Zuzendariak eta Bakarlariak


Pablo Sánchez Torrella


Bilbaomusika Zuzendaria
Paterna (Valentzia)
Musika ikasketak bere jaioterriko Musika Sozietatean hasi zituen sei urte zituela, eta beranduago musika talde horretako kide izatera pasatu zen. Ikasketak Valentziako Musika Goi Kontserbatorioan jarraitu zituen, eta bertan emaitza altuenak Portu zituen trompeta, armonia, kontrapuntu, fuga, piano, konposaketa eta orkesta zuzendaritzan. Ikasketak Cervera, Blanquer, Cabeza, La Piedra, Freís eta García Asensio maisuekin burutu zituen. Baita ere Volver Wangenheim eta Sergio Celebidache maisuekin Isasi zuen.
Ondoko musika taldeak zuzendu ditu: Inglaterrako Erreginaren Granaderoen Banda, Yaleko Unibertsitatekoa, Holandako Musika Maisuen Orkestra, Valentziako Orkestra, Santo Domingoko Orkestra Nazionala, Palma de Mallorcako Orkestra Sinfonikoa, Nuevo Apoloko Orkestra, Mexicoko Orkestra Nazionala, Valentziako Musika Goi Kontserbatorioko Orkestra. Eta hurrengo Udal Bandak zuzendu egin ditu: Valentziakoa, Bartzelonakoa, Madrilgoa, A Coruñakoa, Alikantekoa, Holandako Erres Banda. Ribarroja,, Villanueva de Castellón eta Moncadako C.A.M. Banda valentziarrak zuzendu egin baita ere.
Llíriako Musika Batasuneko Kontserbatorioko, Orkestrako eta Banda Sinfónico zuzendaria izan da. Kontzertuak eskaini ditu Espainia guztitik, eta baita ere Holandan, Alemanian, Austrian, Frantzian, Italian, Inglaterran, Belgikan, Suitzan, Mexicon, Estatu Batuetan, Dominikar Errepublikan, Brasiles, e.a. Llíriako Musika Batasunarekin Valentziako Nazioarteko Musika Txapelketan aritu izan da eta lehenengo zortzi sari jarraiak Portu zituen berak transkribatutako lanekin. Horien artean Consagración de la Primavera edo El Mandarín Maravilloso bezalako lanak nabarmentzen dira.
1959tik Valentziako Udal Bandaren irakasle eta zuzendari moduan egin zuen lan, Madrilgo Udal Banda Sinfonikoaren titulartasuna bete zuen arte 1986tik 1992ra bitartean. Madrilgo Musika Erres Goi Kontserbatorioan Orkestra zuzendari izan da, eta Orkestrako zuzendari, Madrilgo Nuevo Apoloaren Zarzuela denboraldian, José Tamayorekin batera.
Valentzia C.F.S.A.Dko urrezko eta harribitxien entseina Portu zuen "Amunt Valencia" himnoaren egileizateagatik. Urriaren bederatziaren ospakuntza zela eta, Paternazo Udalak hiriaren urrezko entseina eman zion 2001ean. Valentziako Santa Ceciliako maisu-musikarien Elkarteak valentziar musitaren ohoretsu izendatu zuen 2002an, bere musika ibilbidea saritzeko.
1992tik Valentziako Udal Bandaren zuzendari titularra da.