Zuzendariak eta Bakarlariak


Nesma Sabat - Ekialdeko Dantzaria


Bilbaomusika Musikarekin eta dantzarekin maiteminduta, txiki-txikitan hasi zen ballet klasikoa, gimnasia erritmikoa eta euskal dantzak egiten. Hamasei urterekin beste ikuspegi bat eman nahi izan zion dantzari eta patinaje artistikoa egiteari ekin zion. Modalitate hauek ikasi zituen: librea, eskola, bikote mistoak, binakako dantza, show eta doitasuna. Urtebetegarrenean kategoria horietako entrenatzaile tituluak lortu zituen. Bitxigintza, terapia naturalak, informatika eta psikoterapia bioenergetikoa ere estudiatu ditu.
Hogei urterekin ekin zion ekialdeko dantzari Lide Etxebarriaren eskutik. Iracema, Danae Mamet, Carla Pelleteri eta Janna Baranovaren eskolak hartu zituen. Donostiako "Sebastopol" antzerki-eskolan areagotu zuen prestakuntza Clara Bueno, Eva Cachón, Myriam Szabo eta Fadua Cguffiren ikastaro trinkoetan. Raquia Hassan eta Mohamed Kazafi-rekin ikasi du dantza; perkusioa, berriz, Kamish Henkes-ekin Kairon, dantza nubiarren taldearekin Aswanen eta Luxorren Niloko musikariekin. Bartzelonan izan da ekialdeko dantzetako irakasleentzako ikastaro bat egiten "Aida" elkartean eta Munique Neith, Raqia Hassan eta Hossam Ramzy-ren eskolak hartzen. Gerora, honako irakasle hauekin aberastu du bere prestakuntza: Bellydance Superstars Jillina , Saida, Amar Gamal, Nesma (Al-Andalus Eskola), Petit Jamila, Asmahan, Amir Thaleb, Momo Kadous, Dina, Mona el Said, Soraya Saied, Randa Kamel, Mo. Gedawi, Zaza Hassan Doaa eta Leyla Jouvana Devorah Korek Sarabi® metodoaren sortzailea, Bozaenka, Samara Hayat, Morgana, Fatima Fahima eta Khaina, besteak beste.
2006an "Raks al Haia" dantza-taldea sortu zuen eta 2007an ekialdeko dantzen "Raks al Haia" eskola zabaldu. "Munduko arrozak" eta "Munduko jendeak" jaialdietan eta zenbait jai-ekitalditan (Erregenetako Kabalgata, Aste Nagusia…) hartu ohi du parte. Ekialdeko dantzen eskolak eman dizkie "Cirque du Soleil" zirkuko artistei Bilbon egon direnean. Urtero joan ohi da Kairora Raquia Hassan-ek antolatutako jaialdira. Han izan zen lehenengoz ekialdeko dantzetako arropen modeloa "Ahmed Diaa El Din" diseinatzailearentzat. 2010ean "Diosas de cada mujer" ikuskizuna estreinatu zuen arrakasta handiz. Ekainean, "Munduko jendeak" jaialdian "Fata Morgana" ikuskizuna estreinatu zuen "Lamien Xarma" elkartearekin, Kukutza bihurrikari-taldearen eta zuzeneko musikaren laguntzarekin. Otsailean dantzari gonbidatu bezala jardun zuen Miren Ripak antolatutako "Habibi Festival" jaialdian, Iruñean. Raks Madrid jaialdian dantzari aritu zen Al-Andalus konpainiarekin eta Mohamed Kazafy-rekin "Mahmoud Reda Danzas de Egipto" ikuskizunea.