Zuzendariak eta Bakarlariak


Pedro Pardo - Fagota


Bilbaomusika Buñol (Valentzia)
Zazpi urterekin hasi zen "La Artística" Musika Elkartean ikasten, Herrero irakaslearekin.
Fagota aukeratu zuen eta bere lehen klaseak Espainiako Orkestra Nazionaleko bakarlari zen Enrique Abasgues-ekin eman zituen. Gero Valentziako Goi Mailako Kontserbatorioan ikasi zuen José Enguidanos-ekin, eta kalifikaziorik altuenak lortu zituen. Ikasketak zabaldu zituen V. Merenciano eta Eric Hollis ekin Londreseko Guildhall School-en. 1985ean J.O.N.D.E.n sartu zen eta 1986ko urtarrilean E.O.N.k kontratatu zuen lehiaketa-oposizioaren bidez. Urte bereko martxoan Valentziako Udal Bandako Fagot bakarlariaren plaza irabazi zuen oposizioaren bidez.
Hainbat orkestrarekin aritu da lankidetzan: O.S.PA., Budapest Opera, Mediterraneoko Orkestra, Transilvaniako Orkestra, Valentziako Orkestra, Bilboko Udal Banda, etab.
Ganbera-talde batzuen kide fundatzailea da, adibidez Quinteto Poulenc, Quinteto Aubade, Quinteto Danzi eta, 2001etik, B.O.S.eko Bakarlarien Boskotea.
Bakarka Mozart, Weber eta Vivaldiren kontzertuak jo ditu, bai eta Mozarten "Sinfonía Concertante", B.O.S.ren 75. urteurreneko kontzertuan. B.O.S.ren 2005-2006 denboraldian A. Vivaldiren "Kontzertua Mi minorrean" ospetsua interpretatu zuen eta kritikaren hitz onak jaso zituen.
Amurrio, Leioa eta Buñoleko kontserbatorioetan eman ditu klaseak..
Pedro Pardo Alemaniako R. Walter firma ospetsuaren "Artista" ordezkaria da.
1988tik B.O.S.ko Fagot Bakarlaria da, 1987an egindako oposizioan lortu baitzuen plaza.