Zuzendariak eta Bakarlariak


Othis Murphy - Saxofoia


Bilbaomusika AEB
1972an jaio zen Othis Murphy. Indiana University School of Music eskolan eman zuen izena 28 urterekin eta horrela fakultatearen historian inoiz izandako kiderik gazteenetakoa izan zen. Bere irakasleen artean Jean-Yves Fourmeau, Eugene Rousseau eta Kenneth Fischer daude. Epaimahaiak aho batez erabakita, Frantziako Cergy-Pontoiseko Erregioko Musika Kontserbatorio Nazionaleko Perfectionnement saria lortu zuen, baita Indianako Unibertsitateko Master of Music agiria ere, eta Performers Certificate agiriaz graduatu zen; hau da, erakunde horretan artista bati eman dakiokeen goieneko aipamenaz graduatu zen. Bachelor diploma of Music Education agiria ere badauka eta Georgiako Unibertsitatean Magna Cum Laude aipamena lortuta graduatu zen. Sari ugari lortu ditu, hala nola, bigarren saria Adolphe Sax International Saxophone Competition lehiaketan (1998, Belgika) eta lehen saria Heida Hermanns Young Artist Competition lehiaketan. Othis Murphy saxofoi-jole bakarlari aktibo-aktiboa da, mundu zabaletik eskari ugari jasotzen dituena. Amerikako Estatu Batuetan bakarlari gisa ohikoak diren emanaldiez gain, saxofoia jo eta eskolak eman ditu Frantzian, Suitzan, Alemanian, Erresuma Batuan, Kanadan, Japonian, Belgikan eta Italian. Italiako 2003ko International Saxophone Chamber Music Festival jaialdian irakasle aritu zen eta ohiko kolaborazioak ditu Indianapoliseko Orkestra Sinfonikoarekin eta mundu guztiko haize-instrumentuen orkestrekin.