Zuzendariak eta Bakarlariak


H. Robert Reynolds


Bilbaomusika Zuzendaria
USA
Kaliforniaren Hegoaldeko Unibertsitateko Thornton School of Music eskolako Wind Ensemble taldeko zuzendari nagusia da eta katedraduna ere bada; horretarako Michigango Unibertsitateko Musika Eskolan 26 urte emanda erretiroa hartuta izendatu zuten. Azken honetan unibertsitateko banden zuzendaria eta Ikasketa Instrumentalen Arloko zuzendaria izan zen. Beste alde batetik, 25 urte baino gehiago eman ditu zuzendari The Detroit Chamber Winds and Strings taldean. Talde hau, gehien bat, Detroiteko Orkestra Sinfonikoko eta Michigango Operaren Orkestrako kideek osatuta dago eta hauekin Reynoldsek lan asko grabatu ditu.
Estatu Batuetako auditoriorik garrantzitsuenetan aritu da zuzendari; hala nola, Nueva Yorkeko Lincoln Centerren eta Carnegie Hall-en, Chicagoko Orchestra Hall-en, Washington DC-ko Kennedy Centerren eta Los Angeleseko Disney Concert Hall-en. Europan, opera baten estreinaldia zuzendu zuen Milango La Scalan eta Firenzeko Maggio Musicalen hainbat kontzertu zuzendu ditu, baita Zuricheko Tonhalle-n, Amsterdameko Concertgebouw-en eta Berlin hiriko 750. urteurrena. Musikagile askok goraipatu dute; hala nola, Leslie Bassett, William Bolcom, Aaron Copland, John Corigliano eta Karel Husa-k, eta goraipatu dute haien konposizioak interpretatzeko egindako zuzendari-lanagatik.
Duquesneko Unibertsitateak Musikan doktore izendatuko du Robert Reynolds 2010eko udaberrian. Michigango Unibertsitatean Hezkuntza Musikalean eta Interpretazioan lizentziatua da orain. Haren karrera Michigan, Kalifornia eta Wisconsineko eskola publiko eta unibertsitateei dago lotuta. Gainera, banda-zuzendarien elkarte nazional eta unibertsitate-mailako zenbaiten buru jardun da eta bizi arteko ohorezko kidea da Kaliforniaren Hegoaldeko Unibertsitateko bandako eta orkestrakoa. Sari nazional garrantzitsuenak lortu ditu egindako zuzendari-lanengatik. Musikagile, Autore eta Editoreen Amerikako Elkarteko (ASCAP) sari nazionalen paneleko kidea da eta 2001ean elkarte horren sari nazional bat jaso zuen egungo Ameriketako musikari egindako ekarpenarengatik. Robert Reynoldsek orkestrak zuzendu eta hitzaldiak eta ikastaroak eman ditu Ameriketako Estatu Batuetan, Europan (Austria, Norvegia, Belgika, Ingalaterra, Holanda, Eslovenia, Suedia, Alemania, Danimarka eta Suitza) eta Japonian.