Zuzendariak eta Bakarlariak


Richard Miles


Bilbaomusika Zuzendaria
USA
Richard Miles Kentuckyko Estatuko Morehead Unibertsitateko musika-irakaslea eta bandako zuzendaria da. Filosofiako doktorea Floridako Unibertsitatean eta graduatu-ondokoak ditu Illinoisko eta Estatuko Appalachian Unibertsitateetan. MSU (Kentuckyko Estatuko Morehead Unibertsitatea) banden kudeaketaz eta administrazioaz arduratzeaz gain, Miles jaunak zuzendaritza irakasten du.
MSU zuzentzen duenetik, Banda Sinfonikoak nazio eta nazioarte mailako hainbat sari lortu ditu eta emanaldiak eskaini ditu Musika Irakasleen Biltzar Nazionalean, Unibertsitateetako Banden Zuzendarien Elkarte Nazionalean. Banden Elkarte Nazionalean, Kentuckyko Musika Irakasleen Elkartean eta Txinatik eta Brasildik egindako biratan.
Miles irakasleak haize-bandetarako mundu guztian ezagunak diren honako serie ezagunak egin, bildu eta argitaratu ditu: "Teaching Music Through Performance in Band" I, II, III, IV,V, eta VI. bolumenak , "Teaching Music Through Performance Marches"eta "Teaching Music Through Performance in Beginning Band".
Kentuckyko Musika Irakasleen Elkarteko azken presidentea izan da, baita Unibertsitateetako Banden Zuzendarien Elkarteko presidentea ere. Kontzertuak zuzendu ditu Europan, Kanadan, Erresuma Batuan, Txinako Herri Errepublikan, Errusian, Brasilen, Argentinan, Hegoafrikan eta Kolonbian. Oraintsu jaso ditu Estatuko Appalachian Unibertsitateko Ikasle Bikainaren saria, Kentuckyko Musika Irakasleen Elkarteko Zerbitzu Presidentzialaren saria eta Phi Beta Mu Nazioarteko Senidetasuna, Jaialdiaren 60. edizioan Erdi Mendebaldeko urteko Bandarik onenari emandakoa.