Zuzendariak eta Bakarlariak


Rafael Climent Pineda - Bilboko Udal Musika Bandaren Klarinetea


Bilbaomusika Tavernes de la Valldigna (Valentzia), 1969
Erdi-mailako klarinete-ikasketak egin zituen errekinto espezialitatean Valentziako Goi-mailako Kontserbatorioan. Bilboko Kontserbatorioan Goi-mailako klarinete-titulua lortu zuen, Jesús Serrano irakaslerekin. Juan Navarrorekin jarraitu zuen ikasten, baita Enrique Pérezekin eta Miguel Espejorekin. Wenzel Fuchs-en, J.L. Estellés-en, Harry Sparnaay-ren eta beste batzuen eskoletara joan da (klarinete baxua).
Klarinete Baxua eta musika garaikideko interpretazioa ikasi zituen Henri Bok klarinete baxuko kontzertistarekin. Interpretazio garaikidearen ikasketak egiten jarraitu zuen José Luis Campanarekin. 1988an Bilboko Udal Musika Bandan sartu zen eta errekinto-plaza okupatu zuen. Horren ostean, klarinete lehena eta egun horixe du jarduerarik nagusiena. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Orkestra Nazionalarekin kolaborazioak egin ohi ditu.
KURAIA musikagile eta musikarien elkarteko Ensembleko kide da. Azken honekin jo ohi du, Euskal Herriko zein nazioarteko konpositoreen obrak estreinatu eta CDak eta DVDak grabatu ditu. Zenbait ganbera-talde, Copland Laukote, Haizea hirukote eta Bilbao hirukoteko kide izana da. Orain Ventus sine Nomine hirukoteko kidea da. Bakarlari moduan, Valldignako Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Udal Musika Bandarekin eta Irungo Udal Musika Bandarekin jo du, urteko kontzertuen ziklo barruan.
Irakaskuntzari dagokionez, irakasle jardun da Bilboko Bedmar ikastegietan eta Basauriko Arizgoiti Musika eskolan, Vergeko Udal Musika eskolan eta Bilboko Erdi-mailako kontzerbatorioan.