Zuzendariak eta Bakarlariak


Orfeón de Sestao - Orfeoia


Bilbaomusika Sestaoko Orfeoia, Bizkaiko beste asko bezala, Andra Mari Parrokiaren babesean jaio zen. Lehenengo datu historikoek 1.886 urtea seinalatzen digute: "Bazen koru bat mezetan eta Parrokiako ospakizunetan aritzen zena, eta soldata finkodun organo-jole batek zuzentzen zuen".
Parrokiako organo-jole Diego de la Rica jaunak parrokiako korua zuzendu zuen 1902 eta 1905 bitartean: "Erlijio-ospakizunak eta ospakizun profanoak girotzen ditu, apalki". Manuel Gainza jaunak zuzendaritzan parte hartu zuen zenbait hilabetez, bitarteko zuzendari gisa.
1906. urteko apirilean sortu zen, berez, SESTAOKO ORFEOIA - PARROKIAKO KORUA, eta Vitorio Epalza, organo-jole ofiziala, izan zen bere lehenengo zuzendaria, 1944. urtean hil zen arte. Orfeoiaren loria Euskal Herri guztian zehar zabaldu zuen, eta ORFEOIEN LEHENENGO SARI NAZIONALA lortu zuen 1944. urtean, Bilbon. Ondoren koruko kide Bonifacio Otzak hartu zuen txanda, eta "BETI MAITEAK" ZORTZIKOTEA sortu zuen, orfeoiko kideekin. Harekin arrakasta handia izan zuen lehiaketa eta emanaldietan. Ignacio Aretxabaleta, organo-jole, konposatzaile eta musikari bikain hura, izan zen haren bultzatzaile nagusia, 60ko hamarkadaren amaieran erretiratu zen arte.
Honatx datu deigarri bat: Orfeoia, betiere ahots baxukoa izan dena, koru misto izan zen 1947 eta 1957 bitartean.
Vatikanoko kontzilioaren ondoren, liturgia aldaketarekin batera, parrokietako koruak indarra galduz joan ziren. Gure korua hil hurren ibili zen 1971ko martxoaren 8a arte. Egun hartan berrantolatu eta birsortu zen indarberriturik gaur ezagutzen dugun SESTAOKO ORFEOIA, parrokiarekin inolako loturarik izan gabe. TEOBALDO GUERRERO, 1981eko urriaren 29a arte, eta SANTIAGO ALLENDE, gaur arte, izan dira ORFEOIaren zuzendari eta haren ospe, duintasun, adiskidetasun eta seriotasunaren bultzatzaile handiak.
Bonifacio Otza, coralista, toma el relevo y funda el OTXOTE "BETI MAITEAK", nacido de las filas del Orfeon, y que tanta gloria le proporcionó en concursos y actuaciones.
1971-2003ko etapa berrian, ORFEOIak 511 emanalditik gora izan ditu Estatuko geografia osoan: Euskadi, Madril, Logroño, Zaragoza, Alacant, Galizia, Kantabria, e.a. Hauek dira nabarmentzekoak: Kantabrian emandako kontzertu sakratuak, Ampueroko BASÍLICA DE LA BIEN APARECIDA izenekoan; CHEBURINIren Meza Bilboko Campos Antzokian, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Biotz Alai eta Deustoarrak koruekin, Urbano Ruiz Laorden maisuak zuzenduta; RIGOLETTO operak (bi emanaldi 1989an eta hiru 1995ean) Arriaga antzokian, zuzendari zituela Enrique García Asensio eta Crocci maisu italiarra, Bilboko Orkesta Sinfonikoarekin batera eta Bilboko Nazioarteko Kantu Txapelketak antolatuta; TRISTAN E ISOLDA (hiru emanaldi 1993an) Bilboko Coliseo Albia Antzokian, Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak antolatuta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Thomás Fultonen zuzendaritzapean; eta 1998 eta 1999 urteetan zenbait emanaldi egin ziren Leioako Ganbera-orkestrarekin, Margarita Lorenzok hura zuzentzen zuela