Zuzendariak eta Bakarlariak


Per-se-cusión Ensemble - Perkusio Taldea


Bilbaomusika Per-se-cusión Ensemble taldea 1986an sortu zuen Manel Ramadak, perkusioaren aurrerabideak -batez ere oraingo errepertorioan- ikertzeko eta zabaltzeko asmoarekin.
Emanaldietan perkusio "klasiko"a, egile berri eta gazteen musika, mundu osoko musika-estiloak eta taldeak bat-batean egindako konposizioak eskaintzen dituzte eta horretarako hainbat musika-tresna erabiltzen dituzte: perkusiko klasikokoak, musika-tresna etnikoak, ez ohiko eta eurek egindako tresnak.
Per-se-cusión Ensemble, sortu zenetik izan da aitzindaria eta erreferentzia perkusiozko kontzertu didaktikoak eta zabalkundekoak ematen ikastetxeetan, institutuetan, auzo-etxeetan, gazte-etxeetan...; hainbat kontserbatoriotan ere ikusi ahal izan dituzte haien emanaldiak, Zaragoza, Monzón, Huesca, Albacete, Sabiñánigo, Riba-roja de Túria eta Tarazonako kontserbatorioetan, besteak beste.
Ondoko hauetan ere hartu dute parte: Conciertos en el Aula, M.E.C.ek zuzendutakoa, CAIk antolatutako kontzertu didaktikoen zikloan, Salvador Allende auzo-etxean, Amnistia Internacional erakundearen aldeko kontzertua Aragoiko Liburutegi Nagusian, eta interpretatzaile gazteen eta musikari gazteen zikloetan, Zaragozako Merkatuko Antzokian, Antzoki Nagusian eta Auditorioan.
Kontzertu-ikuskizunen artean, hauek azpimarratu gura ditugu: Érase una vez... LA PERCUSIÓN, El xilófono alrededor del mundo, !Pim, pam, pum!, Planet -Drum, Obras Maestras del s. XX, eta abar.
Riba-Roja de Túria herriko auditorioan jo dute, Perkusioko I. eta II. Jardunaldietan; gaurko egileei buruzko Zaragozako astean, hainbat bider; perkusioko taldeen II. Jaialdian, Madrilen; Aragoiko interpretatzaileen IV. Zikloan, Pablo Gargallo Museoak antolatuta; Musikako hastapenetako XIV. Zikloan, Zaragozako auditorioan; Albaceteko Unibertsitateko paraninfoan; Zaragozako Unibertsitatean; Granadako auditorioan; Gaurko Musikari buruzko Jaildian, Espinhon, Portugalen; nabarmentzekoa da Carmina Burana lanaren ganberako bertsioak izan zuen arrakasta. Lan hori Zaragozako auditorioan interpretatu zuten 1999an, 2.000 pertsonen aurrean.
Perkusioko hainbat jaialditan jo dute Latinoamerikan (Brasil, Argentina, Kuba...) eta Parisen.
1987a ezkero, perkusio asteak, erakustaldiak, biltzarrak eta marimba eta perkusioari buruzko estatu mailako ikastaroak antolatzen ditu.
Per-se-cusión Ensemblek bakarlari ospetsu askorekin jardun du, hauekin, esaterako: Robert Van Sice, Bárbara Hamilton, Graham Jones, Enildo Rasúa, Pablo Posa, Felip Santandreu, Miquel Bernat, ea abar., Aragoiko institutuko Canto Coraleko abesbatza, Susana Ariza dantza-eskola, Enigma taldea, The Paradiddle Quartet eta beste egile batzuk obrak idatzi dituzte talde honentzat.
Gaur egun, munduko perkusioen erakusgarri diren estiloekin osatzen dute egitaraua.
Per-se-cusión Ensemble taldeko kideak, programa honetan, hauek dira: Olaia Montoya, Jesús Mari Garmendia, Félix Divar, Javier Area eta Manel Ramada.