Or" saria (1980), Ciutat de Barcelona" saria (1983an Primera Sinfonia lanagatik eta 1986an narratzaile eta orkestrarentzako Absències lanagatik), "Southeastern Composers League Award" Sinfonietta da Camera lanagatik (1986), "The Madison University Flute Choir Composition Award" (1987) Suite de Flautas lanagatik eta "Konposizioko Sofia Erregina" saria (1991) Virtus para orquesta lanagatik. Musika egiteko enkargu asko ere jaso ditu eta horien artean hauexek nabarmendu behar dira: "Reverend Everyman" ekitaldi biko opera (Florida State University, 1989), Sonata da Concerto tronpeta eta bandarentzat (University of Wyoming, 1992), Conmemorativa orkestrarentzat (RTVEren orkestra, 1995), Kontzertua flauta eta orkestrarentzat (Conferenza dil Mediterraneo, Sizilia - Italia, 1997), Abans del Silenci ekitaldi biko opereta (Generalitat de Catalunya, 1998), Kontzertua gitarra eta orkestrarentzat (Varsoviako Cervantes fundazioa, 1999), Essentia Vitae (University of Arizona, 2000), Prada septetoa 1950 (Festival Pau Casals, Prada - Frantzia 2000), Oda a Verdaguer (Vic-eko udala 2001), El mercader de sueños umeentzako opera (UNICEF 2002), Kontzertu Trobadoreskoa biolontxelo eta orkestrarentzat (Eurocongrés 2000), Requiem Trio (Damocles Trio, 2004), Concert per a percussió i cordes (Raanana Symphonette, 2005), Kontzertua biola eta harizkoentzat (Festival Música Española, 2006), Intrépida orkestrarentzat (Siemens, 2007) eta Missa Brevis (Cor Vivaldi, 2008).
Haren lan asko zenbait CD-tan editatu eta erregistratu dira, Europan zein AEBetan disko-etxe hauekin: EMI, Auvidis, Naxos, Albany Records, Claves, Harmonia Mundi, RNErekin eta abarrekin.
"Florida State University" unibertsitateko orkestra sinfonikoko zuzendari laguntzailea izana da (1986-87), baita zuzendari titularra "Oregon Sinfonietta" (1990-93), "Mittleman Jewish Community Orchestra" (1989-1991) "Portland State University" (1987-1997) orkestretan ere. Azken unibertsitate honetan kontrapuntua, orkestra-zuzendaritza, literatura eta musikaren historia irakatsi zituen.
Gure herrian Irla Balearretako Palma Hiria orkestra sinfonikoko zuzendari titularra izan da, baita Vallès-eko orkestra sinfonikoan ere. Estatu Batuetan 1991tik Vancouver Symphony Orchestra-ko (Washington estatua) zuzendari titularra da eta horren gidari Clark County-k eta Vancouver hiriak emandako "Arts Council" saria jaso du, baita Kiwanis Rose Award (2005) ere. Orain Bartzelonako Udal Bandako zuzendari titularra ere bada.
Zuzendari gonbidatu gisa aritu da Txekoslovakian (Praga irratia), Alemanian (Wuppertal-eko orkestra sinfonikoa), Hegoafrikan (National Symphony Orchestra), Israelen (Raanana Symphonette, Kibbutz Orchesra), Italian (I Pomeriggi Musicali, Milanen), Belgikan (Orchestre des Guides), Uruguayn (Montevideoko filarmonika), Venezuelan (Simón Bolívar orkestra) eta, besteak beste, zuzendari gonbidatu gisa orkestra hauek zuzendu ditu: Blue Lake Festival Orquestra, Columbia Symphony, York Symphony Orchestra, Tallahassee Symphony, Seattle Philarmonic Orchestra Amerikako Estatu Batuetan, Wuppertal Symphony Orchestra Alemanian eta gure herriko orkestrarik gehienak.
Gaur egun, orkestra-zuzendari eta konposizioan aritzen da eta genero guztietako enkarguak jasotzen ditu. Orkestra eta konposizioko irakaslea ere bada Kataluniako Musikaren Goi-mailako Eskolan (ESMUC). 2002. urtean, Florida State University Alumni Award saria jaso zuen lanbidean izandako ibilbide guztiagatik; 2005eko otsailean, nora eta Minnesotako (AEB) Carleton College-ra gonbidatu zuten Chistopher Light special guest Lecturer gisa, eta 2008an Agustí Burgunyó saria eman zioten.
2009ko irailetik, Orquestra Simfònica de Balears Ciutat de Palma orkestrako titularra da berriro ere.