Zuzendariak eta Bakarlariak


Salvador Barberá Juanes - Oboea


Bilbaomusika Alfarp (Valentzia)
Sei urterekin hasi zituen musika-ikasketak Alfarp (Valentzia) bere jaioterriko musika bandan eta oboeko ikasketak Juan Carlos Báguena-rekin hasi zituen. Gero, Valentziako "Joaquín Rodrigo" Goi-mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak, Francisco Salanova-rekin, eta Ohorezko Saria lortu zuen bukaeran.
1993an RTVEko Orkestra Sinfonikoko oboe-adar ingelesaren plaza oposizio baten bidez lortu zuen eta 1996tik bertako irakasle bakarlaria da.
Bakarlari modura, nabarmentzekoa da Lorenzo Ramos zuzendariarekin eta Radio Televisión Españolako Orkestrarekin egin zuen emanaldia, Richard Straussen Oboe eta orkestra txikirako kontzertua interpretatuz. Talde horrekin eta Alexander Rahbari-rekin interpretatu zuen Bohuslav Martinu-ren Oboe eta orkestrarako kontzertua eta W.A. Mozarten "Sinfonia kontzertantea haize-instrumentuentzat", Sergiu Comisiona-ren zuzendaritzapean.
Lan handia egin du ganberako musikaren zabalkundean eta zenbait taldeko kide izan da, adibidez "Modus Novus" gaur egungo musika-taldea, zeinarekin bakarlari modua aritu izan da hainbatetan. Zenbait kontzertu eman ditu ganbera-taldeekin Musikako Auditorium Nazionalean, Estrasburgoko Musika Garaikideko Nazioarteko Jaialdian (Frantzia) eta Valentziako Musika Garaikideko Jaialdian (ENSEMS), besteak beste.
Azken urteotan irakasle-lan garrantzitsua egin du kontserbatorio batzuetan eta espezialista modura gazteen orkestra-taldeetan, adibidez Madrileko Erkidegoko Orkestra Gaztean, Tarragonako Diputazioko Orkestra Gaztean eta Madrileko Erkidegoko Musika Eskoletako Bandan.