Zuzendariak eta Bakarlariak


Natalia Montañés


Bilbaomusika Zuzendaria
Llíria (Valentzia), 1975
Llírian jaio zen, musikaren hiria izan ere, eta musikako bere lehen irakaspenak aitarengandik jaso zituen. Gero, jaioterriko Sociedad Unió Musical-en, Riba-Roja del Turia-ko Kontserbatorioan, Murtziako Goi-mailako Kontserbatorioan eta Valentziako "Joaquín Rodrigo" Musikako Goi-mailako Kontserbatorioan jarraitu zituen. Era berean, Psikologiako ikasketak egiten ari da Valentziako Unibertsitatean.
Perkusionista modura, sakontze ikastaroak egin ditu irakasle hauekin: Robert van Sice, Graham C. Johns, Miquel Bernat, Manel Ramada, Francisco Fort, Jeffery Prentice eta Hans Ries, besteak beste. Era berean, Pedagogia Musikaleko ikasketak egin ditu Pilar Fuentes, Francisco Cabrelles eta Läszló Ördög (Kodaly metodologia) irakasleekin.
Orkestra eta Bandako Zuzendaritzari buruzko ikasketetan, nabarmentzekoak dira Sanz-Espert maisuarengandik jasotako aholkuak, analisia eta teknika. Izan ere, zuzendaritza ikastaro guztietako amaierako kontzertua zuzendu du eta gaur egun ikastaro horietako irakasle laguntzailea izatea lortu du. Era berean, Musikari aplikatutako Teknika Mentalei buruzko graduondoko ikastaroak egin ditu, bai eta orkestrako zuzendaritzako zenbait master Bostoneko Berklee College of Music-en.
Instrumentista modura, ganberako hainbat taldetan jo du eta Perkumania Ensemble eta Valentziako Muskako Goi-mailako Kontserbatorioko Perkusio Taldeko kide izan da. Bakarlari modura sarritan aritu izan da Valentzian eta Aragoin. Gainera, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Madril, Santa Cruz Tenerifeko eta Valentziako Udal Bandekin, The United States "Army Band", Grup Nou Mil×leni, Nova Sinfonía Orkestra eta Mediterraneoko Orkestrarekin jo izan du.
Hainbat irakasgairen irakasle izan da: Musikaren hastapenak umetxoentzat, Perkusioa, Llíriako Unió Musikal-eko Koroa eta Orkestra, Lira Carcaixentina, Montroi-ko Musika eta Dantza Eskola, Sorolla Ikastetxe Publikoa eta Riba-Roja de Turia-ko Udal Kontserbatorio Profesionala.
Talde hauek zuzendu ditu: Llíriako Unió Musical-eko Gazteen Banda eta Orkestra, Lira Carcaixentina-ren Banda Sinfonikoa eta Abesbatza, Alacanteko "Guitarrista José Tomás" Musika Kontserbatorio Profesionaleko Orkestra eta Banda, Bilboko Udal Banda eta Santa Cruz Tenerifekoko Udal Banda; azken horretan Amando Blanquer konpositore ospetsuaren "Entornos" lana zuzendu zuen, musikari entzutetsu horren musika zuzendu duen lehen emakumea izanik. Cordobako (Argentina) Udal Banda Sinfonikoa, Sopros Brasileira-ko Orkestra (Brasil), Paraguayko Kontserbatorio Nazionaleko Orkestra eta Orkestra Sinfoniko Nazionala.
Women Band Directors International elkarteko kidea da eta gaur egun zuzendaritza eta Trepse Swing SLko gerentearen postua bateratzen ditu.