Zuzendariak eta Bakarlariak


Ramón Cardo - Saxofoia


Bilbaomusika Godella (Valentzia), 1962
Godellan hasi zituen musika-ikasketak 9 urterekin. Valentziako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan goi-mailako saxofoi karrera egin zuen. Jazz arloko prestakuntza Bartzelonako Musikarien Tailerrean eta Nazioarteko zenbait Jazz Mintegitan osatu zuen.
Gaur egungo saxofoi-jotzaile eta zuzendari lanak ohiko taldeen ingurukoak dira: laukotea, Ramon Cardo Big Band, Ramón Cardo ORANGE SWING zortzikotea, Enjazzats Big Band eta UJI Big Band. Irakaskuntza-jarduerari dagokionez, Castelloko Jaume I Unibertsitateko Jazz Saileko eta Valentziako Goi-mailako Musika Kontserbatorioko jazz espezialitateko zuzendari pedagogikoa da.
Musikagintza arloan, Valentziako "cant d´estil" deritzonaren arloko proiektu berri bat ari da prestatzen, Jazzeko Big Bandaren hizkuntzaren ikuspegitik. Oraintsu argitaratu dute Big Band UJIren (Universitat Jaume I) aurreneko diskoa.