Zuzendariak eta Bakarlariak


Rafael Sanz-Espert


Bilbaomusika Zuzendaria
Llombai - Valentzia, 1960
Musikako goi-mailako ikasketak Valentzian bukatu zituen eta Parisen eta Rotterdamen zabaldu zuen bere prestakuntza. Era berean, psikologia kliniko eta neuropsikologiako goi-mailako ikasketak egin zituen
Sarritan zuzentzen ditu ikastaroak eta masterclass-ak orkestra eta Bandako zuzendaritzari eta musikari aplikatutako teknika mentalei buruz. Horrez gain, maiz gonbidatzen dute Bostoneko (AEB) Berklee College of Music-era.
Valentziako izen oneko banda batzuetako zuzendari titularra eta zuzendari artistikoa izan da eta 30 urtez, horietan, jarduera pedagogiko handia izan du. Sari garrantzitsuak ere eskuratu ditu, hala nola, "Ciudad de Valencia" musika-bandentzako nazioarteko lehiaketako ohorezko atalean, zenbait aipamen eta lehen sari. Gainera, zuzendaritza onenarentzako aparteko saria ere irabazi zuen.
Zuzendari gonbidatua izan denean hauek zuzendu ditu: Madril, Bartzelona, Albacete, Palma, Tenerifeko Santa Cruz, A Coruña, Alicante, Castellón, Sevilla, "The United States Army Banda and Orchestra", "Grup Instrumental Nou Mil·leni" taldea, Cordobako Banda Sinfonikoa (Argentina), Orquestra de Sopros Brasileria, Banda Sinfônica do Estado de Sao Paulo, Symphonic Wind Orchestra of University of Minnesota-Duluth, Intercollegiate Honor Band of the CBDNA of Minnesota Mid-Winter, "Twin Ports Wind Orchestra", Paraguayko Nazional Kontserbatorioko Orkestra, Orkestra Sinfonikoa eta Korua, Mediterraneoko Orkestra eta Korua eta Madrileko Autonomia Erkidegoko Orkestra Sinfonikoa eta Korua.
Urte birik behin Iberoamerikar hirietan izaten den Banda Sinfoniko eta Ensembleetako Musikagile, Zuzendari eta Moldatzaileen Iberoamerikar Biltzarraren ordezkari da Espainian, baita zuzendari artistikoa ere.
"750 Aniversari de la Carta de Poblament" dela eta L'Alcúdiaren (Valentzia) zilarrezko domina du, baita Valentzia hiriko urrezkoa eta Arte Eder Kolektiboen urrezko domina ere 1987tik Llombai-ko Sociedad Unión Musical elkarteko ohorezko zuzendaria da.
2009ko ekainan WASBE Board of Directors-eko kide hautatu dute, kargu honetan sei urte beteko du.
Bilboko Udal Musika Bandaren Zuzendaria (2002-2012)
Paraguayko Nazional Orkestra sinfonikoko Zuzendari gonbidatu ohikoa da eta Madrilgo Udal Banda Sinfoniko zuzendaria izan da.