Zuzendariak eta Bakarlariak


Roberto Turlo Bernau - Oboea


Bilbaomusika YAMAHA-k babestutako Oboea
Benicassimen jaio eta han egin zituen aurreneko ikasketak, Castellóko kontserbatorioan jarraitzeko. Geroago, Valentziako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen Francisco Salanova irakaslearekin, Oboeko goi-mailako titulua lortuta notarik onenekin eta bere espezialitateko goi-mailako ohorezko saria eskuratuta. Prestakuntza estatuko eta atzerriko irakasleekin aberastu zuen: Michael Winfield (Royal Collage London), Lajos Lencses (Stuttgarteko Irratiko Orkestrako bakarlaria) eta H. Schellemberger (Berlingo Orkestra Filarmonikoko bakarlaria). V. Limerarekin ere ikasi du eta aldiro joan da eskoletara Lotar Koch-ekin (Berlingo Filarmonikoko bakarlaria). Estatuko eta Europako orkestrarik onenekin jardun du, hala nola, Sevillako Sinfonikoarekin,, Kordoba Hiriko Orkestrarekin, Madrileko Sinfonikoarekin, Moldaviako Ganbera Orkestrarekin, Valentziako Orkestra Sinfonikoarekin, Bonneko Beethovenhallerekin, Kantauriko Ganbera Orkestrarekin, Mallorcako Orkestra Sinfonikoarekin, Europako Orkestra Sinfonikoarekin edo Espainiako Orkestra Nazionalarekin, hainbat bira artistiko eginda estatuan zein atzerrian zehar. Orkestra sinfoniko horietan honakoak izan ditu zuzendari: Rafael Frubeck de Burgos, J. López Cobos, M. Rostropovich, Gómez Martínez, P. Esteinberg, W. Weller, Leopold Hager, Joseph Pons, Zubin Mehta, Yaron Traub, etab.
Bakarlari hauekin ere aritu da eszenatokian: Alfredo Kraus, Teresa Berganza, Radu Lupu, Salvatore Accardo, Plácido Domingo, J. Achúcarro , José Carreras, G. Kremmer, M. Maisky. ,M. Rostropovich, Ainoa Arteta...Ganbera-orkestra hauekin ere jardun du: Vila-Realgo auditorioko "Cambra XX" Ganbera Orkestra, Madrileko Cambra XXI, Balearretako Deia Camerata, Valentziako Orkestrako bakarlariak. Europako Orkestra Sinfoniko Mediterranearreko Bakarlariak (SOSEM) elkartearen kide sortzailea; Nuevo-Tango Zinger Septet taldea ere sortu zuen, Pablo Zinger piano-jotzaile eta zuzendari uruguaitarrarekin batera. Bere errezitaldietan Estefanos Espanopoulus piano-jotzaile greziarrarekin, Alfredo Oyaguez madrildarrarekin eta Antonio Artesse italiarrarekin aritu izan da, besteak beste. V. Williamsen eta R. Straussen oboe eta orkestrarako kontzertuak interpretatu ditu oraintsu Valentziako Orkestrarekin, publikoaren eta kritikaren aldetiko arrakasta handia lortuta. Valentziako Orkestrako oboe-jotzaile bakarlaria da 99-00 denboraldiaz geroztik.