Zuzendariak eta Bakarlariak


Pablo Dell'Oca Sala


Bilbaomusika Pampa probintziako Banda Sinfonikoa Zuzendaria
Uruguay, 1947
Canelonesen jaioa (Uruguaiko Ekialdeko Errepublika), Argentinan bizi da 1971az geroztik.
Hamar urteko zela hasi zen musikan izeko Rosa Blanca Sala piano-jolearekin. Gero klarineteko ikasketak egin zituen Gerardo Forinorekin Montevideoko Udalaren Musika Eskolan; konposizio arloko ikasketak ere egin zituen Uruguaiko Musika Kontserbatorio Nazionalean. Aldi berean, Kultura Musikaleko eta Notariotzako karrerak egin zituen, gerora utzi egin zituen arren, musikari ekiteko buru-belarri.
Musikari profesionala hamabi urte zituenetik. Dantza eta antzerkiko orkestretan, orkestra sinfonikoetan, ganbera-talde eta bandetan jardun du moldaketa-egile, zuzendari eta instrumentista moduan, bai Uruguain, bai Argentinan.
Haize-instrumentuetako taldeetako orkestradore moduan nabarmendu da. Konposizio arloan egin dituen lanen artean aipatzekoak dira "Divagaciones sobre tres tangos clásicos" lana, bibrafono eta bandarako, Angel Frette-ren aginduz idatzia eta "Divina: divagaciones para fagot y piano sobre el tema de Mora", Andrea Merenzonek estreinatu eta grabatua; ohiko obra fagoterako Latinoamerikako errepertorioan. Banda sinfoniko eta haize-instrumentuetako taldeetarako hirurehun bat obra, moldaketa adina transkripzio eta orkestrazio, eta obra originalak espezialitaterako; horietako asko bakarlariarekin. Latinomarikan, Estatu Batuetan eta Europako zenbait herrialdetan interpretatzen dituzte. Gitarrarako eta banda sinfonikorako den Cacho Tiraoren "Conciertango Buenos Aires" transkripzioa argitaratu berri du Valentziako Piles Music etxeak.
1979az geroztik Morongo Elkarte Sinfonikoaren zuzendariordea da, eta 1990etik 1996ra bitartean zuzendaria.
Argentinako "Juan de Dios Filiberto" Musika Orkestra Nazionaleko zuzendaritzaren karguko zuzendariorde titularra izan da (1990-1994) eta honako hauek zuzendu ditu, besteak beste: Buenos Airesko Udalaren Banda, San Juan Unibertsitateko Orkestra Sinfonikoa, Rosarioko Ganbera Orkestra, Cosquineko Folklore Jaialdi Nazionaleko Orkestra Egonkorra, Kordobako Banda Sinfoniko Probintziala, Montevideoko Udalaren Banda Sinfonikoa eta abar.
2004, 2005 eta 2006ko uztailean Banda Sinfonikorako Orkestrazio eta Transkripzioko irakaslea izan da Tatuiko (Sao Paulo-Brasil) Kontserbatorioan egindako Ferien Ikastaro Nazionaleko (nazioarte mailakoa) 1., 2. eta 3. mailetan. Hizlari moduan eta bere obrak joz hartu du parte Banda Sinfonikoetako Konpositore, Moldaketa-egile eta Zuzendarien Bigarren Biltzarrean (Tatui, Sao Paulo-Brasil, 2002ko azaroa eta 2005 azaroa) eta Iberoamerika osoko mailakoa izan den Hirugarren Biltzarrean, Kordoban (Argentina, 2006ko azaroa).
1993az geroztik Argentinako Pampa probintziako Banda Sinfonikoa zuzentzen du.